inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

620 BIBLE SAINDUA (II) 13. Hitz batez zeruetarik jautsarazten ditu ur-uharrak, eta hedoiak altxarazten ditu lurraren bazterretarik: uriaren erdian egiten ditu ximistak, eta haizea ilkhiarazten bere gordegailuetarik. 14. Gizona bere jakitateaz zoro bat egin da; ofizialea ahalketara arthikia da bere jainkomoldeaz; gezurrezkoa eta bizirik gabea baita haren lana. 15. Lan ezdeus, lan irrigarriak dire; suntsituren dire Jaunak ikhusiko dituen egunean. 16. Ez da hekien iduriko Jainkoa, Jakoben zathia; harek berak egin ditu gauza guziak, eta Israel da haren primantzako gandoa; armadetako Jauna da haren izena. 17. Sethioko tokian hagoena, bazterretarik bil zatzik hire ahalketzeko gauzak. 18. Ezen hau dio Jaunak: Oraikoan urrun arthikiren ditut lur huntako egoiliarrak; eta hertsaturen ditut, atzemanak izan ditezen. 19. Ene dohakabea ene asturugaitzean! Ene zauria guziz da gaixtoa. Bainan nik erran dut: Neronek egin dut ene zurigaitza, eta neronek jasanen dut. 20. Ene olha eragotzia da, ene sokha guziak trenkatuak dire, ene semeak goan dire ene ganik eta hilak dire; nihor ez da gehiago ene olharen hedatzeko eta ene larruen altxatzeko. 21. Zeren artzainek zoroki egin duten, eta ez duten Jauna bilhatu; horren gatik ez dute aditzarik izan, eta barraiatua da hekien arthalde guzia. 22. Huna non harramantz handi eta izialdura lazgarri bat heldu diren ipharreko lurretik, Judako hiriez egiteko mortu bat eta erainsugeen egoitza. 23. Jauna, badakit gizona ez dela bere bideaz nausi, eta gizonak ez duela bere eskuan ibiltzeko eta bere urhatsen bidatzeko ahala. 24. Azurria nezazu, Jauna, bainan zure zuzentasunean eta ez zure hasarrean, arras ezezta nezazun beldurrez. 25. Ixur zazu zure gaitzidura ezagutzen etzaituzten jendakien gainera, eta zure izenari dei egiten ez dioten herrialdeen gainera, zeren larrutu, iretsi, ahitu duten Jakob, eta suntsiarazi haren ospea. XI. KAP. 1. Jeremiasek izatu duen solasa Jaunaren ganik, zeinak erran baitio: 2. Adi zatzue patu huntako hitzak, eta mintza zaitezte Judako gizonei eta Jerusalemdarrei; Jean Pierre Duvoisin 3. Eta errozute: Hau dio Israelgo Jainko Jaunak: Madarikatu gizona adituko ez dituena patu huntako hitzak; 4. Zeinak manatu baitiozkatet zuen arbasoei, Egiptotik, burdin-labetik atheratu nituen egunean, niotelarik: Adi zazue ene mintzoa eta egizkitzue nik manatzen darozkitzuetan guziak, eta zuek izanen zarete ene populua, eta ni zuen Jainkoa; 5. Obra dezadan zuen aitei egin zina, emanen niotela esnea eta eztia zarioen lurra, egungo egunean den bezala. Eta ihardetsi diot eta erran: Biz, Jauna. 6. Eta Jaunak erran izan darot: Oihu egizkitzu hitz haukiek guziak Judako hirietan eta Jerusalemeko bazterretan, erranez: Adi zatzue patu huntako hitzak, eta bethe zatzue; 7. Ezen hertsatuz errekeitu ditut zuen arbasoak, Egiptotik atheratu ditudan egunetik egungo eguna arteo; goizean jaikiz errekeitu ditut, eta erran diotet: Adi zazue ene mintzoa. 8. Eta ez dute aditu, eta ez dute eman beharria; bainan goan dire zein bere bihotz gaixtoko tzartasunean; eta nik bethetzeko manatu eta bethe ez duten patuko hitz guziak obretara atheratu ditut hekien gainera. 9. Eta Jaunak erran izan darot: Zin-hartze bat aurkitu da Judako gizonetan eta Jerusalemdarretan. 10. Ene hitzak aditu nahi izan ez dituzten beren arbaso zaharrenen gaixtakerietara itzuli dire; haukiek ere goan dire jainko arrotzen ondotik hekien zerbitzatzeko; Israelgo etxeak eta Judako etxeak alfer eragin dute horien arbasoekin egin nuen patua. 11. Horren gatik, hau dio Jaunak: Gainera arthikiren diozkatet gaitz batzu, zeintarik ezin ilkhiko baitire; oihu eginen darotet, eta ez ditut entzunen. 12. Eta Judako hiriak eta Jerusalemdarrak goanen dire, eta deihadar eginen diote jainkoei zeinei eginen baitiozkate sakrifizioak, eta hekiek ez dituzte hesturako orduan salbatuko. 13. Ezen, Juda, zenbat hiri, hanbat jainko bahintuen; eta hik, Jerusalem, zenbat karrika, hanbat ahalkapenezko aldare ezarri ditun, Baali sakrifizio egiteko aldareak. 14. Jeremias, ez beraz zuk othoitzik egin populu horrentzat; horrentzat ez abia ez aheriarik ez-eta errekeirik; zeren gor izanen bainaiz niri deihadar eginen darotedan orduan, beren hesturako mugan. 15. Nolaz ene maiteak ene etxean ditu egin hanbat gaixtakeria? Haragi sainduetsiek garbituko othe zaituzte maltzurkerietarik, zeinetan baitzinen espantatzen? 621

