inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

668 BIBLE SAINDUA (II) 12. Jautsi zen errege-etxera, iskribauaren khutxategira; eta hara buruzagi guziak han zaudela jarriak: Elisama iskribaua; Dalaias, Semeiasen semea; Elnathan, Akoborren semea; Gamarias, Saphanen semea; Sedezias, Hananiasen semea, eta aitzindari guziak. 13. Eta Mikeasek erran zaroezten aditu zituen solas guziak, Barukek liburutik irakurtzen zituenean populuaren beharrietara. 14. Hargatik buruzagi guziek Baruki igorri zioten Judi, Nathaniasen semea, (Nathanias baitzen Selemiasen semea, eta Selemias Kusirena), ziotelarik: Har zazu eskuan liburua, zeintarik irakurtzen haritu baitzare populuaren aitzinean, eta zato. Barukek, Neriasen semeak, liburua hartu zuen beraz eskuan, eta goan zen hekien gana. 15. Eta hekiek erran zaroten: Jar zaite, eta irakur zatzu horiek gure aitzinean. Eta Barukek irakurtu ziozkaten. 16. Aditu zituztenean beraz hitz guziak, harrituak elkharri gelditu ziren, eta erran zioten Baruki: Erregeri ezagutarazi behar diozkagu solas horiek oro. 17. Eta galdeka haritu zitzaizkoten, ziotelarik: Erraguzu nola iskribatu ditutzun haren ahotik solas horiek oro. 18. Barukek aldiz ihardetsi zioten: Ahoz, irakurtzen balitu bezala, erraten zarozkidan hitz horiek guziak, eta nik thinduz iskribatzen nituen. 19. Eta aitzindariek erran zioten Baruki: Zoaz, eta gorde zaitezte zu eta Jeremias, eta nihork ez beza jakin non zareten. 20. Eta loriora sarthu ziren erregeren gana. Bada, liburua phausatu zuten Elisama iskribauaren khutxategian; eta erregeren aitzinera ekharri zuten solas horien berria. 21. Erregek igorri zuen Judi liburuaren hartzera. Hunek hura ekharririk Elisama iskribauaren khutxategitik, irakurtu zuen erregeren eta haren inguruan xutik zauden aitzindari guzien aitzinean. 22. Errege berriz, jarria zen bere negu-etxean, bederatzigarren hilabethean; eta su-untzi bat ikhatzez bethea phausatua zen haren aitzinean. 23. Eta Judik irakurtu zituenean hirur edo laur plama, erregek ebaki zuen liburua iskribauaren kanisaz eta su-untziko sura arthiki zuen, untzian zen suan erre arteo liburu guzia. 24. Eta errege eta haren zerbitzari guziak, solas hekiek oro aditu zituztenak, etziren lotsatu eta etzituzten beren soinekoak phorroskatu. 25. Guzia gatik Elnathanek, Dalaiasek eta Gamariasek zeiher egin zioten erregeri, liburua etzezan erre; eta harek etzituen entzun. Jean Pierre Duvoisin 26. Eta erregek manatu zituen Jeremiel, Ameleken semea; Saraias, Ezrielen semea, eta Selemias, Abdeelen semea, har zetzazten Baruk iskribaua eta Jeremias profeta; bainan Jaunak gorde zituen. 27. Eta erregek erre zuen ondoan liburua eta Barukek Jeremiasen ahotik iskribatu solasak, Jaunak hitz egin zaroen Jeremias profetari, zioelarik: 28. Har zazu berriz bertze liburu bat, eta iskriba zatzu hartan aitzineko solas guziak, Joakinek, Judako erregek erre duen lehenbiziko liburuan zirenak. 29. Eta Joakini, Judako erregeri, erranen diozu: Hau dio Jaunak: Hik erre duk liburu hura, hinioelarik Zertako iskribatu duzu hortan berri hau: Babilonako errege zalhuki ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta huntarik geldiaraziren ditu gizona eta azienda? 30. Aria hortaz, hau dio Jaunak Judako errege Joakinen kontra: Dabiden tronuaren gainean ez da izanen horren ganik ilkhiko denik, eta horren hilikia arthikia egonen da egunaz beroari eta gabaz hormari. 31. Horren gaixtakeriak bilhaturen ditut horren kontra, horren ganikako umeen kontra eta horren zerbitzarien kontra; eta hekien gainera, eta Jerusalemdarren gainera, eta Judako gizonen gainera erakharriren ditut, entzun nahi ez nindutelarik agindu diozkatedan gaitz guziak. 32. Jeremiasek hartu zuen beraz bertze liburu bat, eta eman zaroen Baruki, Neriasen seme iskribauari, zeinak hartan Jeremiasen ahotik iskribatu baitzituen, Joakinek, Judako erregek, suan erre zuen liburuko hitz guziak; eta bertzalde berhatuak izan ziren bertze asko solas lehenago iskribatuak izan etzirenak. XXXVII. KAP. 1. Sedezias erregea, Josiasen semea, erreginatu zen, Jekonias, Joakinen semearen orde; Nabukodonosorrek, Babilonako erregek, hura ezarri baitzuen Judako lurrean errege. 2. Eta, ez hura, ez haren zerbitzariak, ez lurreko populua, etziren ethordun izatu, Jaunak, Jeremias profetaren arartekoz, erran ziozkaten solasei. 3. Eta Sedezias erregeak bidali zituen Jukal, Selemiasen semea, eta Sophonias, apheza, Maasiasen semea, Jeremias profeta gana, zioelarik: Guretzat othoitzazu gure Jainko Jauna. 4. Bada, Jeremias libroki zabilan populuaren erdian, ezik etzuten oraino preso ezarri. Beraz, Faraonen armada ilkhi zen Egiptotik; eta hola- 669

