inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

768 BIBLE SAINDUA (II) 38. Hau ere egin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene saindutegia eta profanatu ene larunbatak. 39. Eta beren jainkomoldeei imolatzen zituztenean beren haurrak, eta ene saindutegian, haren lohitzeko sartzen ziren egun hartan, hau ere egin darotade ene tenploaren erdian: 40. Bilharazi dituzte urrundanik heldu ziren gizon hekiek, zeinei igorri baitzaroezten bidalkinak. Hara beraz ethorri direla; hekien ariaz garbitu haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoak, eta aphaindu haiz hire edergailu guziez. 41. Ohe guziz ederrean jarri haiz, eta mahain berregindua hire aitzinean; ene baltsamu eta usain gozoak ezarri ditun hekien aitzinean. 42. Eta han ageri zen bozkariotan zen ostearen haroa; eta mortutik heldu eta ostetik erakharriak ziren gizonei ematen zaroezten eskuetan eskumuthurrekoak eta buruan khoro ederrak. 43. Eta bertzeekin lohikerian higatua zen emazteki hari erran nioen: Hori ere bere lizunkerian lizunduren da oraino! 44. Eta haren gana sarthu dire hala-nola emazteki lilitxoaren gana; horrela sartzen ziren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana. 45. Zuzenaren aldeko gizonak dire beraz; hekiek emanen daroete emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; zeren lohitu baitire eta odola baitute eskuetan. 46. Hau dio ezen Jainko Jaunak: Oste bat erakhar diozozute gainera, eta arthikatzu builari eta harrapakari.. 47. Populuek harriekin harrika betzazte, eta ezpatez jo alderen-bertze; hil betzazte horien semeak eta alabak eta suz erre etxeak. 48. Eta lurretik iraiziren dut gaixtakeria, eta emazteki guziek ikhasiren dute egiten, ez horien tzarkeriaren arabera. 49. Eta zuen gaixtakeria eroriko da zuen gainera, eta jasanen duzue zuen jainkomoldeen gatikako bekhatua; eta jakinen duzue ni naizela Jainko Jauna. XXIV. KAP. 1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan bederatzigarren urthean, hamargarren hilabetheko, hamargarren egunean, zerralarik: 2. Gizasemea, iskriba zazu egun hunen izena, Babilonako errege egun gogortu baita Jerusalemeren kontra. 3. Eta itxurapenetan parabola bat erranen diozu etxe khexagarri horri, eta hula mintzaturen zatzaio: Hau dio Jainko Jaunak: duphina bat ezar zazu suan; ezar zazu, diot, eta emozu ura barnera. Jean Pierre Duvoisin 4. Bethe zazu haragiz; ezar zatzu aurkhintza hoberen guziak, azpia, sorbalda, puska hauta eta hezurtsuak. 5. Azienda gorienetik har zazu; hezurrak moltzoan xuxen zatzu duphinaren zolan. Irakitu du, eta hezurrak egosi dire haren erdian. 6. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hiri odolkoiari, duphina herdoila barnean duenari eta zeintarik herdoila ez baita ilkhi! Hartako haragiak arthikatzu puska puska kanporat; ez da haren gainean zortherik atheratu. 7. Haren odola haren erdian dago; harri legunenen gainera ixuri du; ez du lurrera ixuri, herrautsak estal ahal zezan. 8. Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteko eta asperkundez aspertzeko, haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadientzat. 9. Hargatik hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hiri odolkoiari, zeinaren erretzeko egur-meta eginen baitut handia! 10. Egizu hezur murru bat, zeina nik erreko baitut; haragiak ahituko dire, puska guziak erreko eta hezurrak iraungiko. 11. Ezar zazu halaber duphina hutsa ikhatzen gainean, khalda dadien, urth ditezen hartako kobrea eta zolda, eta erre herdoila. 12. Nekhe handirekin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzegia ez da ilkhi, ez-eta suan ere. 13. Gorrotagarria dun hire lohitasuna, zeren nik garbitu nahi hi, eta hi ez baihaiz hire zikhinetarik garbitu; bainan ez haiz garbituren nik hire gainera ene gaitzidura jautsaraz dezadan baino lehen. 14. Ni Jauna naiz mintzatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha; ez naiz goanen, ez dut guphiderik izanen, ez naiz jabalduko; juiaturen haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunak. 15. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 16. Gizasemea, huna non khentzen darotzudan zure begientzat lehiagarri dena, eta zauritara dudan bihurtzen; eta zu etzare deithoraturen, ez duzu nigarrik eginen, ez duzu nigarrik ixuriko. 17. Ixilik auhenda zaite, ez duzu hil otsik eginen; zure khoroa buruari eratxikia egon bedi, eta zure oinetakoak oinetan izanen dire, ez duzu begithartea estaliko, ez-eta deithoratzaileen arako hazkurririk janen. 18. Mintzatu nintzen beraz goizean populuari, eta arratsean hil zen ene emaztea; eta biharamun goizean egin nuen Jaunak manatu zarotana. 19. Eta populuak erran zarotan: Zergatik ez darokuzu agertzen zer erran nahi duten zuk eginen ditutzun horiek? 20. Eta ihardetsi nioten: Jaunaren hitza ilkhi zait, zerralarik: 769

