inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

908 BIBLE SAINDUA (II) 13. Horrelakoak ez othe dire heldu armadetako Jauna ganik? Ezen populuak su handi batentzat eta jendaiak hutsarentzat dire nekhatzen, eta iraungiko dire guziak. 14. Ezen betheko da lurra, urek itsasoa estaltzen duten bezala, orok ezagut dezaten Jaunaren ospea. 15. Zorigaitz edaria bere adiskideari minarekin nahasiz ematen duenari, eta hordiarazten duenari haren buluztasunaren ikhusteko 16. Ospe orde, laidoz haiz bethea; edazak hik ere eta lohakar hadi Jaunaren eskuko edari-untziak atzemanen hau hi ere, eta laidoa goiti eginen duk hire ospearen gainera. 17. Libango hire gaixtakeriek estaliren haute; eta abereen desmasiak lazturen ditu, ixuri izan duten odol guziaren ariaz; lurrari, hiriari eta hartan zaudenei egin daroezten gaizki guzien ariaz. 18. Zer baliatzen da ofizialeak zizelatu edo urthu duen molde eta itxura gezurtia? eta halere ofizialeak bere lanean sinheste badu, itxura mutu egiten haritzeko. 19. Zorigaitz hainari zeinak zurari erraten baitio: Atzar zaite! eta ixilik dagoen harriari: Jaik zaite! Harri harek argi othe dezake? Hara non den urhez eta zilharrez estalia; bainan den-gutieneko hatsik ez da haren sabelean. 20. Jauna ordean bere tenplo sainduan da; lurra oro haren aitzinean ixil egon bedi. III. KAP. 1. Habakuk profetaren othoitza jakingabekerientzat. 2. Jauna, entzun dut zure errana, eta laztu naiz. Jauna, urtheen erdian ezagutaraz zazu: hasarretua zaitekeenean, orhoituren zare zure urrikalkortasunaz. 3. Hegoatik ethorriren da Jainkoa, eta Pharango menditik saindua; Haren ospeak estali ditu zeruak, eta haren laudorioz bethea da lurra. 4. Haren distirak iduriko du iguzki-argia; indarra eta ahala haren eskuetan dire; Hekietan da gordea haren botherea. 5. Herioa haren aitzinean ibiliko da; Eta debrua ilkhiko da haren oinen aitzinera. 6. Gelditu da, eta neurtu du lurra; Jendaiei begiratu diote, eta urtarazi ditu; herraustuak dire mendeko mendiak; Lurreko munhoak aphaldu dire haren bethikotasunaren urhatsen azpian. Jean Pierre Duvoisin 7. Tzarkeriaren ariaz Ethiopiako olhak lazturan ikhusi ditut; Madiango lurreko larru-olhak asaldutan izanen dire. 8. Hibaien kontra othe zare samur, Jauna? edo hibaien kontra jauzten othe da zure hasarrea? edo itsasoaren gainera zure gaitzidura? Zu igaiten zare zure zaldietara, eta zure orga-lasterrek demate salbamendua. 9. Atzarri duzu zure arranbela; eraiki ditutzu leinuei egin zinarozten zinak. Bi aldetara bereziren ditutzu lurreko hibaiak; 10. Mendiek ikhusi zaituzte, eta minetan gelditu dire; ur-uharrak suntsitu dire. Lezeak arthiki du orroa bat; tirainak altxatu ditu eskuak. 11. Iguzkia eta ilhargia baratu dire beren tokian; beren bideari eginen diote zure gezien argitara, zure lantza dirdiragarriaren garretara. 12. Zure hasarrean oinkaturen duzu lurra, zure irakiduran lazturen ditutzu jendaiak. 13. Ilkhi zare zure populuaren salbatzeko, zure Kristorekin gure salbatzeko. Gaixtaginaren etxean jo duzu burua, haren asentuak agertu ditutzu gainetik beherera. 14. Madarikatu ditutzu haren manamenduko makhila, haren gerlarien buruzagia, xirimola bezala ene xahutzera heldu zirenak. Haren bozkarioak iduri zuen, zokhoan gizon beharra iresten hari duenaren bozkarioa. 15. Zure zaldiei itsasoa barna egin diozute bidea, ur handietako lohiaren erditik. 16. Aditu dut, eta nahasi da ene barnea; zure mintzoak ikharan ezarri ditu ene ezpainak. Usteldura sar bedi ene hezurretan, eta zornetan bihoa ene azpitik, Phausu har dezadan ene hesturako egunean, igan nadien ene populu, gerria tinkaturik dagoenaren gana. 17. Alabainan pikoa ez da loraturen, eta mahatsak ez du ninikarik izanen; Olibak gezur eginen du, eta landek ez dute ekharriko bihirik; Arditegitik khenduko da azienda, eta heian ez da abererik izanen. 18. Ni ordean ene Jauna baithan naiz bozturen, Jesus ene Jainkoa baithan naiz jauziren. 19. Jainko Jauna da ene indarra, eta ene oinak ezarriren ditu orenen oinen pare. Eta ene munho gainetara eramanen nau garaitiarrak, psalmoak kantatzen ditudalarik. 909

