inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

tut Jerusalemen erditik, eta Israelgo populu guzia izanen duzu, artzainik ez duten ardi batzu iduri, eta zakhur bat ere ez da izanen zure kontra saingaturen duenik; 16. Ezen horiek oro niri erranak izan zaizkit Jainkoaren probidentziaz. 17. Eta nola horien kontra samurtua baita Jainkoa, hitz haukien zuri ekhartzera igorria naiz. 18. Bada solas horiek oro izan ziren Holofernesen eta haren zerbitzarien gogarako; espantatuak zauden haren zuhurtziaz, eta batak bertzeari erraten zuten: 19. Lurraren gainean ez da hunelako emaztekirik, ez begiko, ez edertasunez, ez solasaren umotasunez. 20. Eta Holofernesek erran zaroen: Ongi egin du Jainkoak, populuaren aitzinean igorri zaituenak hura gure eskuetara dezazun; 21. Eta nola ona baita zure agintza, hori egiten badarot zure Jainkoak, ene Jainko ere izanen da; eta zu handi izanen zare Nabukodonosorren etxean, eta zure izena aiphamenetan izanen da lurraren buru batetik bertzera. XII. KAP. 1. Orduan manatu zuen sarraraz zezaten haren khutxak zauden lekhura, eta han egon zedin, eta mezutu zuen zer eman behar zitzaioen bere mahainetik. 2. Judithek ihardetsi zaroen eta erran: Ezin janen dut orai zuk niri emateaz manatu ditutzun horietarik, Jaunaren hasarrea ene gainera ethor dadien beldurrez; bainan janen dut enetzat ekharri ditudan gauzetarik. 3. Holofernesek erran zaroen: Ekharri ditutzun horiek eskas egiten badarotzute, zer eginen dugu zuretzat? 4. Judithek ihardetsi zuen: Bizi bedi zure arima, ene jauna, zeren zure neskatoak ez baititu guziak akhituko, Jainkoak ene eskuz, egin dezan baino lehen burutan hartu dudana. Eta Holofernesen zerbitzariek eraman zuten harek manatu olhara. 5. Sartzerakoan Judithek galdatu zuen, haizu utz zezoten gabaz kanporat ilkhitzea argitu aitzinean othoitzera eta Jaunari dei egitera goateko. 6. Eta Holofernesek manatu zaroten bere gelazainei, utz zezaten bere oldera atheratzera eta sartzera hirur egunez bere Jainkoaren adoratzeko. 7. Eta gabaz ilkhitzen zen Bethuliako haranera, eta ithurri bateko uretan garbitzen zen. 8. Eta igaitean, othoizten zuen Israelgo Jainko Jauna, aphain zezon bidea bere populuaren libratzeko. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 9. Eta sarthurik, garbi egoten zen olharen barnean, bere janharia ilhuntzean har zezan arteo. 10. Eta gerthatu zen laugarren egunean Holofernesek barazkari bat eman zaroetela bere zerbitzariei, eta erran zaroen Bagao bere ebakiari: Zoaz eta bil zazu emazteki hebrear hori enekin gogotik egotera. 11. Alabainan Asiriarren artean laidagarri da emazteki batek gizon batez irri egin lezan, haren ganik garbirik atheratuz. 12. Orduan Bagao goan zen Judithen gana, eta erran zaroen: Neskatxa maitea, ez lotsa izan ene nausia baithara sartzeko, ohoratua izan zadientzat haren aitzinean, harekin jan dezazun eta arnoa bozkariotan edan dezazun. 13. Judithek ihardetsi zaroen: Zer naiz ni ene jaunari enferratzeko? 14. Eginen dut nik haren begien aitzinean on eta ongi izanen den guzia. Berriz, zer ere haren gogarako izanen baita, hura ene biziko egun guzietan enetzat hoberenik izanen da. 15. Eta Judith xutitu zen eta aphaindu zen bere soinekoez; sarthu zen Holofernesen gana eta jarri zen haren aitzinean. 16. Aldiz, Holofernesen bihotza joa izan zen, ezen Judithen ganako suak erretzen hari zuen. 17. Eta Holofernesek erran zaroen: Edan zazu orai, eta jar zaite bozkariotan jateko, ezen grazia aurkhitu duzu ene aitzinean. 18. Judithek ihardetsi zuen: Edanen dut, jauna, zeren egun ene arima goretsiagoa baita ene biziko bertze egun guzietan baino. 19. Eta hartu zituen bere neskatoak xuxendu ziozkan jatekoak, eta jan eta edan zuen Holofernesen aitzinean. 20. Eta Holofernes haren ariaz bozkarioz arindu zen, eta hanbat arno edan zuen, nola bere bizi guzian edan ez baitzuen. XIII. KAP. 1. Ilhuna ethorri zeneko, Holofernesen zerbitzariak higitu ziren beren lekhuetara; Bagaok hertsi zuen gelako athea, eta goan zen. 2. Bada, arnoak arthikiak ziren oro; 3. Eta Judith bakharrik zen gelan. 4. Holofernes berriz, hordi arraila ohean lo zagoen. 5. Judithek bere neskatxari erran zaroen: Kanpoan gela aitzinean xutik egon zadien, eta begiak erne iduk zetzan. 6. Eta Judith bera ohearen aitzinean gelditu zen, nigarrekin othoitz egiten zuelarik, ezpainak ixil-ixila higituz, 88 89