622 BIBLE SAINDUA (II) 16. Jaunak deithu zintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, begikoa: harek erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreak izan dire haren aldaskak. 17. Armadetako Jaunak, zeinak landatu baitzintuen, hitz batez igorri darotzu gaitza, Israelgo etxeak eta Judako etxeak, Baali sakrifikatuz ene samurrarazteko egin dituzten gaizkien gatik. 18. Zuk orduan, Jauna, argitu nauzu, eta ezagutza ethorri zait, eta orduan agertu daroztadatzu hekien asmuak. 19. Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nintzen, eta ez nuen ezagutzen ene gainean atheratu zituztela asmuak, ziotelarik: Zotza ezar dezagun horren ogian, errotik khen dezagun bizien lurretik, eta horren izena ez bedi aipha gehiago. 20. Oi bainan, armadetako Jauna, zuzenki juiatzen duzuna, bihotza eta barnea ikhartzen ditutzuna, egizu ikhus dezadan hekietarik atheratuko duzun asperkundea; ezen zure aitzinera agertu dut ene zuzena. 21. Horren gatik hau dio Jaunak Anathotheko gizonei, zeinek bilhatzen baitute ene bizia, eta erraten baitute: Ez bezak profetisa Jaunaren izenean, eta ez haiz gure eskutik hilen. 22. Horren gatik, hau dio armadetako Jaunak: Hara non goanen natzaioten ikhustera; ezpatak hilen ditu gazteak; hekien semeak eta alabak gosez hilen dire. 23. Eta hekietarik ez da ondarrik geldituren; ezik Anathotheko gizonen gainera erakharriren dut gaitza, hekien gaztiguko orduan. XII. KAP. 1. Jauna, ihardukitzen badarotzut, ez etzarelakoan egiazki zuzena: guzia gatik eginen darozkitzut ene arrangura bidezkoak: Zertako gaixtagina ongi heltzen da bere bidean? Zertako dute zorion lege-hausleek eta gaizki-egileek? 2. Zuk landatu ditutzu, eta erroa egin dute; handitzen dira, eta fruitua atheratzen dute: hekien ahotik hurbil zare eta bihotzetik urrun. 3. Eta zuk, Jauna, ezagutu nauzu, ikhusi nauzu, frogatu duzu zurekilako dela ene bihotza; hekiek, berriz, bil zatzu hala-nola hil behar den arthalde bat, eta berez zatzu hiltzeko egunekotzat. 4. Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekhuko belhar guzia ihartzen, han daudezenen maltzurkeriaren gatik? Ez da gehiago abererik, ez hegastinik, erran dutelakoz: Jaunak ez du ikhusiko gare akhabantza. Jean Pierre Duvoisin 5. Oinezkoekin lasterka lanak izan baditutzu, nola ihardukiko ahal diozute zaldiei? Bakezko lurra behar bazinduen deskantsuz bizitzeko, zer eginen duzu Jordanea fharrastan atherako denean? 6. Alabainan zure anaiak berak eta zure aitaren etxea zure kontra gudukatu dira, eta gibeletik haritu zaizkitzu oihu-marrumaka; ez detzatzula beraz sinhets solas onak emanen darozkitzutenean ere. 7. Utzi dut ene etxea, utzi dut ene primantza, bere etsaien eskuetara eman dut ene bihotzekoa. 8. Ene primantza jarri zait lehoina oihanean bezala; marruma egin du ene kontra: hargatik dut hastiatu. 9. Ene primantza ez othe da hegastin karantzakatu bat iduri? Ez othe da hegastin bat orotan karantzatua? Zatozte, bil zaitezte, lurreko basabere guziak, laster egizue irestera. 10. Artzain moltzo batek xahutu du ene mahastia, oinkatu dute ene zathia; ene primantza lehiagarritik egin dute mortu izigarri bat. 11. Xahutzera eman dute, eta nigarrez dago ene minez; desmasiaren desmasian da lur guzia, zeren nihork ez duen gogoeta on bat egiten. 12. Mortuko bide guzietarik heldu dira xahutzaileak, zeren Jaunaren ezpatak irestera baiterama buru batetik heltzera; bizi denarentzat ez da bakerik. 13. Ogia erran, eta elhorriak bildu dituzte; primantza hartu dute, eta etzaiote baliaturen; zuen fruituek ahalketara arthikiren zaituztete, Jaunaren hasarreko hatsaren ariaz. 14. Israelgo ene populuari zathitu diodan primantzari ukitzen duten ene hauzo gaixtagin guzien kontra hau dio Jaunak: Huna non beren lurretik iraiziren ditudan nik, eta Judaren etxea ilkhiren dut hekien erditik. 15. Eta atheratu ondoan, bihurturen naiz, eta urrikalduren natzaiote, eta itzularaziren ditut, zein bere primantzara eta zein bere lurrera. 16. Eta baldin argiturik ikhasten badituzte ene populuaren, ideak, ene izenaz hula zin egiteko: Ala Jauna Ene populuari Baalez zin egiten irakhatsi dioten bezala; gerthaturen da ene populuaren erdian jarriak izanen direla. 17. Baldin ordean entzuten ez badute, iraiziren dut jendaki hura errotik atheratuz eta xahutuz, dio Jaunak. XIII. KAP. 1. Hau derrat Jaunak: Zoaz, erosazu liho harizko gerriko bat, eta ezarriko duzu gerrian, eta ez duzu urean garbituko. 623

