inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

776 BIBLE SAINDUA (II) 7. Horren gatik, huna non erakharriren ditudan nik hire gainera arrotzak, jendaietarik hazkarrenak; eta biluziren dituzte beren ezpatak hire zuhurtziaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna. 8. Hilen eta herrestaturen haute, eta sarraskituen heriotzez hilen haiz itsasoaren erdian. 9. Hire hiltzaileen aitzinean erranen othe duk oraino: Jainko naiz; gizon bat haizelarik, eta ez Jainko, hire sarraskitzaileen eskuan. 10. Arrotzen eskutik, ingurebakigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz mintzatu, dio Jainko Jaunak. 11. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: Gizasemea, deithore bat altxa zazu Tirreko erregeren gainean; 12. Eta erranen diozu: Hau dio Jainko Jaunak: Hi hintzen iduriaren zigilua, zuhurtziaz bethea eta osoki ederra; 13. Jainkoaren pharabisuko gozoen erdian izatu haiz; harri balios guziez estalia hintzen; sardioa, topaza, jaspea, krisolita, oniza, beriloa, zafirra, eskarbukla, esmeralda, urhea, ziren hire edertasunaren berregingarri; eta xirolak aphainduak ziren hi sorthu haizen eguneko. 14. Hegalak hedatuak daduzkan eta gerizatzen dagoen kerubin bat hintzen; ezarri izan haut Jainkoaren mendi sainduan; suak bezala argitzen zuten harrien erdian ibili haiz. 15. Itzalgabea hintzen hire bideetan, egina izatu haizen egunetik, gaixtakeria hire baithan aurkhitua izan den arteo. 16. Hire tratuketa handian, hire barnea bethe dik tzarkeriak, eta bekhatu egin duk; eta iraizi haut Jainkoaren menditik, eta galdu haut, oi kerubin gerizatzailea, haran dirdiragarrien erditik. 17. Hire bihotza hantu duk hire edertasunean; hire edertasunean galdu duk zuhurtzia; arthiki haut lurrera, eta ezarri haut erregeen aitzinean begira ziazaiaten. 18. Lohitu duk hire saindutasuna hire gaixtakerien osteaz eta hire tratuetako tzarkeriaz. Hire erditik atherako diat beraz su bat, iretsiko hauena; eta hautsetan ezarriren haut lurraren gainean, ikhusten hauten guzien aitzinean. 19. Jendaietarik ikhusiko hauten guziak harrituak egonen dituk hire gainean; ezdeusetara haiz ekharria, eta egun-eta-iguzki ez haiz gehiago izanen. 20. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 21. Gizasemea, itzul zazu begithartea Sidongo aldera, eta profetisa zazu haren gainean, Jean Pierre Duvoisin 22. Eta erran zazu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzainan, oi Sidon, eta goretsia izanen naun hire erdian; eta hor zuzen dena egin eta ene saindutasuna argiarazi dukedanean, jakinen dute ni naizela Jauna. 23. Eta izurritea eta sarraskia igorriren ditut horgo plazetara; eta inguruan ezpatak hilik horren erdian eroriko dire; eta jakinen dute ni naizela Jauna. 24. Eta Sidon ez da gehiago Israelgo etxearentzat izanen uhertasunezko behaztopagailu bat, eta alde orotarik oinhazea ematen duen arrantze bat zeiher egiten diotenen inguruan; eta jakinen dute ni naizela Jainko Jauna. 25. Hau dio Jainko Jaunak: Bilarazi ditukedanean Israelgo umeak populuetarik zeinen erdian barraiatuak baitire, hekien baithan sainduetsia izanen naiz jendaien begien aitzinean; eta beren lurrean, Jakob ene zerbitzariari eman izan diotan lurrean eginen dute beren egoitza. 26. Eta han egonen dire beldurrik gabe; eginen dituzte etxeak, landatuko mahastiak, eta gogoa zabalik egonen dire, ene juiamenduak bethe ditukedanean, hekien kontra inguruan atheratzen diren guzien gainean; eta jakinen dute ni naizela hekien Jainko Jauna. XXIX. KAP. 1. Hamargarren urthean, hamargarren hilabetheko hamekagarren egunean, Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 2. Gizasemea, emazu begithartea Egiptoko errege Faraonen kontra, eta profetisa zazu hartaz eta Egipto guziaz. 3. Mintza zaite eta errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzaikan Faraon, Egiptoko errege, erainsuge handi, hire ibaien erdian etzaten haizena, eta diokana: Enea da ibaia, eta neronek egin dut ene burua. 4. Muthurreko bat ezarriko diat hire ahoan; eta hire ezkatei iratxikiren ditiat hire ibaietako arrainak; eta atheraturen haut hire ibaien erditik, eta hire arrain guziak hire ezkatei lothuak egonen dituk. 5. Eta mortura arthikiren zaituztet hi eta hire ibaieko arrain guziak; lurraren gainera eroriko haiz; ez haute altxatuko ez-eta ehortziko; lurreko basabereei eta zeruko hegastinei jatera eman haut. 6. Eta Egipton daudezen guziek jakinen die, ni naizela Jauna; zeren khanaberazko makhila bat izatu haizen Israelgo etxearentzat. 777

