inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

956 BIBLE SAINDUA (II) 28. Judasek eta bere armadak Bosorgo mortura itzuli zuten berehala beren bidea. Judas nausitu zen hiriaz, ezpatatik iragan zituen gizonkiak oro, hartu zituen hekien buluzkinak, eta suz erre zuen hiria. 29. Handik ilkhi ziren gabaz, eta ibili ziren Dathemango gazteluraino. 30. Eta argi-hastean, begiak goititu zituztenean, hara etsai oste bat, khonda ahal baino handiagoa, zihoala, zurubiak eta gerlako tresnak soinean, gazteluaren hartzeko, eta barnekoen xahutzeko. 31. Eta Judasek ikhusi zuen hasia zela gudua, eta guduko otsa zerura igan zen turutaren durrunda bezala, eta hiritik ere deihadar handi bat. 32. Eta erran zioen bere armadari: Egun zuen anaientzat guduka zaitezte. 33. Hirur andanetan goan ziren etsaiaren gainera, turutak jo zituzten, eta deihadar egin zuten beren othoitzean. 34. Timotheoren tropek ezagutu zuten Makabearra zela, eta ihes egin zuten haren aitzinetik. Judasek hekietaz egin zuen sarraski handi bat, eta egun hartan hekietarik zortzi milen heintsuak jo zuen lurra. 35. Judas itzuli zen Maspharen gainera; bortxatu eta hartu zuen hiria, hil zituen gizonki guziak, buluzkinak hartu, eta suz erre hiria. 36. Goan zen handik eta hartu zituen Kasbon, Maieth, Bosor eta Galaadeko hiri gainerakoak. 37. Gauza horien ondoan berriz, Timotheok bildu zuen bertze armada bat, eta bere kanpak jarri zituen Erraphongo parrean, errekaz hainditik. 38. Armada haren ikhuskatzera bidali zuen Judasek, eta gibelerat berriak ekharri ziozkaten, erranez: Gure inguruetako jendakiak oro Timotheoren gana bilduak dire; armada guziz gaitza da. 39. Arabiarrak laguntzara erakharri dituzte; kanpak jarriak dituzte errekaz haindian, zuri gudu ematera abian. Eta Judasek jo zuen hekien bidera. 40. Eta Timotheok erran zioten bere armadako aitzindariei: Judas bere armadarekin ur-errekara hurbildu ditakeenean, lehenbizikorik iragaiten bada gure gana, ezin eginen diogu buru; zeren ahal guziak izanen baititu gure kontra. 41. Bainan iragaiteko lotsa izaten bada, eta uraz haindian jartzen baditu kanpak, gu iraganen gare horietara, eta ahalak gure eskuan izanen dire Judasen kontra. 42. Bainan ur-errekara hurbildu orduko, Judasek erreka-bazterretan ezarri zituen populuko iskribauak, eta manatu zituen, erraten ziotelarik: Gizonetarik nihor ez utz baratzera, bainan oro dathortzela gudura. Jean Pierre Duvoisin 43. Eta etsaien gana iragan zen lehenbizikorik, eta haren ondotik armada guzia, eta hekien aitzinean lehertuak izan ziren jendaia guziak; harmak arthikirik, Karnaimen zen tenplora egin zuten ihes. 44. Judas hiriaz nausitu zen, eta erre zuen tenploa barnean ziren guziekin. Herraustua izan zen Karnaim; ezin ihardetsi zuen Judasen aitzinean. 45. Judasek bilarazi zituen Galaaden ziren Israeldar guziak, ttipi eta handi, emazte eta haur, eta armada handi bat egin zuen, ethor zitezen Judako lurrera. 46. Eta Efromeraino ethorri ziren; eta hiri handi hura, sarbidearen gainean jarria, hainitz zen hazkarra, eta etzitakeen goan hura bazterrerat utziz, ez eskuinetik ez ezkerretik, bainan erdi-erditik zen bidea. 47. Hirian zirenek barnean hertsi zituzten beren buruak, eta harriz poxelatu zituzten atheak. Judasek hekien gana bidali zuen bakezko solasekin, 48. Zioelarik: Zuen lurretik iraganen gare gure lurrera goateko, eta nihork ez darotzuete eginen bidegaberik; eta xuxen baratu gabe goatea baizik ez dugu eginen. Eta hekiek etzioten eman nahikatu biderik. 49. Orduan Judasek kanpetan oihu eginarazi zuen, zein bere tokitik buruz abia zadien. 50. Eta bihotzeko gizonak hurbildu ziren; Judasek hiriari jazarri zioen egun guzian eta gabaz, eta eskuetaratu zuen azkenean. 51. Ezpataren ahotik iragan zituzten gizonkiak oro; errotik arthiki zuten hiria, buluzkinak hartu, eta hilen gainetik iragan zuten hiri guzia. 52. Jordanea iragan zuten zelhai handian, Betsango aitzinean. 53. Judas gibeletik zagoen, azkenak bilduz eta populuari bide guzian gogoa berotuz, Judako lurrera heldu arteraino. 54. Eta Siongo mendira igan ziren boz eta goihere, eta holokaustak eskaini zituzten, hekietarik nihor etzelakoz galdu, gibelerat baketan itzuli bitartean. 55. Judas eta Jonathas Galaadko lurrean, eta Simon, hekien anaia, Galilean Ptolemaidaren aitzinean, ziren egunetan, 56. Josepek, Zakariasen semeak, eta Azariasek, armadako buruzagiak, aditu zituzten gauza ongi goanen eta egin ziren guduetako berriak. 57. Eta Azariasek erran zuen: Guk ere gure buruei eman diozoguten lelo; goazen gure inguruetan diren jendaien gudukatzera. 58. Eta bere armadari manuak eman ziozkan, eta goan ziren Jamniari buruz. 59. Gorjias eta bere gizonak ilkhi ziren hiritik hekien bidera gudu emateko. 957

