inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

708 BIBLE SAINDUA (II) ZAIN. 21. Horiek iraganen ditut ene bihotzean eta horrek emanen darot pheskiza. HETH. 22. Jaunaren urrikalmenduei esker, ez gare alde bat xahutuak izan, zeren haren urrikalpenak ez baitira ahituak. HETH. 23. Goizetik ezagutu dut, handia dela zure zintasuna. HETH. 24. Jauna da ene zathia, dio ene arimak, hargatik igurikiren dut. TETH. 25. Jauna ona da haren baithan dadukatenentzat beren igurikimena, hura bilhatzen duen arimarentzat. TETH. 26. Zorion Jaunaren ganikako salbamendua ixiltasunean igurikitzen duenarentzat. TETH. 27. Zorion gaztedanik uztarria ekhartzen duenarentzat. JOD. 28. Jarriko da bakharrik eta ixilik egonen da, zeren bere gainean ezarri baitu uztarri hura. JOD. 29. Herrautsean ezarriko du bere ahoa, gothor baitago haren igurikimena. JOD. 30. Jotzen duenari hedatuko dio mathela; iretsiko ditu laidoak. CAPH. 31. Jaunak ez du nihor bethikotzat hastantzen. CAPH. 32. Hastandu bagaitu, urrikalduren da bere urrikalpen handien arabera; CAPH. 33. Ezen ez ditu aphaldu eta iraizi gizonen semeak bihotzeko oldez: LAMED. 34. Lurreko gathibuen oinpean lehertzen, LAMED. 35. Gizonari zuzenbidearen khentzen Guziz-Goraren begien aitzinean, LAMED. 36. Bere zuzenean gizon baten galtzen, horrelakorik ez daki Jaunak. MEM. 37. Zein da, Jaunak manatu gabe erran duena, gauza bat egin zadien? MEM. 38. On-gaitzak ez othe dire Guziz-Goraren ahotik ilkhitzen? MEM. 39. Zertako gurguriatzen du gizon biziak, bere bekhatuentzat azurriatua den gizonak? NUN. 40. Ikhar detzagun gure bideak; bilha gaitezen, eta Jaunaren gana bihur. NUN. 41. Goiti detzagun bihotzak eskuekin Jauna gana zeruetara. NUN. 42. Tzarkerian ibili gare, eta hasarretzera deithu zaitugu; hargatik zaude zu gogorretik. SAMECH. 43. Zure hasarreaz inguratu zare, eta jo gaituzu; hilka haritu zaizkigu, eta ez gaituzu guphidetsi. Jean Pierre Duvoisin SAMECH. 44. Hedoi bat ezarri duzu zure aitzinean, othoitza etzadien iragan. SAMECH. 45. Errotik atheratua eta arthikia utzi nauzu populuen erdian. PHE. 46. Gure etsai guziek gure kontra ideki dute ahoa. PHE. 47. Profezia bilhakatu da gure izialdura, gure artea eta xahupena. PHE. 48. Nigar-uharrak ixuri ditu ene begiak ene populuko alabaren xahupenaren gainean. AIN. 49. Ene begia atsekabetan egotu da eta ez da ixildu, phausurik ez baitzen, AIN. 50. Jaunak zeruetarik begira eta ikhus zezan arteo. AIN. 51. Ene begiak xahutu du ene bizia, ene hiriko alaba guzien ariaz. SADE. 52. Aria gabeko ene etsaiek hartu naute xori bat ihizian bezala. SADE. 53. Putzura erori da ene bizia, eta harri bat ezarri dute ene gainean. SADE. 54. Ur-uharrak erori dire ene buruaren gainera, eta erran dut: Galdua naiz. COPH. 55. Zure izenari dei egin diot, Jauna, putzuaren ondotik. COPH. 56. Aditu duzu ene mintzoa, ez urrunt zure beharria ene kuinta eta marrasketarik. COPH. 57. Hurbildu zare, dei egin darotzudan egunean; erran duzu: Ez izan beldur. RES. 58. Juiatu duzu ene arimaren zuzena, oi Jauna, ene biziaren berreroslea. RES. 59. Oi Jauna, ikhusi duzu hekien gaixtakeria ene alderat; juia zazu ene zuzena. RES. 60. Ikhusi ditutzu hekien sepha, hekien asmu guziak ene kontra. SIN. 61. Aditu ditutzu, Jauna, hekien irain, hekien asmu guziak ene kontra; SIN. 62. Jazartzen zarotadenen ahapaldi eta gogoetak egun guzian elle kontra. SIN. 63. Ikhusatzu hekien jartze xutitzeak: ni naiz hekien kantagailu. THAU. 64. Jauna, ordaina bihurturen daroezu beren eskuetako egintzen arabera. THAU. 65. Oinhazez hestuturen duzu hekien bihotza erredola batez bezala. THAU. 66. Jarraikiren zatzaizkote zure sephan, Jauna, eta xahuturen ditutzu zeruen azpitik. 709

