inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

672 BIBLE SAINDUA (II) 9. Errege, ene jauna, gizon horiek Jeremias profetaren kontra egin dituzten guziak, hura putzu batean ezarriz, han gosez hil dadientzat, hainitz gaizki egin dituzte; ez da ezen gehiago hirian ogirik. 10. Hargatik erregek manatu zuen Abdemelek Ethiopiarra, zioelarik: Har zatzik hirekin hemendik hogoi eta hamar gizon, eta putzutik athera zak Jeremias profeta, hil dadien baino lehen. 11. Berekin gizonak harturik beraz, Abdemelek sarthu zen erregeetxean, khutxategiaren azpiko aldean zen toki batean; hartu zituen handik philda zahar ustelduak ziren batzu, eta sokhaz putzura jautsi ziozkan Jeremiasi. 12. Eta Abdemelek Ethiopiarrak Jeremiasi erran zioen: Ezar zatzu philda zahar, eta puska hautsi, ustel horiek galtzar-azpietan eta sokhen gainean. Jeremiasek hala egin zuen beraz. 13. Eta sokhetan goititu zuten Jeremias ere putzutik atheratu zuten: bada, Jeremias presondegiko ezkaratzean egotu zen. 14. Eta errege Sedeziasek norbait igorri zuen, eta ekharrarazi zuen Jeremias profeta Jaunaren etxeko hirugarren athera; eta erregek erran zioen Jeremiasi: Gauza bat galdegiten darotzut; ez biazazu deusere gorde. 15. Jeremiasek berriz, erregeri ihardetsi zioen: Baldin erraten badarotzut, ez nauzu hilen? eta kontseilu bat eman banezazu, ez nindezakezu entzun. 16. Sedezias erregeak Jeremiasi zin egin zaroen beraz ixilik, erranez: Ala Jauna, arma hau gutan egin duena, hiltzen bazaitut, eta zure bizia bilhatzen duten gizon horien eskuetan ezartzen bazaitut! 17. Eta Jeremiasek erran zioen Sedeziasi: Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Baldin jaikirik ilkhitzen bazare Babilonako erregeren aitzindarietara, zure arima biziko da, eta hiri hau ez da suz errea izanen; eta zu, eta zure etxea, salbatuak izanen zarete. 18. Ez bazare ordean Babilonako erregeren aitzindarietara ilkhitzen, hiri hau emana izanen da Kaldearren eskuetara, eta suz erreko dute; eta zu, etzare hekien eskuei itzuriko. 19. Eta Sedezias erregeak Jeremiasi erran zaroen: Kaldearren alderat iragan diren Juduen gatik naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana izan hekien eskuetara, eta nitaz dosta ez ditezen. 20. Jeremiasek berriz, ihardetsi zuen: Etzare emana izanen: adi zazu, othoi, Jaunaren hitza, nik erraten darotzudana, eta ongi helduko zaitzu, eta biziko da zure arima. 21. Baldin ez baduzu ilkhi nahi, huna zer erakhutsi darotan Jaunak: Jean Pierre Duvoisin 22. Huna, Judako erregeren etxean gelditu diren emazteki guziak eramanak izanen dire Babilonako erregeren aitzindarietara, eta erranen dute: Tutulikatu zaituzte, eta zure kontra nausitu dire zure gizon bake-agintzaile hekiek; lohian eta ixtilean sarthu dituzte zure zangoak, eta gero zure ganik gibelerat egin dute. 23. Eta zure emazteak, eta zure haurrak Kaldearretara eramanak izanen dire; eta zeroni etzare hekien eskuei itzuriko; bainan Babilonako erregeren eskuak harrapatuko zaitu, eta suz erreko du hiri hau. 24. Sedeziasek erran zioen beraz Jeremiasi: Nihork ez betza jakin solas haukiek, eta etzare hilen. 25. Aitzindariek ordean adi balezate zurekin mintzatu naizela, eta ethor baleitez zure gana, eta erran balezazute: Erraguzu zer erran diozun erregeri eta zer erran darotzun erregek; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen; 26. Erranen daroezu: Ene othoitzak ezarri ditut erregeren oinetan, etzezan mana bihurtua izan nindadien Jonathanen etxera, eta han hil ez nadien. 27. Aitzindari guziak ethorri ziren beraz Jeremiasen gana, eta galdeka haritu zitzaizkon; eta Jeremias mintzatu zitzaioten erregek manatu solas guzien arabera; eta baratu ziren haren ganik; ezen etzen deusere izan aditurik. 28. Jeremias berriz, presondegiko ezkaratzean egotu zen, Jerusaleme hartu izan zen eguneraino; eta gerthatu zen Jerusaleme hartua izan zela. XXXIX. KAP. 1. Sedezias, Judako erregeren bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, Nabukodonosor, Babilonako errege, eta haren armada guzia ethorri ziren Jerusalemera, eta sethiatu zuten. 2. Berriz, Sedeziasen hamekagarren urthean, laugarren hilabethean, hilabethearen bortzean, hiria idekia izan zen. 3. Eta sarthu eta arteko athean jarri ziren Babilonako erregeren aitzindariak oro, Nereiel, Sereser, Semegarnabu, Sarsakim, Errabsares, Nereiel, Sereser, Errebmag, eta Babilonako erregeren bene aitzindari guziak. 4. Sedezias, Judako erregek, eta gerlako gizon guziek ikhusi zituztenean, ihesari eman zuten; ilkhi ziren gabaz erregeren baratzeko bideaz, bi harrasien arteko athetik, eta jo zuten mortuko bidera. 5. Kaldearren armada berriz, goan zitzaioten ondotik; atzeman zuten Sedezias Jerikoko mortuko zelhaian, eta harturik erakharri zioten 673