770 BIBLE SAINDUA (II) 21. Errozu Israelgo etxeari: Hau dio Jainko Jaunak: Huna non nerorrek lizuntaraziko dudan ene saindutegia, zuen erresumako leloa, zuen begien lehiagarria, eta zeinaren gainean beldurtzen baita zuen arima; zuen seme-alaba, utzi ditutzuenak, ezpataren azpira dire eroriko. 22. Eta eginen duzue nik egin dudana: Begitharteak ez ditutzue estaliko eta ez duzue janen deithoretan daudezenen hazkurririk. 23. Khoroak izanen ditutzue buruan, eta oinetakoak oinetan; etzarete deithoratuko eta ez duzue nigarrik eginen; bainan egonen zarete zuen tzarkerietan ihartzen, eta auhenez, nork bere anaia ikhustean. 24. Eta Ezekiel izanen duzue ezagutkaritzat; hunek egin duen guzia eginen duzue, ethorri ditakeenean ordua; eta jakinen duzue ni naizela Jainko Jauna. 25. Eta zu, gizasemea, huna, beren indarra, beren goihendeko bozkarioa, eta beren begien lehiagarria, zeinaren gainean phausatzen baitire hekien arimak, eta beren seme-alabak khenduko diozkatedan egunean; 26. Egun hartan ihesliar bat ethorriko zaitzunean berrien ematera; 27. Egun hartan, diot, zure ahoa ihesliarrari idekiko zaio; mintzatuko zare, eta etzare gehiago ixilik egonen; eta izanen zare ezagutkaritzat, eta jakinen duzue ni naizela Jauna. XXV. KAP. 1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 2. Gizasemea, Amontarren alderat itzul zazu begithartea, eta profetisatuko duzu hekien gainean; 3. Eta erranen diozu Amoni: Adi zazue Jainko Jaunaren hitza. Hau dio Jainko Jaunak: Zeren erran duzuen: Hola! hola! ene saindutegiaren kontra, lohitua zelakoz; Israelgo lurraren kontra, desmasiatua zelakoz; Judako etxearen kontra, gathibu zirelakoz eramanak; 4. Aria hortaz, gozatzera emanen haut iguzki-aldeko umeei; hire erdian ezarriko dituzte beren hespilak; hire erdian altxatuko dituzte beren olhak; hekiek janen dituzte hire fruituak; hekiek edanen dute hire esnea. 5. Eta kamelutegitzat emanen dut Errabath, eta Amonen lurra arthaldeen etzauntzatzat; eta jakinen duzue ni naizela Jauna. 6. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Esku-zaflaka haritu haizelakoz eta zangoz joka, eta hire gogo guziaz boztu haizelakoz Israelgo lurraren gaitzaz; 7. Aria hortaz, huna non eskua hedaturen dudan hire gainera, eta jendaiei emanen haut larrutzera, eta populuei hiltzera, eta lurretik galaraziren eta ezeztaturen haut; eta jakinen dun ni naizela Jauna. Jean Pierre Duvoisin 8. Ezen hau dio Jainko Jaunak: Moabek eta Seirrek erran dutelakoz: Horra bertze jendaia guziak bezala dela Judako etxea; 9. Hargatik huna nik Moabi agerturen diodala sorbalda; idekiren ditut haren hiririk, haren hiririk, diot, eta haren eremurik, lekhuko aiphatuenak, Bethiesimoth, eta Beelmeon eta Hariathaim, 10. Iguzki-aldeko umeei; eta hanbatean Amonen semeen lurra, eta hau emanen dut primantzetan, ez dadien gehiago izan Amonen semeen aiphurik jendaietan. 11. Eta atheraturen ditut ene erabakiak Moaben gainean, eta jakinen du ni naizela Jauna. 12. Hau dio Jainko Jaunak: Idumeak asperkunde atheratu duelakoz, Judako semeen ganik aspertzeko, eta gaizki handira erori delakoz, eta asperkunde egarri izan delakoz; 13. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Idumearen gainera hedaturen dut ene eskua, eta handik ezeztaturen ditut gizonak eta abereak, eta hura hegoaldetik eginen dut mortu, eta Dedanen direnak eroriko dire ezpataren azpira. 14. Eta Idumearen gainean atherako dut ene asperkundea Israelgo ene populuaren eskuz; eta Edomi eginen diote ene hasarrearen eta ene irakiduraren arabera; eta ezaguturen dute ene asperkundea, dio Jainko Jaunak. 15. Hau dio Jainko Jaunak: Zeren Palestindarrek asperkunde duten atheratu, eta beren bihotz oroz diren aspertu, hilez, eta beren aiherrari bide emanez; 16. Aria hortaz, dio Jainko Jaunak: Huna non hedaturen dudan ene eskua Palestindarren gainera, eta hilen ditut hiltzaileak, eta xahuturen ditut itsas-ephaitzetako ondarrak. 17. Eta jazarriz ene suminduran, asperkunde handiak atherako ditut; eta ene asperkundea atheratu dukedanean hekien gainean, jakinen dute ni naizela Jauna. XXVI. KAP. 1. Eta hamekagarren urthean, hilabethearen lehenean, gerthatu zen Jaunaren hitza ilkhi zitzaitala, zerralarik: 2. Gizasemea, zeren Tirrek erran duen Jerusalemez: Hola! hautsiak dire populuen atheak, itzuli da ene alderat; betheko naiz, hura mortu egina baita; 771

