inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

960 BIBLE SAINDUA (II) 22. Goan ziren erregeren gana eta erran zioten: Noiz arteo utziren gaituzu bidegabean, eta gure anaiak asperkunderik gabe? 23. Burutan hartu dugu zure aitaren zerbitzatzea, haren manuen arabera ibiltzea eta haren erabakiak bethetzea; 24. Eta aria hortaz gure herritarrak berezi dire gure ganik; gutarik atzemanak hil, eta gure ontasunak larrutu dituzte. 25. Eta ez bakharrik gure gainera, bainan oraino gure herrialde guziaren gainera hedatu dute eskua. 26. Eta horra orai hurbildu direla Jerusalemgo gaztelura, hartaz nausitu beharrez, eta hazkargailuz inguratu dutela Bethsura. 27. Eta baldin ez bazaizkiote aitzintzen, horiek baino handiagorik eginen dute, eta ezin nausituren zatzaizkiote. 28. Horiek aditzearekin, hasarretan sarthu zen errege; bilarazi zituen bere adiskide guziak, bere armadako buruzagiak, eta zaldizkoen aitzindariak. 29. Bertze erresumetarik ere eta itsasoko irletariak haren ganat ethorri ziren saritako armadak. 30. Haren armada heltzen zen ehun mila oinezkotara, eta hogoi mila zaldizkotara, eta bertzalde hogoi eta hamar elefant gerlan ikhasiak. 31. Idumea gaindi ethorri eta Betsurara hurbildu ziren; asko egunez jazarri zioten, eta sethiotako tresnak egin zituzten. Bainan barnekoak ilkhi ziren eta suz erre zituzten tresna hekiek, eta gizonak bezala gudukatu ziren. 32. Judas berriz, gazteluaren aitzinetik aldaratu zen; Bethzakarara higitu zituen bere kanpak, erregeren kanpen parrera. 33. Errege jaiki zen argi aitzinean, eta armadak tarrapatan eraman zituen Bethzakarari buruz. Armadak gudurako arrimatu ziren, eta jo zituzten turutak. 34. Gudura elefanten berotzeko, erakhutsi ziozkaten mahats eta martzoka arnoa. 35. Soldado andanaka berezi zituzten elefantak; mila gizon, gathezko gerruntzeekin eta kobrezko kaskak buruan, elefant bakhotxaren aldean ziren, eta bortz ehun zaldizko hautak manatuak ziren basabere hekietarik bakhotxaren lagun. 36. Basabereari aitzinduz lekhu gurietara, hura norat, eta hekiek ere harat bazoazen, eta etziren haren ganik aldaratzen. 37. Zurezko dorre hazkar bat ere gerizatzeko, eta gainean gerlako tresnak, baziren elefant bakhotxaren bizkarrean, eta dorre bakhotxean hogoi eta hamabi gizon fetzo, gainetik gudukatzen zirenak, eta Indiar bat, abereari hotsemateko. Jean Pierre Duvoisin 38. Erregek bi andanetan hainditik eta hunainditik ezarri zituen gainerako zaldizkoak, turuta otska armadaren berotzeko, eta sustatzeko andana tinkotan zihoazten oinezkoak. 39. Iguzkiak ihardetsi zuenean urhezko eta kobrezko erredolen gainean, argi-argiak ezarri zituzten mendiak, eta distiratzen zuten zuzietako garrek bezala. 40. Erregeren armada bi andanetan zihoan, bat mendi gorak gaindi, eta bertzea zolaguneetarik, eta begiratuki zihoazen eta arrimuz. 41. Lekhuko jendea asaldatua zen guzia armada haren oihuez, ostearen tarrapataz eta harmen harrabotsaz, ezen armada hainitz zen handia eta hazkarra. 42. Judas hurbildu zen gudukatzeko bere armadarekin, eta erregerenetik sei ehun gizonek jo zuten lurra. 43. Eleazar, Sauraren semea ohartu zen elefantetarik bat erregeren gerlako errementez estalia zela; bertze guziak baino handiagoa zen, eta Eleazarrek uste izan haren gainean zela errege; 44. Bere bizia eman zuen bere herritarren libratzea gatik, eta bere buruari bethirainoko izen baten egiteko. 45. Susaiki laster egin zuen haren gana soldado-andanaren erdira, esker eta eskuin hilez; eta hor-hemenka etsaiak erortzen ziren haren ukhaldien azpian. 46. Eta elefantaren zangoetara goanik azpira sarthu zitzaioen, eta hil zuen. Elefanta lurrera erori zen haren gainera, eta han hil zen Eleazar. 47. Bainan Juduek ikhustenez erregeren indarra, eta haren armadaren oldarra, bide egin zuten hekien ganik. 48. Erregeren armada berriz, igan zen Jerusalemdarren kontra, eta Judeara ethorri zen Siongo mendian kanpatzera. 49. Erregek bakea egin zuen Bethsuran zirenekin, eta hiritik ilkhi ziren, ez baitzuten jatekorik, ezen lurraren larunbateko urthea zen. 50. Erregek hartu zuen beraz Bethsura, eta hirian ezarri zituen zainak haren beiratzeko. 51. Gero armada lekhu sainduaren kontra itzulia iduki zuen asko egunez; eta han egin zituen balistak eta tresnak, su, harri eta gezi arthikitzekoak, gezi igortzeko arranbela handiak eta habalak. 52. Berriz, barnekoek egin zituzten tresnak tresnen kontra, eta gudukatu ziren asko egunez. 53. Bainan hirian etzen jatekorik, zeren zazpigarren urthea baitzen, eta jendaietarik Judean gelditu zirenek ahitu baitzituzten jateko aldaratuen ondarrak. 961