622

BIBLE SAINDUA (II)

16. Jaunak deithu zintuen olibondo gori, eder, fruitutsu, begikoa:

harek erran hitz batera su handi bat biztu da olibondoan, eta erreak izan

dire haren aldaskak.

17. Armadetako Jaunak, zeinak landatu baitzintuen, hitz batez igorri

darotzu gaitza, Israelgo etxeak eta Judako etxeak, Baali sakrifikatuz ene

samurrarazteko egin dituzten gaizkien gatik.

18. Zuk orduan, Jauna, argitu nauzu, eta ezagutza ethorri zait, eta

orduan agertu daroztadatzu hekien asmuak.

19. Eta ni bitintatzat daramaten bildots eme baten pare nintzen, eta

ez nuen ezagutzen ene gainean atheratu zituztela asmuak, ziotelarik:

Zotza ezar dezagun horren ogian, errotik khen dezagun bizien lurretik,

eta horren izena ez bedi aipha gehiago.

20. Oi bainan, armadetako Jauna, zuzenki juiatzen duzuna, bihotza

eta barnea ikhartzen ditutzuna, egizu ikhus dezadan hekietarik atheratuko

duzun asperkundea; ezen zure aitzinera agertu dut ene zuzena.

21. Horren gatik hau dio Jaunak Anathotheko gizonei, zeinek bilhatzen

baitute ene bizia, eta erraten baitute: Ez bezak profetisa Jaunaren

izenean, eta ez haiz gure eskutik hilen.

