inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

ere ageria, haren eskutik har dezazun dirua, eta othoitz dezazun ethor dadien ene ezteietara. 4. Alabainan zerorrek badakizu ene aitak egunak khondatzen dituela; eta egun bat gehiago berantzen balin badut, haren arima atsekabetan jarriko da. 5. Eta ikhusten ere duzu nola othoiztu nauen Erraguelek, eta ezin arbuia dezakedala haren othoitza. 6. Orduan Errafaelek harturik Erraguelen muthiletarik laur eta bi kamelu goan zen Erraies, Mediarren hirira; eta aurkhiturik Gabelo bihurtu zaroen bere ageria, eta haren ganik diru guzia hartu zuen. 7. Jakintsun egin zuen Tobias gazteari gerthatu guziez, eta berekin ezteietara ethorrarazi zuen. 8. Gabelo sarthu zenean Erraguelen etxean, Tobias atzeman zuen mahainean; eta Tobias jaikirik, elkhar besarkatu zuten; Gabelok nigar egin zuen; benedikatu zuen Jainkoa, 9. Eta erran zuen: Israelgo Jainkoak benedika bezaitza, zeren zaren gizon prestu, zuzen, Jainkoaren beldur denaren eta karitate-egilearen seme; 10. Eta benedizionea hel bedi zure emaztearen eta zuen ahaideen gainera; 11. Eta ikhus betzatzue zuen haurrak eta zuen haurren haurrak hirugarren eta laugarren belhauneraino; eta zuen ondoregoa benedikatua izan bedi menderen mendetan erreginatzen den Israelgo Jainkoaz. 12. Eta guziak, Halabiz, erran ondoan, jarri ziren mahainean; bainan ezteietako barazkaria ere Jaunaren beldurrarekin egin zuten. X. KAP. 1. Bainan Tobiasek luzatzen zuelarik bere ezkontzaren ariaz, haren aita grinan zen, eta erraten zuen: Zertako luzatzen duela uste duzu ene semeak, edo zerk daduka han? 2. Uste duzu Gabelo hil dela eta nihork ez daroela bihurtzen dirua? 3. Bada, ilhuntzen hasi zen bera, eta Ana haren emaztea harekin; eta biak nigarrez abiatu ziren, beren semea etzitzaiotelakotz egun bereziko bihurtzen hekien aitzinera. 4. Eta amak ixurtzen zituen ezin sosegatuzko nigarrak, eta erraten zuen: Ai! ai enea! ai ene semea! zertako igorri zaitugu bidez bide, gure begietako argia, gure zahartzeko makhila, gure biziko gozoa, gure odolaren igurikitza? BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 5. Zu bakharra baithan gintuen oro batean, eta etzintugun gu ganik urrundu behar. 6. Tobiasek erraten zaroen: Zaude ixilik eta ez asalda; gure semea ongi da; gizon aski fidelarekin igorri dugu. 7. Bainan harek niholaz etzukeen onik, bainan egun oroz atheratuz begira egoten zen, eta bazabilan bide guziak gaindi zeinetarik hura itzuliko zelako pheskiza iduritzen baitzaroen, hura urrunera ethortzen ikhusi nahiz, ahal bazen. 8. Bizkitartean Erraguelek erraten zaroen bere suhiari: Zaude hemen, eta nik zure berri onekin igorriko darot mandatari bat zure aita Tobiasi. 9. Tobiasek ihardetsi zaroen: Badakit nik ene aitak eta ene amak orai khondatzen dituztela egunak, eta hekien izpiritua oinhazetan dago hekien baithan. 10. Eta nola Erraguelek hainitz solasez othoiztu baitzuen Tobias, eta hunek ez baitzuen niholaz ere entzun nahi, Erraguelek erran zarozkan Sara eta bere ontasun guzien erdiak muthil, neskatxa, arthalde, kamelu, behitan, eta diru hainitz, eta bere ganik igorri zuen osasunarekin eta bozkarioarekin, 11. Zioelarik: Jaunaren aingeru saindua izan bedi zuen bidean, gaitzik gabe bida betzaitzazte; gauza guziak zuen ait-amen inguruan ongi atzeman betzatzue, eta ene begiek hil nadien baino lehen ikhus betzate zuen haurrak. 12. Eta ait-amek beren alaba harturik, besarkatu eta goatera utzi zuten, 13. Erraten ziotelarik ohora zetzan bere aitaginarreba eta amaginarreba, maitha bere senharra, antola familia, manaia etxea, eta estakurugabea erakhuts zezan bere burua. XI. KAP. 1. Eta nola itzultzen baitziren, hamekagarren egunean heldu ziren Karanera, zeina Ninibetik bidez erditan baita. 2. Eta aingeruak erran zuen: Tobias anaia, badakizu nola utzi duzun zure aita. 3. Baldin beraz zure gogarako bada, goazin gu aitzinean, eta zure sehiak emeki jarraikiko dira gure bideari, zure emazte eta aziendekin batean. 4. Eta nola aitzinerat goateko solas hori ongi hartua izan baitzen, Tobiasi erran zaroen Errafaelek: Har zazu zurekin arrainaren mina, ezen 64 65

