inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

836 BIBLE SAINDUA (II) 8. Hargatik orai gogor zazu erabaki hori, eta iskriba zazu manamendua, arren-eta Mediarrek eta Persiarrek ezarri legea ez dadien izan aldatua, eta norinahiri haustea ez dakioen izan haizu. 9. Beraz Dario erregeak ezarri eta atheratu zuen erabakia. 10. Danielek hori jakin zuen ondoan, erran nahi da lege ezarria zena, sarthu zen bere etxerat, eta bere salhako leihoak Jerusalemeko alderat idekirik, egunean hirur aldiz, belhaunikatzen zen, adoratzen zuen bere Jainkoa eta aithor bihurtzen zuen haren aitzinean, lehen egiten ohi zuen bezala. 11. Beraz, ardurarekin bilhatzen ziren gizon horiek atzeman zuten Daniel bere Jainkoari hari zitzaioela othoizka eta errekeika. 12. Eta erregeren gana iganik, bere erabakiaren gainean erran zioten: Oi errege, ez othe duzu manatu edozein gizonek othoitz dezan jainkoetarik edo gizonetarik norbait hogoi eta hamar egunik barnean, zu ez bada, oi errege, arthikia izanen dela lehoinen zilhora? Hekiei ihardestean, erregek erran zuen: Solas hori egia da Mediarren eta Persiarren erabakiaren arabera, zeina haustea ez baita zilhegi. 13. Orduan ibardetsiz, erran zuten erregeren aitzinean: Judako gathibuen umeetarik batek, Danielek, ez du axolarik iduki zure legeaz eta atheratu duzun erabakiaz, bainan egunean hiruretan egoten da othoitzean. 14. Solas hori aditu zuenean, erregek atsekabe handia izan zuen; eta Danielen alde ezarri zuen bihotza, haren salbatzeko, eta iguzkia sarthu arteo haritu zen hura atheratu beharrez. 15. Bainan gizon hekiek ezagutzen baitzuten erregeren gogoa, erran zaroten: Jakizu, errege, Mediarretan eta Persiarretan lege dela, erregek atheratu erabaki baten mudatzea ez dela zilhegi. 16. Orduan erregek manatu, eta erakharri zuten Daniel, eta lehoinen zilhora arthiki zuten. Eta Danieli erran zioen erregek: Zure Jainko bethi adoratzen duzunak, berak libraturen zaitu. 17. Eta ekharri zuten harri bat, eta ezarri zuten zilhoaren gainean, eta erregek bere zigiluaz eta bere handien zigiluaz jo zuen, etzedintzat Danielen kontra deusere egin. 18. Eta errege goan zen bere etxerat, eta etzan zen afaldu gabe; haren aitzinera jatekorik etzuten ekharri, eta bertzalde loak ihes egin zioen. 19. Orduan errege, argiaren lehenbiziko zirrintan jaikirik, zalhurik goan zen lehoin-zilhora. 20. Eta zilhora hurbiltzean, doiamenezko mintzo batekin oihu egin zuen, eta Danieli mintzatu zitzaioen: Daniel, Jainko biziaren zerbitzaria, Jean Pierre Duvoisin zure Jainko bethi zerbitzatzen duzunak atheratu ahal othe izan zaitu lehoinen hortzetarik? 21. Eta Danielek erregeri ihardestean, erran zuen: Oi errege, menderen mendez bizi zaite. 22. Ene Jainkoak igorri du bere aingerua, hertsi dituena lehoinen ahoak, eta ez darotade minik egin; zeren haren aitzinean zuzentasuna aurkhitu baita ene baithan; eta zure aitzinean ere, oi errege, gaizkirik ez dut egin. 23. Orduan errege bozkario handitan sarthu zen horren ariaz, eta manatu zuen, zilhotik athera zezaten Daniel; eta Daniel atheratua izan zen zilhotik, eta dainurik batere etzen haren baithan aurkhitu izan, sinheste izan zuelakoz bere Jainkoaren gainean. 24. Aldiz, erregek manaturik, erakharri zituzten Danieli jazarri zioten gizon hekiek; eta lehoinen zilhora arthikiak izan ziren berak eta beren haur eta emazteak; eta zilho-behereraino utzi gabe, lehoinek harrapatu zituzten, eta xehakatu zituzten hekien hezur guziak. 25. Orduan Dario erregeak iskribatu zioten haren erresuma guzian egoten ziren populu, leinu eta mintzaia guzietako gizonei: Bakea berha eta berha bekizue. 26. Nik emana da erabakia, ene erre-suma eta manamenduko lurretan oro bizi ditezen Danielen Jainkoaren ikharan eta beldurrean. Hura da ezen Jainko bizia eta bethierekoa menderen mendetan; eta haren erregetasuna ez da ezeztaturen eta haren ahalak iraunen du bethiraino. 27. Hura da libratzailea eta salbatzailea, ezagutkariak eta sendagailak zeruan eta lurrean egiten dituena, lehoin-zilhotik Daniel libratu duena. 28. Bada, Danielek kargutan iraun zuen Darioren erregetasunak bezenbat eta Ziro Persiarra erregatu arteo. VII. KAP. 1. Babilonako errege Baltasarren lehenbiziko urthean, Danielek izatu zuen amets bat; eta bere ohean ilkhi zitzaioen bere buruko ikhuspena; eta ametsa iskribatzean, hitz gutitan ezarri zuen, eta laburzki hertsiz, erran zuen: 2. Gabaz ene ikhuspenean ikhusten nuen, eta hara zeruko lau haizeak itsaso handian gudukatzen zirela. 3. Eta lau basabere handi, bata bertzea-ez-bezalakoa, igaiten ziren itsasotik. 4. Lehenbizikoak lehoin urrixa bat zuen iduri, eta bazituen arranohegalak. Begira egon nintzaioen, hegalak atheratuak izan zatzaizkoenerai- 837