768

BIBLE SAINDUA (II)

38. Hau ere egin darotade oraino: egun hartan lohitu dute ene saindutegia

eta profanatu ene larunbatak.

39. Eta beren jainkomoldeei imolatzen zituztenean beren haurrak,

eta ene saindutegian, haren lohitzeko sartzen ziren egun hartan, hau ere

egin darotade ene tenploaren erdian:

40. Bilharazi dituzte urrundanik heldu ziren gizon hekiek, zeinei igorri

baitzaroezten bidalkinak. Hara beraz ethorri direla; hekien ariaz garbitu

haiz, antimonioz thindatu ditun hire bethondoak, eta aphaindu haiz

hire edergailu guziez.

41. Ohe guziz ederrean jarri haiz, eta mahain berregindua hire aitzinean;

ene baltsamu eta usain gozoak ezarri ditun hekien aitzinean.

42. Eta han ageri zen bozkariotan zen ostearen haroa; eta mortutik

heldu eta ostetik erakharriak ziren gizonei ematen zaroezten eskuetan

eskumuthurrekoak eta buruan khoro ederrak.

43. Eta bertzeekin lohikerian higatua zen emazteki hari erran nioen:

Hori ere bere lizunkerian lizunduren da oraino!

44. Eta haren gana sarthu dire hala-nola emazteki lilitxoaren gana;

horrela sartzen ziren, Oola eta Ooliba emazte galdu horien gana.

45. Zuzenaren aldeko gizonak dire beraz; hekiek emanen daroete

emazte lohituen juiamendua eta odol-ixurleen juiamendua; zeren lohitu

baitire eta odola baitute eskuetan.