horren beharra izanen da. Hartarakoz Tobiasek hartu zuen minetik, eta goan ziren. 5. Bada, Ana egun oroz bide-bazterrean jarria egoten zen mendi-bizkar batean, nondik urrunera ikhus baitzezakeen. 6. Eta handik goaitean zagoelarik bere semearen ethortzeari, urrunera ikhusi zuen, eta berehala ezagutu zuen bere seme heldu zena; eta lasterka goanik, bere senharrari berria eman zaroen, zioelarik: Huna non heldu den zure semea. 7. Eta Errafaelek Tobiasi erran zaroen: Zure etxean sarthu bezain sarri, adora zazu berehala zure Jainko Jauna, eta eskerrak bihurtzen diozkatzularik, hurbil zaite zure aitaren gana eta besarka zazu. 8. Eta berehala haren begiak fereka zatzu zurekin ekhartzen duzun arrain-minaz; jakizu ezen haren begiak laster idekiko direla; zure aitak ikhusiko du zeruko argia, eta zure ikhusteak bozkariotan ezarriko du. 9. Orduan, bidean jarraiki zitzaioten xakhurra lasterka goan zen aitzinerat, eta berri-emaile heldu den bat iduri, buztana higituz erakhusten zuen bere atsegina. 10. Eta aita itsua jaikirik, zangoz haztaka abiatu zen lasterrez; eta muthil bati emanik eskua, jo zuen bere semearen bidera. 11. Eta bereganatuz besarkatu zuen bere emaztearekin, eta biak atseginez nigarrez hasi ziren. 12. Eta Jainkoa adoratu eta hari eskerrak bihurtu ondoan, jarri ziren. 13. Orduan Tobiasek harturik arrainaren minetik, ferekatu zituen bere aitaren begiak. 14. Eta oren-erdi bat hurran iguri egon zen, eta zamarra abiatu zen haren begietarik ilkhitzen, arroltzearen larrua iduri. 15. Tobias hari lothurik, atheratu zuen bere aitaren begietarik, eta ordu berean bixta izan zuen. 16. Eta Jainkoa goresten zuten berak, bere emazteak eta hura ezagutzen zuten guziek. 17. Eta Tobiasek erraten zuen: Benedikatzen zaitut, Israelgo Jainko Jauna, zeren nauzun gaztigatu eta sendatu, eta huna non ikhusten dudan Tobias ene semea. 18. Halaber Sara haren semearen emaztea eta haren sehi guziak osagarritan, aziendak, kameluak eta emaztearen dirutze handia, eta Gabeloren ganik izatu diru hura ere, zazpi egunen buruan sarthu ziren. 19. Tobiasek bere burhasoei erran zarozten Jainkoak egin zarozkan ongi guziak hura laguntzen zuen gizonaren bidez. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 20. Akior eta Nabath Tobiasen kusiak, Tobiasen gana ethorri ziren bozkariotan, dohatsu zerratelarik Jainkoak haren inguruan erakhutsi zituen ongi guziez. 21. Eta zazpi egunez barazkariak eginez, guziak bozkario handitan ibili ziren. XII. KAP. 1. Orduan Tobiasek deithu zuen bere semea eta erran zaroen: Zer eman diozoguke zurekin izatu den gizon saindu huni? 2. Tobiasek ihardetsi zaroen bere aitari: Aita, zer sari emanen diogu? edo zer izan ditake hunen ongi eginen bethe? 3. Eraman eta erakharri nau, hunek hartu du Gabeloren ganik dirua, hunek izanarazi darot ene emaztea, hunek hastandu du haren ganik debrua, bozkarioz bethe ditu haren burhasoak, ilkhi nau neroni arrainaren ahotik, zeroniri ere ikhusarazi darotzu zeruetako argia, eta hunen bidez gure ontasun guziez betheak. Zer emanen ahal diogu horietaz gai denik? 4. Bainan galdegiten darotzut, ene aita, othoitz dezazun har dezan, gutiegi ez bazaio, ekharri ditugun guzien erdia. 5. Aita-semeek aingerua deithurik, bazterrerat hartu zuten, eta othoizka hasi zitzaizkon, beretzat nahi izan zetzan othoi onhetsi ekharri zituzten guzien erdiak. 6. Orduan aingeruak erran zaroeten ixilka: Benedika zazue zeruko Jainkoa, eta bizi diren guzien aitzinean emozue aithor, zeren duen zuen gainera ilkhiarazi bere urrikalmendua. 7. Ezen on da erregeren gauza gordea gerizatzea, bainan ohoragarri da Jainkoaren egintzen agertzea eta aithortzea. 8. Othoitza barurarekin eta karitatearekin, urhe-meten biltzea baino hobe da; 9. Zeren karitateak itzurrarazten baitu heriotzeari, harek garbitzen du bekhatuetarik, eta aurkhiarazten ditu urrikalpena eta bethiereko bizitzea. 10. Bainan bekhatua eta tzarkeria egiten dituztenak, beren arimen etsai dira. 11. Agertzen darotzuet beraz egia, eta ez darotzuet gerizatuko gauza gordea. 12. Nigarrekin othoitz egiten zinduenean, hilak ehorzten zintuenean, eta zure onthuruntza utzirik, hilak egunaz zure eta hean gordetzen eta gabaz ehorzten zintuenean, nik eskaini izan diot Jaunari zure othoitza. 66 67