778 BIBLE SAINDUA (II) 7. Eskuz hiri lothu direnean, hautsi haiz, eta sarraskitu diotek sorbalda guzia; eta noiz-etare hire gainean bermatu baitire, pusketan goan haiz, eta ethendu diozkatek gerruntzeak. 8. Horren gatik ziok Jainko Jaunak: Huna non nik hire gainera erakharriren dudan ezpata, eta hitarik hilen ditiat gizonak eta abereak. 9. Eta Egiptoko lurra izanen duk mortu eta eremu; eta jakinen die ni naizela Jauna, zeren erran dukan: Ibaia enea da, eta nik egin dut hau. 10. Aria hortaz, huna non heldu naizen hire gana eta hire ibaietara; eta ezpatak xahutu dukeen ondoan Egiptoko lurra, hura eginen dut mortu Sienesko dorretik eta Ethiopiako mugetaraino. 11. Gizonaren oina ez da han iraganen, eta aberearen oina ez da han ibiliren, eta berrogoi urthez ez du egoiliarrik izanen. 12. Mortu ezarriren dut Egiptoko lurra lur mortuen erdian, eta hango hiriak hiri eragotzien erdian; eta desmasiatuak egonen dire berrogoi urthez; eta jendaietara barraiaturen ditut Egiptoarrak, eta haizaturen ditut lurretara. 13. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Berrogoi urtheak bethe ondoan, Egiptoarrak bilduko ditut populuetarik zeinetan barraiatuak izan baitziren. 14. Eta bihurraraziko ditut Egiptoko gathibuak, eta ezarriko ditut Phaturesgo lurrean, haren sortzeko lurrean, eta han izanen dire erresuma xume bat. 15. Eta bertze erresumen artean xumeena izanen da, eta ez da gehiago goraturen jendaien artean, eta aphurturen ditut, ez diozoten jendaiei mana. 16. Eta ez dire gehiago sinhestetan izanen Israelgo etxean, gaizkia irakhatsiz, ihes egin diazatedan niri, eta jarraik hekiei; eta jakinen dute ni naizela Jainko Jauna. 17. Eta hogoi eta zazpigarren urthean, lehenbiziko hilabethearen lehen egunean, ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik: 18. Gizasemea, Nabukodonosor, Babilonako erregek zerbitzu handian erabili du bere armada Tirren kontra; buru guziak khartzoildu, sorbalda guziak ilegabetu dire; eta ez hari, ez haren armadari, etzaiote Tirren ariatik saririk bihurtu izan, haren kontra egin darotedan zerbitzuarentzat. 19. Horren gatik, hau dio Jainko Jaunak: Huna non nik emanen diodan Egiptoko lurra Nabukodonosorri, Babilonako erregeri; eta jabeturen da osteaz, eta harturen ditu haren puskak eta eramanen haren buluzkinak; eta hola izanen da sariztatua armada, 20. Eta harek egin zerbitzua Tirren kontra; eman diot Egiptoko lurra enetzat haritu delakoz lanean, dio Jainko Jaunak. Jean Pierre Duvoisin 21. Egun hartan muskilduren da Israelgo etxearen adarra, eta ahoa idekiren darotzut hekien erdian; eta jakinen dute ni naizela Jauna. XXX. KAP. 1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 2. Gizasemea, profetisa zazu, eta errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Egizue orrobia: Zorigaitz! zorigaitz egun huni! 3. Ezen aldean da eguna, eta hurbiltzen hari da Jaunaren eguna: hura izanen da hedoien eguna, jendaien ordua. 4. Eta ezpata jautsiko da Egiptoaren gainera, eta Ethiopian izanen da izialdura, sarraskituak Egipton eroriko direnean, eta hango ostea gathibu eramana eta haren asentuak urratuak izanen direnean. 5. Hekiekin ezpataren azpira eroriko dire Ethiopia, Libia, Lidiarrak, eta gainerako populu xehe guzia, Khub eta batasuneko lurreko umeak. 6. Hau dio Jainko Jaunak: Eta eroriko dire Egiptoaren laguntzaileak, eta haren erreinuko hanpurustasuna ezeztatua izanen da; Sienesgo dorretik hasirik, han eroriko dire ezpataren azpira, dio armadetako Jainko Jaunak. 7. Eta hango lurrak ezarriak izanen dire lur desmasiatuen arteko, eta hango hiriak, hiri mortu eginen arteko. 8. Eta jakinen dute ni naizela Jauna, sua ezarri dukedanean Egipton, eta xehakatuak izanen direnean haren laguntzaileak. 9. Egun hartan mandatariak ilkhiko dire ene aitzinetik untzitan, lehertzeko Ethiopiaren gogo sendoa; eta izialdura Ethiopiarretan izanen da Egiptoaren egunean; ezen segurki ethorriko da hura. 10. Hau dio Jainko Jaunak: Babilonako errege Nabukodonosorren eskuz galaraziren dut Egiptoko jende-ostea. 11. Hura eta haren populua harekin, jendaiarik hazkarrenak, erakharriak izanen dire lurraren xahutzera; ezpatak biluziren dituzte Egiptoaren gainera, eta hilez betheko dute lurra. 12. Eta agorraraziko ditut ibaien errekak, eta arthikiko dut lurra gizon gaixtoenen eskuetara; eta arrotzen eskuz xahutuko dut lurra eta hartan direnak oro. Ni Jauna naiz mintzatu. 13. Hau dio Jainko Jaunak! Xahuturen ditut jainkomoldeak, eta Menphistik galaraziren ditut idolak, eta Egiptoko lurretik ez da gehiago buruzagirik izanen, eta laztura ezarriren dut Egiptoko lurrean. 14. Eta xahuturen dut Phaturesgo lurra, eta sua ezarriren dut Taphnisen, eta ene erabakiak betheko ditut Alexandrian. 779

