inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

744 BIBLE SAINDUA (II) 21. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 22. Gizasemea, zer duzue Israelgo lurrean derasazuen erran hau: Egunak urrun daude, eta ikhuspen guziak iraungiko dire? 23. Errozute beraz: Hau dio Jainko Jaunak: Ixilaraziko dut erran hori; eta Israelen ez du gehiago jendeak aiphatuko. Eta errozute, hurbil direla egunak eta ikhuspen guzien obratzeak. 24. Ezen ez da gehiago ikhuspen alferrik eta profezia gerthugabekorik izanen Israelgo semeen artean; 25. Zeren ni naiz mintzo Jauna; eta edozein gauza erran dezadan, gerthaturen da, eta ez da gehiago luzatzerik izanen; bainan zuen egunetan, populu khexagarria, erranen dut gauza bat, eta hura eginen dut, dio Jainko Jaunak. 26. Eta ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik: 27. Gizasemea, huna non Israelgo etxeak dioen: Hunek ikhusten duen ikhuspena, egun askoren burukotzat da, eta ephe luze baten gerokotzat profetisatzen du hunek. 28. Aria hortaz, errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Ene edozein hitz ez da gehiago luzamendutan goanen; nik atheratu solasa, obraturen da, dio Jainko Jaunak. XIII. KAP. 1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 2. Gizasemea, profetisa diozozute Israelgo profeta profetisatzen hari direnei; eta beren baitharik profetisatzen dutenei errozute: Adi zazue Jaunaren hitza; 3. Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz profeta zoro, beren izpirituari jarraikitzen, eta deusere ikhusten ez dutenei 4. Oi Israel, hire profetak dituk mortuko hazeriak iduri. 5. Etzarete igan etsaiaren kontra, ez duzue harrasi bat zeiherrera altxatu Israelgo etxearen alde, guduan gogor egiteko Jaunaren egunean. 6. Hutsalkeriak dituzte ikhusten eta gezurrezko asmuak atheratzen, erranez: Jaunak erran du, noiz-eta-ere Jaunak ez baititu igorri; eta thematzen dire beren hitzean. 7. Zuen ikhuspenak ez othe ziren hutsalak, eta zuek egin profeziak gezurrezkoak? eta diozue: Jaunak erran du, ni ez naizelarik mintzatu. 8. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zeren hutsalkeriak ditutzuen erran, eta gezurrezko ikhuspenak izatu, eta horren gatik huna non heldu natzaitzuen, dio Jainko Jaunak. Jean Pierre Duvoisin 9. Eta ene eskua izanen da profeta hutsalkeria ikhusle eta gezurasmatzaileen gainean; ez dire ene populuaren baldarnan izanen, ez-eta Israelgo etxeko liburuan iskribatuak, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren, eta jakinen duzue ni naizela Jainko Jauna; 10. Zeren enganatu duten ene populua, erranez: Bakea, eta bakerik etzen; eta populuak egiten zuen harrasi bat; hekiek ordean lurrez enbokatzen zuten lastorik gabe. 11. Errozute enbokatzen nahastekarik gabe hari direnei, harrasia eroriko dela; ezen izanen da uria erauntsiaka, eta igorriren ditut harri gaitzak, oldarrean jautsiko direnak, eta haize-phesia oro urratuko duena. 12. Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da zuek egin enbokadura? 13. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Ene gaitziduran jauzaraziko dut haize-phesia, eta ene irakiduran uri-erauntsia, eta ene hasarrean harri handiak oro ahitzeraino. 14. Eta nahastekarik gabe enbokatu duzuen harrasia urratuko eta lurraren bardin ezarriko dut, eta agertuko da haren asentua; eta enbokatzailea eroriko eta xahutuko da haren erdian; eta jakinen duzue ni naizela Jauna. 15. Eta askiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta hura nahastekarik gabe enbokatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet: Ez da gehiago harrasia, haren enbokatzaileak ere ez dire. 16. Ez dire gehiago Israelgo profeta hekiek, Jerusalemeri profetisatzen hari zirenak eta bakezko ikhuspenak harentzat ikhusten zituztenak; eta bakerik ez da, dio Jainko Jaunak. 17. Eta zuk, gizasemea, itzul zazu begithartea beren baitharik profetisatzen hari diren zure populuko alaben kontra; profetisa zazu hekien gainean, 18. Eta errozu: Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hainei, zeinak ukhondo guzien azpiko hari baitire ukhondopeko egiten, eta bururdi egiten adin orotako buruen azpiko, arimen harrapatzea gatik; eta ene populuko arimak harrapatu dituztenean, baiterrote bizia eman diotela 19. Eta narriatzen zuten ene hitza ene populuaren beharrietan ahur bat garagarrentzat eta ogi puska batentzat, hilarazi nahiz bizi ziren arimak, eta biziarazi nahiz hilak zirenak, gezurrez mintzatuz ene populu gezur-sinhesteari. 20. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Huna non goanen naizen zuen ukhondopekoetara, zeinen bidez harrapatzen baititutzue hegaldaka 745