22. Horren gatik, hau dio armadetako Jaunak: Hara non goanen

natzaioten ikhustera; ezpatak hilen ditu gazteak; hekien semeak eta

alabak gosez hilen dire.

23. Eta hekietarik ez da ondarrik geldituren; ezik Anathotheko gizonen

gainera erakharriren dut gaitza, hekien gaztiguko orduan.

XII. KAP.

1. Jauna, ihardukitzen badarotzut, ez etzarelakoan egiazki zuzena:

guzia gatik eginen darozkitzut ene arrangura bidezkoak: Zertako gaixtagina

ongi heltzen da bere bidean? Zertako dute zorion lege-hausleek eta

gaizki-egileek?

2. Zuk landatu ditutzu, eta erroa egin dute; handitzen dira, eta fruitua

atheratzen dute: hekien ahotik hurbil zare eta bihotzetik urrun.

3. Eta zuk, Jauna, ezagutu nauzu, ikhusi nauzu, frogatu duzu zurekilako

dela ene bihotza; hekiek, berriz, bil zatzu hala-nola hil behar den arthalde

bat, eta berez zatzu hiltzeko egunekotzat.

4. Noiz arteo lurra egonen da nigarrez, eta lekhuko belhar guzia ihartzen,

han daudezenen maltzurkeriaren gatik? Ez da gehiago abererik, ez

hegastinik, erran dutelakoz: Jaunak ez du ikhusiko gare akhabantza.

Jean Pierre Duvoisin

5. Oinezkoekin lasterka lanak izan baditutzu, nola ihardukiko ahal

diozute zaldiei? Bakezko lurra behar bazinduen deskantsuz bizitzeko, zer

eginen duzu Jordanea fharrastan atherako denean?

6. Alabainan zure anaiak berak eta zure aitaren etxea zure kontra

gudukatu dira, eta gibeletik haritu zaizkitzu oihu-marrumaka; ez detzatzula

beraz sinhets solas onak emanen darozkitzutenean ere.

7. Utzi dut ene etxea, utzi dut ene primantza, bere etsaien eskuetara

eman dut ene bihotzekoa.

8. Ene primantza jarri zait lehoina oihanean bezala; marruma egin

du ene kontra: hargatik dut hastiatu.

9. Ene primantza ez othe da hegastin karantzakatu bat iduri? Ez othe

da hegastin bat orotan karantzatua? Zatozte, bil zaitezte, lurreko basabere

guziak, laster egizue irestera.

10. Artzain moltzo batek xahutu du ene mahastia, oinkatu dute ene

zathia; ene primantza lehiagarritik egin dute mortu izigarri bat.

11. Xahutzera eman dute, eta nigarrez dago ene minez; desmasiaren

desmasian da lur guzia, zeren nihork ez duen gogoeta on bat egiten.

12. Mortuko bide guzietarik heldu dira xahutzaileak, zeren Jaunaren

ezpatak irestera baiterama buru batetik heltzera; bizi denarentzat ez da

bakerik.

13. Ogia erran, eta elhorriak bildu dituzte; primantza hartu dute, eta

etzaiote baliaturen; zuen fruituek ahalketara arthikiren zaituztete,

Jaunaren hasarreko hatsaren ariaz.

14. Israelgo ene populuari zathitu diodan primantzari ukitzen duten

ene hauzo gaixtagin guzien kontra hau dio Jaunak: Huna non beren lurretik

iraiziren ditudan nik, eta Judaren etxea ilkhiren dut hekien erditik.

15. Eta atheratu ondoan, bihurturen naiz, eta urrikalduren natzaiote,

eta itzularaziren ditut, zein bere primantzara eta zein bere lurrera.

16. Eta baldin argiturik ikhasten badituzte ene populuaren, ideak, ene

izenaz hula zin egiteko: Ala Jauna Ene populuari Baalez zin egiten irakhatsi

dioten bezala; gerthaturen da ene populuaren erdian jarriak izanen

direla.

17. Baldin ordean entzuten ez badute, iraiziren dut jendaki hura errotik

atheratuz eta xahutuz, dio Jaunak.

XIII. KAP.

1. Hau derrat Jaunak: Zoaz, erosazu liho harizko gerriko bat, eta ezarriko

duzu gerrian, eta ez duzu urean garbituko.

623

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!