inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

728 BIBLE SAINDUA (II) 16. Eta pirriten itxura eta hekien egindura, itsasoaren ikhuspen bat bezala ziren, eta lauek iduri bera zuten; eta hekien itxurak eta egindurak ziren, pirrita bat bertzearen barnean balitz bezala. 17. Lauak bazabiltzan zein bere aldera; eta ibiltzen zirenean, etziren bihurtzen. 18. Pirritak zabal eta handiak ziren eta ikhusteko izigarriak, eta lauek konpasu guzia zuten inguruan begiz bethea. 19. Abereak ibiltzen zirenean, pirritak ere orobat bazabiltzan hekien ondoan; eta abereak altxatzen zirenean lurretik, pirritak ere batean altxatzen ziren. 20. Nora-nahi goan zedin izpiritua, non-nahi altxa zedin, pirritak ere orobat altxatzen ziren, hari jarraikiz; ezen biziko izpiritua pirritetan zatzan. 21. Abereak ibiltzean, pirritak bazabiltzan; abereak gelditzean, pirritak gelditzen ziren; abereak lurretik altxatzean, pirritak ere altxatzen ziren orobat, hekiei jarraikiz; zeren biziko izpiritua pirritetan baitzen. 22. Abereen buruen gaineko aldean bazen ortzia bezalako bat, begira iduri baitzuen kristail ikharagarri bat, hekien buruen gainean hedatua. 23. Ortziaren azpian berriz, hekien hegaiak xutuak zauden bata bertzearen parrean; batek bi hegalez estaltzen zuen bere gorphutza, eta bertzea ere orobat estalia zagoen. 24. Eta aditzen nuen hegalen harrabotsa, ur-uhar gaitzen harrabotsa iduri, Jainkoak gain-behera egiten duen harrabotsa bezala; ibiltzean harrabots egiten zuten oste batek bezala, armada batek bezala; eta gelditzen zirenean, beheititzen zituzten hegalak. 25. Ezen hekien buruen gaineko ortzian harrabots egiten zenean, baratzen ziren eta beheititzen zituzten hegalak. 26. Eta hekien buruen gaineko aldean zen ortzian bazen tronua bezalako bat, zafir harrizkoa iduri; eta tronu itxura haren gainean bazen gizona bezalako bat. 27. Eta haren barnean inguruan ikhusi nuen elektroa bezalako bat, sua iduri baitzuen; haren gerritik goiti eta gerritik beheiti, ikhusi nuen sua bezalako bat, inguruan argitzen zuena, 28. Iduri ortzadarra, hedoi batean egiten denean uria den egun batez. Halakoa zen inguruko argiduraren itxura. II. KAP. 1. Horra nolakoa zen Jaunaren ospearen itxura. Eta ikhusi nuen, eta erori nintzen ahuspez, eta aditu nuen boz bat mintzatzen. Eta erran zarotan: Gizasemea, jaiki zaite oinen gainera, eta mintzaturen naiz zurekin. Jean Pierre Duvoisin 2. Eta izpiritua mintzatu zitzaitan ondoan, sarthu zen ene baithan, eta xutitu ninduen ene zangoen gainera, eta aditu nuen niri mintzatzen, 3. Eta erraten: Gizasemea, bidaltzen zaitut Israelgo umeetara, populu arnegatu, ene ganik gibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berek eta beren auek hautsi dute enekilako patua. 4. Bekhoki gogorreko eta bihotz hezgaitzeko umeak dire hainak zeinen gana bidaltzen baitzaitut, eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: 5. Hean entzunen othe duten, hean baratuko othe diren, ezen jendaki khexagarria da; jakinen dute bederen profeta bat izatu dutela beren erdian. 6. Zu beraz, gizasemea, ez izan hekien beldur, eta hekien solasek ez bezaitzate lotsa; zeren sinhets-gogorrak eta makhurrak baitire zurekin, eta harrobiekin baituzu zure egoitza. Ez izi hekien solasez, ez bezaitza ikhara hekien begitharteak, zeren jendaki khexagarri bat baita. 7. Erranen daroeztetzu beraz ene hitzak, hean entzunen duten eta baratuko diren, ezen sumingarriak dire. 8. Zuk ordean, gizasemea, adi zatzu nik erraten darozkitzudan guziak, eta ez izan khexagarri, jendaki khexagarri horren iduriko; idekazu ahoa eta jan zatzu nik ematen darozkitzudan guziak. 9. Eta ikhusi nuen, eta hara hurbildu zitzaitala esku bat, zeintan baitzen liburu bat biribilkatua; iskribatua zen barnetik eta kanpotik, eta hedatu zuen ene aitzinean; eta hartan baziren iskribatuak khexuak, arrangurak eta dixiduak. III. KAP. 1. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, atzeman guzia jan zazu; jan zazu liburu hau, eta goanik mintza zakizkiote Israelgo umeei. 2. Eta ideki nuen ahoa, eta janarazi zarotan liburu hura, 3. Eta erran zarotan: Gizasemea, ematen darotzudan liburu hau iretsiko du zure sabelak eta hunek betheko du zure barnea. Eta jan nuen, eta ene ahoan egin zen eztia bezain gozo. 4. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, zoaz Israelgo umeen gana, eta erran diotzotzuete ene hitzak. 5. Ezen igorria zare, Israelgo umeetara, ez populu mintzaia gaitz eta hizkuntza ezagutugabeko baten gana, 6. Ez-eta asko populu mintzaia gaitz eta hizkuntza ezagutugabekoetara, zeinen solasak ezin adi baitzinetzazke; eta halakoetara igorria bazina ere, entzun zintzazkete. 729

