inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma
inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma
13. Eta nola Jainkoaz onhetsia baitzinen, premia zen frogapenez frogatua izan zintezen. 14. Eta orai Jaunak bidali nau zure sendatzera, eta debruaren eskutik Sararen atheratzera. 15. Ni naiz alabainan Errafael aingerua, Jaunaren aitzinean xutik egoten garen zazpietarik bat. 16. Eta hitz horiek aditzearekin, nahasi ziren, eta ikharan lurrerat ahuspez erori ziren. 17. Aingeruak erran zaroten: Bakea dela zuekin, ez izan beldurrik. 18. Ezik zuekin nintzenean, Jainkoaren nahiz nintzen; hura kanta eta benedika zazue. 19. Iduri nuen zuekin jaten eta edaten nuela; bainan ni ezin ikhusizko janhari batez eta gizonek ikhus ez dezaketen edari batez naiz hazten. 20. Ordu da beraz bidali nauenaren gana bihur nedin; zuek aldiz, benedika zazue Jainkoa eta barraia zatzue haren sendagaila guziak. 21. Eta horiek erran zituenean, suntsitu zen hekien begietarik, eta ezin ikhusi zuten gehiago. 22. Orduan lurrean hirur orenez ahuspez, benedikatu zuten Jauna, eta jaikirik barraiatu zituzten haren sendagaila guziak. XIII. KAP. 1. Bada, Tobias zaharrak, ahoa idekirik, benedikatu zuen Jainkoa, eta erran zuen: Handia zare, Jauna, bethi guzian, eta mende orotara hedatzen da zure erreinua. 2. Alabainan zuk jotzen eta zuk sendatzen duzu, zuk hobira jautsarazten eta zuk handik eraikarazten duzu; eta nihor itzur ez daite zure eskuari. 3. Israelgo umeak, Jaunari aithor emozuete, eta lauda zazue jendaien aitzinean. 4. Ezik hura ezagutzen ez duten jendaien artean zaituzte barraiatu, khonda detzatzuen haren sendagailak eta jakintsun egin detzatzuen ez dela hartaz bertze Jainko ahalorotakorik. 5. Gure gaixtakerien gatik harek gaitu gaztigatu, eta bere urrikalmenduaren ariaz harek gaitu salbaturen. 6. Ikhusazue beraz zer darokun egin, eta beldur eta ikhararekin emozuete aithor; zuen egintzetan gorets zazue mendeetako erregea. 7. Nitaz bezenbatean, aithor emanen darot ene gathibutasuneko lurrean; zeren baitu bere maiestatea erakhutsi jendaki bekhatoros baten gainean. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 8. Hargatik, bekhatoreak, itzul zaitezte, eta zuzenari bere bidea emozue Jainkoaren aitzinean, urrikalpenetan hartuko zaituztetela sinhetsiz. 9. Ni aldiz, eta ene arima haren baithan gare bozturen. 10. Benedika zazue Jauna, haren hautetsi guziek; erabil zatzue bozkariozko egunak, eta aithor emozue. 11. Jerusaleme, Jainkoaren hiria, zure eskuetako egintzen gatik xehatu zaitu Jaunak. 12. Egin darozkitzun ongien gatik aithor bihur zozu Jaunari, eta benedika zazu mendeetako Jainkoa, zure erdian berri dezan bere tabernaklea, zure gana deith detzan berriz gathibu guziak, eta bozkariotan izan zaitezen menderen mendetan. 13. Argirik ederrenaz dirdiratuko duzu, eta lurreko izkina guziek adoraturen zaituzte. 14. Jendaiak urrundanik ethorriko dira zure gana; emaitzak ekharriko dituzte, zure baithan adoratuko dute Jauna eta zure lurra saindutzat dute idukiren. 15. Ezen zure baithan izen handiari deiez dira hariko. 16. Madarikatuak izanen dira zu eskarniatuko zaituztenak, eta kondenatuak izanen dira zuri ahapaldika hariko direnak, eta benedikatuak dira izanen zu berritan altxatuko zaituztenak. 17. Zu aldiz zure umeetan bozturen zare, zeren oro benedikatuak eta Jauna gana bilduak izanen baitira. 18. Dohatsu zu maithatzen zaituzten guziak eta zure bakeaz bozten direnak! 19. Oi ene arima, benedika zazu Jauna, zeren hestura orotarik duen atheratu gure Jainko Jaunak Jerusaleme bere hiria. 20. Dohatsu izanen naiz baldin ene odolekorik norbait gelditzen bada Jerusalemen distiraduraren ikhusteko. 21. Zafirrez eta esmeraldaz eginen dira Jerusalemeko atheak; eta harri baliosez haren harrasietako inguru guzia. 22. Hango plaza guziak harri xuri garbiz izanen dira galtzadatuak, alleluia kantatuko dute hango karriketan. 23. Benedikatua Jauna, hura goratu duena, eta haren gainean erregina bedi menderen mendetan. Halabiz. XIV. KAP. 1. Hortan akhabatu ziren Tobiasen solasak. Tobias argitu zenaz geroztik, bizi izan zen berrogoi eta bi urthez, eta ikhusi zituen bere ilobasoen haurrak. 68 69