674 BIBLE SAINDUA (II) Nabukodonosorri, Babilonako erregeri, Erreblathara, zeina Ematheko lurrean baita; eta Nabukodonosorrek eman zioen bere erabakia. 6. Babilonako erregek Erreblathan hil zituen Sedeziasen semeak haren begien aitzinean; eta Babilonako erregek hil zituen Judako handimandi guziak. 7. Sedeziasi halaber iragazi ziozkan begiak; eta burdinaz lotharazi zuen Babilonara eramana izan zadientzat. 8. Kaldearrek erre zituzten halaber erregeren jauregia eta populuaren etxeak, eta eragotzi zuten Jerusalemgo harrasia. 9. Nabuzardan, soldadoen buruzagiak, Babilonara eraman zituen hirian gelditu populu ondarrak, eta ihes, haren gana iragan zirenak, eta gainerako gelditu zen jende xehea. 10. Eta populuko erromesetarik, deusere etzutenak, Judako lurrean utzi zituen Nabuzardanek, soldadoen buruzagiak; eta egun hartan eman zaroezten hekiei mahastiak eta urtegiak. 11. Bada, Nabukodonosor, Babilonako erregek, Jeremiasez manatu zuen Nabuzardan, soldadoen buruzagia, zioelarik: 12. Har zazu, begiak ezar zatzu haren gainean, eta ez hari egin gaizkirik den-gutiena; bainan egiozu berak nahi duen bezala. 13. Beraz Nabuzardanek, soldadoen buruzagiak, eta Nabusezbanek, Errabsaresek, Nereielek, Sereserrek, Errebmagek eta Babilonako erregeren handi guziek 14. Igorririk gizonak, atheratu zuten Jeremias presondegiko ezkaratzetik, eta eman zioten Godoliasi, Ahikamen seme, Saphanen arresemeari, sarraraz zezan Jeremias etxe batean, populuaren erdian egoteko. 15. Bada, presondegiko ezkaratzean hertsia zenean oraino, Jeremiasi ilkhi zitzaioen Jaunaren hitza, zerralarik: 16. Zoaz, eta mintza zazu Abdemelek Ethiopiarra, diozularik: Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Huna beraz non bethetzera daramatzadan ene hitzak hiri hunen gainera, gaitzetan eta ez onetan; eta egun huntan gerthaturen dire zure begien azpian. 17. Eta egun libraturen zaitut, dio Jaunak, eta lazten zaituzten gizonen eskuetara etzare emana izanen. 18. Bainan itzurraraziz libraturen zaitut, eta etzare ezpataren azpira eroriko; bainan segurean izanen da zure bizia, zeren ene baithan izan duzun sinheste, dio Jaunak. Jean Pierre Duvoisin XL. KAP. 1. Jauna ganik Jeremiasi ethorri zitzaioen solasa, Erramatik libro igorria izan zen ondoan Nabuzardanez, soldadoen buruzagiaz, burdinaz lothua hartu zuenean, Jerusalemdik eta Judatik herraldatzen eta Babilonara eramaten zirenen guzien erdian. 2. Soldadoen buruzagiak harturik beraz Jeremias, erran zioen: Lekhu hunen kontra zure Jainko Jaunak zorigaitz hau erran du. 3. Eta erakharri, eta Jaunak erran zuen bezala egin du, zeren Jaunaren kontra egin duzuen bekhatu, eta ez duzuen entzun haren solasa; eta bethe da haren hitza zuen gainean. 4. Orai beraz libratu zaitut eskuetan zintuen burdinetarik; eta zure gogoko balin bada enekin Babilonara ethortzea, zato, eta ezarriko ditut ene begiak zure gainean; ordean zure desgogara bada enekin Babilonara ethortzea, zaude: huna, zure aitzinean da lurra oro: zer-ere hautatuko baituzu, eta norat-ere goateko gogoa baituzu, zoaz harat. 5. Ez ethor enekin; bainan, zaude Godoliasekin, Ahikamen seme, Saphanen arresemearekin, zeina Judako hirien buruzagi ezarri baitu Babilonako erregek; zaude beraz harekin populuaren erdian, edo zoaz goateko gogoa dukezun edozein tokitara. Soldadoetako buruzagiak eman ziozkan halaber jatekoak eta emaitzak, eta igorri zuen. 6. Jeremias berriz, Godoliasen gana, Ahikamen semearen gana, ethorri zen Masphathera, eta lekhuaren gainean utzia izan zen populuaren erdian egotu zen. 7. Eta bazterretan barraiatuak izan ziren armadako aitzindari guziek, berek eta beren lagunek aditu zutenean, Babilonako erregek lekhuko buruzagi egin zuela Godolias, Ahikamen semea, eta haren gomendioko utzi zituela gizon, emazteki, haur eta tokiko erromesetarik Babilonara eramanak izan etzirenak; 8. Godoliasen gana ethorri ziren Masphathera, eta Ismahel, Nathaniasen semea, eta Johanan, eta Jonathan, Kareeren semeak, eta Sareas Thanehumethen semea, eta Ophiren semeak, zeinak Netophathiko baitziren, eta Jezonias, Maakathiren semea, berak eta beren gizonak. 9. Eta Godoliasek, Ahikamen semeak, Saphanen arresemeak, zin egin zioten hekiei eta hekien lagunei, zioelarik: Ez izan Kaldearren zerbitzatzeko lotsa; zaudezte tokiaren gainean, zerbitza zazue Babilonako errege, eta ongi helduko zaitzue. 10. Huna ni Masphathen nagoela Kaldearrek gure gana igortzen dituzten manuei ihardesteko: zuek aldiz, bil zatzue mahatsak, bihiak, 675

