inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

616 BIBLE SAINDUA (II) 2. Eta hedatuko dituzte iguzkira, ilhargira eta zeruko izarreria guzira, zeinak baitituzte maithatu eta zerbitzatu, zeinen ondotik baitire ibili, zeinak baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduak aita ehortziak izanen; ongarri puska bat bezala lurraren gainean egonen dire. 3. Eta iraulgi guziz tzar hortarik gelditu ditazkeenak, oro nik barraiatu ditudan toki guzietan utziak direnak, herioaz hautatuko dire biziaz baino lehen, dio armadetako Jaunak. 4. Eta erranen daroezu: Hau dio Jaunak: Erortzen dena ez othe da xutitzen? eta bidetik makhurtu dena ez othe da bihurtzen? 5. Zergatik beraz Jerusalemen populua makhurtu da hain hisia gaixtoan? Gezurrari iratxiki dire eta ez dute itzuli nahi. 6. Begia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauzaz mintzatzen; batek ez du bere bekhatuaz penitentzia egiten, erranez: Zer egin dut? Beren tarrapatari bihurtuak dohazi guziak, oldarrean gudurat egiten duen zaldia iduri. 7. Miruak zeruan ezagutzen du bere muga; usoak, ainharak, zikoinak idukitzen dute beren ethortzeko muga: ene populuak ordean ez du ezagutu Jaunaren erabakia. 8. Nolaz diozue: Zuhurrak gare, eta Jaunaren legea gurekin da? Egiazki iskribauen esku gezurtiak gezurra iskribatu du. 9. Zuhurrak, ahalkez estaliak, izituak, atzemanak dire; ezen eragotzi dute Jaunaren hitza, eta zuhurtziarik hekien baithan ez da batere. 10. Hargatik emanen ditut bekien emazteak atzeei, hekien landak bertze premu batzuei, zeren ttipienetik handieneraino guziak jaramankeriari jarraikitzen baitire; profetatik aphezeraino, oro gezurrez mintzo dire. 11. Eta beren laidotara gozatzen zuten ene populuko alabaren asaldua, erranez: Bakea, bakea; noiz-etare bakerik ez baitzen. 12. Ahalketan dire, tzarkeria egin dutelakoz; gehiago dena, ahalkeak ez ditu ahalkatu, eta gorritzen ez dakite. Horren gatik erortzen direnen artean eroriko dire, azurrialdiko egunean lurrera goanen dire, dio Jaunak. 13. Oro batera bilduko ditut, dio Jaunak: mahatsik ez da mahastian, pikorik ez da pikodian; hostoa erori da, eta nik eman naroezten guziak goan zaizkote. 14. Zertan gaude jarririk? Bil zaitezte, sar gaiten hiri hazkar batean, eta gauden han ixilik, ezen gure Jainko Jaunak ixilarazi gaitu, eta edatera eman daroku minarekilako ura; alabainan Jaunaren kontra egin dugu bekhatu. 