958 BIBLE SAINDUA (II) 60. Eta Josep eta Azarias ihes igorriak izan ziren Judeako mugetaraino; egun hartan Israelgo populutik bi mila gizonen heinak jo zuen lurra; eta iheste handia egin zen populuan, 61. Etzituztelakoz Judas eta haren anaiak nahi izan aditu, ustez bihozdun beren buruak agertu. 62. Etziren ordean hekiek Israeli salbamendua ekharri dioten gizon hekien odoletik. 63. Judako gizonak berriz, hainitz goretsiak izan ziren Israel guziaren aitzinean, eta hekien aiphamena heltzen zen populu guzien aitzinean; 64. Eta bozkariozko oihutan bidera atheratu zitzaioten jendea. 65. Gero Judas eta bere anaiak ilkhi ziren eta gerla egin zioten hegoalderako lurrean ziren Esauren semeei. Judasek jo zituen Kebron eta harenpeko ziren hiriak; eta hango harrasiak eta dorreak erre zituen inguruan. 66. Gero higitu zituen kanpak arrotzen lurretara goateko, eta iragan zen Samaria gaindi. 67. Orduko gerlan hilak izan ziren aphez batzu, beren bihotzoitasuna erakhutsi nahi zutelarik eta nihork erran gabe gudura ilkhirik. 68. Judas makhurtu zen Azot-alderat, arrotzen lurrerat; urratu zituen hekien aldareak eta suz erre hekien jainkomoldeak; eta hartu zituen hirietako buluzkinak, eta itzuli zen Judako lurrera. VI. KAP. 1. Bizkitartean Antioko erregeak, hergaraiak gaindi zabilalarik, jakin zuen Elimaida zela Persian hiri lelo handikoa, eta urhe eta zilhar hainitzen jabe zena; 2. Eta han bazela tenplo bat hainitz aberatsa, eta hartan urhezho oihalak eta gerruntzeak eta erredolak, Alexandro, Filiperen seme, errege Mazedoniar Grezian lehenbizikorik erreginatu zenak utziak. 3. Goan zen beraz eta bilhatzen zuen hiriaren hartzea eta haren larrutzea; bainan ezin egin izan zuen, zeren hirian zirenek jakin baitzuten zer zen solasa; 4. Eta jaiki ziren gudukatzeko; eta erregek handik ihes egin zuen; goan zen handik, bihotza beltzik, eta Babiloniara itzuli zen. 5. Persian zelarik oraino ethorri zitzaioen berria, Judako lurrean zuen armaa ihes igorria izan zela; 6. Lisias goan zela armada hazkar baten buruan, Juduek ihes igorri zutela, eta haren kanpak hartu; eta han atzeman zituzten harmek, ontasunek eta buluzkinketa handiak, indarretan ezarri zituztela; Jean Pierre Duvoisin 7. Eta Jerusalemgo aldarearen gainean altxatu zuen hatsgarrikeria xehakatu zutela; eta saindutegia inguratu zutela lehen bezala harrasi gorez, eta Betsurako hiria ere bai. 8. Berri horiek aditzearekin, errege harritu eta guzia nahasi zen; bere burua arthiki zuen ohe baten gainera; eta barneko ilhunduraren ariaz, iraungidurara erori zen, zeren etzitzaizkoen asmu zuen bezala gauzak atheratu. 9. Han egotu zen asko egunez, zeren belztasun handia berritzen baitzen haren baithan, eta hiltzera zihoalako ustea hartu zuen. 10. Eta deithu zituen bere adiskide guziak eta erran zioeten: Loak ihesegin du ene begietarik; beheiti hari naiz, eta grinek eragotzi dute ene bihotza. 11. Eta ene bihotzean erran dut: Zer hesturetara naizen jautsi, eta zer ilhundurazko uharretan naizen sarthua, ni atsegina nintzena eta maithatua ene botherearen erdian! 12. Orai orhoitzen naiz ordean Jerusalemen egin izan ditudan gaizkiez, handik hartu baititut han ziren urhezko eta zilharrezko buluzkinak, eta igorri baitut hango egoiliarren xahutzera ariarik gabe. 13. Ezagutzen dut beraz, horien gatik atzeman nautela ondiko haukiek; eta huna ilhundura beltzak hilarazten nauela lur arrotzean. 14. Eta deithu zuen Filipe, bere adiskideetarik bat, eta eman zioen bere erresuma guziaren gaineko kargua. 15. Eta eman ziozkan diadema, erregesoina eta erreztuna, eraman zezan Antioko haren semea, haz zezan arren-eta tronurat igan zadien. 16. Eta han hil zen Antioko erregea, zazpitan hogoi eta bederatzigarren urthean. 17. Lisiasek jakin zuen errege hil zela, eta haren orde errege ezarri zuen Antioko haren semea, zeina hazi baitzuen gaztedanik; eta izena eman zioen Upator. 18. Jerusalemgo gazteluan zirenek Israeli bideak hersten ziozkaten tenploaren inguruan; eta bilhatzen zuten bethi hekiei gaizki egitea eta jendaien erroei indar ematea. 19. Judasek burutan hartu zuen xahutu behar zituela, eta populu guzia bildu zuen hekien sethiatzeko. 20. Batera bildu ziren eta sethiatu zituzten zazpitan hogoi eta hamargarren urthean, eta egin zituzten balistak eta gerlako tresnak. 21. Sethiatuak zirenetarik ilkhi ziren zenbait, eta Israeldik hekiei batu ziren gaixtagin bakhar batzu; 959