730 BIBLE SAINDUA (II) 7. Israelgo umeek ordean etzaituzte entzun nahi, ni entzun nahi ez nautelakotz; ezen kopeta ahalkegabekoa eta bihotz gogorrekoa da Israelgo etxe guzia. 8. Huna non egin dudan zure begithartea hekienak baino hazkarrago eta zure belharra hekienak baino gogorreko. 9. Egin dut zure belharra diamanta bezala eta harria bezala: ez izan hekien beldur, eta ez lotza hekien aitzinean, zeren ume khexagarri batzu baitire. 10. Eta erran zarotan oraino: Gizasemea, beharriz har eta bihotzean sar zatzu nik erraten darozkitzudan solas guziak. 11. Eta zoaz, sar zaite gathibuen erdira, zure herriko umeetara; mintza zakizkiote, eta errozute: Hau dio Jainko Jaunak; hean entzunen duten eta geldituko diren. 12. Eta izpirituak hartu nituen, eta ene gibeletik aditu nuen harrabots handiko mintzo bat: Benedikatua Jaunaren ospea bere lekhutik. 13. Eta aditu nuen abereen harrabotsa, hegalak elkharri joz egiten zutena, eta pirrita abereei jarraikitzen zirenen harrabotsa, eta iharrosdura handi bateko harrabotsa. 14. Izpirituak halaber altxatu eta eraman ninduen, eta goan nintzen uherrik ene izpirituko gaitziduran; alabainan Jaunaren eskua enekin zen, hazkartzen ninduelarik. 15. Eta ethorri nintzen gathibuen gana, uzta berrietako metara, Kobarreko hibai-bazterrean egoten zirenen gana; eta jarri nintzen hekiek jarriak zauden tokian, eta han egotu nintzen zazpi egunez atsekabetan. 16. Zazpi egunak iragan ondoan berriz, Jaunaren hitza ilkhi zitzaitan, zerralarik: 17. Gizasemea, atalaritzat eman zaitut Israelgo etxeari; eta entzunen duzu ene ahotikako hitza, eta erranen daroezu ene izenean. 18. Nik erraten dudanean gaixtaginari: Heriotzez hilen haiz, zuk ez badiozu ezagutarazten, eta ez bazaizkio mintzatzen, bere bide gaixtotik aldarazteko, hura bere tzarkerian hilen da; bainan zure eskuan bilhaturen dut haren odola. 19. Aldiz, ezagutarazten badiozu gaixtaginari, eta hura ez bada bihurtzen bere gaixtakeriatik eta bere bide tzarretik, haina bere tzarkerian hilen da; zuk ordean libratu dukezu zure arima. 20. Berriz, baldin prestua bere prestutasunetik makhurturik, tzarkeriari lotzen bada, behaztopagailu bat ezarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez diozulakoz ezagutarazi ene hitza; hura bere bekhatuan hilen Jean Pierre Duvoisin da eta haren egintza prestuez orhoitzapenik ez da izanen; bainan zure eskuan bilhaturen dut haren odola. 21. Prestuari ordean argitasuna eman balin badiozu, ez dadientzat prestua bekhatura eror, eta hura ez bada erori, egiazko bizitzeaz da biziko, eta zuk libratu dukezu zure arima. 22. Eta Jaunaren eskua jarri zen ene gainean, eta erran zarotan: Jaikirik ilkhi zaite bazterretara, eta han mintzatuko naiz zurekin. 23. Eta jaikirik ilkhi nintzen bazterretara; eta hara Jaunaren ospea han zagoela, Kobarreko ur-hegian ikhusi nuen bezala, eta erori nintzen ahuspeka. 24. Eta izpiritua sarthu zen ene baithan, eta xutiarazi ninduen ene zangoen gainera, eta mintzatu zen enekin, eta erran zarotan: Sar eta herts zaite zure etxearen erdian. 25. Eta zu, gizasemea, huna non burdinak emanak diren zure gainera, eta hekietan estekaturen zaituzte, eta etzare ilkhiren hekien erditik. 26. Eta zure aho gainari lotharaziren dut zure mihia; eta izanen zare mutu, eta ez azurriatzen duen gizona bezala; ezen Israelgo etxea ene sumintarazten hari da. 27. Bainan mintzatu nakikezunean, idekiren dut zure ahoa, eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak: Entzuten duenak entzun beza, eta phausuan dagoena phausa beza, ezen Israelgo etxea ene sumintarazten hari da. IV. KAP. 1. Eta zuk, gizasemea, har zazu adrailu bat, ezar zazu aitzinean, eta haren gainean egizu Jerusalemeren itxura. 2. Eta haren kontra xuxenduko duzu sethioa, altxatuko hazkargailuak, eginen hertsgailuak, jarriko kanpak, eta inguruan ezarriko ahariak. 3. Eta zuk har zazu burdinazko padera bat, eta ezar zazu hura zure artean eta hiriaren artean burdinazko harrasi bat bezala; eta hiriaren kontra gogortuko duzu begia, eta sethiotan izanen da, eta inguratuko duzu. Hori da Israelgo etxearentzat ezagutkari bat. 4. Eta zuk lo eginen duzu ezkerreko sahetsaren gainera, eta alderdi hartan ezarriko ditutzu Israelgo etxearen bekhatuak, haren gainera lo eginen duzun egun guziez, eta zure gain hartuko duzu hekien gaizkia. 5. Nik berriz, hekien bekhatuen urtheentzat eman darozkitzut hirur ehun laur hogoi eta hamar egun; eta jasanen duzu Israelgo etxearen gaizkia. 731