7. Zioelarik: Jauna, Israelgo Jainkoa, hazkar nezazu, eta ordu huntan begira diozozu ene eskuetako lanari, gora dezazan Jerusaleme zure hiria, agindu duzun bezala; eta akhaba dezadan, zutaz egin ditakeelako ustean hartu dudan asmua. 8. Eta horiek erran ondoan, hurbildu zen Holofernesen ohe-burukitan zen habera, eta hari estekatua dilindan zagoen ezpata atheratu zuen. 9. Eta hura biluzi ondoan, iletik hartu zuen Holofernes, eta erran zuen: Jainko Jauna, hazkar nezazu ordu huntan. 10. Eta bietan jo zuen haren lepho-zakhia eta moztu zioen burua; gero hartu zuen habeetarik bela, eta anbildu zuen haren gorphutza motza. 11. Ilkhi zen aphurtto baten buruko; bere neskatoari eman zaroen Holofernesen burua, eta manatu zaroen ezar zezan bere murtxilan. 12. Eta biak atheratu ziren, beren azturaren arabera, othoitzera goateko bezala; iragan zituzten kanpak, eta harana inguratuz, goan ziren hiriko athera. 13. Eta Judithek harrasietako zainei urrundik erran zaroeten: Idekatzue atheak, zeren gurekin baita Jainkoa, bere indarra Israelen agerrarazi duena. 14. Eta zainek aditu zutenean haren mintzoa, deithu zituzten hiriko zaharrak. 15. Eta haren ganat ethorri ziren guziak ttipienetik handieneraino; alabainan etziren igurikitzen ordukotz ethorriko zela gehiago. 16. Eta argiak bizturik, haren ingurura bildu ziren oro; hura berriz, lekhu gorago batera iganik, manatu zituen ixiltzeaz. Guziak ixildu zirenean, 17. Judithek erran zuen: Lauda zazue gure Jainko Jauna, zeinak ez, baititu bazterrerat utzi haren baithan bere igurikitza ezarri dutenak. 18. Haren neskato naizenaren baithan bethe du bere urrikalpena, Israelgo etxeari agindu daroena; eta ene eskuz gau huntan hil du bere populuaren etsaia. 19. Gero murtxilatik harturik Holofernesen burua, erakhutsi zaroeten, erraten zuelarik: Huna Holofernes Asiriarren armadako aitzindariaren burua, eta huna hura hordia etzana zagoen oheko erridaua, eta han gure Jainko Jaunak jo baitu emazteki baten eskuaz. 20. Bainan Jainko bizia lekhuko, haren aingeruak begiratu nauela haratekoan, hunatekoan eta han egotean, eta ez nauela utzi, ni, haren neskatoa, khutsatua izatera, bainan bekhatuaren likhitsik gabe zuetara bihurrarazi nauela, haren garhaiziaz, ene itzurtzeaz eta zuen libratzeaz bozkariotan. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 21. Aithor eman diozogun orok, zeren den ona, zeren menderen mendetan baitirau haren urrikalmenduak. 22. Bada, guziek adoratuz Jauna, erran zaroten Judithi: Jaunak benedikatu zaitu bere indarrean, zeren zure eskuz ezdeusetaratu baititu gure etsaiak. 23. Aldiz, Oziasek, Israelgo populuaren buruzagiak, erran zaroen: Ene haurra, Jainko Jaun gorakoak lurreko emazteki guzien gainetik benedikatu zaitu. 24. Benedika bekio zeru-lurrak egin dituen Jaunari, zeinak zure eskua erabili baitu gure etsaien aitzindariari buruaren mozteko. 25. Ezik hanbat handietsi du egun zure izena, non mende orotan zure laudorioa ixilduren ez baita Jaunaren indarraz orhoit izanen diren gizonen ahoan, zeinentzat ez baituzu guphidetsi zure bizia, zure odolekoen hestura eta atsekabeen ariaz, bainan gu xahutzetik begiratzea gatik ethorri zare gure Jainkoaren aitzinera. 26. Eta populu guziak erran zuen: Biz biz! 27. Bada Akior deithua izanik, ethorri zen, eta Judithek erran zaroen: Israelgo Jainkoak, zeinari lekhukotasun bihurtu baitiozu bere etsai guziez dela asperturen, berak gau huntan ene eskuz ebaki du sinhestegabeko guzien aitzindariaren burua. 28. Eta froga athera dezazun hola dela, huna Holofernesen burua, zeinak bere hanpuruskeriaren ozartasunean arbuiatu baitu Israelgo Jainkoa, eta zu heriotzez dixidatu baitzaitu, zioelarik: Israelgo populua hartua izanen denean, manatuko diat ezpataz sakhituak izan ditezen hire sahetsak. 29. Akhior berriz, lazturak hestutua Holofernesen burua ikhustearekin, erori zen musuz lurrera, eta alditxartu zen. 30. Gero ordean, ezagutza bihurturik, ontsatu zenean, bere burua arthiki zuen Judithen oinetara, adoratu zuen, eta erran zaroen: 31. Zure Jainkoaz benedikatua zare Jakoben etxe guzian, ezen zure izena adituko duten jendaki orotan, zure ariaz goretsia izanen da Israelgo Jainkoa. XIV. KAP. 1. Bada, Judithek erran zaroen populu guziari: Adi nezazue, anaiak; buru hori gure harrasietan ezar zazue dilindan; 2. Eta iguzkia atheratuko denean, bakhotxak har betza bere harmak, eta ilkhi zaitezte oldar handitan, ez beherera jausteko, bainan gudu ematera bazindoaztez bezala. 90 91