710 BIBLE SAINDUA (II) IV. KAP. ALEPH. 1. Nola gobeldu da urhea? nola da aldatu haren argidura ederrena? saindutegiko harriak nola dire karrika-buru guzietan barraiatuak? BETH. 2. Siongo umeak eder ziren, urhe lehenezko edergailuak soinean: nola izan dire erabiliak baxeregileak egin duen lurrezko untzia iduri? GHIMEL. 3. Lamiek berek dithia agertu dute eta esnea eman diote beren umeei: ene populuko alaba gogorra da mortuko ostruka bezala. DALETH. 4. Bulharreko haurraren mihia aho gainari lothu da egarriz; haur ttipiek galdatu dute ogia eta emailerik etzen. HE. 5. Gozokerietan bizi zirenak, karrika-bazterretan hil dire; purpuraren erdian bizi zirenek, zikhinkeria besarkatu dute. VAU. 6. Ene populuko alabaren tzartasuna gaitzagoa egin da Sodomaren bekhatua baino, Sodoma, zeina aphur batez herrautsia izan baitzen, eta gizonaren eskurik etzen haren xahutzean. ZAIN. 7. Haren Nazarearrak, esnea baino, elhurra baino xuriagoak ziren, boli zaharra baino gorriagoak, zafirra baino ederragoak. HETH. 8. Orai hekien begithartea ikhatza baino beltzagoa egina da, eta plazetan ez dire ezagutzen; larrua hezurrei josia dute; idortu eta zura bezala egin da. TETH. 9. Zori hobea izatu dute ezpatatik hil direnek, gosetik goan direnek baino; zeren haukiek ihartu baitira lurraren agortasunaren ariaz. JOD. 10. Bihotz samurrako emaztekiek errearazi dituzte beren haurrak; haurrak izan dire amen janhari ene populuko alabaren desmasian. CAPH. 11. Jaunak ase du bere sepha, ixuri du bere hasarrearen sumindura, eta Sionen biztu du su bat asentuetaraino erre duena. LAMED. 12. Lurreko erregeek eta munduko egoiliar guziek, etzuten usteko etsaiak Jerusalemeko atheetarik sarthuko zirela. MEM. 13. Egin dire, haren profeten bekhatuen gatik, eta haren aphezen tzarkerien gatik, hekiek prestuen odola hiriaren erdian baitute ixuri. NUN. 14. Itsuak bezala ibili dire karriketan gaindi; odolean zikhindu dire; eta ezin iragan zitazkeenean, goititzen zituzten beren petrailak. SAMECH. 15. Eta oihu egiten zaroeten: Gibelerat! Zoazte gibelerat, lohiak; ez uki gu! Ezen aharratu dire, eta nahasturan jarri, eta jendaien artean erran dute: Jauna ez da gehiago hurbilduren, horiekin egoteko. PHE. 16. Jaunaren begitharteak barraiatu ditu; ez da hurbilduren horiei begiratzeko; aphezen begitharteentzat ez dute ahalkerik, ez-eta zaharrentzat urrikalmendurik. Jean Pierre Duvoisin AIN. 17. Irauten ginduenean oraino, gure begiak ahitu dire laguntza alfer bati iguri, ezin salba gintzazken jendaia bati arduratsuki begira ginaudezenean. SADE. 18. Gure oinak lerratu dire gure karriken gainean, hurbildu da gure akhabantza; betheak dire gure egunak, ezen heldu da gure azken orena. COPH. 19. Ondotik jarraikitzen zitzaizkigunak, zeruko arranoak baino zalhuago izan dire; mendietara jarraiki zaizkigu, mortuan zelatak hedatu darozkigute. RES. 20. Gure ahoko hatsa, Kristo Jauna, hartua zan da gure bekhatuen gatik; erran izan ginaroen: Zure itzalean biziko gare jendaien artean. SIN. 21. Boz eta jauz hadi Edomen alaba, Huseko lurrean hagoena, hiri ere ethorriko zain kharmindurako untzia; horditua eta biluzia izanen haiz. THAU. 22. Iraungitua da zure gaizkia, oi Siongo alaba; Jauna ez da gehiago abiaturen zure desherritzera: bainan ikhartu ditin hire tzarkeriak, Edomen alaba, agertu ditin hire bekhatuak. JEREMIAS PROFETAREN OTHOITZA V. KAP. 1. Orhoit zaite, Jauna, guri gerthatu zarokunaz; begira zazu eta ikhus gure laidoa. 2. Gure primantza arrotzetara, gure etxeak atzeetara dire iragan. 3. Umezurtz, aitarik gabe direnak bezala eginak gare, eta gure amak alhargunak iduri. 4. Dirutan edaten dugu gure ura; erosiz dugu gure egurra. 5. Dixiduka aitzinean eraman gaituzte; nekhatuentzat phausatzerik etzen. 6. Egiptoarrei eta Asiriarrei hedatu diotegu eskua, ogiz bethetzea gatik sabela. 7. Gure aitek bekhatu egin dute, eta ez dire gehiago; eta guk jasan ditugu hekien gaizkiak. 8. Gathibuak nausitu zaizkigu, eta nihor etzen hekien eskuetarik gure libratzeko. 9. Gure bizien menturan, ezpaten artetik gure ogia hartzen ginduen mortuan. 10. Gosearen hesturek khaldatu dute gure larrua labe bat bezala. 711