728

BIBLE SAINDUA (II)

16. Eta pirriten itxura eta hekien egindura, itsasoaren ikhuspen bat

bezala ziren, eta lauek iduri bera zuten; eta hekien itxurak eta egindurak

ziren, pirrita bat bertzearen barnean balitz bezala.

17. Lauak bazabiltzan zein bere aldera; eta ibiltzen zirenean, etziren

bihurtzen.

18. Pirritak zabal eta handiak ziren eta ikhusteko izigarriak, eta lauek

konpasu guzia zuten inguruan begiz bethea.

19. Abereak ibiltzen zirenean, pirritak ere orobat bazabiltzan hekien

ondoan; eta abereak altxatzen zirenean lurretik, pirritak ere batean altxatzen

ziren.

20. Nora-nahi goan zedin izpiritua, non-nahi altxa zedin, pirritak ere

orobat altxatzen ziren, hari jarraikiz; ezen biziko izpiritua pirritetan zatzan.

21. Abereak ibiltzean, pirritak bazabiltzan; abereak gelditzean, pirritak

gelditzen ziren; abereak lurretik altxatzean, pirritak ere altxatzen ziren

orobat, hekiei jarraikiz; zeren biziko izpiritua pirritetan baitzen.

22. Abereen buruen gaineko aldean bazen ortzia bezalako bat, begira

iduri baitzuen kristail ikharagarri bat, hekien buruen gainean hedatua.

23. Ortziaren azpian berriz, hekien hegaiak xutuak zauden bata bertzearen

parrean; batek bi hegalez estaltzen zuen bere gorphutza, eta bertzea

ere orobat estalia zagoen.