670 BIBLE SAINDUA (II) ko berria aditzearekin, Jerusaleme sethiatzen zuten Kaldearrak goan ziren Jerusalemetik. 5. Eta Jaunaren hitza Jeremias profetari ilkhi zitzaioen, zioelarik: 6. Hau dio Israelgo Jainko Jaunak Hau erranen diozue Judako erregeri, zeinak niri galdeka igorri baitzaituztete: Huna Faraonen armada, zuei laguntza egitera ilkhi dena, Egiptora bere lurrera bihurtuko dela. 7. Eta Kaldearrak itzuliko eta gudukatuko dira hiri hunen kontra, eta hartuko eta suz erreko dute. 8. Hau dio Jaunak: Ez betzatzue zuen buruak engana, erranez: Kaldearrak goanen dira eta gutarik gibelerat eginen dute; ezen ez dira goanen. 9. Bainan jo bazinezate ere zuen kontra gudukatzen den Kaldearren armada guzia, eta hekietarik ez baleitez geldi ere sarraskiz estalirikako bakhar batzu baizen; batbedera ilkhi laiteke bere olhatik, eta hiri hau suz erre lezakete. 10. Kaldearren armadak Jerusalemetik gibelerat egin zuenean beraz, Faraonen armadaren ariaz, 11. Jeremias ilkhi zen Jerusalemetik, Benjamingo lurrera goateko, han bere ontasunaren zathitzera hiriko gizonen aitzinean. 12. Eta Benjamingo athera heldu izan zenean, han bere aldian athezain zagoena deitzen zen Jerias, Selemiasen semea, Hananiasen arresemea, eta hartu zuen Jeremias profeta, erraten zioelarik: Kaldearren gana hoa ihes. 13. Eta Jeremiasek ihardetsi zuen: Ez da hala; ez noha Kaldearren gana ihes. Eta Jeriasek etzuen entzun bainan Jeremias hartu eta aitzindarietara eraman zuen. 14. Aria hortaz aitzindariek, samurrean Jeremiasen kontra, jorik igorri zuten Jonathan iskribauaren etxean zen presondegira; ezen Jonathanek zuen presondegiko kargua. 15. Jeremias sarthua izan zen beraz zupu-zilhoan eta burdinetan; eta Jeremias han egotu zen asko egun. 16. Bada, Sedezias erregeak igorririk, ilkhiarazi zuen, eta ixilik bere etxean galdeka haritu zitzaioen, zioelarik: Uste duzu baden Jauna ganikako solasik? Eta Jeremiasek ihardetsi zuen: Bai bada. Eta erran zioen: Babilonako erregeren eskuetara arthikia izanen zare. 17. Eta Jeremiasek erran zioen Sedezias erregeari: Zer hoben egin darotzuet zuri, zure zerbitzariei eta zure populuari, preso ene ezartzeko? Jean Pierre Duvoisin 18. Non dira zuen profeta, profetisatzen zarotzuetenak, eta erraten zutenak: Ez da ethorriko Babilonako errege gure kontra eta lur hunen kontra? 19. Orai beraz entzun zazu, othoi, errege ene Jauna: Balia bedi ene othoitza zure aitzinean, eta ez benezazu bihurraraz Jonathan iskribauaren etxera, han hil nadien beldurrez. 20. Sedezias erregeak manatu zuen beraz ezar zezaten Jeremias ezkaratzeko presondegian, eta egun oroz eman ziozoten ogi ophil bat eta jakia bertzalde, hiriko ogi guziak akhaba zitezen arteo; eta Jeremias gelditu zen ezkaratzeko presondegian. XXXVIII. KAP. 1. Bada, Saphatiasek, Mathanen semeak, eta Jedeliasek, Phasurren semeak, eta Jukalek, Selemiasen semeak, eta Phasurrek, Melkiasen semeak, aditu zituzten Jeremiasek populu guziari erran ziozkan solasak, zioenean: 2. Hau dio Jaunak: Nor-ere hiri huntan egonen baita, hilen da ezpatatik, gosete edo izurritetik; aldiz Kaldearren gana ihes eginen duena biziko da eta bere burua izanen du oso eta bizirik. 3. Hau dio Jaunak: Hiri hau arthikia izanen da Babilonako erregeren eskuetara, eta hartuko du. 4. Eta buruzagiek erran zioten erregeri: Othoizten zaitugu hilaraz dezazun gizon hori; ezen berariaz hari da besoen haustera, hiri huntan gelditu diren perla-gizonei eta populu guziari, horrelako solasak horiei erranez: Gizon horrek egiazki ez du bilhatzen populu hunen ona, bainan hunen gaitza. 5. Eta Sedezias erregeak ihardetsi zuen: Horra zuen eskuetan da; ez da zuzen erregek zerbaitetan ezik eman dezazuen. 6. Hartu zuten beraz Jeremias, eta arthiki zuten, Melkias, Ameleken semearen putzura, zeina baitzen presondegiko ezkaratzean; eta sokhaz lothu zuten Jeremias putzuan, zeintan urik ez baitzen, bainan lohia: aria hortaz Jeremias jautsi zen ixtilera. 7. Bada, Abdemelek, ebaki Ethiopiar, erregeren etxean zenak, aditu zuen Jeremias ezarri zutela putzuan; arren, errege Benjamingo athean jarria zagoen. 8. Eta Abdemelek ilkhi zen erregeetxetik, eta erregeri mintzatu zen, zioelarik: 671

