inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

700 BIBLE SAINDUA (II) Sedeziasen erregetasuneko laugarren urthean. Bada, Saraias zen profetetan lehenbizikoetarik. 60. Jeremiasek liburu batean iskribatu zituen Babilonaren gainera ethortzekoak ziren zorigaitz guziak, Babilonaren kontra iskribatuak diren solas haukiek oro. 61. Eta Jeremiasek erran zioen Saraiasi: Heldu zaretekeenean Babilonara, eta ikhusi, eta irakurtu dituzketzunean solas haukiek guziak, 62. Erranen duzu: Jauna, zu zare mintzatu toki hunen kontra, hunen xahutzeko, izan ez dadien ez gizon ez azienda huntan egonen denik, eta hau behin-bethiko izan dadien mortu. 63. Eta liburu hau irakurtzen akhabatu dukezunean, estekatuko diozu harri bat, eta Ufrataren erdira arthikiko duzu; 64. Eta erranen duzu: Horrela ithoko da Babilona, eta nik horren gainera jautsaraziko dudan desmasiatik ez da ilkhiko. Hunaraino dire Jeremiasen hitzak. LII. KAP. 1. Hogoi eta bat urthetako gizon-gaztea zen Sedezias, erreginatzen hasi zenean; eta hameka urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama, Jeremias Lobnakoaren alaba, deitzen zen Amital. 2. Eta gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean, Joakinek egin izan zituen guzien arara. 3. Hargatik zen Jaunaren hasarrea Jerusalemeren eta Judaren gainean, iraizi zituen arteo bere aitzinetik; eta Sedezias gibelatu zen Babilonako erregeren ganik. 4. Bada, haren erregetasuneko bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabukodonosor, Babilonako errege, bera eta bere armada guzia, ethorri ziren Jerusalemeren kontra; sethiatu zuten, eta inguruan hazkargailuak altxatu zituzten haren kontra. 5. Hiria sethiatua egon zen Sedezias erregearen hamekagarren urthea arteo. 6. Bainan laugarren hilabethean, hilabethearen bederatzian, gosetea jabetu zen hiriaz, eta hango populuak etzuen jatekorik. 7. Hiriko harrasia urratua izan zen; gerlako gizon guziek ihes egin zuten; hiritik ilkhi ziren gabaz bi harrasien artean zen atheko bideaz, zeinak baiterama erregeren baratzera; eta goan ziren mortura daraman bideaz, Kaldearrek hiria inguruan sethiatzen zutelarik. Jean Pierre Duvoisin 8. Kaldearren armada berriz, erregeri ondotik jarraiki zitzaion; eta Jerikoko ondoan den mortuan atzeman zuten Sedezias; eta haren lagun guziek ihes egin zuten haren ganik. 9. Eta errege atzeman zutenean, eraman zuten Babilonako erregeren aitzinera, Erreblathara, zeina Ematheko lurrean baita; eta Nabukodonosorrek eman zioen bere erabakia. 10. Babilonako erregek hilarazi zituen Sedeziasen semeak haren begien aitzinean; Judako aitzindariak ere, oro hilarazi zituen Erreblathan. 11. Sedeziasi atheratu ziozkien begiak, eta burdinaztaturik Babilonako erregek Babilonara eraman zuen, eta presondegiko etxean ezarri zuen bere heriotzeko eguna arteo. 12. Aldiz, bortzgarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, hura baitzen Nabukodonosor, Babilonako erregeren hemeretzigarren urthea; Nabuzardan, armadako buruzagia, zeina egoten baitzen Babilonako erregeren aitzinean, ethorri zen Jerusalemera. 13. Su eman zioten Jaunaren tenploari eta erregeren jauregiari, eta erre zituen Jerusalemeko etxe guziak, eta sua ezarri zuen etxe handi guzietan. 14. Eta buruzagiarekin zen Kaldear armada guziak inguruan eragotzi zuen Jerusalemeko harrasia oro. 15. Nabuzardanek, armadako buruzagiak, eraman zituen berekin populuko beharretarik eta gainerako jende xeheetarik hirian gelditu zirenak; eta ihesliarretarik Babilonako erregeren gana iragan zirenak, eta gainerako populua. 16. Beharretarik aldiz, Nabuzardanek, armadako buruzagiak, utzi zituen mahastizainak eta laborariak. 17. Kaldearrek halaber haute zituzten Jaunaren etxean ziren kobrezko habeak eta oinak, eta kobrezko itsasoa, Jaunaren etxean zena, eta Babilonara eraman zuten hekietarikako kobre guzia. 18. Eta eraman zituzten bertz, zartagina, maniurra, xata, xurrutto eta Jaunaren zerbitzuko untzi kobrezko guziak; eta 19. Armadako buruzagiak eraman zituen pegarrak, isentsuntziak, gorgoilak, azpilak, gainderailuak, xurruak eta xatak; urhezkoak baziren, urhezkoak; zilharrezkoak baziren, zilharrezkoak. 20. Eta hartu zituen bi habeak, itsasoa eta haren azpiko hamabi idi kobrezkoak, Salomon erregeak Jaunaren etxean eginarazi zituenak: ezin jo zitakeen untzi hekietarik orotarikako kobrearen hazta. 21. Habeetarik bakharrak bazituen bada, hemezortzi beso gora, eta inguratua zen hamabi besoko sokha batez; lodi zen, berriz, lau erhiz, eta barnez hutsa zen. 701