tut Jerusalemen erditik, eta Israelgo populu guzia izanen duzu, artzainik

ez duten ardi batzu iduri, eta zakhur bat ere ez da izanen zure kontra saingaturen

duenik;

16. Ezen horiek oro niri erranak izan zaizkit Jainkoaren probidentziaz.

17. Eta nola horien kontra samurtua baita Jainkoa, hitz haukien zuri

ekhartzera igorria naiz.

18. Bada solas horiek oro izan ziren Holofernesen eta haren zerbitzarien

gogarako; espantatuak zauden haren zuhurtziaz, eta batak bertzeari

erraten zuten:

19. Lurraren gainean ez da hunelako emaztekirik, ez begiko, ez edertasunez,

ez solasaren umotasunez.

20. Eta Holofernesek erran zaroen: Ongi egin du Jainkoak, populuaren

aitzinean igorri zaituenak hura gure eskuetara dezazun;

21. Eta nola ona baita zure agintza, hori egiten badarot zure Jainkoak,

ene Jainko ere izanen da; eta zu handi izanen zare Nabukodonosorren

etxean, eta zure izena aiphamenetan izanen da lurraren buru batetik bertzera.

XII. KAP.

1. Orduan manatu zuen sarraraz zezaten haren khutxak zauden lekhura,

eta han egon zedin, eta mezutu zuen zer eman behar zitzaioen bere

mahainetik.