962 BIBLE SAINDUA (II) 54. Eta gizon guti gelditu zen lekhu sainduetan, zeren gosetea nausitu baitzitzaioten, eta gehienak barraiatu baitziren beren tokietara. 55. Bizkitartean Lisiasek aditu zuen, Filipe, zeina Antioko erregeak, bizi zelarik oraino, kargutu baitzuen bere seme Antiokoren hazteaz eta erreginarazteaz, 56. Itzuli zela Mediatik eta Persiatik, harekin harat goan izan zen armadarekin, eta bilhatzen zuela erresumako egitekoen eskura hartzea. 57. Higitu zen beraz, eta goan zen erregeri eta armadako buruzagiei erratera: Egun oroz urtzen hari gare, jateko guti dugu, hazkarra da sethiatzen dugun tokia, eta erresumako egitekoak xuxendu beharrak ditugu. 58. Orai beraz eskua heda diozotegun gizon horiei, eta bakea egin dezagun horiekin eta horien jendaki guziarekin. 59. Utz detzagun bizitzera lehen bezala beren legeen arabera; ezen horien lege eskarniatu ditugunen ariaz sumindu dire eta egin dituzte haukiek oro. 60. Erregeren eta aitzindarien gogarako izan zen solasa; eta bidali zuen Juduei bakearen eskaintzera, eta haukiek onhetsi zuten. 61. Eta erregek eta aitzindariek zin egin zioten, eta Juduek ilkhi ziren gaztelutik. 62. Orduan errege sarthu zen Siongo mendian; ikhusi zuen nola hazkartua zen tokia, eta han berean hautsi zuen egin zuen zina, eta manatu zuen harrasia izan zadien inguruan urratua. 63. Gero gibelerat goan zen lehen-bai-lehen; Antiokiara itzuli, eta atzeman zuen Filipe hirian nausi; eta haren kontra gudukaturik, jabetu zen hiriaz. VII. KAP. 1. Zazpitan hogoi eta hamekagarren urthean, Demetrio, Seleukoren semea, ilkhi zen Erromako hiritik, eta gizon guti batekin ethorri zen itsasbazterreko hiri batera, eta erregetu zen han. 2. Bere arbasoen errege-etxean sarthu zen bezain sarri, armadak hartu zituen Antioko eta Lisias, haren aitzinera erakhartzeko. 3. Demetriok jakin zuen gauza, eta erran zuen: Ez erakhuts niri horien begitharterik. 4. Eta armadak hil zituen, eta Demetrio jarri zen bere erresumako tronuan. 5. Eta haren gana Israeldik goan ziren gizon tzar eta gaixto batzu; hekien buruko zen Alzimo, zeinak aphez-handi nahi baitzuen jarri. Jean Pierre Duvoisin 6. Eta erregeren aitzinean jazarri zuten populuaren kontra, ziotelarik: Judasek eta bere anaiek galdu dituzte zure adiskide guziak, eta gu iraizi gaitu gure lurretik. 7. Orai beraz igorrazu gizon bat, zeinaren gainean sinheste baitukezu, goan dadientzat, eta ikhus detzan Judasek guri eta erregeren lurrei egin dituen bidegabe guziak, eta gaztiga betza haren adiskide eta laguntzaileak oro. 8. Erregek bere adiskideetan hautatu zuen Bakide, erresuman hibai handiaz bertze aldean manatzen zuena eta erregeri fidel zena; eta hura igorri zuen, 9. Ikhus zezan Judasek egin bidegabea; Alzimo gaixtoa ere ezarri zuen aphez-handi, eta manatu zioen asperkunde athera zezan Israelgo semeen gainean. 10. Jaiki ziren beraz, armada handi batekin ethorri ziren Judako lurrera, bidalkinak igorri zituzten, eta Judasi eta bere anaiei mintzatu ziren maltzurkerian bakezko solasekin. 11. Bainan etzuten hekien solasik entzun nahi izan, ikhusten baitzuten ezen armada handi batekin ethorri zirela. 12. Bizkitartean iskribauen bilkhua ethorri zen Alzimoren eta Bakideren gana, zuzen ziren gauzak galdatuz. 13. Eta Asidearrek, Israelgo umeetan lehenbizikoak zirenek, galdegiten zioten bakea. 14. Ezen erraten zuten: Aphez bat, Aaronen odoletikako gizon bat dathor; ez gaitu enganatuko. 15. Alzimok eman ziozkaten bakezko solasak, eta zin egin zioten, erranez: Ez zuei, ez zuen adiskideei ez darotzuegu gaitzik ekharriren. 16. Eta hekiek sinhetsi zuten; bainan harek harrarazi zituen hirur hogoi gizon, eta egun batez hilarazi, iskribatua den hitzaren arabera: 17. Jauna, zure sainduen gorphutzak sarraskitu eta hekien odola ixuri dute Jerusalemeren inguruan, eta nihor etzen hekien ehorzteko. 18. Eta beldurra eta ikhara jarri ziren populu guziaren gainean, ezen erraten zuten: Ez da horien baithan ez zintasunik ez zuzentasunik; hautsi dituzte alabainan egin zituzten patua eta egin izan duten zina. 19. Bakidek higitu zituen kanpak Jerusalemetik eta jarri zituen Bethzekako ondoan; eta gizonak igorririk, harrarazi zituen haren ganik ihes goan ziren asko eta populutik zenbait, eta hil eta putzu handi batera arthikarazi zituen. 20. Gero lekhua ezarri zuen Alzimoren manuen azpian, eta laguntza utzi zioen esku emateko, eta Bakide goan zen erregeren gana. 963