668

BIBLE SAINDUA (II)

12. Jautsi zen errege-etxera, iskribauaren khutxategira; eta hara buruzagi

guziak han zaudela jarriak: Elisama iskribaua; Dalaias, Semeiasen

semea; Elnathan, Akoborren semea; Gamarias, Saphanen semea;

Sedezias, Hananiasen semea, eta aitzindari guziak.

13. Eta Mikeasek erran zaroezten aditu zituen solas guziak, Barukek

liburutik irakurtzen zituenean populuaren beharrietara.

14. Hargatik buruzagi guziek Baruki igorri zioten Judi, Nathaniasen

semea, (Nathanias baitzen Selemiasen semea, eta Selemias Kusirena), ziotelarik:

Har zazu eskuan liburua, zeintarik irakurtzen haritu baitzare

populuaren aitzinean, eta zato. Barukek, Neriasen semeak, liburua hartu

zuen beraz eskuan, eta goan zen hekien gana.

15. Eta hekiek erran zaroten: Jar zaite, eta irakur zatzu horiek gure

aitzinean. Eta Barukek irakurtu ziozkaten.

16. Aditu zituztenean beraz hitz guziak, harrituak elkharri gelditu

ziren, eta erran zioten Baruki: Erregeri ezagutarazi behar diozkagu solas

horiek oro.

17. Eta galdeka haritu zitzaizkoten, ziotelarik: Erraguzu nola iskribatu

ditutzun haren ahotik solas horiek oro.

18. Barukek aldiz ihardetsi zioten: Ahoz, irakurtzen balitu bezala,

erraten zarozkidan hitz horiek guziak, eta nik thinduz iskribatzen nituen.