776

BIBLE SAINDUA (II)

7. Horren gatik, huna non erakharriren ditudan nik hire gainera arrotzak,

jendaietarik hazkarrenak; eta biluziren dituzte beren ezpatak hire

zuhurtziaren edertasunaren gainera, eta lohituren die hire edertasuna.

8. Hilen eta herrestaturen haute, eta sarraskituen heriotzez hilen haiz

itsasoaren erdian.

9. Hire hiltzaileen aitzinean erranen othe duk oraino: Jainko naiz;

gizon bat haizelarik, eta ez Jainko, hire sarraskitzaileen eskuan.

10. Arrotzen eskutik, ingurebakigabeen heriotzez hilen haiz, ni bainaiz

mintzatu, dio Jainko Jaunak.

11. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: Gizasemea, deithore

bat altxa zazu Tirreko erregeren gainean;

12. Eta erranen diozu: Hau dio Jainko Jaunak: Hi hintzen iduriaren

zigilua, zuhurtziaz bethea eta osoki ederra;

13. Jainkoaren pharabisuko gozoen erdian izatu haiz; harri balios

guziez estalia hintzen; sardioa, topaza, jaspea, krisolita, oniza, beriloa,

zafirra, eskarbukla, esmeralda, urhea, ziren hire edertasunaren berregingarri;

eta xirolak aphainduak ziren hi sorthu haizen eguneko.

