inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

788 BIBLE SAINDUA (II) eta lanhozko eta gobelezko egunean barraiatu diren lekhu guzietarik atherako ditut. 13. Eta eramanen ditut populuetarik, eta bilduko ditut lurretarik, eta erakharriren ditut beren lurrera; eta alhatuko ditut Israelgo mendietan, urbegietan eta lurreko hespil-toki guzietan. 14. Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan izanen dire hekien alhapideak; han deskantsaturen dire belhar berdeetan, eta alhaturen dire alhapide gizenetan Israelgo mendien gainean. 15. Neronek alhaturen ditut ene ardiak, eta neronek bilduren ditut hespilera, dio Jainko Jaunak. 16. Galdua bilhaturen dut, eroria altxaturen, hauskura duena lothuren, herbalari indar emanen, gizena eta hazkarra begiraturen, eta alhaturen ditut zuzentasunean. 17. Zuek berriz, ene arthaldeak, hau dio Jainko Jaunak: Huna non neroni nathorren juiatzera aziendaren eta aziendaren artean, aharien eta akherren artean. 18. Ez othe zen zuentzat aski alhapide onak alhatzea? hortaz bertzalde, zuen oinez oinkatzen zintutzen zuen gainerako alhapideak, eta ur garbienetik edan ondoan, gainerakoa zuen oinez nahasten zinduten. 19. Eta ene ardiek, zuek oinez oinkatua alhatzen zuten, eta zuek nahasia edaten. 20. Hargatik, hau derrazue Jainko Jaunak: Huna non juiatzera daramadan azienda gizenaren eta mehearen artean; 21. Zeren sorka eta soinka jotzen zintuzten azienda herbal guziak, eta zuen adarrez haizatzen, kanpoan barraiatuak izan zitezen arteo. 22. Salbaturen dut ene arthaldea, eta ez da gehiago egonen harraparien meiorian, eta juiaturen dut aziendaren eta aziendaren artean. 23. Eta hekien gainera eraikiren dut artzain bakhar alhatuko dituena, Dabid ene zerbitzaria; harek alhatuko ditu eta hura izanen dute artzain. 24. Ni berriz, Jauna, izanen naiz hekien Jainkoa, eta Dabid ene zerbitzaria hekien erdian buruzagi: ni Jauna naiz, mintzatu. 25. Eta hekiekin eginen dut bakezko patua, eta lurretik geldiaraziren ditut basabere guziz gaixtoak; eta mortuan egoten direnek, beldurrik gabe eginen dute lo. 26. Eta benedizionetan ezarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakharriren dut bere mugan; uriak benedizionezkoak izanen dire. 27. Eta bazterretako zuhaitzak emanen du bere fruitua, eta lurrak emanen du: bere muskila; eta ene ardiak beldurrik gabe izanen dire beren lurrean; eta jakinen dute ni naizela Jauna, hautsi dituzkedanean hekien Jean Pierre Duvoisin uztarriko gatheak, eta atheratu dituzkedanean berak, gogorki manatzen diotenen eskutik. 28. Eta ez dire gehiago jendaien meiorian nork harrapa izanen; eta lurreko basabereek ez dituzte iretsiko; bainan beren egoitzetan izanen dire gogoa zabalik eta beldurrik batere gabe. 29. Eta ilkhiaraziren diotet aiphu handitako belhar bat; eta goseteak ez ditu gehiago lurrean gutituko, eta ez dute gehiago jasanen jendaien laidoa. 30. Eta jakinen dute hekiekin naizela ni, hekien Jainko Jauna, eta berak direla ene populu Israelgo etxea, dio Jainko Jaunak. 31. Zuek berriz, oi ene arthaldeak, ene alhapidetako arthaldeak, gizonak zarete; eta zuen Jainko Jauna naiz ni, dio Jainko Jaunak. XXXV. KAP. 1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 2. Gizasemea, begithartea itzul zazu Seirgo mendiaren kontra, eta profetisatuko duzu haren gainean, eta erranen diozu: 3. Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzaikan, Seirgo mendia, eta ene eskua hire gainera diat hedaturen, eta ezarriren haut desmasian eta mortutan. 4. Hire hiriak ditiat urraturen, eta hi izanen haiz mortu; eta jakinen duk ni naizela Jauna. 5. Zeren izatu haizen Israelgo umeen egundainoko etsaia, eta ezpataz ditukan hertsatu beren hesturako orduan, tzarkeria gaitzeneko mugan; 6. Aria hortaz, ala ni! dio Jainko Jaunak, sarraskiari haudala arthikiren, eta odola jarraikiren zaikala; eta odola hastio izan dukalakoz, odolak dauk ondotik jazarriko. 7. Desmasian eta mortu ezarriren dut Eszirgo mendia; eta handik khenduren ditut haran eta hunat zabiltzanak. 8. Eta hilez betheko ditut hango mendiak: eta hire munho, haran eta erreketan hilak ezpataren azpira dire eroriko. 9. Bethi guziko ezarriren haut mortu, eta nihor ez duk egonen hire hirietan; eta jakinen duzue Jainko Jauna naizela ni. 10. Erran dukalakoz: Bi jendaiak eta bi lurrak eneak dire, eta primantzaz gozaturen ditut; noiz-etare Jauna han baitzen; 11. Aria hortaz, ala ni! dio Jainko Jaunak, hariko naizela hire sepha eta hire bekaizgoaren arabera, zeinei bide eman baitiotek, Israelgo umeei ekhartzen hioten gaitzirikoz; eta juiatuko hautanean, ezagutaraziko diat hekietaz ene burua. 789