19. Eta aitzindariek erran zioten Baruki: Zoaz, eta gorde zaitezte zu

eta Jeremias, eta nihork ez beza jakin non zareten.

20. Eta loriora sarthu ziren erregeren gana. Bada, liburua phausatu

zuten Elisama iskribauaren khutxategian; eta erregeren aitzinera ekharri

zuten solas horien berria.

21. Erregek igorri zuen Judi liburuaren hartzera. Hunek hura ekharririk

Elisama iskribauaren khutxategitik, irakurtu zuen erregeren eta

haren inguruan xutik zauden aitzindari guzien aitzinean.

22. Errege berriz, jarria zen bere negu-etxean, bederatzigarren hilabethean;

eta su-untzi bat ikhatzez bethea phausatua zen haren aitzinean.

23. Eta Judik irakurtu zituenean hirur edo laur plama, erregek ebaki

zuen liburua iskribauaren kanisaz eta su-untziko sura arthiki zuen, untzian

zen suan erre arteo liburu guzia.

24. Eta errege eta haren zerbitzari guziak, solas hekiek oro aditu

zituztenak, etziren lotsatu eta etzituzten beren soinekoak phorroskatu.

25. Guzia gatik Elnathanek, Dalaiasek eta Gamariasek zeiher egin

zioten erregeri, liburua etzezan erre; eta harek etzituen entzun.

Jean Pierre Duvoisin

26. Eta erregek manatu zituen Jeremiel, Ameleken semea; Saraias,

Ezrielen semea, eta Selemias, Abdeelen semea, har zetzazten Baruk iskribaua

eta Jeremias profeta; bainan Jaunak gorde zituen.

27. Eta erregek erre zuen ondoan liburua eta Barukek Jeremiasen

ahotik iskribatu solasak, Jaunak hitz egin zaroen Jeremias profetari, zioelarik:

28. Har zazu berriz bertze liburu bat, eta iskriba zatzu hartan aitzineko

solas guziak, Joakinek, Judako erregek erre duen lehenbiziko liburuan

zirenak.

29. Eta Joakini, Judako erregeri, erranen diozu: Hau dio Jaunak: Hik

erre duk liburu hura, hinioelarik Zertako iskribatu duzu hortan berri hau:

Babilonako errege zalhuki ethorriren da, eta lur hau xahuturen du, eta

huntarik geldiaraziren ditu gizona eta azienda?

30. Aria hortaz, hau dio Jaunak Judako errege Joakinen kontra:

Dabiden tronuaren gainean ez da izanen horren ganik ilkhiko denik, eta

horren hilikia arthikia egonen da egunaz beroari eta gabaz hormari.

31. Horren gaixtakeriak bilhaturen ditut horren kontra, horren ganikako

umeen kontra eta horren zerbitzarien kontra; eta hekien gainera, eta

Jerusalemdarren gainera, eta Judako gizonen gainera erakharriren ditut,

entzun nahi ez nindutelarik agindu diozkatedan gaitz guziak.

32. Jeremiasek hartu zuen beraz bertze liburu bat, eta eman zaroen

Baruki, Neriasen seme iskribauari, zeinak hartan Jeremiasen ahotik iskribatu

baitzituen, Joakinek, Judako erregek, suan erre zuen liburuko hitz

guziak; eta bertzalde berhatuak izan ziren bertze asko solas lehenago

iskribatuak izan etzirenak.

XXXVII. KAP.

1. Sedezias erregea, Josiasen semea, erreginatu zen, Jekonias,

Joakinen semearen orde; Nabukodonosorrek, Babilonako erregek, hura

ezarri baitzuen Judako lurrean errege.

2. Eta, ez hura, ez haren zerbitzariak, ez lurreko populua, etziren

ethordun izatu, Jaunak, Jeremias profetaren arartekoz, erran ziozkaten

solasei.

3. Eta Sedezias erregeak bidali zituen Jukal, Selemiasen semea, eta

Sophonias, apheza, Maasiasen semea, Jeremias profeta gana, zioelarik:

Guretzat othoitzazu gure Jainko Jauna.

4. Bada, Jeremias libroki zabilan populuaren erdian, ezik etzuten

oraino preso ezarri. Beraz, Faraonen armada ilkhi zen Egiptotik; eta hola-

669

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!