960

BIBLE SAINDUA (II)

22. Goan ziren erregeren gana eta erran zioten: Noiz arteo utziren

gaituzu bidegabean, eta gure anaiak asperkunderik gabe?

23. Burutan hartu dugu zure aitaren zerbitzatzea, haren manuen arabera

ibiltzea eta haren erabakiak bethetzea;

24. Eta aria hortaz gure herritarrak berezi dire gure ganik; gutarik

atzemanak hil, eta gure ontasunak larrutu dituzte.

25. Eta ez bakharrik gure gainera, bainan oraino gure herrialde guziaren

gainera hedatu dute eskua.

26. Eta horra orai hurbildu direla Jerusalemgo gaztelura, hartaz nausitu

beharrez, eta hazkargailuz inguratu dutela Bethsura.

27. Eta baldin ez bazaizkiote aitzintzen, horiek baino handiagorik

eginen dute, eta ezin nausituren zatzaizkiote.

28. Horiek aditzearekin, hasarretan sarthu zen errege; bilarazi zituen

bere adiskide guziak, bere armadako buruzagiak, eta zaldizkoen aitzindariak.

29. Bertze erresumetarik ere eta itsasoko irletariak haren ganat ethorri

ziren saritako armadak.

30. Haren armada heltzen zen ehun mila oinezkotara, eta hogoi mila

zaldizkotara, eta bertzalde hogoi eta hamar elefant gerlan ikhasiak.