710

BIBLE SAINDUA (II)

IV. KAP.

ALEPH. 1. Nola gobeldu da urhea? nola da aldatu haren argidura ederrena?

saindutegiko harriak nola dire karrika-buru guzietan barraiatuak?

BETH. 2. Siongo umeak eder ziren, urhe lehenezko edergailuak soinean:

nola izan dire erabiliak baxeregileak egin duen lurrezko untzia iduri?

GHIMEL. 3. Lamiek berek dithia agertu dute eta esnea eman diote

beren umeei: ene populuko alaba gogorra da mortuko ostruka bezala.

DALETH. 4. Bulharreko haurraren mihia aho gainari lothu da egarriz;

haur ttipiek galdatu dute ogia eta emailerik etzen.

HE. 5. Gozokerietan bizi zirenak, karrika-bazterretan hil dire; purpuraren

erdian bizi zirenek, zikhinkeria besarkatu dute.

VAU. 6. Ene populuko alabaren tzartasuna gaitzagoa egin da

Sodomaren bekhatua baino, Sodoma, zeina aphur batez herrautsia izan

baitzen, eta gizonaren eskurik etzen haren xahutzean.

ZAIN. 7. Haren Nazarearrak, esnea baino, elhurra baino xuriagoak

ziren, boli zaharra baino gorriagoak, zafirra baino ederragoak.

HETH. 8. Orai hekien begithartea ikhatza baino beltzagoa egina da,

eta plazetan ez dire ezagutzen; larrua hezurrei josia dute; idortu eta zura

bezala egin da.