24. Eta aditzen nuen hegalen harrabotsa, ur-uhar gaitzen harrabotsa

iduri, Jainkoak gain-behera egiten duen harrabotsa bezala; ibiltzean harrabots

egiten zuten oste batek bezala, armada batek bezala; eta gelditzen

zirenean, beheititzen zituzten hegalak.

25. Ezen hekien buruen gaineko ortzian harrabots egiten zenean,

baratzen ziren eta beheititzen zituzten hegalak.

26. Eta hekien buruen gaineko aldean zen ortzian bazen tronua

bezalako bat, zafir harrizkoa iduri; eta tronu itxura haren gainean bazen

gizona bezalako bat.

27. Eta haren barnean inguruan ikhusi nuen elektroa bezalako bat,

sua iduri baitzuen; haren gerritik goiti eta gerritik beheiti, ikhusi nuen sua

bezalako bat, inguruan argitzen zuena,

28. Iduri ortzadarra, hedoi batean egiten denean uria den egun batez.

Halakoa zen inguruko argiduraren itxura.

II. KAP.

1. Horra nolakoa zen Jaunaren ospearen itxura. Eta ikhusi nuen, eta

erori nintzen ahuspez, eta aditu nuen boz bat mintzatzen. Eta erran zarotan:

Gizasemea, jaiki zaite oinen gainera, eta mintzaturen naiz zurekin.

Jean Pierre Duvoisin

2. Eta izpiritua mintzatu zitzaitan ondoan, sarthu zen ene baithan,

eta xutitu ninduen ene zangoen gainera, eta aditu nuen niri mintzatzen,

3. Eta erraten: Gizasemea, bidaltzen zaitut Israelgo umeetara, populu

arnegatu, ene ganik gibelatu denaren gana; egungo eguna arteo berek

eta beren auek hautsi dute enekilako patua.

4. Bekhoki gogorreko eta bihotz hezgaitzeko umeak dire hainak zeinen

gana bidaltzen baitzaitut, eta erranen daroezu: Hau dio Jainko Jaunak:

5. Hean entzunen othe duten, hean baratuko othe diren, ezen jendaki

khexagarria da; jakinen dute bederen profeta bat izatu dutela beren

erdian.

6. Zu beraz, gizasemea, ez izan hekien beldur, eta hekien solasek ez

bezaitzate lotsa; zeren sinhets-gogorrak eta makhurrak baitire zurekin, eta

harrobiekin baituzu zure egoitza. Ez izi hekien solasez, ez bezaitza ikhara

hekien begitharteak, zeren jendaki khexagarri bat baita.

7. Erranen daroeztetzu beraz ene hitzak, hean entzunen duten eta

baratuko diren, ezen sumingarriak dire.

8. Zuk ordean, gizasemea, adi zatzu nik erraten darozkitzudan

guziak, eta ez izan khexagarri, jendaki khexagarri horren iduriko; idekazu

ahoa eta jan zatzu nik ematen darozkitzudan guziak.

9. Eta ikhusi nuen, eta hara hurbildu zitzaitala esku bat, zeintan baitzen

liburu bat biribilkatua; iskribatua zen barnetik eta kanpotik, eta hedatu zuen

ene aitzinean; eta hartan baziren iskribatuak khexuak, arrangurak eta dixiduak.

III. KAP.

1. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, atzeman guzia jan zazu; jan

zazu liburu hau, eta goanik mintza zakizkiote Israelgo umeei.

2. Eta ideki nuen ahoa, eta janarazi zarotan liburu hura,

3. Eta erran zarotan: Gizasemea, ematen darotzudan liburu hau iretsiko

du zure sabelak eta hunek betheko du zure barnea. Eta jan nuen, eta

ene ahoan egin zen eztia bezain gozo.

4. Eta Jaunak erran zarotan: Gizasemea, zoaz Israelgo umeen gana,

eta erran diotzotzuete ene hitzak.

5. Ezen igorria zare, Israelgo umeetara, ez populu mintzaia gaitz eta

hizkuntza ezagutugabeko baten gana,

6. Ez-eta asko populu mintzaia gaitz eta hizkuntza ezagutugabekoetara,

zeinen solasak ezin adi baitzinetzazke; eta halakoetara igorria bazina

ere, entzun zintzazkete.

729

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!