inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

780 BIBLE SAINDUA (II) 15. Eta ene gaitzidura ixuriko dut Pelusioren, Egiptoko idarraren gainera, eta hilen dut Alexandriako jende ostea, 16. Eta sua ezarriko dut Egiptoan; erditzen hari denak bezala, Pelusiok eginen du intzirin, eta Alexandria ezeztatua izanen da, eta Menphis egun oroz hesturan. 17. Heliopoliseko eta Bubastoko gizon-gazteak ezpataren azpira eroriko dire, eta neskatxak gathibu eramanak izanen. 18. Eta Taphnisen ilhunduko da eguna, han hautsiko dudanean Egiptoaren manamenduko makhila, eta han iraungiko denean haren ahalaren hanpurustasuna; hedoi batek estaliko du hura; hango neskatxak berriz, gathibu eramanak izanen dire. 19. Eta Egipton betheko ditut ene erabakiak; eta jakinen dute ni naizela Jauna. 20. Eta hamekagarren urthean, lehenbiziko hilabethearen zazpigarren egunean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik: 21. Gizasemea, Egiptoko errege Faraonen besoa hautsi dut; eta hara ez dela lothua osagarriaren bihurrarazteko; ez da xerrendaz izan tinkatua, ez-eta oihalez inguratua, indarra bihurturik iduk ahal dezan ezpata. 22. Horren gatik, hau dio Jainko Jaunak: Huna banohakiola Egiptoko errege Faraoni, eta phorroskaturen dut haren beso hazkarra, bainan hautsia; eta ezpata khenduko dut haren eskutik. 23. Eta Egiptoarrak ditut jendaietan barraiatuko eta lurretan haizatuko. 24. Eta hazkarturen ditut Babilonako erregeren besoak, eta ene ezpata ezarriren dut haren eskuan; eta hautsiko ditut Faraonen besoak, eta heiagoraka hariko dire haren aitzinean hilak izanen direnak. 25. Eta hazkarturen ditut Babilonako erregeren besoak, eta Faraonenak eroriko dire; eta jakinen dute ni naizela Jauna, ene ezpata eman dukedanean Babilonako erregeren eskuan, eta hura luzatuko duenean Egiptoko lurraren gainera. 26. Eta Egiptoarrak barraiaturen ditut jendaietan, eta lurretan haizaturen ditut; eta jakinen dute ni naizela Jauna. XXXI. KAP. 1. Eta hamekagarren urthean, hirugarren hilabethearen lehenbiziko egunean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik: 2. Gizasemea, errozute Faraoni eta haren populuari: Noren iduriko egin haiz hire handitasunean? 3. Hara Asur; iduri zuen Libango zedroa, adarrez ederra, hostoz itsutua, ondoa gora, eta adar lodien erdian gora heltzen zen haren kaskoa. Jean Pierre Duvoisin 4. Urek hazi zuten; lupheko indarrak goitiarazi zuen; haren ibaiek bazarioten haren erroen inguruan, eta bere xirripak igortzen zaroezten aurkhintzako zuhamu guziei. 5. Horren gatik haren goratasuna altxatu zen aurkhintzako zuhamu guzien gainetik; eta berhatu ziren haren aldaskak eta handitu ziren haren adarrak uren nasaiziaren ariaz. 6. Eta hedatu zuenean bere itzala, zeruko hegastin guziek haren adarretan egin zituzten ohantzeak, eta oihaneko basabereek haren hostopean egin zituzten umeak, eta haren itzalpean egoten ziren jendaki asko. 7. Eta guziz ederra zen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ezen haren erroa ur hainitzen aldean zen. 8. Zedroak, Jainkoaren baratzean, etziren hura baino handiagoak izatu; alboak etziren haren kaskoaren bardinera; Jainkoaren baratzeko zuhamurik etzen haren idurikorik, eta haren edertasunekorik. 9. Zeren egin nuen ederra, eta adaburu handi eta usuarekin, hartaz bekhaiztu ziren Jainkoaren baratzean ziren zuhamu atseginezko guziak. 10. Hargatik, hau erran zuen Jainko Jaunak: Zeren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere kasko berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu zaioen bihotza; 11. Arthiki dut jendaietarik hazkarrena denaren eskura, zeinak gogorki baitu erabiliko: bere tzartasunaren arabera dut hastandu. 12. Arrotzek eta jendakirik gogorrenek ebakiren dute, eta mendia behera arthikiren, eta haran guziak barna eroriko dire haren adarrak; eta haren gandoak hautsiko dire lurreko harkadi guzien gainean; eta lurreko populu guziak goanen dire haren itzalpetik eta han utziko dute. 13. Zeruko hegastin guziak haren pusketan egonen dire, eta aurkhintzako basabereak haren adarretan. 14. Aria hortaz, uretako zuhaitzak ez dire gehiago haziko beren goratasunean, eta ez dute harrotuko beren kaskoa adaburu lodi eta usuaren erdian; urez hezatuak diren guziak ez dire burgoi egonen beren goratasunean; zeren heriotzeari arthikiak baitire guziak lurraren ondarrean, gizasemeen erdian, putzura jausten direnetara. 15. Hau dio Jainko Jaunak: Ifernuetara jautsi den egunean, ezarri dut deithorea; lezeaz estali dut; debekatu ditut haren ibaiak eta bortxatu ur handiak; Liban atsekabetan sarthu da haren gainean, eta zuhaitz guziak ikharatu dire. 16. Haren eragozpeneko harrabotsaz laztu ditut jendaia guziak, ifernuetara baneramanean putzura jausten zirenekin; eta luphean gozakari 781