958

BIBLE SAINDUA (II)

60. Eta Josep eta Azarias ihes igorriak izan ziren Judeako mugetaraino;

egun hartan Israelgo populutik bi mila gizonen heinak jo zuen lurra;

eta iheste handia egin zen populuan,

61. Etzituztelakoz Judas eta haren anaiak nahi izan aditu, ustez

bihozdun beren buruak agertu.

62. Etziren ordean hekiek Israeli salbamendua ekharri dioten gizon

hekien odoletik.

63. Judako gizonak berriz, hainitz goretsiak izan ziren Israel guziaren

aitzinean, eta hekien aiphamena heltzen zen populu guzien aitzinean;

64. Eta bozkariozko oihutan bidera atheratu zitzaioten jendea.

65. Gero Judas eta bere anaiak ilkhi ziren eta gerla egin zioten hegoalderako

lurrean ziren Esauren semeei. Judasek jo zituen Kebron eta harenpeko

ziren hiriak; eta hango harrasiak eta dorreak erre zituen inguruan.

66. Gero higitu zituen kanpak arrotzen lurretara goateko, eta iragan

zen Samaria gaindi.

67. Orduko gerlan hilak izan ziren aphez batzu, beren bihotzoitasuna

erakhutsi nahi zutelarik eta nihork erran gabe gudura ilkhirik.