702 BIBLE SAINDUA (II) 22. Bi habeen gainean baziren kobrezko buruak; buru bakharraren goratasuna bortz besokoa zen; eta sareak eta mingranak inguruan khoroaren gainean, oro kobrezkoak ziren. Bigarren habearenak eta mingranak orobat ziren. 23. Laur hogoi eta hamasei mingrana zauden dilindaka; eta mingranak, sarez inguratuak, ehun ziren. 24. Armadako buruzagiak hartu zituen Saraias, lehenbiziko apheza, Sophonias, bigarren apheza, eta tenplo-sartzeko hirur zainak. 25. Eta hiritik eraman zituen, gerlako gizonak manatzen zituen ebaki bat; eta zazpi gizon, erregeren begithartea ikhusten zutenetarik, zeinak hirian atzemanak izan baitziren; eta soldadoetako aitzindari iskribaua, soldado berriak frogatzen zituena; eta hango populutikako hirur hogoi gizon, hiriaren erdian atzemanak izan zirenak. 26. Bada, Nabuzardanek, armadako buruzagiak, hartu eta eraman zituen Babilonako erregeren aitzinera, Erreblathara. 27. Eta Babilonako erregek jo eta hilarazi zituen Erreblathan, Ematheko lurrean; eta Juda eramana izan zen bere lurretik. 28. Hau da Nabukodonosorrek desherritu zuen populutzea: Zazpigarren urthean hirur mila hogoi eta hirur Judu 29. Hemezortzigarren urthean, Nabukodonosorrek eraman zituen Jerusalemdik zortzi ehun hogoi eta hamabi arima. 30. Nabukodonosorren hogoi eta hirugarren urthean, Nabuzardanek, armadako buruzagiak eraman zituen zazpi ehun berrogoi eta bortz Judu. Beraz eramanak izan ziren guziak heltzen ziren lau mila eta sei ehun arimetara. 31. Eta gerthatu zen, Joakin, Judako errege, herraldatua izan zenetik hogoi eta hamazazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen hogoi eta bortzean, Babilonako errege Ebilmerodakek, erregetu zen urthe berean, burua altxarazi zioela Joakini, Judako erregeri, eta ilkhiarazi zuela presondegiko etxetik. 32. Eta eman ziozkan solas gozoak, eta ezarrarazi zuen haren tronua, Babilonan bere ondotik zituen erregeen tronuen gaineko aldean. 33. Aldarazi ziozkan presondegiko soinekoak eta bere aitzinean janarazi zioen bethi bizi izan zeno. 34. Babilonako erregek ematen ziozkan bethi jatekoak egun bakhotxekotzat esleituak, haren hiltzeko eguneraino haren biziko egun oroz. Jean Pierre Duvoisin JEREMIAS PROFETAREN DEITHOREAK Israel gathibu eramana eta Jerusaleme mortu egina izan ziren ondoan, Jeremias profeta jarri zen nigarrez eta deithore hau egin zuen Jerusalemeren gainean; eta arima uherrik, hasperen eta auhenka erran zuen: I. KAP. ALEPH. 1. Nolaz dago bakharrik jarria populuz bethea zen hiria jendaietako erregina alhargun bat iduri egina da; herrialdeen burua zergaren azpian da. BETH. 2. Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrak dihoazko mathelak behera; maite zituen guzietarik batek ez dio ematen gozakaririk; bere adiskide guziak eskarniatu dute, eta etsai egin zaizkio. GHIMEL. 3. Juda bertzetara goan da atsekabearen handiz, hesturaren gaitzez; jarri da jendaien artean eta ez du phausirik aurkhitu; bere jazarle guziak lothu zaizko bere oinhazeen erdian. DALETH. 4. Nigarrez daude Siongo bideak, zeren nihor ez den heldu haren bestetara; haren athe guziak urratuak daude, aphezak auhenetan, neskatxak hautsez estaliak, eta bera uhertasun minean. HE. 5. Bere etsaiek buruaren gainean jarri zaizko; hari jazartzen zioetenak aberastu dire; zeren Jauna baita haren kontra mintzatu haren tzarkerien elemenia gatik; haren haurttoak gathibu eramanak izan dire hertsatzailearen aitzinean. VAU. 6. Siongo alabari goan zaio bere edertasun guzia; haren buruzagiak bilhakatu dire alhapiderik khausitzen ez duten ahariak bezala, eta ahituak goan dire eragilearen aitzinean. ZAIN. 7. Jerusaleme orhoitu da bere atsekabezko egunez eta beihalako egunetarik zituen ontasun guzien narriapenaz, haren populua etsaiaren eskuaren azpian erortzen zenean eta nihork etzuenean laguntzen: ikhusi dute etsaiek, eta haren larunbatez irriz egotu dire. HETH. 8. Bekhatu beltzaz hobendun egin da Jerusaleme, hargatik erorkor bilhakatu da: espantatzen zuten guziek arbuiatu dute, zeren ikhusi baitute haren laidoa; berak aldiz, auhenetan gibelerat egin du. TETH. 9. Oinen gainean ditu bere lohikeriak, eta ez da bere akhabantzaz orhoitu; muthiriki eragotzia izan da, gozakari-emailerik gabe. Jauna, ikhusazu ene atsekabea, zeren goititu den etsaia. 703