15. Bakea iguriki dugu, eta deus etzen onik; gozoa uste, eta huna ikhara. Jean Pierre Duvoisin 16. Danetik entzun da etsaiaren zaldien tarrapata; gudularien marrumek ikharatu du lur guzia; eta ethorri dire, eta iretsi dituzte lurra eta hartan zirenak oro, hiria eta hartako egoiliarrak. 17. Ezen igorriko darozkitzuet suge basilikak, zeinen kontra xarmarik ez baita; eta asikiko zaituztete, dio Jaunak. 18. Ez da minik enea bezalakorik; bihotza hiratzen hari zain barnean. 19. Huna urrungo lurretik ene populuko alabaren marraska: Jauna ez othe da Sionen, edo ez othe da Sionen hango errege? Zertako samurrarazi naute bada beren jainkomolde eta hutsalkeria arrotzez? 20. Uztaroa goan, uda akhabatu, eta gu ez gare salbatuak. 21. Ene populuko alabaren oinhazeak oinhazetan naduka; beltzik nago eta izialdurak josia. 22. Galaaden ez othe da sendakaririk, edo sendatzailerik? Zertako bada ene populuko alabaren zauria dago idekirik? IX. KAP. 1. Nork ezar ene buruan ura, eta nigarrezko ithurri bat ene begietan, gau eta egun nigarrez banindagoke ene populuko alabaren hilez? 2. Nork eman niri mortuan bideanten etxola bat, utz nintzazke ene herritarrak eta urrun nindaite hekien ganik? Ezen guziak bertzeen emazteekin khutsatuak, lege-hausle bilduma bat dira. 3. Mihia hedatzen dute arranbela bezala, gezurraren eta ez egiaren igortzeko; indar hartu dute lurrera, gaizkitik gaizkira iraganez, eta ez naute ezagutu, dio Jaunak. 4. Batbederak bere burua zain beza bere lagunaren ganik, eta ez bedi fida bere anaia edozeinen baithan; zeren anaia, anaia galdu beharrez baitabila eta adiskidea zimarkhuzko urhatsetan. 5. Bakhotxa bere anaiaz trufatzen da, eta ez du egiarik erraten; ezen beren mihiei irakhatsi diote gezurrez mintzatzen; bidegabe egiten bermatu dira. 6. Zimarkhutsuen erdian da zure egoitza, eta beren zimarkhuen ariaz ez naute nahi izan ezagutu, dio Jaunak. 7. Horren gatik, hau dio armadetako Jaunak: Huna labean urthuko eta frogatuko ditudala; ezen bertzerik zer eginen dut ene populuko alabaren ariaz? 8. Hekien mihia, zilhatzen duen gezia da, maulazko solasak ditu; bakea dute ahoan adiskidearekin, eta ixilik zelatak hedatzen diozkate. 9. Horien gainean ez othe naiz ikhartuko? dio Jaunak; ala horrelako jendakiaz ez da aspertuko ene arima? 617