horren beharra izanen da. Hartarakoz Tobiasek hartu zuen minetik, eta

goan ziren.

5. Bada, Ana egun oroz bide-bazterrean jarria egoten zen mendi-bizkar

batean, nondik urrunera ikhus baitzezakeen.

6. Eta handik goaitean zagoelarik bere semearen ethortzeari, urrunera

ikhusi zuen, eta berehala ezagutu zuen bere seme heldu zena; eta lasterka

goanik, bere senharrari berria eman zaroen, zioelarik: Huna non

heldu den zure semea.

7. Eta Errafaelek Tobiasi erran zaroen: Zure etxean sarthu bezain

sarri, adora zazu berehala zure Jainko Jauna, eta eskerrak bihurtzen diozkatzularik,

hurbil zaite zure aitaren gana eta besarka zazu.

8. Eta berehala haren begiak fereka zatzu zurekin ekhartzen duzun

arrain-minaz; jakizu ezen haren begiak laster idekiko direla; zure aitak

ikhusiko du zeruko argia, eta zure ikhusteak bozkariotan ezarriko du.

9. Orduan, bidean jarraiki zitzaioten xakhurra lasterka goan zen aitzinerat,

eta berri-emaile heldu den bat iduri, buztana higituz erakhusten zuen

bere atsegina.

10. Eta aita itsua jaikirik, zangoz haztaka abiatu zen lasterrez; eta

muthil bati emanik eskua, jo zuen bere semearen bidera.