702

BIBLE SAINDUA (II)

22. Bi habeen gainean baziren kobrezko buruak; buru bakharraren

goratasuna bortz besokoa zen; eta sareak eta mingranak inguruan khoroaren

gainean, oro kobrezkoak ziren. Bigarren habearenak eta mingranak

orobat ziren.

23. Laur hogoi eta hamasei mingrana zauden dilindaka; eta mingranak,

sarez inguratuak, ehun ziren.

24. Armadako buruzagiak hartu zituen Saraias, lehenbiziko apheza,

Sophonias, bigarren apheza, eta tenplo-sartzeko hirur zainak.

25. Eta hiritik eraman zituen, gerlako gizonak manatzen zituen ebaki

bat; eta zazpi gizon, erregeren begithartea ikhusten zutenetarik, zeinak

hirian atzemanak izan baitziren; eta soldadoetako aitzindari iskribaua, soldado

berriak frogatzen zituena; eta hango populutikako hirur hogoi

gizon, hiriaren erdian atzemanak izan zirenak.

26. Bada, Nabuzardanek, armadako buruzagiak, hartu eta eraman

zituen Babilonako erregeren aitzinera, Erreblathara.

27. Eta Babilonako erregek jo eta hilarazi zituen Erreblathan,

Ematheko lurrean; eta Juda eramana izan zen bere lurretik.