2. Eta ehun eta bi urthe bethe ondoan, ohorezki ehortzia izan zen Niniben. 3. Berrogoi eta hamasei urthe zituen ezik begietako argia galdu zuenean, eta hirur hogoi urthetan berriz izan zuen. 4. Aldiz haren gainerako bizia bozkarioan iragan zen, eta Jainkoaren beldurrean ongi aitzinatuz, bakean goan zen. 5. Heriotzeko orenean berriz, bere ganat deithu zituen bere seme Tobias eta hunen zazpi seme bere ilobasoak, eta erran zaroeten: 6. Hurbil bide daiteke Niniberen galpena; ez da alabainan Jaunaren hitza erortzen, eta gure anaia, Israelgo lurretik barraiatuak direnak, hartara itzuliko dira. 7. Berriz, hango lur mortu bilhakatu guzia betheko da, eta han errea zetzan Jainkoaren etxea berriz altxatu: izanen da, eta harat bihurturen dira Jainkoaren beldur diren guziak. 8. Eta jendaiek utziko dituzte beren jainkoaizunak, eta Jerusalemera ethorriko dira, eta han eginen dute beren egoitza; 9. Eta han boztuko dira lurreko errege guziak, adoratzen dutelarik Israelgo erregea. 10. Ene haurrak, adi zazue beraz zuen aita: zintasunean zerbitza zazue Jauna, eta haren gogarako direnen egitea bilha zazue. 11. Zuen semeei ere mana zozuete zuzenbidean ibil ditezen eta karitatea egin dezaten, Jainkoaz izan ditezen orhoiti, eta hura noiz-nahi benedika dezaten zintasunean eta beren ahal guziaz. 12. Orai beraz, haurrak, adi nezazue, ez egon hemen; bainan noiz-ere ehortziko baituzue zuen ama ene aldean hobi berean, egun beretik zuen urhatsak abia zatzue hemendik goateko. 13. Ikhusten dut alabainan hiri huntako tzarkeriak ekharriko daroela bere akhabantza. 14. Bere ama hil ondoan beraz, Tobias urrundu zen Ninibetik bere emazte eta haurrekin eta haurren haurrekin, eta bihurtu zen bere emaztearen burhasoetara. 15. Eta osagarritan eta zahartze on batean aurkhitu zituen: izan zuen hekietaz artha, eta berak hertsi zituen hekien begiak; eta Erraguelen etxeko ondorego guzia berak izan zuen, eta bere haurren haurrak ikhusi zituen bortzgarren belhauneraino. 16. Laur hogoi eta hemeretzi urthe Jaunaren beldurrean bethe zituen ondoan, bozkariorekin ehortzi zuten. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 17. Haren ahaidego guziak berriz, eta haren ondoko guziek bizitze on eta ihardukitze saindu batean iraun zuten, haletan non Jainkoaz bezala gizonez ere eta lekhuko egoiliar guziez onhetsiak izan baitziren. 70 71
- Page 1 and 2: Iturria: Bible Saindua¸ Duvoisin (
- Page 3 and 4: 6 ESDRAS I. LIBURUA BIBLE SAINDUA (
- Page 5 and 6: 3. Bada, Jainkoaren aldarea bere oi
- Page 7 and 8: 15. Eta erran dio: Har zatzu untzi
- Page 9 and 10: 27. Benedika bedi gure arbasoen Jai
- Page 11 and 12: populuekin. Gure ezeztatzeraino has
- Page 13 and 14: othoitzari; bida zazu egun zure zer
- Page 15 and 16: akhabatuko othe dute egun batez? Ha
- Page 17 and 18: 13. Ezik saria hartua zuen ene izia
- Page 19 and 20: 5. Eta Esdrasek populu guziaren ait
- Page 21 and 22: giak, gure aphezak, gure profetak,
- Page 23 and 24: 24. Eta Phathahia Xlesezebelen seme
- Page 25 and 26: Mathaniasen ilobasoa, zuzenak izan
- Page 27 and 28: 6. Jaunak Amos profetaren ahoz erra
- Page 29 and 30: 2. Bainan ez dakit nola eskura diru
- Page 31 and 32: 14. Eta uste dut ene ganat ethorrar
- Page 33: horren beharra izanen da. Hartarako
- Page 37 and 38: III. KAP. 1. Orduan hiri eta erresu
- Page 39 and 40: 26. Eta Akior solas horien egitetik
- Page 41 and 42: Melkiasena, Melkias Enanena, Enan N
- Page 43 and 44: 8. Guzia gatik deusere galdatu gabe
- Page 45 and 46: 7. Zioelarik: Jauna, Israelgo Jaink
- Page 47 and 48: 14. Eta berriz, Judithi eman zarozt
- Page 49 and 50: II. KAP. 1. Horiek hola gerthatu on
- Page 51 and 52: 6. Athak ilkhirik goan zen Mardokeo
- Page 53 and 54: VIII. KAP. 1. Egun hartan Asuero er
- Page 55 and 56: 30. Eta errege Asueroren sei hogoi
- Page 57 and 58: 7. Ezen hekien jainkoak adoratu dit
- Page 59 and 60: JOB I. KAP. 1. Huseko lurrean bazen
- Page 61 and 62: 4. Zure solasek gothortu dituzte kh
- Page 63 and 64: 3. Hala nik ere khondatu ditut hila
- Page 65 and 66: X. KAP. 1. Unhatua naiz bizitzeaz;
- Page 67 and 68: 11. Higituko den bezain sarri, asal
- Page 69 and 70: XVI. KAP. 1. Jobek aldiz, ihardeste
- Page 71 and 72: 15. Ene etxean zaudenek eta ene nes
- Page 73 and 74: XXII. KAP. 1. Eta Eliphaz Themandar
- Page 75 and 76: 2. Zeruko gainetan bakea erreginara
- Page 77 and 78: 10. Buruzagiek beren mintzoa ithotz
- Page 79 and 80: 30. Ezen ez diot bekhatuari eman en
- Page 81 and 82: 10. Hargatik, gizon umoak, entzun n
- Page 83 and 84: XXXVII. KAP. 1. Hortaz lazten da en
2. Eta ehun eta bi urthe bethe ondoan, ohorezki ehortzia izan zen

