inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

628 9. Zazpitan erdi dena hebaindu da, ahitu da haren arima; harentzat iguzkia etzan da, egun argi zelarik oraino; ahalkatu eta gorritu da; eta haren ganik gelditu diren umeak, beren etsaien aitzinean emanen ditut ezpataren ahoari, dio Jaunak. 10. Zorigaitz niri, oi ene ama Zertako egin nauzu, oi khimeretako gizona, makhurretako gizona lur guziaren gainean? Lukuruzko mailegurik ez dut ez egin, ez hartu, eta orok madarikatzen naute. 11. Jaunak dio: Ala! Zutarik gelditzen direnek zorion izanen dutela, atsekabearen orduan laguntzera ethorriren natzaitzula, eta hesturako orduan zure etsaiaren kontra ilkhiren naizela. 12. Burdina eta kobrea ipharraldeko burdinari iratxikiren othe dire? 13. Zure bekhatu guzien gatik, harrapakara urrurik emanen ditut zure ontasun eta aberastasunak zure eremu guzietan. 14. Eta ezagutzen ez duzun lur batetarik erakharriren ditut zure etsaiak; zeren ene irakiduran sua biztu baita, eta zuen gainera garturen da. 15. Zuk ezagutzen nauzu, Jauna; orhoit zaite nitaz, eta ikhustera zatozkit, eta ondotik ditudan ixterbegietarik malda nezazu; ez izan nagi ene laguntzera; badakizu zure gatik jasaiten dudala laidoa. 16. Aurkhitu ditut zure hitzak eta hekietaz hazi naiz; eta zure solasa egin da ene bihotzaren goiheregarri eta bozkariagarri; zeren ene gainera deithua izan baita zure izena, oi armadetako Jainko Jauna. 17. Ez naiz dostatzen zirenen bilkhuan jarri; ez dut espanturik atheratu zure mandatari naizelakoz: bakhartasunean jarri naiz, zeren dixiduz bethe baituzu ene ahoa. 18. Bethikoa zertako egin da ene oinhazea, eta zertako ene zauri etsigarriak ez du sendatu nahi? Enetzat bilhakatu da hala-nola gutien-ustean agor aurkhitzen den ura. 19. Aria hortaz, hau erran darot Jaunak: Itzultzen bazare, itzuliren zaitut, eta ene aitzinean khordokarik gabe egonen zare; eta balios dena putrus denetik berezten baduzu, izanen zare ene ahoa bezala; populua itzuliren da zure gana, eta ez zu populuaren gana. 20. Eta populu horri emanen zaitut kobrezko harrasi hazkar bat bezala; eta zure kontra eginen dute gerla, eta ez dira nausituko; zeren ni zurekin bainaiz zure salbatzeko eta zure libratzeko, dio Jaunak. 21. Eta libraturen zaitut gaixtaginen eskutik, eta hazkarren eskutik atheraturen zaitut. XVI. KAP. 1. Eta Jauna mintzatu zait, zioelarik: BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 2. Ez duzu emazterik hartuko, eta semerik ez alabarik ez duzu toki hortan izanen. 3. Ezen hau dio Jaunak toki huntan sortzen diren seme-alabez, eta hekiei bizia eman dioten amez, eta aitez, zeinen odoletik sorthu baitire lur huntan: 4. Eritasun hilgarritarik hilen dire; ez dire, ez deithoratuak, ez ehortziak izanen; gorotza bezala lurraren gainean egonen dire; ezpatak eta goseteak xahutuko dituzte; eta hekien hilikiak izanen dire zeruko hegastinen eta lurreko basabereen bazka. 5. Ezen hau dio Jaunak: Ez sar barazkari bat den etxean; ez goan deithoratzera, ez hangoei gozakari ematera; zeren populu hortarik khendu baititut ene bakea, ene urrikalpen eta urrikalkortasunak. 6. Eta handi-ttipiak hilen dire lur hortan; ez dire izanen ez ehortziak, ez deithoratuak, eta nihork ez du hekien gatik bere burua sarraskituko, ezeta ilea murriztuko. 7. Eta horien artean deithoratzaileari ez diote ogia hautsiren, hil denaz gozakari emateko, eta edatera ez diote emanen bere ait-amen minaren eztitzeko. 8. Ez sar barazkariko etxera, hangoekin jartzeko, jateko eta edateko; 9. Zeren hau baitio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Hara non zure egunetan, eta zure begien aitzinean toki hortarik kenduko ditudan atseginezko oihuak eta bozkariozko irrintzinak, jaun esposaren kantuak eta andre esposarenak. 10. Eta solas haukiek oro populu horri eramanen ditutzunean, eta ihardetsiko darotzutenean: Zer ariaz Jaunak erabaki du gure gainera zorigaitz handi hori guzia? zer da gure gaizkia? zer da gure bekhatua, gure Jainko Jaunaren kontra egin dukeguna? 11. Erranen daroezu: Zuen aitek bazterrerat utzi bainaute, dio Jaunak; eta jainko arrotzen ondotik goan baitire, eta zerbitzatu eta adoratu baitituzte; eta ni utzi bainaute, eta ene legea ez baitute begiratu. 12. Bainan zuek gaizki gehiago egin duzue zuen aitek baino; ezen huna non batbedera dabilan bere bihotzeko tzartasunari jarraikiz, ni ez entzutea gatik. 13. Eta lur hortarik khenduko zaituztet zuek eta zuen aitek ezagutzen ez duzuen lur batera; eta han gau eta egun zerbitzatuko ditutzue jainko arrotzak, zeinek ez baitauzuete phausurik emanen. 14. Horren gatik, dio Jaunak, hara non heldu diren egunak, eta ez da gehiago erranen: Bizi bedi Jauna, Israelgo umeak Egiptoko lurretik atheratu dituena; 629