31. Idumea gaindi ethorri eta Betsurara hurbildu ziren; asko egunez

jazarri zioten, eta sethiotako tresnak egin zituzten. Bainan barnekoak ilkhi

ziren eta suz erre zituzten tresna hekiek, eta gizonak bezala gudukatu

ziren.

32. Judas berriz, gazteluaren aitzinetik aldaratu zen; Bethzakarara

higitu zituen bere kanpak, erregeren kanpen parrera.

33. Errege jaiki zen argi aitzinean, eta armadak tarrapatan eraman

zituen Bethzakarari buruz. Armadak gudurako arrimatu ziren, eta jo

zituzten turutak.

34. Gudura elefanten berotzeko, erakhutsi ziozkaten mahats eta martzoka

arnoa.

35. Soldado andanaka berezi zituzten elefantak; mila gizon, gathezko

gerruntzeekin eta kobrezko kaskak buruan, elefant bakhotxaren aldean

ziren, eta bortz ehun zaldizko hautak manatuak ziren basabere hekietarik

bakhotxaren lagun.

36. Basabereari aitzinduz lekhu gurietara, hura norat, eta hekiek ere

harat bazoazen, eta etziren haren ganik aldaratzen.

37. Zurezko dorre hazkar bat ere gerizatzeko, eta gainean gerlako

tresnak, baziren elefant bakhotxaren bizkarrean, eta dorre bakhotxean

hogoi eta hamabi gizon fetzo, gainetik gudukatzen zirenak, eta Indiar bat,

abereari hotsemateko.

Jean Pierre Duvoisin

38. Erregek bi andanetan hainditik eta hunainditik ezarri zituen gainerako

zaldizkoak, turuta otska armadaren berotzeko, eta sustatzeko

andana tinkotan zihoazten oinezkoak.

39. Iguzkiak ihardetsi zuenean urhezko eta kobrezko erredolen gainean,

argi-argiak ezarri zituzten mendiak, eta distiratzen zuten zuzietako

garrek bezala.

40. Erregeren armada bi andanetan zihoan, bat mendi gorak gaindi,

eta bertzea zolaguneetarik, eta begiratuki zihoazen eta arrimuz.

41. Lekhuko jendea asaldatua zen guzia armada haren oihuez, ostearen

tarrapataz eta harmen harrabotsaz, ezen armada hainitz zen handia

eta hazkarra.

42. Judas hurbildu zen gudukatzeko bere armadarekin, eta erregerenetik

sei ehun gizonek jo zuten lurra.

43. Eleazar, Sauraren semea ohartu zen elefantetarik bat erregeren

gerlako errementez estalia zela; bertze guziak baino handiagoa zen, eta

Eleazarrek uste izan haren gainean zela errege;

44. Bere bizia eman zuen bere herritarren libratzea gatik, eta bere

buruari bethirainoko izen baten egiteko.

45. Susaiki laster egin zuen haren gana soldado-andanaren erdira,

esker eta eskuin hilez; eta hor-hemenka etsaiak erortzen ziren haren

ukhaldien azpian.

46. Eta elefantaren zangoetara goanik azpira sarthu zitzaioen, eta hil

zuen. Elefanta lurrera erori zen haren gainera, eta han hil zen Eleazar.

47. Bainan Juduek ikhustenez erregeren indarra, eta haren armadaren

oldarra, bide egin zuten hekien ganik.

48. Erregeren armada berriz, igan zen Jerusalemdarren kontra, eta

Judeara ethorri zen Siongo mendian kanpatzera.

49. Erregek bakea egin zuen Bethsuran zirenekin, eta hiritik ilkhi

ziren, ez baitzuten jatekorik, ezen lurraren larunbateko urthea zen.

50. Erregek hartu zuen beraz Bethsura, eta hirian ezarri zituen zainak

haren beiratzeko.

51. Gero armada lekhu sainduaren kontra itzulia iduki zuen asko egunez;

eta han egin zituen balistak eta tresnak, su, harri eta gezi arthikitzekoak,

gezi igortzeko arranbela handiak eta habalak.

52. Berriz, barnekoek egin zituzten tresnak tresnen kontra, eta gudukatu

ziren asko egunez.

53. Bainan hirian etzen jatekorik, zeren zazpigarren urthea baitzen,

eta jendaietarik Judean gelditu zirenek ahitu baitzituzten jateko aldaratuen

ondarrak.

961

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!