746 BIBLE SAINDUA (II) dabiltzan arimak, eta phorroskaturen ditut zuen besoetan, eta libraturen ditut zuek harrapatu arimak, arima hegaldaka ibiltzeko direnak. 21. Eta xehakaturen ditut zuen bururdiak, eta zuen eskuetarik libraturen dut ene populua, eta ez da gehiago harrapakara zuen eskuetan izanen; eta jakinen duzue ni naizela Jauna. 22. Zeren zuen gezurrez diozuen eman atsekabe nik behartu ez nuen prestuaren bihotzari, eta ditutzuen hazkartu gaixtaginaren eskuak, etzezan gibelerat egin bere bide gaixtotik, eta etzadien bizi; 23. Aria hortaz ez duzue izanen gehiago zuen ikhuspen hutsaletarik eta ez duzue deusere atheratuko zuen aztikerietarik, eta ilkhiko dut populua zuen aztaparretik; eta jakinen duzue ni naizela Jauna. XIV. KAP. 1. Eta ene gana ethorri ziren Israelgo zaharrak, eta jarri ziren ene aitzinean. 2. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 3. Gizasemea, gizon horiek beren bihotzetan sarthu dituzte beren lohikeriak, eta beren aitzinean ezarri dute beren tzartasuneko gaizbidea; eta horiek niri galda, eta nik ihardetsiko othe diotet? 4. Horren gatik mintza zakizkiote eta errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Gizona, Israelgo etxetikako gizona, zeinak bere lohikeriak bere bihotzean sarthu eta bere tzartasuneko gaizbidea bere aitzinean ezarri baitu, eta profetaren gana ethorriko baita haren arartekoz niri zerbaiten galdatzera, hainari nik Jaunak ihardetsiko diot bere lohikerien murruaren arabera; 5. Israelgo etxea izan dadientzat atzemana, ene ganik bere idola guzietara gibelarazi duen bere bihotzean. 6. Hargatik errozu Israelgo etxeari: Hau dio Jainko Jaunak: Bihur eta gibela zaitezte zuen idoletarik, eta zuen khutsapen guzietarik aldara zatzue zuen begitharteak. 7. Ezen baldin gizona, Israelgo etxetikako gizona, edo zein-nahi arrotz proselitetarik Israelen zagoena, atzetu balitzait, eta bere idolak bere bihotzean ezarri, eta bere tzartasuneko gaizbidea bere aitzinean jarri balu, eta profetaren gana heldu balitz, haren arartekoz niri galde baten egitera; nik Jaunak neronek ihardetsiren diot. 8. Eta gizon haren kontra itzuliren dut ene begithartea eta emanen dut ikhuskizun eta errankizunetan, eta xahuturen dut ene populuaren erditik; eta jakinen duzue Jauna ni naizela. Jean Pierre Duvoisin 9. Eta profeta bat mukhur mintzatuko denean, nik Jaunak enganatu duket profeta hura; eta eskua hedaturen dut haren gainera, eta xahuko dut Israelgo ene populuaren erditik. 10. Eta biek jasanen dute beren tzarkeria; nolakoa galdegilearen tzarkeria, profetaren tzarkeria halakoa izanen da; 11. Israelgo etxea ez dadientzat gehiago zeiher ene ganik, ez-eta lohi ene legearen hauspen egiten dituen guziez; bainan izan dadien ene populua eta ni izan nadientzat haren Jainkoa, dio armadetako Jaunak. 12. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 13. Gizasemea, lur batek ene alderat bekhatu egin dukeenean, ene legea gaixtoki hautsiz, eskua hedaturen dut haren gainera, khenduren diot ogiaren laguntza, harat igorriren dut gosetea, eta hilen ditut hango gizon eta aziendak. 14. Eta hartan balire hirur gizon haukiek, Noe, Daniel eta Job, beren prestutasunaz athera letzazkete beren biziak, dio armadetako Jaunak. 15. Eta abere basa gaixtoak lur hartara igor banetza haren xahutzera, eta ezin-hurbilduzkoa egin baledi, nihor ez delakoz hartan gaindi iragaiten basabereen gatik; 16. Hirur gizon horiek han balire; ala ni! dio Jainko Jaunak, ez lezaketela libraturen ez seme, ez alabarik, bainan berak bakharrik libratuak izan litazkeela; lurra ordean desmasiatua lizate. 17. Edo lur hartara ezpata bidal baneza, eta erran banezo ezpatari: Hoa lur hortan gaindi, eta hilen ditiat horgo gizon eta aziendak; 18. Eta hirur gizon horiek haren erdian balire, ala ni! dio Jainko Jaunak, ez lezaketela libra ez semerik, ez alabarik, bainan berak bakharrik izan litazkeela libratuak. 19. Baldin ordean izurritea igor baneza lur hartara, eta ene gaitzidura haren gainera ixur baneza odoletan, hartarik ezeztatzeko gizon eta aziendak; 20. Eta haren erdian balire ere Noe, Daniel eta Job; ala ni! dio Jainko Jaunak, ez lezaketela libra ez semerik, ez alabarik, bainan beren prestutasunaz beren buruak libra letzazketela. 21. Halere Jainko Jaunak hau dio: Baldin arthik banetza ere Jerusalemeren gainera lau erabaki guziz gaitz horiek, ezpata, gosetea, basabereak, izurritea, hango gizon eta azienden hiltzeko; 22. Guzia gatik hartan geldi litazke zenbait salbaturik, athera letzazketenak beren seme-alabak. Hara non hainak zuen gana ilkhiko diren, eta ikhusiko ditutzue hekien bidea eta hekien asmuak, eta gozakari hartuko 747