910 SOPHONIASEN PROFEZIA BIBLE SAINDUA (II) I. KAP. 1. Jaunak erran solasa Sophoniasi, zeina baitzen Kusiren semea, eta Kusi Godoliasena, eta Godolias Amariasena, eta Amarias Ezekiasena, Jonas Amonen seme, Judako erregeren egunetan. 2. Lurra, gainean dituen guzietarik biluziren dut, dio Jaunak, 3. Khenduz gizona eta azienda, khenduz zeruko hegastinak eta itsasoko arrainak; eta gaixtaginak xahutuak izanen dire, eta lurraren gainetik ezeztaturen ditut gizonak, dio Jaunak. 4. Eta Judaren gainera eta Jerusalemen daudezen guzien gainera hedaturen dut eskua; eta toki hortarik xahuturen ditut Baalen ondarrak, eta tenplo-zainen izenak aphezekin batean, 5. Eta hegaztegi gainetan zeruko izarreria adoratzen dutenak; eta Jauna adoratzen eta Jaunaren izenaz eta Melkomen izenaz zin egiten dutenak; 6. Eta Jaunaren urhatsetik makhurtzen direnak, eta Jauna bilhatzen ez dutenak, eta haren ondoan ibiltzen ez direnak. 7. Jainko Jaunaren aitzinean zaudezte ixil, zeren hurbil baita Jaunaren eguna; ezik Jaunak aphaindu du bitima, deithu ditu bere barazkaltiarrak. 8. Eta hau izanen da: Jaunaren sakrifizioko egunean ikhartzera goanen natzaiote buruzagiei, errege-semeei, eta soineko arrotzez jauntziak diren guziei; 9. Eta egun hartan ikharturen ditut burgoirik tenploko athelasean sartzen diren guziak, eta beren Jainko Jaunaren etxea zimarkhuz eta gaixtakeriaz bethetzen dutenak. 10. Eta egun hartan, dio Jaunak, altxaturen dire oihu-marraskak Arrainathetik, eta Bigarrenetik orrobiak, eta munho gainetarik sarrazki gaitz bateko tarrapatak. 11. Egizue orrobia, Pilatarrak; ixildu da Kanaango populu guzia, galdu dire zilharrez estaltzen zirenak oro. 12. Eta hau gerthaturen da orduan: Argiekin ikharturen dut Jerusaleme; eta ikharturen ditut beren ongarrian sarthuak dauden gizonak, zeinek baiterrate: Ez onik, ez gaitzik ez du eginen Jaunak. 13. Eta hekien izateak harrapakara eta hekien etxeak mortu egonen dire; eta eginen dituzte etxeak, eta ez dire hekietan egonen; landatuko dituzte mahastiak, eta ez dute hekietarik arnorik edanen. Jean Pierre Duvoisin 14. Hurbil da Jaunaren egun handia, hurbil da, eta guziz zalhu dathor; harrabots latzekoa da Jaunaren eguna, zeintan hazkarrak berak hestutuak izanen baitire. 15. Hasarrezko eguna egun hura, atsekabe eta hesturetako eguna, ondiko eta beharduretako eguna, ilhunbe eta gobeletako eguna, hedoi eta xirimoletako eguna, 16. Turutetako eta durrundetako eguna hiri hazkarren eta dorre goren gainera. 17. Eta hesturetan ezarriko ditut gizonak, eta itsuak iduri dire ibiliko, Jaunaren kontra egin dutelakoz bekhatu; herrautsa bezala ixuriko da hekien odola, eta ongarria bezala zangoen azpian izanen dire hekien gorphutzak. 18. Beren urhe-zilharrek ere ezin itzurraraziren dituzte Jaunaren hasarreko egunean; haren hasarreko suan iretsia izanen da lurra oro, zeren lehiaka akhabaturen baitu hango egoiliar guzien ahipena. II. KAP. 1. Zatozte, bil zaitezte, populu higuingarria, 2. Jaunaren manuak ilkhiaraz dezan baino lehen egun hura, haizeak daraman herrautsa bezala; Jaunaren hasarreko hatsa zuen gainera ethor dadien aitzinean, Jaunaren egun gaitzidurazkoa zuen gainera jautsi baino lehen. 3. Jauna bilha zazue, lurreko emeak, haren legea begiratu duzuenak; zuzentasuna bilha zazue, bilha zazue emetasuna, hean nolazbait gerizatuko zareten Jaunaren hasarreko egunean. 4. Ezen izanen dire, Gaza urratua eta Askalon mortu ezarria; eguerdi bethean herrautsiren dute Azot, eta Akaron errotik izanen da eragotzia. 5. Zorigaitz, itsas-zerrendan zaudeztenak, gizon galduzko jendakia! Hire gainera ziagok Jaunaren hitza, Kanaan, Filistindarraren lurra; eta xahuturen haut, haletan non egoiliar bat ez baita geldituren. 6. Eta artzainen phausa-lekhu eta ardien hespil izanen da itsasoko zerrenda. 7. Eta hura izanen da Judatik gelditu direnentzat; han alhaturen dituzte ardiak, eta arratsean Askalongo etxeetan phausaturen dire; zeren beren Jainko Jauna goanen baitzaiote ikhustera, eta atheraturen baititu beren gathibutasunetik. 8. Aditu ditut Moaben irainak eta Amonen semeen burhoak, zeinetaz ene populuari hidoika haritu baitire, eta zabaldu dire haren eremuen gainera. 911