68. Judas makhurtu zen Azot-alderat, arrotzen lurrerat; urratu zituen

hekien aldareak eta suz erre hekien jainkomoldeak; eta hartu zituen hirietako

buluzkinak, eta itzuli zen Judako lurrera.

VI. KAP.

1. Bizkitartean Antioko erregeak, hergaraiak gaindi zabilalarik, jakin

zuen Elimaida zela Persian hiri lelo handikoa, eta urhe eta zilhar hainitzen

jabe zena;

2. Eta han bazela tenplo bat hainitz aberatsa, eta hartan urhezho

oihalak eta gerruntzeak eta erredolak, Alexandro, Filiperen seme, errege

Mazedoniar Grezian lehenbizikorik erreginatu zenak utziak.

3. Goan zen beraz eta bilhatzen zuen hiriaren hartzea eta haren

larrutzea; bainan ezin egin izan zuen, zeren hirian zirenek jakin baitzuten

zer zen solasa;

4. Eta jaiki ziren gudukatzeko; eta erregek handik ihes egin zuen;

goan zen handik, bihotza beltzik, eta Babiloniara itzuli zen.

5. Persian zelarik oraino ethorri zitzaioen berria, Judako lurrean zuen

armaa ihes igorria izan zela;

6. Lisias goan zela armada hazkar baten buruan, Juduek ihes igorri

zutela, eta haren kanpak hartu; eta han atzeman zituzten harmek, ontasunek

eta buluzkinketa handiak, indarretan ezarri zituztela;

Jean Pierre Duvoisin

7. Eta Jerusalemgo aldarearen gainean altxatu zuen hatsgarrikeria

xehakatu zutela; eta saindutegia inguratu zutela lehen bezala harrasi

gorez, eta Betsurako hiria ere bai.

8. Berri horiek aditzearekin, errege harritu eta guzia nahasi zen; bere

burua arthiki zuen ohe baten gainera; eta barneko ilhunduraren ariaz,

iraungidurara erori zen, zeren etzitzaizkoen asmu zuen bezala gauzak

atheratu.

9. Han egotu zen asko egunez, zeren belztasun handia berritzen baitzen

haren baithan, eta hiltzera zihoalako ustea hartu zuen.

10. Eta deithu zituen bere adiskide guziak eta erran zioeten: Loak

ihesegin du ene begietarik; beheiti hari naiz, eta grinek eragotzi dute ene

bihotza.

11. Eta ene bihotzean erran dut: Zer hesturetara naizen jautsi, eta zer

ilhundurazko uharretan naizen sarthua, ni atsegina nintzena eta maithatua

ene botherearen erdian!

12. Orai orhoitzen naiz ordean Jerusalemen egin izan ditudan gaizkiez,

handik hartu baititut han ziren urhezko eta zilharrezko buluzkinak,

eta igorri baitut hango egoiliarren xahutzera ariarik gabe.

13. Ezagutzen dut beraz, horien gatik atzeman nautela ondiko haukiek;

eta huna ilhundura beltzak hilarazten nauela lur arrotzean.

14. Eta deithu zuen Filipe, bere adiskideetarik bat, eta eman zioen

bere erresuma guziaren gaineko kargua.

15. Eta eman ziozkan diadema, erregesoina eta erreztuna, eraman

zezan Antioko haren semea, haz zezan arren-eta tronurat igan zadien.

16. Eta han hil zen Antioko erregea, zazpitan hogoi eta bederatzigarren

urthean.

17. Lisiasek jakin zuen errege hil zela, eta haren orde errege ezarri

zuen Antioko haren semea, zeina hazi baitzuen gaztedanik; eta izena

eman zioen Upator.

18. Jerusalemgo gazteluan zirenek Israeli bideak hersten ziozkaten

tenploaren inguruan; eta bilhatzen zuten bethi hekiei gaizki egitea eta jendaien

erroei indar ematea.

19. Judasek burutan hartu zuen xahutu behar zituela, eta populu

guzia bildu zuen hekien sethiatzeko.

20. Batera bildu ziren eta sethiatu zituzten zazpitan hogoi eta hamargarren

urthean, eta egin zituzten balistak eta gerlako tresnak.

21. Sethiatuak zirenetarik ilkhi ziren zenbait, eta Israeldik hekiei batu

ziren gaixtagin bakhar batzu;

959

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!