630 BIBLE SAINDUA (II) 15. Bainan: Bizi bedi Jauna, Israelgo umeak atheratu dituena ipharraldeko lurretik, eta lur guzietarik zeinetara iraizi baititut; eta gibelerat erakharriren ditut beren lurrera, hekien arbasoei nik emanera. 16. Hara non igorriren ditudan nik arrantzari asko, dio Jaunak, eta hainek arrantzaturen dituzte; eta gero igorriren diozkatet ihiztari asko, eta hainek ihiztaturen dituzte mendi, munho, har-zilo guzietan. 17. Alabainan ene begiak hekien bide guzien gainean daude; ez dire enetzat gordeak, eta ene populuaren tzarkeriak ez dire ene begientzat izan estaliak. 18. Eta lehenbizikorik bihurturen diotet beren gaixtakeria eta bekhatuen sari bikhuna; zeren duten khutsatu ene lurra beren idolentzat ixuri odolaz, eta izigarrikeriaz duten bethe ene primantza. 19. Jauna, ene sendotasuna, ene indarra, ene ihes-lekhua hesturako orduan; lurraren buruetarik zure gana ethorriko dire jendaiak, eta erranen dute: Egiazki gure arbasoak gezurraren, eta baliatu etzaioten hutsalkeriaren jabe izatu dire. 20. Gizonak bere buruari egin othe dezoke jainkorik? halakoak ez dire jainkoak. 21. Horren gatik, huna non erakhutsiren diotedan oraikoan, erakhutsiren diozkatet ene eskua eta ene ahala; eta jakinen dute Jauna dela ene izena. XVII. KAP. 1. Judaren bekhatua burdin-xiriaz eta diamantaren mokoaz iskribatua da, hekien bihotzaren zabaltasunean eta hekien aldareetako adarretan bernuzatua. 2. Hekien semeak orhoituko direnean mendi goretako beren aldare, luku eta zuhaitz hostotsuez, 3. Bazterretan sakrifizioak egiten dituztelarik; harrapakara emanen ditinat hire bekhatuen gatik hire eremu guzietan hire ahal, aberastasun eta lekhu gorak. 4. Eta geldituren haiz nik eman primantzatik gabetua, eta hire etsaiak zerbitzaraziren darozkinat ezagutzen ez dunan lurrean; zeren ene hasarreari eman dinonan su, bethi guzian hariko dun erretzen. 5. Hau dio Jaunak: Madarikatua gizona bere sinhestea gizonaren gainean duena, eta haragizko besoaren gainean bermatzen dena, eta zeinaren bihotzak Jauna ganik gibelerat egiten baitu. Jean Pierre Duvoisin 6. Ezen mortuan tamariska bezala izanen da, eta ona ez du ikhusiren ethorriko denean; bainan mortuan egonen da agorrerian, gatz-lur nihor ezin-egonezkoan. 7. Dohatsu gizona Jaunaren baithan dadukana bere sinhestea! Jauna izanen da haren igurikitza. 8. Eta izanen da uren bazterrean landatzen den zuhamua iduri, zeinak hezetasuneko alderat hedatzen baititu erroak; eta beroa ethorriko denean, ez da haren beldur izanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteko orduan ez da grinan izanen, eta ez da fruitu ekhartzetik behinere baratuko. 9. Gizonaren bihotza tzarra eta ezin-ikhartuzkoa da; nork ezagut hura? 10. Ni naiz Jauna, bihotz-ikharlea eta barneak frogatzen ditudana, batbederari bere bidearen eta bere asmuetako fruituen arabera emanen diodana. 11. Epherrak xitatzen ditu egin ez dituen arroltzeak: gizonak biltzen ditu aberastasunak, eta ez zuzenbidean; bere egunen erdian utziko ditu, eta haren azken orenean ageriko da haren erhokeria. 12. Ospearen tronua zeru goretan da hastetik; hura da gure sainduespeneko lekhua. 13. Jauna, zu zare Israelen igurikimena; zu uzten zaituzten guziak ahalketara eroriko dira; zure ganik gibelerat egiten dutenak lurrean izanen dira iskribatuak, zeren duten utzi Jauna, ur bizien ithurria. 14. Senda nezazu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba nezazu, eta salbatua izanen naiz, zeren zu baitzare ene leloa. 15. Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Ager bedi. 16. Eta ni ez naiz nahasi, zuri, ene artzainari jarraikiz; eta nik ez dut, dakizuna agiantzatu gizonaren eguna. Ene ahotik ilkhia, zure aitzinean zuzena izatu da. 17. Ez izan lazgarri niri, zu, ene pheskiza atsekabeetako egunean. 18. Ahalketara eror beitez niri jazartzen darotatenak, eta neror ez benedi ahalka; hekiek ikhara beitez, eta ni ez benedi ikhara; erakhar diozozute gainera atsekabezko eguna, eta leher zatzu leherpen bikhunaz. 19. Hau erran darot Jaunak: Zoaz, eta zaude populuko umeen athean, zeintarik sartzen eta ilkhitzen baitira Judako erregeak; zoaz Jerusalemeko athe guzietara, 20. Eta errozute: Judako erregeak, Juda guzia, Jerusalemdar guziak, athe haukietarik sartzen zaretenak, adi zazue Jaunaren hitza. 631