Niniben.

3. Berrogoi eta hamasei urthe zituen ezik begietako argia galdu zuenean,

eta hirur hogoi urthetan berriz izan zuen.

4. Aldiz haren gainerako bizia bozkarioan iragan zen, eta Jainkoaren

beldurrean ongi aitzinatuz, bakean goan zen.

5. Heriotzeko orenean berriz, bere ganat deithu zituen bere seme

Tobias eta hunen zazpi seme bere ilobasoak, eta erran zaroeten:

6. Hurbil bide daiteke Niniberen galpena; ez da alabainan Jaunaren

hitza erortzen, eta gure anaia, Israelgo lurretik barraiatuak direnak, hartara

itzuliko dira.

7. Berriz, hango lur mortu bilhakatu guzia betheko da, eta han errea

zetzan Jainkoaren etxea berriz altxatu: izanen da, eta harat bihurturen dira

Jainkoaren beldur diren guziak.

8. Eta jendaiek utziko dituzte beren jainkoaizunak, eta Jerusalemera

ethorriko dira, eta han eginen dute beren egoitza;

9. Eta han boztuko dira lurreko errege guziak, adoratzen dutelarik

Israelgo erregea.

10. Ene haurrak, adi zazue beraz zuen aita: zintasunean zerbitza

zazue Jauna, eta haren gogarako direnen egitea bilha zazue.

11. Zuen semeei ere mana zozuete zuzenbidean ibil ditezen eta karitatea

egin dezaten, Jainkoaz izan ditezen orhoiti, eta hura noiz-nahi benedika

dezaten zintasunean eta beren ahal guziaz.

12. Orai beraz, haurrak, adi nezazue, ez egon hemen; bainan noiz-ere

ehortziko baituzue zuen ama ene aldean hobi berean, egun beretik zuen

urhatsak abia zatzue hemendik goateko.

13. Ikhusten dut alabainan hiri huntako tzarkeriak ekharriko daroela

bere akhabantza.

14. Bere ama hil ondoan beraz, Tobias urrundu zen Ninibetik bere

emazte eta haurrekin eta haurren haurrekin, eta bihurtu zen bere emaztearen

burhasoetara.

15. Eta osagarritan eta zahartze on batean aurkhitu zituen: izan zuen

hekietaz artha, eta berak hertsi zituen hekien begiak; eta Erraguelen etxeko

ondorego guzia berak izan zuen, eta bere haurren haurrak ikhusi

zituen bortzgarren belhauneraino.

16. Laur hogoi eta hemeretzi urthe Jaunaren beldurrean bethe zituen

ondoan, bozkariorekin ehortzi zuten.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

17. Haren ahaidego guziak berriz, eta haren ondoko guziek bizitze

on eta ihardukitze saindu batean iraun zuten, haletan non Jainkoaz bezala

gizonez ere eta lekhuko egoiliar guziez onhetsiak izan baitziren.

70 71