2. Judithek ihardetsi zaroen eta erran: Ezin janen dut orai zuk niri

emateaz manatu ditutzun horietarik, Jaunaren hasarrea ene gainera ethor

dadien beldurrez; bainan janen dut enetzat ekharri ditudan gauzetarik.

3. Holofernesek erran zaroen: Ekharri ditutzun horiek eskas egiten

badarotzute, zer eginen dugu zuretzat?

4. Judithek ihardetsi zuen: Bizi bedi zure arima, ene jauna, zeren zure

neskatoak ez baititu guziak akhituko, Jainkoak ene eskuz, egin dezan

baino lehen burutan hartu dudana. Eta Holofernesen zerbitzariek eraman

zuten harek manatu olhara.

5. Sartzerakoan Judithek galdatu zuen, haizu utz zezoten gabaz kanporat

ilkhitzea argitu aitzinean othoitzera eta Jaunari dei egitera goateko.

6. Eta Holofernesek manatu zaroten bere gelazainei, utz zezaten bere

oldera atheratzera eta sartzera hirur egunez bere Jainkoaren adoratzeko.

7. Eta gabaz ilkhitzen zen Bethuliako haranera, eta ithurri bateko

uretan garbitzen zen.

8. Eta igaitean, othoizten zuen Israelgo Jainko Jauna, aphain zezon

bidea bere populuaren libratzeko.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

9. Eta sarthurik, garbi egoten zen olharen barnean, bere janharia

ilhuntzean har zezan arteo.

10. Eta gerthatu zen laugarren egunean Holofernesek barazkari bat

eman zaroetela bere zerbitzariei, eta erran zaroen Bagao bere ebakiari:

Zoaz eta bil zazu emazteki hebrear hori enekin gogotik egotera.

11. Alabainan Asiriarren artean laidagarri da emazteki batek gizon

batez irri egin lezan, haren ganik garbirik atheratuz.

12. Orduan Bagao goan zen Judithen gana, eta erran zaroen:

Neskatxa maitea, ez lotsa izan ene nausia baithara sartzeko, ohoratua izan

zadientzat haren aitzinean, harekin jan dezazun eta arnoa bozkariotan

edan dezazun.

13. Judithek ihardetsi zaroen: Zer naiz ni ene jaunari enferratzeko?

14. Eginen dut nik haren begien aitzinean on eta ongi izanen den

guzia. Berriz, zer ere haren gogarako izanen baita, hura ene biziko egun

guzietan enetzat hoberenik izanen da.

15. Eta Judith xutitu zen eta aphaindu zen bere soinekoez; sarthu zen

Holofernesen gana eta jarri zen haren aitzinean.

16. Aldiz, Holofernesen bihotza joa izan zen, ezen Judithen ganako

suak erretzen hari zuen.

17. Eta Holofernesek erran zaroen: Edan zazu orai, eta jar zaite bozkariotan

jateko, ezen grazia aurkhitu duzu ene aitzinean.

18. Judithek ihardetsi zuen: Edanen dut, jauna, zeren egun ene arima

goretsiagoa baita ene biziko bertze egun guzietan baino.

19. Eta hartu zituen bere neskatoak xuxendu ziozkan jatekoak, eta

jan eta edan zuen Holofernesen aitzinean.

20. Eta Holofernes haren ariaz bozkarioz arindu zen, eta hanbat

arno edan zuen, nola bere bizi guzian edan ez baitzuen.

XIII. KAP.

1. Ilhuna ethorri zeneko, Holofernesen zerbitzariak higitu ziren

beren lekhuetara; Bagaok hertsi zuen gelako athea, eta goan zen.

2. Bada, arnoak arthikiak ziren oro;

3. Eta Judith bakharrik zen gelan.

4. Holofernes berriz, hordi arraila ohean lo zagoen.

5. Judithek bere neskatxari erran zaroen: Kanpoan gela aitzinean

xutik egon zadien, eta begiak erne iduk zetzan.

6. Eta Judith bera ohearen aitzinean gelditu zen, nigarrekin othoitz

egiten zuelarik, ezpainak ixil-ixila higituz,

88 89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!