630

BIBLE SAINDUA (II)

15. Bainan: Bizi bedi Jauna, Israelgo umeak atheratu dituena ipharraldeko

lurretik, eta lur guzietarik zeinetara iraizi baititut; eta gibelerat

erakharriren ditut beren lurrera, hekien arbasoei nik emanera.

16. Hara non igorriren ditudan nik arrantzari asko, dio Jaunak, eta

hainek arrantzaturen dituzte; eta gero igorriren diozkatet ihiztari asko, eta

hainek ihiztaturen dituzte mendi, munho, har-zilo guzietan.

17. Alabainan ene begiak hekien bide guzien gainean daude; ez dire

enetzat gordeak, eta ene populuaren tzarkeriak ez dire ene begientzat izan

estaliak.

18. Eta lehenbizikorik bihurturen diotet beren gaixtakeria eta bekhatuen

sari bikhuna; zeren duten khutsatu ene lurra beren idolentzat ixuri

odolaz, eta izigarrikeriaz duten bethe ene primantza.

19. Jauna, ene sendotasuna, ene indarra, ene ihes-lekhua hesturako

orduan; lurraren buruetarik zure gana ethorriko dire jendaiak, eta erranen

dute: Egiazki gure arbasoak gezurraren, eta baliatu etzaioten hutsalkeriaren

jabe izatu dire.

20. Gizonak bere buruari egin othe dezoke jainkorik? halakoak ez

dire jainkoak.