28. Hau da Nabukodonosorrek desherritu zuen populutzea:

Zazpigarren urthean hirur mila hogoi eta hirur Judu

29. Hemezortzigarren urthean, Nabukodonosorrek eraman zituen

Jerusalemdik zortzi ehun hogoi eta hamabi arima.

30. Nabukodonosorren hogoi eta hirugarren urthean,

Nabuzardanek, armadako buruzagiak eraman zituen zazpi ehun berrogoi

eta bortz Judu. Beraz eramanak izan ziren guziak heltzen ziren lau mila

eta sei ehun arimetara.

31. Eta gerthatu zen, Joakin, Judako errege, herraldatua izan zenetik

hogoi eta hamazazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen

hogoi eta bortzean, Babilonako errege Ebilmerodakek, erregetu

zen urthe berean, burua altxarazi zioela Joakini, Judako erregeri, eta ilkhiarazi

zuela presondegiko etxetik.

32. Eta eman ziozkan solas gozoak, eta ezarrarazi zuen haren tronua,

Babilonan bere ondotik zituen erregeen tronuen gaineko aldean.

33. Aldarazi ziozkan presondegiko soinekoak eta bere aitzinean janarazi

zioen bethi bizi izan zeno.

34. Babilonako erregek ematen ziozkan bethi jatekoak egun bakhotxekotzat

esleituak, haren hiltzeko eguneraino haren biziko egun oroz.

Jean Pierre Duvoisin

JEREMIAS PROFETAREN DEITHOREAK

Israel gathibu eramana eta Jerusaleme mortu egina izan ziren ondoan,

Jeremias profeta jarri zen nigarrez eta deithore hau egin zuen

Jerusalemeren gainean; eta arima uherrik, hasperen eta auhenka erran

zuen:

I. KAP.

ALEPH. 1. Nolaz dago bakharrik jarria populuz bethea zen hiria jendaietako

erregina alhargun bat iduri egina da; herrialdeen burua zergaren

azpian da.

BETH. 2. Nigarrez urthu da gauaz, eta nigarrak dihoazko mathelak

behera; maite zituen guzietarik batek ez dio ematen gozakaririk; bere adiskide

guziak eskarniatu dute, eta etsai egin zaizkio.

GHIMEL. 3. Juda bertzetara goan da atsekabearen handiz, hesturaren

gaitzez; jarri da jendaien artean eta ez du phausirik aurkhitu; bere jazarle

guziak lothu zaizko bere oinhazeen erdian.

DALETH. 4. Nigarrez daude Siongo bideak, zeren nihor ez den heldu

haren bestetara; haren athe guziak urratuak daude, aphezak auhenetan,

neskatxak hautsez estaliak, eta bera uhertasun minean.

HE. 5. Bere etsaiek buruaren gainean jarri zaizko; hari jazartzen zioetenak

aberastu dire; zeren Jauna baita haren kontra mintzatu haren tzarkerien

elemenia gatik; haren haurttoak gathibu eramanak izan dire hertsatzailearen

aitzinean.

VAU. 6. Siongo alabari goan zaio bere edertasun guzia; haren buruzagiak

bilhakatu dire alhapiderik khausitzen ez duten ahariak bezala, eta

ahituak goan dire eragilearen aitzinean.

ZAIN. 7. Jerusaleme orhoitu da bere atsekabezko egunez eta beihalako

egunetarik zituen ontasun guzien narriapenaz, haren populua etsaiaren

eskuaren azpian erortzen zenean eta nihork etzuenean laguntzen: ikhusi

dute etsaiek, eta haren larunbatez irriz egotu dire.

HETH. 8. Bekhatu beltzaz hobendun egin da Jerusaleme, hargatik

erorkor bilhakatu da: espantatzen zuten guziek arbuiatu dute, zeren ikhusi

baitute haren laidoa; berak aldiz, auhenetan gibelerat egin du.

TETH. 9. Oinen gainean ditu bere lohikeriak, eta ez da bere akhabantzaz

orhoitu; muthiriki eragotzia izan da, gozakari-emailerik gabe.

Jauna, ikhusazu ene atsekabea, zeren goititu den etsaia.

703

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!