TETH. 9. Zori hobea izatu dute ezpatatik hil direnek, gosetik goan

direnek baino; zeren haukiek ihartu baitira lurraren agortasunaren ariaz.

JOD. 10. Bihotz samurrako emaztekiek errearazi dituzte beren haurrak;

haurrak izan dire amen janhari ene populuko alabaren desmasian.

CAPH. 11. Jaunak ase du bere sepha, ixuri du bere hasarrearen sumindura,

eta Sionen biztu du su bat asentuetaraino erre duena.

LAMED. 12. Lurreko erregeek eta munduko egoiliar guziek, etzuten

usteko etsaiak Jerusalemeko atheetarik sarthuko zirela.

MEM. 13. Egin dire, haren profeten bekhatuen gatik, eta haren aphezen

tzarkerien gatik, hekiek prestuen odola hiriaren erdian baitute ixuri.

NUN. 14. Itsuak bezala ibili dire karriketan gaindi; odolean zikhindu

dire; eta ezin iragan zitazkeenean, goititzen zituzten beren petrailak.

SAMECH. 15. Eta oihu egiten zaroeten: Gibelerat! Zoazte gibelerat,

lohiak; ez uki gu! Ezen aharratu dire, eta nahasturan jarri, eta jendaien

artean erran dute: Jauna ez da gehiago hurbilduren, horiekin egoteko.

PHE. 16. Jaunaren begitharteak barraiatu ditu; ez da hurbilduren

horiei begiratzeko; aphezen begitharteentzat ez dute ahalkerik, ez-eta

zaharrentzat urrikalmendurik.

Jean Pierre Duvoisin

AIN. 17. Irauten ginduenean oraino, gure begiak ahitu dire laguntza

alfer bati iguri, ezin salba gintzazken jendaia bati arduratsuki begira ginaudezenean.

SADE. 18. Gure oinak lerratu dire gure karriken gainean, hurbildu da

gure akhabantza; betheak dire gure egunak, ezen heldu da gure azken

orena.

COPH. 19. Ondotik jarraikitzen zitzaizkigunak, zeruko arranoak

baino zalhuago izan dire; mendietara jarraiki zaizkigu, mortuan zelatak

hedatu darozkigute.

RES. 20. Gure ahoko hatsa, Kristo Jauna, hartua zan da gure bekhatuen

gatik; erran izan ginaroen: Zure itzalean biziko gare jendaien artean.

SIN. 21. Boz eta jauz hadi Edomen alaba, Huseko lurrean hagoena,

hiri ere ethorriko zain kharmindurako untzia; horditua eta biluzia izanen

haiz.

THAU. 22. Iraungitua da zure gaizkia, oi Siongo alaba; Jauna ez da

gehiago abiaturen zure desherritzera: bainan ikhartu ditin hire tzarkeriak,

Edomen alaba, agertu ditin hire bekhatuak.

JEREMIAS PROFETAREN OTHOITZA

V. KAP.

1. Orhoit zaite, Jauna, guri gerthatu zarokunaz; begira zazu eta ikhus

gure laidoa.

2. Gure primantza arrotzetara, gure etxeak atzeetara dire iragan.

3. Umezurtz, aitarik gabe direnak bezala eginak gare, eta gure amak

alhargunak iduri.

4. Dirutan edaten dugu gure ura; erosiz dugu gure egurra.

5. Dixiduka aitzinean eraman gaituzte; nekhatuentzat phausatzerik

etzen.

6. Egiptoarrei eta Asiriarrei hedatu diotegu eskua, ogiz bethetzea

gatik sabela.

7. Gure aitek bekhatu egin dute, eta ez dire gehiago; eta guk jasan

ditugu hekien gaizkiak.

8. Gathibuak nausitu zaizkigu, eta nihor etzen hekien eskuetarik gure

libratzeko.

9. Gure bizien menturan, ezpaten artetik gure ogia hartzen ginduen

mortuan.

10. Gosearen hesturek khaldatu dute gure larrua labe bat bezala.

711

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!