618 BIBLE SAINDUA (II) 10. Mendiez nigar-marraskak arthikiren ditut, eta deithoratzen egonen naiz oihanetako lekhu ederrez; zeren erreak baitira, nihor ez baita gehiago handik iragaiten eta ez baitute entzuten jabearen mintzoa; zeruko hegastinetarik abereetaraino, handik oro aldatu eta urrundu dira. 11. Jerusalemez eginen ditut legar-metak eta erainsugeen ohantzeak, eta desmasiari arthikiren diozkat Judako hiriak, nihor ez baita hekietan egonen denik izanen. 12. Zein da gizon zuhurra hau ardiesten duena, eta zeinari adiaraz baitakioke Jaunaren ahoko hitza, bertzeei errateko zeren ariaz den galdua lur hau, eta den errea mortu bat bezala, nihor ez baita gehiago hemen gaindi iragaiten? 13. Eta Jaunak erran du: Hori da zeren utzi duten nik eman legea, ez duten entzun ene mintzoa eta ez diren ene manamenduetan ibili; 14. Zeren goan diren beren bihotzeko tzarkeriaren ondotik eta Baalen ondotik, beren aitetarik ikhasi dutenaren arabera. 15. Hargatik hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Huna non populu hori haziko dudan zizari-belharrez, eta min-ura emanen diot edatera. 16. Ez horiek, ez horien arbasoek ezagutu ez dituzten jendaki batzuetan barraiaturen ditut; eta ezpata emanen daroet ondotik, xahutuak izan ditezen arteo. 17. Hau dio armadetako Jaunak, Israelgo Jainkoak: Begira zazue alde orotara; deith zatzue emazteki deithoratzaileak, eta ethor beitez; jakinak direnetara igorrazue, eta higi beitez. 18. Laster egin bezate eta deithorea gure gainean abia; gure begiek athera betzate nigarrak, eta uharretan urth beitez gure bethazalak; 19. Zeren oihu min bat entzun baita Siondik: Nola erori gare desmasa eta ahalke gaitzaren azpira, utzi baitugu gure lurra eta eragotziak baitira gure olhak? 20. Emaztekiak, adi zazue beraz Jaunaren hitza, eta zuen beharriek ardiets bezate haren ahoko solasa; eta irakhatsozue zuen alabei deithore egiten, eta nork-berak bene hauzoari hil-khexuen egiten. 21. Zeren herioa gure leihoetarik igan eta gure etxeetan sarthu baita, xahutzekotzat haurrak karriketan eta gazteria plazetan. 22. Errozute: Huna zer dioen Jaunak: Eta lurraren gainera gizon hilak eroriko dira gorotza bezala eta belharra ephailearen gibelean bezala, eta nihor ez da izanen bilduko dituenik. 23. Hau dio Jaunak: Zuhurra bere zuhurtziaz ez bedi espanta, hazkarra bere indarraz, aberatsa bere aberastasunez. Jean Pierre Duvoisin 24. Bainan huntaz sendagaila izan beza, ene ezagutzeaz, eta jakiteaz ni naizela Jauna, urrikalmendu hartzen dudada, zuzena eta zuzenbidea lurraren gainean bihurtzen ditudana; horiek dira ezen ene gogarako, dio Jaunak. 25. Huna egunak heldu direla, dio Jaunak; eta ikharketa eginen dut ingurebakiak diren guzien gainean; 26. Egiptoaren, Judaren, Edomen, Amonen semeen eta Moaben gainean, eta buru murritz, mortuan egoten diren guzien gainean; zeren jendaia guziak ingurebakigabeak baitira gorphutzez; aldiz Israelgo etxe guzia bihotzez. X. KAP. 1. Israelgo etxea, adi zazu Jaunak zure gainean erran duen hitza. 2. Hau dio Jaunak: Ez bezaitezte jakintsun egin jendaien bideez, eta jendaiak izitzen dituzten zeruetako ikhuskarientzat ez beldur izan; 3. Ezen hutsalak dire populuen legeak: oihanetikako zura haizkorak ebaki, eta lanthu du ofizialeak; 4. Urhez eta zilharrez berregindu du; mailuarekin itzez josi du, ez dadientzat urra. 5. Halako idolak palmondoak iduri lanthuak dire, eta ez dire mintzatzen; soinean eramaten dituzte, ez direlakotz ibiltzeko gai. Ez izan beraz hekien beldur, zeren ez baitezakete egin ez ongirik ez gaizkirik. 6. Zure idurikorik ez da, Jauna: handia zare, eta zure izena bere indarrean handi da. 7. Nor ez da zure beldur izanen, oi populuen errege? ezen zurea da ospea; populuetako zuhur guzien artean, eta erresuma guzietan, bat et da zu bezalakorik. 8. Zoro ergel batzu direla frogatuko zaiote, eta hekien froga zurpuska hura da. 9. Zilharra hostotan ekhartzen da Tharsisetik eta urhea Ophaztik; ofizialeak eta urheginak lantzen dituzte; moredinez eta purpurazkoa da hekien jauntzia; horiek oro ofizialearen lanak. 10. Jauna da ordean egiazko Jainkoa; hura da Jainko bizia eta bethiereko erregea; haren hasarreak ikharatzen du lurra, eta jendaiek ezin jasan dezakete haren larderia. 11. Hau erranen diozute beraz: Zeru-lurrak egin izan ez dituzten jainkoak gal beitez lurraren gainetik eta zeruaren azpitik. 12. Bere ahalaz lurra egin duenak, aphaindu du mundua bere zuhurtziaz eta zerua hedatu bere gurbiltasunaz. 619