838 BIBLE SAINDUA (II) no; eta jaiki zen lurretik, eta gizona bezala oinen gainera jarri zen, eta eman zioten gizon-bihotza. 5. Eta hara bertze basabere bat, hartza iduri, aldean jarri zela; eta haren ahoan eta hortzetan hirur lerro ziren; eta hula erraten zioten: Jaik hadi eta jan zak haragi hainitz. 6. Gero begira nindagoen, eta bara bertze bat lehoinabarra iduri, eta hegalak bazituen hegastinak bezala, lau gaineko aldetik; eta basabere hartan baziren lau buru, eta ahala emana izan zitzaioen. 7. Gero begira nindagoen gabazko ikhuspen hortan, eta hara laugarren basabere bat, ikharagarria, harrigarria eta indar gaitzekoa; burdinazko hortz handi batzu bazituen; jaten zuen eta phorroskatzen, eta ondarrak zangoen azpian oinkatzen zituen; hura baino lehen ikhusi nituen bertze basabereak ez-bezalakoa zen, eta bazituen hamar adar. 8. Adarrei begira nindagoen, eta hara hekien erditik bertze adar ttipi bat sorthu zela; eta lehenbiziko adarretarik hirur atheratuak izan zitzaizkon aitzinetik eta hara adar hartan bazirela begiak, gizon-begiak iduri, eta aho bat gauza handiak erraten zituena. 9. Begira nindagoen, tronuak ezarri zituzten arteraino; eta egunetako zaharra jarri zen; haren jauntzia xuria zen elhurra bezala, eta haren buruko ileak ardi-ile garbiena bezala; su garrezkoa zen haren tronua, eta hartako arrodak su khaldatuzkoak. 10. Suzko hibai bat fharrastaka ilkhitzen zen haren begithartetik; aingeruek miliunka zerbitzatzen zuten, eta hamar ehun miliunka zauden haren aitzinean juiea alkhian jarri zen, eta liburuak idekiak izan ziren. 11. Begira nindagoen adar harek erraten zituen solas handiak gatik, eta ikhusi nuen basaberea hila izan zela, eta haren gorphutza xahutua eta surat arthikia zela errea izateko; 12. Bertze basabereen ahala ere khendua zela, eta hekien biziko iraupena xedatua zela ephe batera eta ephe bateraino. 13. Gabazko ikhuspen batean nindagoen beraz begira, eta hara gizonaren semea bezala zathorla zeruko hedoiekin, eta egunetako zaharraren gana heldu izan zen; eta haren aitzinera erakharri zuten. 14. Eta egunetako zaharrak eman ziozkan ahala, ohorea eta erregetasuna; eta populu guziek, leinu eta mintzaia guzietako gizonek zerbitzaturen dute; haren ahala da bethirainoko ahala, eta khendua izanen etzaiona; eta haren erregetasuna ez da galduko. 15. Laztu zen ene barnea; ni, Daniel, izitu nintzen horietaz, eta nahasi ninduten ene buruko ikhuspenek. Jean Pierre Duvoisin 16. Han zaudenetarik baten gana hurbildu nintzen, eta haren ganik egia jakin nahi nuen horien guzien gainean. Harek erran zarotan zer erran nahi zuten gauza horiek eta argitu ninduen: 17. Lau basabere handi horiek dire lau erresuma, lurraren gainean altxatuko direnak. 18. Bainan Jainko guziz goraren sainduek hartuko dute nausitasuna; eta menderaino eta mendeetako menderaino ardietsiren dute erregetasuna. 19. Gero nahi izan nuen ardurarekin argitu laugarren basabereaz, zeina baitien arras bertzeak-ez-bezalakoa eta guziz lazgarria; burdinazko hortzak eta aztaparrak zituen; jaten eta phorroskatzen eta ondarrak zangoen azpian ostikatzen zituen. 20. Eta nahi izan nuen argitu buruan zituen hamar adarrez, eta sorthu zitzaion bertzeaz, zeinaren aitzinean erori baitziren hirur adar; eta begiak eta aho gauza handi errailea zituen adar hartaz, zeina bertzeak baino handiagoa baitzen. 21. Begira nindagoen, eta hara adar harek sainduen kontra gerla egiten zuela eta nausitzen zitzaiotela, 22. Egunetako zaharra ethorri izan zen arteo; eta Guziz-Goraren sainduen alde erabakia eman zuen; eta ethorri zen muga, eta sainduek ardietsi zuten nausitasuna. 23. Eta hunela mintzatu zen: Laugarren basaberea, lurraren gainean izanen den laugarren erresuma da, erresuma guziak baino handiagoa izanen dena; eta lur guzia iretsiko, eta ostikatuko, eta xehakatuko du. 24. Aldiz, erresuma haren hamar adarrak, hamar errege izanen dire; eta hekien ondotik jaikiko da bertze bat, eta hura ahaldunagoa izanen da lehenekoak baino, eta aphalduko ditu hirur errege. 25. Eta Guziz-Goraren kontra mintzatuko da hanpurutsuki, eta xahutuko ditu Guziz-Goraren sainduak, eta usteko du aida detzazkeela denborak eta legeak; eta haren eskura emanak izanen dire ephe bateraino, bi ephe eta ephe baten erdia. 26. Eta juiea jarriko da hari ahalaren khentzeko, eta hura xahutua eta galdua izan dadien akhabantzaraino; 27. Aldiz, erregetasuna, ahala eta zeru guziaren azpian den erresumaren handitasuna emanak izan dakizkion Guziz-Goraren sainduen populuari; zeinaren erregetasuna bethikoa baita; eta errege guziek zerbitzatuko dute, eta ethordun izanen zaizkio. 28. Huntan akhabatu zen solasa. Ni Daniel hainitz nahasten ninduten ene gogoetek, eta ene begithartea ganbiatu zen ene baithan; bainan solasa begiratu nuen ene bihotzean. 839