672

BIBLE SAINDUA (II)

9. Errege, ene jauna, gizon horiek Jeremias profetaren kontra egin

dituzten guziak, hura putzu batean ezarriz, han gosez hil dadientzat, hainitz

gaizki egin dituzte; ez da ezen gehiago hirian ogirik.

10. Hargatik erregek manatu zuen Abdemelek Ethiopiarra, zioelarik:

Har zatzik hirekin hemendik hogoi eta hamar gizon, eta putzutik athera

zak Jeremias profeta, hil dadien baino lehen.

11. Berekin gizonak harturik beraz, Abdemelek sarthu zen erregeetxean,

khutxategiaren azpiko aldean zen toki batean; hartu zituen handik

philda zahar ustelduak ziren batzu, eta sokhaz putzura jautsi ziozkan

Jeremiasi.

12. Eta Abdemelek Ethiopiarrak Jeremiasi erran zioen: Ezar zatzu

philda zahar, eta puska hautsi, ustel horiek galtzar-azpietan eta sokhen

gainean. Jeremiasek hala egin zuen beraz.

13. Eta sokhetan goititu zuten Jeremias ere putzutik atheratu zuten:

bada, Jeremias presondegiko ezkaratzean egotu zen.

14. Eta errege Sedeziasek norbait igorri zuen, eta ekharrarazi zuen

Jeremias profeta Jaunaren etxeko hirugarren athera; eta erregek erran

zioen Jeremiasi: Gauza bat galdegiten darotzut; ez biazazu deusere gorde.

15. Jeremiasek berriz, erregeri ihardetsi zioen: Baldin erraten badarotzut,

ez nauzu hilen? eta kontseilu bat eman banezazu, ez nindezakezu

entzun.