744

BIBLE SAINDUA (II)

21. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

22. Gizasemea, zer duzue Israelgo lurrean derasazuen erran hau:

Egunak urrun daude, eta ikhuspen guziak iraungiko dire?

23. Errozute beraz: Hau dio Jainko Jaunak: Ixilaraziko dut erran hori;

eta Israelen ez du gehiago jendeak aiphatuko. Eta errozute, hurbil direla

egunak eta ikhuspen guzien obratzeak.

24. Ezen ez da gehiago ikhuspen alferrik eta profezia gerthugabekorik

izanen Israelgo semeen artean;

25. Zeren ni naiz mintzo Jauna; eta edozein gauza erran dezadan,

gerthaturen da, eta ez da gehiago luzatzerik izanen; bainan zuen egunetan,

populu khexagarria, erranen dut gauza bat, eta hura eginen dut, dio

Jainko Jaunak.

26. Eta ilkhi zitzaitan Jaunaren hitza, zerralarik:

27. Gizasemea, huna non Israelgo etxeak dioen: Hunek ikhusten

duen ikhuspena, egun askoren burukotzat da, eta ephe luze baten gerokotzat

profetisatzen du hunek.

28. Aria hortaz, errozute: Hau dio Jainko Jaunak: Ene edozein hitz

ez da gehiago luzamendutan goanen; nik atheratu solasa, obraturen da,

dio Jainko Jaunak.