790 BIBLE SAINDUA (II) 12. Eta jakinen duk, nik Jaunak aditu ditudala Israelgo mendiez erabili ditukan elhe laidotsu guziak, erranez: Mortu eginik irestera emanak zaizkigu. 13. Zuen ahoaz jaiki zarete ene kontra, eta zuen solasez erasi duzue ene kontra; aditu dut nik. 14. Hau dio Jainko Jaunak: Lurra oro bozkariotan izanen delarik, hi mortu haut eginen. 15. Nola boztu baihaiz Israelgo primantzaren gainean, xahutu izan delakoz; hala eginen daiat hiri ere; xahutuak izanen zarete, Seirgo mendia eta Idumea guzia; eta jakinen duzue ni naizela Jauna. XXXVI. KAP. 1. Zuk berriz, gizasemea, profetisa zazu Israelgo mendien gainean, eta erranen daroezu: Israelgo mendiak, adi zazue Jaunaren hitza: 2. Hau dio Jainko Jaunak: Etsaiak zuetaz erran izan duelakoz: Hola! Bethiko bizkarrak primantzaz emanak zaizkigu; 3. Hargatik errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Zeren zareten desmasan, eta inguruan zango-petan erabiliak, eta bertze jendakien primantza bilhakatuak, eta zareten aho-mihitan erabiliak eta populuen laidagarri; 4. Hargatik, Israelgo mendiak, adi zazue Jainko Jaunaren hitza: Jainko Jaunak hau diote mendiei eta munhoei, errekei, haranei eta mortuei, harrasi urratu eta hiri hustu, bertze jendaiak inguruan desmasatu eta eskarniatu dituztenei; 5. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Nola ene kharraren suan mintzatu bainaiz bertze jendaien eta Idumea guziaren kontra, zeinek ene lurra beren buruari primantzetan eman baitiote bozkariorekin, eta bihotz eta arima guziz; eta haren larrutzeko, egoiliarrak iraizi baitituzte; 6. Hargatik profetisa zazu Israelgo mendien gainean, eta erranen diozute mendi, munho, bizkar, haranei: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non ene kharrean eta irakiduran mintzatu naizen ni, jasan behar izan duzuelakoz jendaien ganik ahalkea. 7. Hau dio beraz Jainko Jaunak: Nik goititu dut ene eskua, inguruan diren jendaiek berek jasan dezaten beren ahalkea. 8. Zuek aldiz, Israelgo mendiak, egizkitzue zuen adarrak eta Israelgo ene populuari ekharrozue zuen fruitua; ezen hurbil da ethorriko den ordua; 9. Alabainan huna non heldu natzaitzuen, eta bihurturen naiz zuetara, eta irauliak izanen zarete, eta hartuko duzue hazia. Jean Pierre Duvoisin 10. Eta zuen gainean berhaturen ditut gizonak eta Israelgo etxe guzia; hiriak egoiliarrez betheko dire, eta urratuak berrituko. 11. Eta betheko zaituztet gizon eta aziendaz, eta ostetan iganen eta berhaturen dire; eta hastetik bezala egoiliarrez betheko zaituztet, eta hastetik izan ditutzuen baino ontasun handiagoak emanen darozkitzuet; eta jakinen duzue ni naizela Jauna. 12. Eta zuen gainera erakharriren ditut gizonak, Israelgo ene populua, eta primantzaz gozaturen zaituztete, eta izanen zarete hekien primantza, eta etzarete gehiago egonen hekietaz gabeturik. 13. Hau dio Jainko Jaunak: Zeren dioten zuetaz: Lur gizon-ireslea haiz, eta hire jendearen ithotzailea; 14. Hargatik ez duzu gehiago gizonik janen, eta ez duzu gehiago hilen zure populua, dio Jainko Jaunak. 15. Eta ez dut gehiago zure erdian adiaraziren jendaien ganikako ahalkeria, eta ez duzu jasanen populuen ganikako laidoa, eta ez duzu gehiago galduren zure jendea, dio Jainko Jaunak. 16. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 17. Gizasemea, Israelgo umeak beren lurrean egotu dire, eta hura lohitu dute beren egintzez eta lehiez; hekien bidea ene aitzinean egina da astagaizdunaren lohikeriaren iduriko. 18. Eta hekien gainera ixuri dut ene hasarrea, lurraren gainera ixuri duten odolaren ariaz, eta beren idolez lizundu dutelakoz lurra. 19. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan haizatu ditut; juiatu ditut beren egintza eta asmuen arabera. 20. Eta goan dire jendaietara, eta sarthu dire, eta ene izen sainduaren laidagarri ziren, hekiez erraten zenean: Hori da Jaunaren populua, eta ilkhi dire haren lurretik. 21. Eta guphidetsi dut ene izen saindua, zeinaren laidagarri baitziren Israelgo umeak, sarthu ziren jendaien erdian. 22. Aria hortaz, erranen diozu Israelgo etxeari: Hau dio Jainko Jaunak: Nik ez dut zuen gatik eginen, Israelgo etxea, bainan-bai ene izen saindua gatik, zeinaren laidagarri izatu baitzarete sarthu zareten jendaietan. 23. Eta sainduetsiren dut ene izen handia, zeina laidatua baita jendaien artean, zeina laidatu baituzue hekien erdian; jendaiek jakin dezaten, dio armadetako Jaunak, ni naizela Jauna, zuen baithan sainduetsia izanen naizenean hekien aitzinean. 24. Ezen atheratuko zaituztet jendaietarik, eta bilduko lur guzietarik, eta erakharriko zuen lurrera. 791

