inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

664 BIBLE SAINDUA (II) Babilonako errege, eta ahotik ahora mintzaturen hatzaio, eta Babilonan sarthuko haiz. 4. Guzia gatik adi zazu Jaunaren hitza, Sedezias, Judako errege: Hau derrazu Jaunak: Ez haiz ezpatatik hilen, 5. Bainan bakean hilen haiz, eta hire arbaso hire aitzinean errege izatu direntzat egin diren errepenen arabera, orobat eginen dute hiretzat; eta deithoraturen haute, ai Jaunka hariz; nik erran baitut hori, dio Jaunak. 6. Eta Jeremias profetak hitz horiek guziak erran ziozkan Sedezias, Judako erregeri, Jerusalemen. 7. Eta Babilonako erregeren armada gudukatzen zen Jerusalemeren kontra, eta Judako hiri gelditzen ziren guzien kontra, Lakisen eta Azekaren kontra; ezen Judako hirietarik, haukiek ziren, hiri hazkar gelditzen zirenak. 8. Jaunaren ganik Jeremiasi ethorri hitza, Sedezias erregeak Jerusalemen populu guziarekin patu jo ondoan, oihu eginarazten zuelarik, 9. Batbederak bere sehiak, Hebrear muthil eta neskatoak, librorik igor zetzan; eta etzezaten behinere hekien gainean jauntasunik erabil, erran nahi da gainean jauntasunik eta bere anaiaren gainean. 10. Beraz aitzindariek orok eta populu guziak entzun zuten eta patu bat egin, batbederak librorik igortzeko bere muthila eta bere neskatoa, eta gehiago hekien gainean ez erabiltzeko nausitasunik: aditu zuten beraz eta sehiak librorik igorri. 11. Bainan bihurtu ziren gero; libro utzi zituzten muthil, neskatoak, berriz hartu eta sehitasunera bortxatu zituzten. 12. Eta Jeremiasi mintzatu zitzaioen Jauna, zioelarik: 13. Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Nik zuen arbasoekin batasun egin izan dut, Egiptoko lurretik, gathibutasuneko etxetik atheratu zaituztedan egunean, nioelarik: 14. Zazpi urthe betheko direnean, batbederak utz beza bere anaia Hebrearra, saldua izan zaioena; eta sei urthez zerbitzaturen zaitu, eta gero zure ganik igorriren duzu libro; eta zuen arbasoek ez naute entzun, eta ez dute makhurtu beren beharria. 15. Eta zuek bihurtu zineten egun, eta egin zinduten ene begietan zuzen dena, bakhotxak libertate oihu eginez bere adiskidearentzat; eta ene aitzinean egin zinduten patua, ene izenaz deithua den etxean. 16. Eta gibelerat egin, eta ene izena laidatu duzue; eta bihurrarazi ditutzue, zeinek zuen muthila, zeinek zuen neskatoa, libro eta beren buruen nausi igorri zintuzten ondoan; eta azpikotu ditutzue, zuen muthil eta neskato izan ditezen. Jean Pierre Duvoisin 17. Aria hortaz hau dio Jaunak: Ez nauzue entzun, zeinek bere anaiari, zeinek bere adiskideari libertatearen emateko; huna non ematen darotzuedan nik zuen libertatea ezpataren, izurrite eta gosetearen azpian erortzekoa, dio Jaunak; eta lurreko erresuma guziei emanen zaituztet, asaldutan biziaraz zaitzazteten. 18. Eta emanen ditut gizonak, enekilako batasuna hautsi dutenak, eta begiratu ez dituztenak patuko hitzak, zeinetaz hitzartuak baitziren ene aitzinean, hala-nola bi erdi egin duten ergia eta zeinaren zathien artetik iragan baitire; 19. Judako buruzagiak eta Jerusalemgoak, ebakiak eta aphezak eta lurreko populu guzia, ergiaren bi erdien artetik iragan direnak; 20. Eta arthikiren ditut beren etsaien eskuetara, bizia khendu nahiz bilhatzen dituztenen eskuetara; eta hekien gorphutzak izanen dire zeruko hegastinen eta lurreko basabereen hazkurri. 21. Eta Sedezias, Judako errege, eta haren azpiko aitzindariak emanen ditut beren etsaien eskuetara, bizia khendu nahiz bilhatzen dituztenen eskuetara, eta Babilonako erregeren armaden eskuetara, zeinek zuen ganik gibelerat egin baitzuten. 22. Huna nik manatzen dudala, dio Jaunak; eta nik bihurraraziren ditut armada hekiek hiri huntara, hunen kontra dire gudukaturen; hartuko dute eta suz erreko; eta Judako hiriak mortu eginen ditut, ez baita nihor egonen horietan. XXXV. KAP. 1. Joakin, Josiasen seme, Judako erregeren egunetan Jeremiasi ethorri zitzaioen hitza Jauna ganik, erranez: 2. Zoaz Errekabarren etxera; mintza zakiozkite, eta sarraraz zatzu Jaunaren etxean, khutxategiko salha batera, eta emanen diozute arnoa edatera. 3. Eta hartu nituen Jezonias, Jeremiasen seme, Habsaniasen arresemea, eta haren anaiak, eta haren seme guziak, eta Errekabarren etxea oro; 4. Eta sarrarazi nituen Jaunaren etxean, Hananen semeen khutxategira, (Nanan baitzen Jeiedebasen, Jainkoaren gizonaren semea); eta salha hura zen buruzagien khutxategiaren aldean, eta Selumen seme Maasiasen khutxategiaren gainean; Maasias baitzen ezkaratzaina. 5. Eta Errekabarren etxeko umeen aitzinean ezarri nituen xatak eta basoak arnoz betherik, eta erran nioten: Edan zazue arnoa. 665