21. Horren gatik, huna non erakhutsiren diotedan oraikoan, erakhutsiren

diozkatet ene eskua eta ene ahala; eta jakinen dute Jauna dela ene

izena.

XVII. KAP.

1. Judaren bekhatua burdin-xiriaz eta diamantaren mokoaz iskribatua

da, hekien bihotzaren zabaltasunean eta hekien aldareetako adarretan bernuzatua.

2. Hekien semeak orhoituko direnean mendi goretako beren aldare,

luku eta zuhaitz hostotsuez,

3. Bazterretan sakrifizioak egiten dituztelarik; harrapakara emanen

ditinat hire bekhatuen gatik hire eremu guzietan hire ahal, aberastasun eta

lekhu gorak.

4. Eta geldituren haiz nik eman primantzatik gabetua, eta hire etsaiak

zerbitzaraziren darozkinat ezagutzen ez dunan lurrean; zeren ene hasarreari

eman dinonan su, bethi guzian hariko dun erretzen.

5. Hau dio Jaunak: Madarikatua gizona bere sinhestea gizonaren gainean

duena, eta haragizko besoaren gainean bermatzen dena, eta zeinaren

bihotzak Jauna ganik gibelerat egiten baitu.

Jean Pierre Duvoisin

6. Ezen mortuan tamariska bezala izanen da, eta ona ez du ikhusiren

ethorriko denean; bainan mortuan egonen da agorrerian, gatz-lur nihor

ezin-egonezkoan.

7. Dohatsu gizona Jaunaren baithan dadukana bere sinhestea! Jauna

izanen da haren igurikitza.

8. Eta izanen da uren bazterrean landatzen den zuhamua iduri, zeinak

hezetasuneko alderat hedatzen baititu erroak; eta beroa ethorriko

denean, ez da haren beldur izanen. Haren hostoa berde egonen da; agorteko

orduan ez da grinan izanen, eta ez da fruitu ekhartzetik behinere

baratuko.

9. Gizonaren bihotza tzarra eta ezin-ikhartuzkoa da; nork ezagut

hura?

10. Ni naiz Jauna, bihotz-ikharlea eta barneak frogatzen ditudana,

batbederari bere bidearen eta bere asmuetako fruituen arabera emanen

diodana.

11. Epherrak xitatzen ditu egin ez dituen arroltzeak: gizonak biltzen

ditu aberastasunak, eta ez zuzenbidean; bere egunen erdian utziko ditu,

eta haren azken orenean ageriko da haren erhokeria.

12. Ospearen tronua zeru goretan da hastetik; hura da gure sainduespeneko

lekhua.

13. Jauna, zu zare Israelen igurikimena; zu uzten zaituzten guziak

ahalketara eroriko dira; zure ganik gibelerat egiten dutenak lurrean izanen

dira iskribatuak, zeren duten utzi Jauna, ur bizien ithurria.

14. Senda nezazu, Jauna, eta sendaturen naiz; salba nezazu, eta salbatua

izanen naiz, zeren zu baitzare ene leloa.

15. Huna non erraten darotedan: Non da Jaunaren hitza? Ager bedi.

16. Eta ni ez naiz nahasi, zuri, ene artzainari jarraikiz; eta nik ez dut,

dakizuna agiantzatu gizonaren eguna. Ene ahotik ilkhia, zure aitzinean

zuzena izatu da.

17. Ez izan lazgarri niri, zu, ene pheskiza atsekabeetako egunean.

18. Ahalketara eror beitez niri jazartzen darotatenak, eta neror ez

benedi ahalka; hekiek ikhara beitez, eta ni ez benedi ikhara; erakhar diozozute

gainera atsekabezko eguna, eta leher zatzu leherpen bikhunaz.

19. Hau erran darot Jaunak: Zoaz, eta zaude populuko umeen

athean, zeintarik sartzen eta ilkhitzen baitira Judako erregeak; zoaz

Jerusalemeko athe guzietara,

20. Eta errozute: Judako erregeak, Juda guzia, Jerusalemdar guziak,

athe haukietarik sartzen zaretenak, adi zazue Jaunaren hitza.

631

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!