782 BIBLE SAINDUA (II) hartu dute zuhaitz atseginezko guziek, Libango zuhaitz handi eta ederrek, urez hezatzen ziren guziek. 17. Ezen hekiek ere harekin ifernuetara jautsiko dire, ezpataz hilak izan direnen gana; eta bakhotxaren besoa haren itzalpean jarriko da jendaien erdian. 18. Zeinen iduriko haiz, oi atseginezko zuhaitzetarik aiphatuena eta gorena? Huna non luphera eramana haizen atseginezko zuhaitzekin; ingurebakigabeen erdian lo eginen duk, ezpataz hilak izan direnekin: haina da Faraon eta haren populu guzia, dio Jainko Jaunak. XXXII. KAP. 1. Eta hamabigarren urthean, hamabigarren hilabethearen lehenbiziko egunean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik: 2. Gizasemea, deithorea abia zazu Faraon Egiptoko erregeren gainean, eta errozu: Iduri huen jendaietako lehoina eta itsasoan den erainsugea, eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urak nahasten hituen hire zangoez, eta oinkatzen hituen hibaiak. 3. Hargatik hau ziok Jainko Jaunak: Jendaia asko bildurik, sarea arthikiko diat hire gainera, eta hartaz atheratuko haut. 4. Eta lurrera arthikiko, eta landen erdira egotziko haut; hire gainean egonaraziko ditiat zeruko hegastin guziak, eta hitaz aseko ditiat lur guziko basabereak. 5. Eta hire haragiak hedatuko ditiat mendietan, eta hire munhoak betheko hire lertzoaz. 6. Eta mendien gainean bustiko diat lurra hire odol usainduaz, eta hire puskez betheko dituk haranak. 7. Eta iraungitua izanen haizenean, estaliko diat zerua, ilhuntaraziko ditiat hango izarrak, hedoi batez itsutuko diat iguzkia, eta ilhargiak ez dik emanen bere argia. 8. Zeruko argizagi guziak jarraraziko ditiat hire minduru; eta ilhunbeak hedatuko ditiat hire lurraren gainera, ziok Jainko Jaunak, hire gizonak sarraskituak eroriko direnean lurraren erdian, ziok Jainko Jaunak. 9. Laztuko diat asko populuren bihotza, jakinaraziko dudanean hire xahupena jendaietan, ezagutzen ez ditukan lurretan. 10. Eta hire gainean harriaraziko ditiat asko populu; eta hekien erregeak izialdura gaitzaz ikharatuko dituk hire gainean, ene ezpata firrindatzen abiatuko denean hekien buruen gainetik; eta bakhotxa batbatean bere biziarentzat ikharan jarriko duk hire eragozpeneko egunean. Jean Pierre Duvoisin 11. Ezen hau ziok Jainko Jaunak: Babilonako erregeren ezpata ethorriren zaik; 12. Arthikiren diat hire ostea hazkarren ezpaten azpira; ezin-garhaituzkoak dituk jendaia hekiek oro; xahutuko die Egiptoaren hanpurustasuna, eta suntsiaraziko hango ostea. 13. Eta galaraziren ditut hango azienda, ur handien bazterretan ziren guziak; eta gizonaren oinak ez ditu gehiago ur hekiek nahasiko, ez-etare azienden behatzak uhartuko. 14. Orduan guziz garbi eginen ditut hekien urak eta olioaren pare hekien hibaiak, dio Jainko Jaunak, 15. Desmasian ezarri dukedanean Egiptoko lurra; lurra berriz, daduzkan guzietarik gabetua izanen da, jo ditukedanean hango egoiliarrak oro; eta jakinen dute ni naizela Jauna. 16. Horra deithorea, eta deithore hori eginen dute; jendaietako alabek kantatuko dute; deithore hori eginen dute Egiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainko Jaunak. 17. Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamabortzgarrenean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik: 18. Gizasemea, deithorea kanta zazu Egiptoko ostearen gainera; eta hura eta jendaki hazkarrenen alabak, putzura jausten direnekin, eragotz zatzu luphe beherera. 19. Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta egik lo ingurebakigabeekin. 20. Ezpatak erorraraziren ditu bilen erdira; igorria da ezpata; Egiptoak eta hango populu guziek joko dute lurra. 21. Ifernuaren erditik Faraoni mintzaturen zaizko hazkarretarik botheretsuenak, zeinak haren laguntzaileekin jautsi, eta ezpatak jorik, ingurebakigabe lokhartu baitire. 22. Han daude Asur eta haren populu guzia; inguruan ditu bere hobiak; oro hilak dire; ezpataren azpira dire erori. 23. Putzuaren ondarretan ezarriak dire hekien hobiak; Asurren hobiaren inguruan da etzana haren populua, oro hilak, ezpataren azpira eroriak, beihala bizidunen lurrean larderia eman izan zutenak. 24. Han da Elam, eta haren hobiaren inguruan haren populu guzia; haukiek oro hilak eta ezpataren azpira eroriak; luphe beherera ingurebakigabe jautsiak; bizidunen lurrean beren larderia ezarri zutenak, eta beren laidoa eraman dutenak putzura jausten direnekin. 25. Hilen erdian ezarri dute haren etzauntza haren populu guzien erdian; haren inguruan dute hobia; hekiek oro ingurebakigabeak, eta ezpataren azpira erori direnak; ezen beren larderia eman dute bizidunen 783