666 BIBLE SAINDUA (II) 6. Ihardetsi zuten: Ez dugu arnorik edanen, zeren Jonadabek, Errekaben semeak, gure aitak, manatu baikaitu, zioelarik: Ez zuek, ez zuen umeek ez duzue arnorik edanen egun-eta-iguzki; 7. Ez duzue, ez etxerik eginen, ez hazirik erainen, ez mahastirik landatuko, ez-eta izanen; bainan zuen bizi guzian olhetan izanen duzue zuen egoitza, luzez bizi zaitezten zuen erromeria daramazuen lurrean. 8. Gure aita Jonadab Errekaben semearen hitzari ethordun izatu gare beraz manatu darozkigun gauza guzietan, haletan non ez baitugu arnorik edan gure bizi guzian, ez guk, ez gure emazteek, ez gure seme-alabek. 9. Eta etxerik ez dugu egin egoteko; eta ez dugu izatu ez mahasti, ez landa, ez eraintzarik; 10. Bainan egotu gare olhetan, eta gure aita Jonadabek manatu darozkigun guzietan ethordun izan gare. 11. Nabukodonosor, Babilonako errege, igan denean ordean gure lurrera, erran izan dugu: Zatozte, sar gaitezen Jerusalemen, Kaldearren armadaren eta Siriako armadaren ihes; eta Jerusalemen gaudezi. 12. Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilkhi zitzaioen, zioelarik: 13. Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Zoaz eta errozute Judako gizonei eta Jerusalemdarrei. Ez othe duzue behinere kridantza onhetsiren, ene hitzei ethordun izateko? dio Jaunak. 14. Jonadab, Errekaben semearen solasak garai atheratu dire: bere semeei manatu zioten etzezaten arnorik edan; eta orai arteo ez dute edan, zeren ethordun izan baitire beren aitaren manuari; ni berriz, mintzatu natzaitzue, goizetik jaikiz eta mintzatuz, eta etzaizkidate ethordun izatu. 15. Eta igorri darozkitzuet ene zerbitzari guziak, profetak, goizetik jaikiz, bidaliz eta erranez: Bihur zaitezte, zein zuen bide tzarretik; ont zatzue zuen lehiak, ez jarraik jainko arrotzei, eta ez bezatzue zerbitza; eta egonen zarete, zuei eta zuen arbasoei eman darotzuedan lurrean; eta ez duzue eman beharria, eta ez nauzue entzun. 16. Jonadaben, Errekabaden semearen umeek gothorki begiratu dute beraz beren aitak manatu ziotena; aldiz populu hori etzait ethordun izatu. 17. Aria hortaz dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Huna non Judaren eta Jerusalemdar guzien gainera erakharriren dudan, hekien kontra erran dudan atsekabe guzia; zeren mintzatu bainatzaiote, eta ez baitute entzun; deithu baititut, eta ez baitute ihardetsi. 18. Errekabarren etxeari berriz, erran zaroen Jeremiasek: Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo erregek: Zuen aita Jonadaben manamenduari ethordun izatu zaretelakotz, eta haren manu guzia begiratu, eta harek manatu guziak egin ditutzuelakotz; Jean Pierre Duvoisin 19. Aria hortaz hau dio Jaunak, armadetako Jainkoak: Errekaben seme Jonadaben errotik ez da nihoizko egunetan eskasturen gizona, ene aitzinean egonen dena. XXXVI. KAP. 1. Eta Joakin, Josiasen seme, Judako erregeren laugarren urthean, gerthatu zen Jeremiasi ilkhi zitzaioela Jauna ganik hitza hau, zioelarik: 2. Har zazu liburu bat, eta hartan iskriba zatzu nik zuri Israelen kontra, Judaren kontra eta jendaki guzien kontra erran izan darozkitzudan hitz guziak, ni mintzatu natzaitzun egunetik, Josiasen egunetarik eta egungo eguna arteo; 3. Hean, Judako etxeak aditurik hekiei egin gogo diozkatedan gaizki guziak, norbera itzuliko den bere bide guziz tzarretik, eta ene begithartea ont diozotedan hekien gaixtakeriari eta bekhatuari. 4. Jeremiasek deithu zuen beraz Baruk, Neriasen semea; eta Barukek liburu batean iskribatu zituen Jeremiasen ahotik, Jaunak hari erran solas guziak. 5. Eta Jeremiasek manatu zuen Baruk, erraten zioelarik: Ni hertsia naiz eta ez naiteke sar Jaunaren etxean. 6. Sar zaite zu beraz eta liburutik irakur zatzu ene ahotik iskribatu ditutzun Jaunaren hitzak, populuak aditzen duelarik Jaunaren etxean, barur egun batez; bertzalde, Juda guziak aditzen duelarik, irakur zatzu hango hirietarik ethorriko direnei; 7. Hean othoitz bat hekien ahotik eroriko den Jaunaren aitzinean, eta batbedera itzuliko den bere bide guziz tzarretik; zeren gaitzak baitira irakidura eta sepha, zeinekin Jauna mintzatu baita populu horren kontra. 8. Eta Barukek, Neriasen semeak, egin zuen Jeremias profetak manatu guzien arabera, Jaunaren etxean liburutik irakurtuz Jaunaren hitzak. 9. Bada, Joakin, Josiasen semea, Judako erregeren bortzgarren urthean, bederatzigarren hilabethean, gerthatu zen barur bat oihu egin zutela Jaunaren aitzinean Jerusalemen populu guziari, eta Judako hirietarik Jerusalemera murruka ethorri zen oste guziari. 10. Eta Barukek liburutik irakurtu zituen Jeremiasen hitzak Jaunaren etxean, Saphanen seme Gamarias iskribauaren khutxategian, gaineko ezkaratzean, Jaunaren etxeko athe berriko sartzean, populu guziak aditzen zuelarik. 11. Eta Mikeasek, Gamariasen seme Saphanen arresemeak, aditu zituenean liburutik Jaunaren hitz guziak, 667