14. Hegalak hedatuak daduzkan eta gerizatzen dagoen kerubin bat

hintzen; ezarri izan haut Jainkoaren mendi sainduan; suak bezala argitzen

zuten harrien erdian ibili haiz.

15. Itzalgabea hintzen hire bideetan, egina izatu haizen egunetik,

gaixtakeria hire baithan aurkhitua izan den arteo.

16. Hire tratuketa handian, hire barnea bethe dik tzarkeriak, eta bekhatu

egin duk; eta iraizi haut Jainkoaren menditik, eta galdu haut, oi kerubin

gerizatzailea, haran dirdiragarrien erditik.

17. Hire bihotza hantu duk hire edertasunean; hire edertasunean

galdu duk zuhurtzia; arthiki haut lurrera, eta ezarri haut erregeen aitzinean

begira ziazaiaten.

18. Lohitu duk hire saindutasuna hire gaixtakerien osteaz eta hire tratuetako

tzarkeriaz. Hire erditik atherako diat beraz su bat, iretsiko hauena;

eta hautsetan ezarriren haut lurraren gainean, ikhusten hauten guzien

aitzinean.

19. Jendaietarik ikhusiko hauten guziak harrituak egonen dituk hire

gainean; ezdeusetara haiz ekharria, eta egun-eta-iguzki ez haiz gehiago

izanen.

20. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

21. Gizasemea, itzul zazu begithartea Sidongo aldera, eta profetisa

zazu haren gainean,

Jean Pierre Duvoisin

22. Eta erran zazu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu natzainan,

oi Sidon, eta goretsia izanen naun hire erdian; eta hor zuzen dena

egin eta ene saindutasuna argiarazi dukedanean, jakinen dute ni naizela

Jauna.

23. Eta izurritea eta sarraskia igorriren ditut horgo plazetara; eta

inguruan ezpatak hilik horren erdian eroriko dire; eta jakinen dute ni naizela

Jauna.

24. Eta Sidon ez da gehiago Israelgo etxearentzat izanen uhertasunezko

behaztopagailu bat, eta alde orotarik oinhazea ematen duen arrantze

bat zeiher egiten diotenen inguruan; eta jakinen dute ni naizela Jainko

Jauna.

25. Hau dio Jainko Jaunak: Bilarazi ditukedanean Israelgo umeak

populuetarik zeinen erdian barraiatuak baitire, hekien baithan sainduetsia

izanen naiz jendaien begien aitzinean; eta beren lurrean, Jakob ene zerbitzariari

eman izan diotan lurrean eginen dute beren egoitza.

26. Eta han egonen dire beldurrik gabe; eginen dituzte etxeak, landatuko

mahastiak, eta gogoa zabalik egonen dire, ene juiamenduak bethe

ditukedanean, hekien kontra inguruan atheratzen diren guzien gainean;

eta jakinen dute ni naizela hekien Jainko Jauna.

XXIX. KAP.

1. Hamargarren urthean, hamargarren hilabetheko hamekagarren

egunean, Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

2. Gizasemea, emazu begithartea Egiptoko errege Faraonen kontra,

eta profetisa zazu hartaz eta Egipto guziaz.

3. Mintza zaite eta errazu: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non heldu

natzaikan Faraon, Egiptoko errege, erainsuge handi, hire ibaien erdian

etzaten haizena, eta diokana: Enea da ibaia, eta neronek egin dut ene

burua.

4. Muthurreko bat ezarriko diat hire ahoan; eta hire ezkatei iratxikiren

ditiat hire ibaietako arrainak; eta atheraturen haut hire ibaien erditik,

eta hire arrain guziak hire ezkatei lothuak egonen dituk.

5. Eta mortura arthikiren zaituztet hi eta hire ibaieko arrain guziak;

lurraren gainera eroriko haiz; ez haute altxatuko ez-eta ehortziko; lurreko

basabereei eta zeruko hegastinei jatera eman haut.

6. Eta Egipton daudezen guziek jakinen die, ni naizela Jauna; zeren

khanaberazko makhila bat izatu haizen Israelgo etxearentzat.

777

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!