782

BIBLE SAINDUA (II)

hartu dute zuhaitz atseginezko guziek, Libango zuhaitz handi eta ederrek,

urez hezatzen ziren guziek.

17. Ezen hekiek ere harekin ifernuetara jautsiko dire, ezpataz hilak

izan direnen gana; eta bakhotxaren besoa haren itzalpean jarriko da jendaien

erdian.

18. Zeinen iduriko haiz, oi atseginezko zuhaitzetarik aiphatuena eta

gorena? Huna non luphera eramana haizen atseginezko zuhaitzekin; ingurebakigabeen

erdian lo eginen duk, ezpataz hilak izan direnekin: haina da

Faraon eta haren populu guzia, dio Jainko Jaunak.

XXXII. KAP.

1. Eta hamabigarren urthean, hamabigarren hilabethearen lehenbiziko

egunean, gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik:

2. Gizasemea, deithorea abia zazu Faraon Egiptoko erregeren gainean,

eta errozu: Iduri huen jendaietako lehoina eta itsasoan den erainsugea,

eta firrindatzen huen adarra hire hibaietan, eta urak nahasten hituen

hire zangoez, eta oinkatzen hituen hibaiak.

3. Hargatik hau ziok Jainko Jaunak: Jendaia asko bildurik, sarea arthikiko

diat hire gainera, eta hartaz atheratuko haut.

4. Eta lurrera arthikiko, eta landen erdira egotziko haut; hire gainean

egonaraziko ditiat zeruko hegastin guziak, eta hitaz aseko ditiat lur guziko

basabereak.