16. Sedezias erregeak Jeremiasi zin egin zaroen beraz ixilik, erranez:

Ala Jauna, arma hau gutan egin duena, hiltzen bazaitut, eta zure bizia bilhatzen

duten gizon horien eskuetan ezartzen bazaitut!

17. Eta Jeremiasek erran zioen Sedeziasi: Hau dio armadetako

Jaunak, Israelgo Jainkoak: Baldin jaikirik ilkhitzen bazare Babilonako

erregeren aitzindarietara, zure arima biziko da, eta hiri hau ez da suz errea

izanen; eta zu, eta zure etxea, salbatuak izanen zarete.

18. Ez bazare ordean Babilonako erregeren aitzindarietara ilkhitzen,

hiri hau emana izanen da Kaldearren eskuetara, eta suz erreko dute; eta

zu, etzare hekien eskuei itzuriko.

19. Eta Sedezias erregeak Jeremiasi erran zaroen: Kaldearren alderat

iragan diren Juduen gatik naiz gogoan behar; ez nadien bedere emana

izan hekien eskuetara, eta nitaz dosta ez ditezen.

20. Jeremiasek berriz, ihardetsi zuen: Etzare emana izanen: adi zazu,

othoi, Jaunaren hitza, nik erraten darotzudana, eta ongi helduko zaitzu,

eta biziko da zure arima.

21. Baldin ez baduzu ilkhi nahi, huna zer erakhutsi darotan Jaunak:

Jean Pierre Duvoisin

22. Huna, Judako erregeren etxean gelditu diren emazteki guziak eramanak

izanen dire Babilonako erregeren aitzindarietara, eta erranen dute:

Tutulikatu zaituzte, eta zure kontra nausitu dire zure gizon bake-agintzaile

hekiek; lohian eta ixtilean sarthu dituzte zure zangoak, eta gero zure

ganik gibelerat egin dute.

23. Eta zure emazteak, eta zure haurrak Kaldearretara eramanak izanen

dire; eta zeroni etzare hekien eskuei itzuriko; bainan Babilonako erregeren

eskuak harrapatuko zaitu, eta suz erreko du hiri hau.

24. Sedeziasek erran zioen beraz Jeremiasi: Nihork ez betza jakin

solas haukiek, eta etzare hilen.

25. Aitzindariek ordean adi balezate zurekin mintzatu naizela, eta

ethor baleitez zure gana, eta erran balezazute: Erraguzu zer erran diozun

erregeri eta zer erran darotzun erregek; ez gorde guri, eta etzaitugu hilen;

26. Erranen daroezu: Ene othoitzak ezarri ditut erregeren oinetan,

etzezan mana bihurtua izan nindadien Jonathanen etxera, eta han hil ez

nadien.

27. Aitzindari guziak ethorri ziren beraz Jeremiasen gana, eta galdeka

haritu zitzaizkon; eta Jeremias mintzatu zitzaioten erregek manatu

solas guzien arabera; eta baratu ziren haren ganik; ezen etzen deusere izan

aditurik.

28. Jeremias berriz, presondegiko ezkaratzean egotu zen, Jerusaleme

hartu izan zen eguneraino; eta gerthatu zen Jerusaleme hartua izan zela.

XXXIX. KAP.

1. Sedezias, Judako erregeren bederatzigarren urthean, hamargarren

hilabethean, Nabukodonosor, Babilonako errege, eta haren armada guzia

ethorri ziren Jerusalemera, eta sethiatu zuten.

2. Berriz, Sedeziasen hamekagarren urthean, laugarren hilabethean,

hilabethearen bortzean, hiria idekia izan zen.

3. Eta sarthu eta arteko athean jarri ziren Babilonako erregeren

aitzindariak oro, Nereiel, Sereser, Semegarnabu, Sarsakim, Errabsares,

Nereiel, Sereser, Errebmag, eta Babilonako erregeren bene aitzindari

guziak.

4. Sedezias, Judako erregek, eta gerlako gizon guziek ikhusi zituztenean,

ihesari eman zuten; ilkhi ziren gabaz erregeren baratzeko bideaz, bi

harrasien arteko athetik, eta jo zuten mortuko bidera.

5. Kaldearren armada berriz, goan zitzaioten ondotik; atzeman

zuten Sedezias Jerikoko mortuko zelhaian, eta harturik erakharri zioten

673

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!