836

BIBLE SAINDUA (II)

8. Hargatik orai gogor zazu erabaki hori, eta iskriba zazu manamendua,

arren-eta Mediarrek eta Persiarrek ezarri legea ez dadien izan aldatua,

eta norinahiri haustea ez dakioen izan haizu.

9. Beraz Dario erregeak ezarri eta atheratu zuen erabakia.

10. Danielek hori jakin zuen ondoan, erran nahi da lege ezarria zena,

sarthu zen bere etxerat, eta bere salhako leihoak Jerusalemeko alderat idekirik,

egunean hirur aldiz, belhaunikatzen zen, adoratzen zuen bere

Jainkoa eta aithor bihurtzen zuen haren aitzinean, lehen egiten ohi zuen

bezala.

11. Beraz, ardurarekin bilhatzen ziren gizon horiek atzeman zuten

Daniel bere Jainkoari hari zitzaioela othoizka eta errekeika.

12. Eta erregeren gana iganik, bere erabakiaren gainean erran zioten:

Oi errege, ez othe duzu manatu edozein gizonek othoitz dezan jainkoetarik

edo gizonetarik norbait hogoi eta hamar egunik barnean, zu ez bada,

oi errege, arthikia izanen dela lehoinen zilhora? Hekiei ihardestean, erregek

erran zuen: Solas hori egia da Mediarren eta Persiarren erabakiaren

arabera, zeina haustea ez baita zilhegi.

13. Orduan ibardetsiz, erran zuten erregeren aitzinean: Judako gathibuen

umeetarik batek, Danielek, ez du axolarik iduki zure legeaz eta atheratu

duzun erabakiaz, bainan egunean hiruretan egoten da othoitzean.