11. Eta bereganatuz besarkatu zuen bere emaztearekin, eta biak atseginez

nigarrez hasi ziren.

12. Eta Jainkoa adoratu eta hari eskerrak bihurtu ondoan, jarri ziren.

13. Orduan Tobiasek harturik arrainaren minetik, ferekatu zituen

bere aitaren begiak.

14. Eta oren-erdi bat hurran iguri egon zen, eta zamarra abiatu zen

haren begietarik ilkhitzen, arroltzearen larrua iduri.

15. Tobias hari lothurik, atheratu zuen bere aitaren begietarik, eta

ordu berean bixta izan zuen.

16. Eta Jainkoa goresten zuten berak, bere emazteak eta hura ezagutzen

zuten guziek.

17. Eta Tobiasek erraten zuen: Benedikatzen zaitut, Israelgo Jainko

Jauna, zeren nauzun gaztigatu eta sendatu, eta huna non ikhusten dudan

Tobias ene semea.

18. Halaber Sara haren semearen emaztea eta haren sehi guziak osagarritan,

aziendak, kameluak eta emaztearen dirutze handia, eta

Gabeloren ganik izatu diru hura ere, zazpi egunen buruan sarthu ziren.

19. Tobiasek bere burhasoei erran zarozten Jainkoak egin zarozkan

ongi guziak hura laguntzen zuen gizonaren bidez.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

20. Akior eta Nabath Tobiasen kusiak, Tobiasen gana ethorri ziren

bozkariotan, dohatsu zerratelarik Jainkoak haren inguruan erakhutsi

zituen ongi guziez.

21. Eta zazpi egunez barazkariak eginez, guziak bozkario handitan

ibili ziren.

XII. KAP.

1. Orduan Tobiasek deithu zuen bere semea eta erran zaroen: Zer

eman diozoguke zurekin izatu den gizon saindu huni?

2. Tobiasek ihardetsi zaroen bere aitari: Aita, zer sari emanen diogu?

edo zer izan ditake hunen ongi eginen bethe?

3. Eraman eta erakharri nau, hunek hartu du Gabeloren ganik dirua,

hunek izanarazi darot ene emaztea, hunek hastandu du haren ganik

debrua, bozkarioz bethe ditu haren burhasoak, ilkhi nau neroni arrainaren

ahotik, zeroniri ere ikhusarazi darotzu zeruetako argia, eta hunen

bidez gure ontasun guziez betheak. Zer emanen ahal diogu horietaz gai

denik?

4. Bainan galdegiten darotzut, ene aita, othoitz dezazun har dezan,

gutiegi ez bazaio, ekharri ditugun guzien erdia.

5. Aita-semeek aingerua deithurik, bazterrerat hartu zuten, eta

othoizka hasi zitzaizkon, beretzat nahi izan zetzan othoi onhetsi ekharri

zituzten guzien erdiak.

6. Orduan aingeruak erran zaroeten ixilka: Benedika zazue zeruko

Jainkoa, eta bizi diren guzien aitzinean emozue aithor, zeren duen zuen

gainera ilkhiarazi bere urrikalmendua.

7. Ezen on da erregeren gauza gordea gerizatzea, bainan ohoragarri

da Jainkoaren egintzen agertzea eta aithortzea.

8. Othoitza barurarekin eta karitatearekin, urhe-meten biltzea baino

hobe da;

9. Zeren karitateak itzurrarazten baitu heriotzeari, harek garbitzen du

bekhatuetarik, eta aurkhiarazten ditu urrikalpena eta bethiereko bizitzea.

10. Bainan bekhatua eta tzarkeria egiten dituztenak, beren arimen

etsai dira.

11. Agertzen darotzuet beraz egia, eta ez darotzuet gerizatuko gauza

gordea.

12. Nigarrekin othoitz egiten zinduenean, hilak ehorzten zintuenean,

eta zure onthuruntza utzirik, hilak egunaz zure eta hean gordetzen eta

gabaz ehorzten zintuenean, nik eskaini izan diot Jaunari zure othoitza.

66 67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!