788

BIBLE SAINDUA (II)

eta lanhozko eta gobelezko egunean barraiatu diren lekhu guzietarik atherako

ditut.

13. Eta eramanen ditut populuetarik, eta bilduko ditut lurretarik, eta

erakharriren ditut beren lurrera; eta alhatuko ditut Israelgo mendietan, urbegietan

eta lurreko hespil-toki guzietan.

14. Alhaturen ditut alhapide gorienetan, eta Israelgo mendi goretan

izanen dire hekien alhapideak; han deskantsaturen dire belhar berdeetan,

eta alhaturen dire alhapide gizenetan Israelgo mendien gainean.

15. Neronek alhaturen ditut ene ardiak, eta neronek bilduren ditut

hespilera, dio Jainko Jaunak.

16. Galdua bilhaturen dut, eroria altxaturen, hauskura duena lothuren,

herbalari indar emanen, gizena eta hazkarra begiraturen, eta alhaturen

ditut zuzentasunean.

17. Zuek berriz, ene arthaldeak, hau dio Jainko Jaunak: Huna non

neroni nathorren juiatzera aziendaren eta aziendaren artean, aharien eta

akherren artean.

18. Ez othe zen zuentzat aski alhapide onak alhatzea? hortaz bertzalde,

zuen oinez oinkatzen zintutzen zuen gainerako alhapideak, eta ur

garbienetik edan ondoan, gainerakoa zuen oinez nahasten zinduten.

19. Eta ene ardiek, zuek oinez oinkatua alhatzen zuten, eta zuek

nahasia edaten.