910

SOPHONIASEN PROFEZIA

BIBLE SAINDUA (II)

I. KAP.

1. Jaunak erran solasa Sophoniasi, zeina baitzen Kusiren semea, eta

Kusi Godoliasena, eta Godolias Amariasena, eta Amarias Ezekiasena,

Jonas Amonen seme, Judako erregeren egunetan.

2. Lurra, gainean dituen guzietarik biluziren dut, dio Jaunak,

3. Khenduz gizona eta azienda, khenduz zeruko hegastinak eta itsasoko

arrainak; eta gaixtaginak xahutuak izanen dire, eta lurraren gainetik

ezeztaturen ditut gizonak, dio Jaunak.

4. Eta Judaren gainera eta Jerusalemen daudezen guzien gainera

hedaturen dut eskua; eta toki hortarik xahuturen ditut Baalen ondarrak,

eta tenplo-zainen izenak aphezekin batean,

5. Eta hegaztegi gainetan zeruko izarreria adoratzen dutenak; eta Jauna

adoratzen eta Jaunaren izenaz eta Melkomen izenaz zin egiten dutenak;

6. Eta Jaunaren urhatsetik makhurtzen direnak, eta Jauna bilhatzen

ez dutenak, eta haren ondoan ibiltzen ez direnak.

7. Jainko Jaunaren aitzinean zaudezte ixil, zeren hurbil baita Jaunaren

eguna; ezik Jaunak aphaindu du bitima, deithu ditu bere barazkaltiarrak.