5. Eta hire haragiak hedatuko ditiat mendietan, eta hire munhoak

betheko hire lertzoaz.

6. Eta mendien gainean bustiko diat lurra hire odol usainduaz, eta

hire puskez betheko dituk haranak.

7. Eta iraungitua izanen haizenean, estaliko diat zerua, ilhuntaraziko

ditiat hango izarrak, hedoi batez itsutuko diat iguzkia, eta ilhargiak ez dik

emanen bere argia.

8. Zeruko argizagi guziak jarraraziko ditiat hire minduru; eta ilhunbeak

hedatuko ditiat hire lurraren gainera, ziok Jainko Jaunak, hire gizonak

sarraskituak eroriko direnean lurraren erdian, ziok Jainko Jaunak.

9. Laztuko diat asko populuren bihotza, jakinaraziko dudanean hire

xahupena jendaietan, ezagutzen ez ditukan lurretan.

10. Eta hire gainean harriaraziko ditiat asko populu; eta hekien erregeak

izialdura gaitzaz ikharatuko dituk hire gainean, ene ezpata firrindatzen

abiatuko denean hekien buruen gainetik; eta bakhotxa batbatean bere biziarentzat

ikharan jarriko duk hire eragozpeneko egunean.

Jean Pierre Duvoisin

11. Ezen hau ziok Jainko Jaunak: Babilonako erregeren ezpata ethorriren

zaik;

12. Arthikiren diat hire ostea hazkarren ezpaten azpira; ezin-garhaituzkoak

dituk jendaia hekiek oro; xahutuko die Egiptoaren hanpurustasuna,

eta suntsiaraziko hango ostea.

13. Eta galaraziren ditut hango azienda, ur handien bazterretan ziren

guziak; eta gizonaren oinak ez ditu gehiago ur hekiek nahasiko, ez-etare

azienden behatzak uhartuko.

14. Orduan guziz garbi eginen ditut hekien urak eta olioaren pare

hekien hibaiak, dio Jainko Jaunak,

15. Desmasian ezarri dukedanean Egiptoko lurra; lurra berriz,

daduzkan guzietarik gabetua izanen da, jo ditukedanean hango egoiliarrak

oro; eta jakinen dute ni naizela Jauna.

16. Horra deithorea, eta deithore hori eginen dute; jendaietako alabek

kantatuko dute; deithore hori eginen dute Egiptoaren eta hango

ostearen gainean, dio Jainko Jaunak.

17. Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamabortzgarrenean,

gerthatu zen ilkhi zitzaitala Jaunaren hitza, zerralarik:

18. Gizasemea, deithorea kanta zazu Egiptoko ostearen gainera; eta

hura eta jendaki hazkarrenen alabak, putzura jausten direnekin, eragotz

zatzu luphe beherera.

19. Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta egik lo ingurebakigabeekin.

20. Ezpatak erorraraziren ditu bilen erdira; igorria da ezpata;

Egiptoak eta hango populu guziek joko dute lurra.

21. Ifernuaren erditik Faraoni mintzaturen zaizko hazkarretarik botheretsuenak,

zeinak haren laguntzaileekin jautsi, eta ezpatak jorik, ingurebakigabe

lokhartu baitire.

22. Han daude Asur eta haren populu guzia; inguruan ditu bere

hobiak; oro hilak dire; ezpataren azpira dire erori.

23. Putzuaren ondarretan ezarriak dire hekien hobiak; Asurren

hobiaren inguruan da etzana haren populua, oro hilak, ezpataren azpira

eroriak, beihala bizidunen lurrean larderia eman izan zutenak.

24. Han da Elam, eta haren hobiaren inguruan haren populu guzia;

haukiek oro hilak eta ezpataren azpira eroriak; luphe beherera ingurebakigabe

jautsiak; bizidunen lurrean beren larderia ezarri zutenak, eta beren

laidoa eraman dutenak putzura jausten direnekin.

25. Hilen erdian ezarri dute haren etzauntza haren populu guzien

erdian; haren inguruan dute hobia; hekiek oro ingurebakigabeak, eta

ezpataren azpira erori direnak; ezen beren larderia eman dute bizidunen

783

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!