14. Solas hori aditu zuenean, erregek atsekabe handia izan zuen; eta

Danielen alde ezarri zuen bihotza, haren salbatzeko, eta iguzkia sarthu

arteo haritu zen hura atheratu beharrez.

15. Bainan gizon hekiek ezagutzen baitzuten erregeren gogoa, erran

zaroten: Jakizu, errege, Mediarretan eta Persiarretan lege dela, erregek

atheratu erabaki baten mudatzea ez dela zilhegi.

16. Orduan erregek manatu, eta erakharri zuten Daniel, eta lehoinen

zilhora arthiki zuten. Eta Danieli erran zioen erregek: Zure Jainko bethi

adoratzen duzunak, berak libraturen zaitu.

17. Eta ekharri zuten harri bat, eta ezarri zuten zilhoaren gainean, eta

erregek bere zigiluaz eta bere handien zigiluaz jo zuen, etzedintzat

Danielen kontra deusere egin.

18. Eta errege goan zen bere etxerat, eta etzan zen afaldu gabe; haren

aitzinera jatekorik etzuten ekharri, eta bertzalde loak ihes egin zioen.

19. Orduan errege, argiaren lehenbiziko zirrintan jaikirik, zalhurik

goan zen lehoin-zilhora.

20. Eta zilhora hurbiltzean, doiamenezko mintzo batekin oihu egin

zuen, eta Danieli mintzatu zitzaioen: Daniel, Jainko biziaren zerbitzaria,

Jean Pierre Duvoisin

zure Jainko bethi zerbitzatzen duzunak atheratu ahal othe izan zaitu

lehoinen hortzetarik?

21. Eta Danielek erregeri ihardestean, erran zuen: Oi errege, menderen

mendez bizi zaite.

22. Ene Jainkoak igorri du bere aingerua, hertsi dituena lehoinen

ahoak, eta ez darotade minik egin; zeren haren aitzinean zuzentasuna

aurkhitu baita ene baithan; eta zure aitzinean ere, oi errege, gaizkirik ez

dut egin.

23. Orduan errege bozkario handitan sarthu zen horren ariaz, eta

manatu zuen, zilhotik athera zezaten Daniel; eta Daniel atheratua izan

zen zilhotik, eta dainurik batere etzen haren baithan aurkhitu izan, sinheste

izan zuelakoz bere Jainkoaren gainean.

24. Aldiz, erregek manaturik, erakharri zituzten Danieli jazarri zioten

gizon hekiek; eta lehoinen zilhora arthikiak izan ziren berak eta beren

haur eta emazteak; eta zilho-behereraino utzi gabe, lehoinek harrapatu

zituzten, eta xehakatu zituzten hekien hezur guziak.

25. Orduan Dario erregeak iskribatu zioten haren erresuma guzian

egoten ziren populu, leinu eta mintzaia guzietako gizonei: Bakea berha eta

berha bekizue.

26. Nik emana da erabakia, ene erre-suma eta manamenduko lurretan

oro bizi ditezen Danielen Jainkoaren ikharan eta beldurrean. Hura da

ezen Jainko bizia eta bethierekoa menderen mendetan; eta haren erregetasuna

ez da ezeztaturen eta haren ahalak iraunen du bethiraino.

27. Hura da libratzailea eta salbatzailea, ezagutkariak eta sendagailak

zeruan eta lurrean egiten dituena, lehoin-zilhotik Daniel libratu duena.

28. Bada, Danielek kargutan iraun zuen Darioren erregetasunak

bezenbat eta Ziro Persiarra erregatu arteo.

VII. KAP.

1. Babilonako errege Baltasarren lehenbiziko urthean, Danielek izatu

zuen amets bat; eta bere ohean ilkhi zitzaioen bere buruko ikhuspena; eta

ametsa iskribatzean, hitz gutitan ezarri zuen, eta laburzki hertsiz, erran

zuen:

2. Gabaz ene ikhuspenean ikhusten nuen, eta hara zeruko lau haizeak

itsaso handian gudukatzen zirela.

3. Eta lau basabere handi, bata bertzea-ez-bezalakoa, igaiten ziren

itsasotik.

4. Lehenbizikoak lehoin urrixa bat zuen iduri, eta bazituen arranohegalak.

Begira egon nintzaioen, hegalak atheratuak izan zatzaizkoenerai-

837

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!