8. Eta hau izanen da: Jaunaren sakrifizioko egunean ikhartzera goanen

natzaiote buruzagiei, errege-semeei, eta soineko arrotzez jauntziak

diren guziei;

9. Eta egun hartan ikharturen ditut burgoirik tenploko athelasean

sartzen diren guziak, eta beren Jainko Jaunaren etxea zimarkhuz eta gaixtakeriaz

bethetzen dutenak.

10. Eta egun hartan, dio Jaunak, altxaturen dire oihu-marraskak

Arrainathetik, eta Bigarrenetik orrobiak, eta munho gainetarik sarrazki

gaitz bateko tarrapatak.

11. Egizue orrobia, Pilatarrak; ixildu da Kanaango populu guzia,

galdu dire zilharrez estaltzen zirenak oro.

12. Eta hau gerthaturen da orduan: Argiekin ikharturen dut

Jerusaleme; eta ikharturen ditut beren ongarrian sarthuak dauden gizonak,

zeinek baiterrate: Ez onik, ez gaitzik ez du eginen Jaunak.

13. Eta hekien izateak harrapakara eta hekien etxeak mortu egonen

dire; eta eginen dituzte etxeak, eta ez dire hekietan egonen; landatuko

dituzte mahastiak, eta ez dute hekietarik arnorik edanen.

Jean Pierre Duvoisin

14. Hurbil da Jaunaren egun handia, hurbil da, eta guziz zalhu dathor;

harrabots latzekoa da Jaunaren eguna, zeintan hazkarrak berak hestutuak

izanen baitire.

15. Hasarrezko eguna egun hura, atsekabe eta hesturetako eguna,

ondiko eta beharduretako eguna, ilhunbe eta gobeletako eguna, hedoi eta

xirimoletako eguna,

16. Turutetako eta durrundetako eguna hiri hazkarren eta dorre

goren gainera.

17. Eta hesturetan ezarriko ditut gizonak, eta itsuak iduri dire ibiliko,

Jaunaren kontra egin dutelakoz bekhatu; herrautsa bezala ixuriko da

hekien odola, eta ongarria bezala zangoen azpian izanen dire hekien

gorphutzak.

18. Beren urhe-zilharrek ere ezin itzurraraziren dituzte Jaunaren

hasarreko egunean; haren hasarreko suan iretsia izanen da lurra oro, zeren

lehiaka akhabaturen baitu hango egoiliar guzien ahipena.

II. KAP.

1. Zatozte, bil zaitezte, populu higuingarria,

2. Jaunaren manuak ilkhiaraz dezan baino lehen egun hura, haizeak

daraman herrautsa bezala; Jaunaren hasarreko hatsa zuen gainera ethor

dadien aitzinean, Jaunaren egun gaitzidurazkoa zuen gainera jautsi baino

lehen.

3. Jauna bilha zazue, lurreko emeak, haren legea begiratu duzuenak;

zuzentasuna bilha zazue, bilha zazue emetasuna, hean nolazbait gerizatuko

zareten Jaunaren hasarreko egunean.

4. Ezen izanen dire, Gaza urratua eta Askalon mortu ezarria; eguerdi

bethean herrautsiren dute Azot, eta Akaron errotik izanen da eragotzia.

5. Zorigaitz, itsas-zerrendan zaudeztenak, gizon galduzko jendakia!

Hire gainera ziagok Jaunaren hitza, Kanaan, Filistindarraren lurra; eta

xahuturen haut, haletan non egoiliar bat ez baita geldituren.

6. Eta artzainen phausa-lekhu eta ardien hespil izanen da itsasoko

zerrenda.

7. Eta hura izanen da Judatik gelditu direnentzat; han alhaturen

dituzte ardiak, eta arratsean Askalongo etxeetan phausaturen dire; zeren

beren Jainko Jauna goanen baitzaiote ikhustera, eta atheraturen baititu

beren gathibutasunetik.

8. Aditu ditut Moaben irainak eta Amonen semeen burhoak, zeinetaz

ene populuari hidoika haritu baitire, eta zabaldu dire haren eremuen

gainera.

911

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!