20. Hargatik, hau derrazue Jainko Jaunak: Huna non juiatzera daramadan

azienda gizenaren eta mehearen artean;

21. Zeren sorka eta soinka jotzen zintuzten azienda herbal guziak, eta

zuen adarrez haizatzen, kanpoan barraiatuak izan zitezen arteo.

22. Salbaturen dut ene arthaldea, eta ez da gehiago egonen harraparien

meiorian, eta juiaturen dut aziendaren eta aziendaren artean.

23. Eta hekien gainera eraikiren dut artzain bakhar alhatuko dituena,

Dabid ene zerbitzaria; harek alhatuko ditu eta hura izanen dute artzain.

24. Ni berriz, Jauna, izanen naiz hekien Jainkoa, eta Dabid ene zerbitzaria

hekien erdian buruzagi: ni Jauna naiz, mintzatu.

25. Eta hekiekin eginen dut bakezko patua, eta lurretik geldiaraziren

ditut basabere guziz gaixtoak; eta mortuan egoten direnek, beldurrik gabe

eginen dute lo.

26. Eta benedizionetan ezarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta

uria erakharriren dut bere mugan; uriak benedizionezkoak izanen dire.

27. Eta bazterretako zuhaitzak emanen du bere fruitua, eta lurrak

emanen du: bere muskila; eta ene ardiak beldurrik gabe izanen dire beren

lurrean; eta jakinen dute ni naizela Jauna, hautsi dituzkedanean hekien

Jean Pierre Duvoisin

uztarriko gatheak, eta atheratu dituzkedanean berak, gogorki manatzen

diotenen eskutik.

28. Eta ez dire gehiago jendaien meiorian nork harrapa izanen; eta

lurreko basabereek ez dituzte iretsiko; bainan beren egoitzetan izanen

dire gogoa zabalik eta beldurrik batere gabe.

29. Eta ilkhiaraziren diotet aiphu handitako belhar bat; eta goseteak ez

ditu gehiago lurrean gutituko, eta ez dute gehiago jasanen jendaien laidoa.

30. Eta jakinen dute hekiekin naizela ni, hekien Jainko Jauna, eta

berak direla ene populu Israelgo etxea, dio Jainko Jaunak.

31. Zuek berriz, oi ene arthaldeak, ene alhapidetako arthaldeak, gizonak

zarete; eta zuen Jainko Jauna naiz ni, dio Jainko Jaunak.

XXXV. KAP.

1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

2. Gizasemea, begithartea itzul zazu Seirgo mendiaren kontra, eta

profetisatuko duzu haren gainean, eta erranen diozu:

3. Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzaikan, Seirgo mendia,

eta ene eskua hire gainera diat hedaturen, eta ezarriren haut desmasian eta

mortutan.

4. Hire hiriak ditiat urraturen, eta hi izanen haiz mortu; eta jakinen

duk ni naizela Jauna.

5. Zeren izatu haizen Israelgo umeen egundainoko etsaia, eta ezpataz

ditukan hertsatu beren hesturako orduan, tzarkeria gaitzeneko mugan;

6. Aria hortaz, ala ni! dio Jainko Jaunak, sarraskiari haudala arthikiren,

eta odola jarraikiren zaikala; eta odola hastio izan dukalakoz, odolak

dauk ondotik jazarriko.

7. Desmasian eta mortu ezarriren dut Eszirgo mendia; eta handik

khenduren ditut haran eta hunat zabiltzanak.

8. Eta hilez betheko ditut hango mendiak: eta hire munho, haran eta

erreketan hilak ezpataren azpira dire eroriko.

9. Bethi guziko ezarriren haut mortu, eta nihor ez duk egonen hire

hirietan; eta jakinen duzue Jainko Jauna naizela ni.

10. Erran dukalakoz: Bi jendaiak eta bi lurrak eneak dire, eta primantzaz

gozaturen ditut; noiz-etare Jauna han baitzen;

11. Aria hortaz, ala ni! dio Jainko Jaunak, hariko naizela hire sepha eta

hire bekaizgoaren arabera, zeinei bide eman baitiotek, Israelgo umeei

ekhartzen hioten gaitzirikoz; eta juiatuko hautanean, ezagutaraziko diat

hekietaz ene burua.

789

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!