46. Hau dio ezen Jainko Jaunak: Oste bat erakhar diozozute gainera,

eta arthikatzu builari eta harrapakari..

47. Populuek harriekin harrika betzazte, eta ezpatez jo alderen-bertze;

hil betzazte horien semeak eta alabak eta suz erre etxeak.

48. Eta lurretik iraiziren dut gaixtakeria, eta emazteki guziek ikhasiren

dute egiten, ez horien tzarkeriaren arabera.

49. Eta zuen gaixtakeria eroriko da zuen gainera, eta jasanen duzue

zuen jainkomoldeen gatikako bekhatua; eta jakinen duzue ni naizela

Jainko Jauna.

XXIV. KAP.

1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan bederatzigarren urthean, hamargarren

hilabetheko, hamargarren egunean, zerralarik:

2. Gizasemea, iskriba zazu egun hunen izena, Babilonako errege

egun gogortu baita Jerusalemeren kontra.

3. Eta itxurapenetan parabola bat erranen diozu etxe khexagarri

horri, eta hula mintzaturen zatzaio: Hau dio Jainko Jaunak: duphina bat

ezar zazu suan; ezar zazu, diot, eta emozu ura barnera.

Jean Pierre Duvoisin

4. Bethe zazu haragiz; ezar zatzu aurkhintza hoberen guziak, azpia,

sorbalda, puska hauta eta hezurtsuak.

5. Azienda gorienetik har zazu; hezurrak moltzoan xuxen zatzu duphinaren

zolan. Irakitu du, eta hezurrak egosi dire haren erdian.

6. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hiri odolkoiari, duphina

herdoila barnean duenari eta zeintarik herdoila ez baita ilkhi!

Hartako haragiak arthikatzu puska puska kanporat; ez da haren gainean

zortherik atheratu.

7. Haren odola haren erdian dago; harri legunenen gainera ixuri du;

ez du lurrera ixuri, herrautsak estal ahal zezan.

8. Ene gaitzidura haren gainera erorrarazteko eta asperkundez aspertzeko,

haren odola ixuri dut harri legunen gainera, estal ez dadientzat.

9. Hargatik hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hiri odolkoiari, zeinaren

erretzeko egur-meta eginen baitut handia!

10. Egizu hezur murru bat, zeina nik erreko baitut; haragiak ahituko

dire, puska guziak erreko eta hezurrak iraungiko.

11. Ezar zazu halaber duphina hutsa ikhatzen gainean, khalda dadien,

urth ditezen hartako kobrea eta zolda, eta erre herdoila.

12. Nekhe handirekin haritu dire haren garbitzen, eta herdoil gaitzegia

ez da ilkhi, ez-eta suan ere.

13. Gorrotagarria dun hire lohitasuna, zeren nik garbitu nahi hi, eta

hi ez baihaiz hire zikhinetarik garbitu; bainan ez haiz garbituren nik hire

gainera ene gaitzidura jautsaraz dezadan baino lehen.

14. Ni Jauna naiz mintzatu: Ethorriren da ordua; eta abiatzera noha;

ez naiz goanen, ez dut guphiderik izanen, ez naiz jabalduko; juiaturen

haut hire bideen eta hire asmuen arabera, dio Jaunak.

15. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

16. Gizasemea, huna non khentzen darotzudan zure begientzat lehiagarri

dena, eta zauritara dudan bihurtzen; eta zu etzare deithoraturen, ez

duzu nigarrik eginen, ez duzu nigarrik ixuriko.

17. Ixilik auhenda zaite, ez duzu hil otsik eginen; zure khoroa buruari

eratxikia egon bedi, eta zure oinetakoak oinetan izanen dire, ez duzu

begithartea estaliko, ez-eta deithoratzaileen arako hazkurririk janen.

18. Mintzatu nintzen beraz goizean populuari, eta arratsean hil zen

ene emaztea; eta biharamun goizean egin nuen Jaunak manatu zarotana.

19. Eta populuak erran zarotan: Zergatik ez darokuzu agertzen zer

erran nahi duten zuk eginen ditutzun horiek?

20. Eta ihardetsi nioten: Jaunaren hitza ilkhi zait, zerralarik:

769

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!