XIII. KAP.

1. Eta Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik:

2. Gizasemea, profetisa diozozute Israelgo profeta profetisatzen hari

direnei; eta beren baitharik profetisatzen dutenei errozute: Adi zazue

Jaunaren hitza;

3. Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz profeta zoro, beren izpirituari

jarraikitzen, eta deusere ikhusten ez dutenei

4. Oi Israel, hire profetak dituk mortuko hazeriak iduri.

5. Etzarete igan etsaiaren kontra, ez duzue harrasi bat zeiherrera altxatu

Israelgo etxearen alde, guduan gogor egiteko Jaunaren egunean.

6. Hutsalkeriak dituzte ikhusten eta gezurrezko asmuak atheratzen,

erranez: Jaunak erran du, noiz-eta-ere Jaunak ez baititu igorri; eta thematzen

dire beren hitzean.

7. Zuen ikhuspenak ez othe ziren hutsalak, eta zuek egin profeziak

gezurrezkoak? eta diozue: Jaunak erran du, ni ez naizelarik mintzatu.

8. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Zeren hutsalkeriak ditutzuen

erran, eta gezurrezko ikhuspenak izatu, eta horren gatik huna non heldu

natzaitzuen, dio Jainko Jaunak.

Jean Pierre Duvoisin

9. Eta ene eskua izanen da profeta hutsalkeria ikhusle eta gezurasmatzaileen

gainean; ez dire ene populuaren baldarnan izanen, ez-eta

Israelgo etxeko liburuan iskribatuak, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren,

eta jakinen duzue ni naizela Jainko Jauna;

10. Zeren enganatu duten ene populua, erranez: Bakea, eta bakerik

etzen; eta populuak egiten zuen harrasi bat; hekiek ordean lurrez enbokatzen

zuten lastorik gabe.

11. Errozute enbokatzen nahastekarik gabe hari direnei, harrasia eroriko

dela; ezen izanen da uria erauntsiaka, eta igorriren ditut harri gaitzak,

oldarrean jautsiko direnak, eta haize-phesia oro urratuko duena.

12. Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da

zuek egin enbokadura?

13. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Ene gaitziduran jauzaraziko

dut haize-phesia, eta ene irakiduran uri-erauntsia, eta ene hasarrean harri

handiak oro ahitzeraino.

14. Eta nahastekarik gabe enbokatu duzuen harrasia urratuko eta

lurraren bardin ezarriko dut, eta agertuko da haren asentua; eta enbokatzailea

eroriko eta xahutuko da haren erdian; eta jakinen duzue ni naizela

Jauna.

15. Eta askiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta

hura nahastekarik gabe enbokatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet:

Ez da gehiago harrasia, haren enbokatzaileak ere ez dire.

16. Ez dire gehiago Israelgo profeta hekiek, Jerusalemeri profetisatzen

hari zirenak eta bakezko ikhuspenak harentzat ikhusten zituztenak; eta

bakerik ez da, dio Jainko Jaunak.

17. Eta zuk, gizasemea, itzul zazu begithartea beren baitharik profetisatzen

hari diren zure populuko alaben kontra; profetisa zazu hekien

gainean,

18. Eta errozu: Hau dio Jainko Jaunak: Zorigaitz hainei, zeinak

ukhondo guzien azpiko hari baitire ukhondopeko egiten, eta bururdi egiten

adin orotako buruen azpiko, arimen harrapatzea gatik; eta ene populuko

arimak harrapatu dituztenean, baiterrote bizia eman diotela

19. Eta narriatzen zuten ene hitza ene populuaren beharrietan ahur

bat garagarrentzat eta ogi puska batentzat, hilarazi nahiz bizi ziren arimak,

eta biziarazi nahiz hilak zirenak, gezurrez mintzatuz ene populu

gezur-sinhesteari.

20. Aria hortaz, hau dio Jainko Jaunak: Huna non goanen naizen

zuen ukhondopekoetara, zeinen bidez harrapatzen baititutzue hegaldaka

745

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!