666

BIBLE SAINDUA (II)

6. Ihardetsi zuten: Ez dugu arnorik edanen, zeren Jonadabek,

Errekaben semeak, gure aitak, manatu baikaitu, zioelarik: Ez zuek, ez

zuen umeek ez duzue arnorik edanen egun-eta-iguzki;

7. Ez duzue, ez etxerik eginen, ez hazirik erainen, ez mahastirik landatuko,

ez-eta izanen; bainan zuen bizi guzian olhetan izanen duzue zuen

egoitza, luzez bizi zaitezten zuen erromeria daramazuen lurrean.

8. Gure aita Jonadab Errekaben semearen hitzari ethordun izatu gare

beraz manatu darozkigun gauza guzietan, haletan non ez baitugu arnorik

edan gure bizi guzian, ez guk, ez gure emazteek, ez gure seme-alabek.

9. Eta etxerik ez dugu egin egoteko; eta ez dugu izatu ez mahasti, ez

landa, ez eraintzarik;

10. Bainan egotu gare olhetan, eta gure aita Jonadabek manatu darozkigun

guzietan ethordun izan gare.

11. Nabukodonosor, Babilonako errege, igan denean ordean gure

lurrera, erran izan dugu: Zatozte, sar gaitezen Jerusalemen, Kaldearren

armadaren eta Siriako armadaren ihes; eta Jerusalemen gaudezi.

12. Eta Jaunaren hitza Jeremiasi ilkhi zitzaioen, zioelarik:

13. Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Zoaz eta errozute

Judako gizonei eta Jerusalemdarrei. Ez othe duzue behinere kridantza

onhetsiren, ene hitzei ethordun izateko? dio Jaunak.

14. Jonadab, Errekaben semearen solasak garai atheratu dire: bere

semeei manatu zioten etzezaten arnorik edan; eta orai arteo ez dute edan,

zeren ethordun izan baitire beren aitaren manuari; ni berriz, mintzatu

natzaitzue, goizetik jaikiz eta mintzatuz, eta etzaizkidate ethordun izatu.

15. Eta igorri darozkitzuet ene zerbitzari guziak, profetak, goizetik

jaikiz, bidaliz eta erranez: Bihur zaitezte, zein zuen bide tzarretik; ont

zatzue zuen lehiak, ez jarraik jainko arrotzei, eta ez bezatzue zerbitza; eta

egonen zarete, zuei eta zuen arbasoei eman darotzuedan lurrean; eta ez

duzue eman beharria, eta ez nauzue entzun.

16. Jonadaben, Errekabaden semearen umeek gothorki begiratu dute

beraz beren aitak manatu ziotena; aldiz populu hori etzait ethordun izatu.

17. Aria hortaz dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Huna non

Judaren eta Jerusalemdar guzien gainera erakharriren dudan, hekien kontra

erran dudan atsekabe guzia; zeren mintzatu bainatzaiote, eta ez baitute

entzun; deithu baititut, eta ez baitute ihardetsi.

18. Errekabarren etxeari berriz, erran zaroen Jeremiasek: Hau dio

armadetako Jaunak, Israelgo erregek: Zuen aita Jonadaben manamenduari

ethordun izatu zaretelakotz, eta haren manu guzia begiratu, eta harek

manatu guziak egin ditutzuelakotz;

Jean Pierre Duvoisin

19. Aria hortaz hau dio Jaunak, armadetako Jainkoak: Errekaben

seme Jonadaben errotik ez da nihoizko egunetan eskasturen gizona, ene

aitzinean egonen dena.

XXXVI. KAP.

1. Eta Joakin, Josiasen seme, Judako erregeren laugarren urthean,

gerthatu zen Jeremiasi ilkhi zitzaioela Jauna ganik hitza hau, zioelarik:

2. Har zazu liburu bat, eta hartan iskriba zatzu nik zuri Israelen kontra,

Judaren kontra eta jendaki guzien kontra erran izan darozkitzudan

hitz guziak, ni mintzatu natzaitzun egunetik, Josiasen egunetarik eta egungo

eguna arteo;

3. Hean, Judako etxeak aditurik hekiei egin gogo diozkatedan gaizki

guziak, norbera itzuliko den bere bide guziz tzarretik, eta ene begithartea

ont diozotedan hekien gaixtakeriari eta bekhatuari.

4. Jeremiasek deithu zuen beraz Baruk, Neriasen semea; eta Barukek

liburu batean iskribatu zituen Jeremiasen ahotik, Jaunak hari erran solas

guziak.

5. Eta Jeremiasek manatu zuen Baruk, erraten zioelarik: Ni hertsia

naiz eta ez naiteke sar Jaunaren etxean.

6. Sar zaite zu beraz eta liburutik irakur zatzu ene ahotik iskribatu

ditutzun Jaunaren hitzak, populuak aditzen duelarik Jaunaren etxean,

barur egun batez; bertzalde, Juda guziak aditzen duelarik, irakur zatzu

hango hirietarik ethorriko direnei;

7. Hean othoitz bat hekien ahotik eroriko den Jaunaren aitzinean, eta

batbedera itzuliko den bere bide guziz tzarretik; zeren gaitzak baitira irakidura

eta sepha, zeinekin Jauna mintzatu baita populu horren kontra.

8. Eta Barukek, Neriasen semeak, egin zuen Jeremias profetak manatu

guzien arabera, Jaunaren etxean liburutik irakurtuz Jaunaren hitzak.

9. Bada, Joakin, Josiasen semea, Judako erregeren bortzgarren urthean,

bederatzigarren hilabethean, gerthatu zen barur bat oihu egin zutela

Jaunaren aitzinean Jerusalemen populu guziari, eta Judako hirietarik

Jerusalemera murruka ethorri zen oste guziari.

10. Eta Barukek liburutik irakurtu zituen Jeremiasen hitzak Jaunaren

etxean, Saphanen seme Gamarias iskribauaren khutxategian, gaineko ezkaratzean,

Jaunaren etxeko athe berriko sartzean, populu guziak aditzen zuelarik.

11. Eta Mikeasek, Gamariasen seme Saphanen arresemeak, aditu

zituenean liburutik Jaunaren hitz guziak,

667

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!