616

BIBLE SAINDUA (II)

2. Eta hedatuko dituzte iguzkira, ilhargira eta zeruko izarreria guzira,

zeinak baitituzte maithatu eta zerbitzatu, zeinen ondotik baitire ibili, zeinak

baitituzte bilhatu eta adoratu: eta ez dire bilduak aita ehortziak izanen;

ongarri puska bat bezala lurraren gainean egonen dire.

3. Eta iraulgi guziz tzar hortarik gelditu ditazkeenak, oro nik barraiatu

ditudan toki guzietan utziak direnak, herioaz hautatuko dire biziaz

baino lehen, dio armadetako Jaunak.

4. Eta erranen daroezu: Hau dio Jaunak: Erortzen dena ez othe da

xutitzen? eta bidetik makhurtu dena ez othe da bihurtzen?

5. Zergatik beraz Jerusalemen populua makhurtu da hain hisia gaixtoan?

Gezurrari iratxiki dire eta ez dute itzuli nahi.

6. Begia eman dut, eta eman dut beharria: nihor ez da ona den gauzaz

mintzatzen; batek ez du bere bekhatuaz penitentzia egiten, erranez:

Zer egin dut? Beren tarrapatari bihurtuak dohazi guziak, oldarrean gudurat

egiten duen zaldia iduri.

7. Miruak zeruan ezagutzen du bere muga; usoak, ainharak, zikoinak

idukitzen dute beren ethortzeko muga: ene populuak ordean ez du ezagutu

Jaunaren erabakia.

8. Nolaz diozue: Zuhurrak gare, eta Jaunaren legea gurekin da?

Egiazki iskribauen esku gezurtiak gezurra iskribatu du.

9. Zuhurrak, ahalkez estaliak, izituak, atzemanak dire; ezen eragotzi

dute Jaunaren hitza, eta zuhurtziarik hekien baithan ez da batere.

10. Hargatik emanen ditut bekien emazteak atzeei, hekien landak

bertze premu batzuei, zeren ttipienetik handieneraino guziak jaramankeriari

jarraikitzen baitire; profetatik aphezeraino, oro gezurrez mintzo dire.

11. Eta beren laidotara gozatzen zuten ene populuko alabaren asaldua,

erranez: Bakea, bakea; noiz-etare bakerik ez baitzen.

12. Ahalketan dire, tzarkeria egin dutelakoz; gehiago dena, ahalkeak

ez ditu ahalkatu, eta gorritzen ez dakite. Horren gatik erortzen direnen

artean eroriko dire, azurrialdiko egunean lurrera goanen dire, dio Jaunak.

13. Oro batera bilduko ditut, dio Jaunak: mahatsik ez da mahastian,

pikorik ez da pikodian; hostoa erori da, eta nik eman naroezten guziak

goan zaizkote.

14. Zertan gaude jarririk? Bil zaitezte, sar gaiten hiri hazkar batean,

eta gauden han ixilik, ezen gure Jainko Jaunak ixilarazi gaitu, eta edatera

eman daroku minarekilako ura; alabainan Jaunaren kontra egin dugu bekhatu.

15. Bakea iguriki dugu, eta deus etzen onik; gozoa uste, eta huna

ikhara.

Jean Pierre Duvoisin

16. Danetik entzun da etsaiaren zaldien tarrapata; gudularien marrumek

ikharatu du lur guzia; eta ethorri dire, eta iretsi dituzte lurra eta hartan

zirenak oro, hiria eta hartako egoiliarrak.

17. Ezen igorriko darozkitzuet suge basilikak, zeinen kontra xarmarik

ez baita; eta asikiko zaituztete, dio Jaunak.

18. Ez da minik enea bezalakorik; bihotza hiratzen hari zain barnean.

19. Huna urrungo lurretik ene populuko alabaren marraska: Jauna ez

othe da Sionen, edo ez othe da Sionen hango errege? Zertako samurrarazi

naute bada beren jainkomolde eta hutsalkeria arrotzez?

20. Uztaroa goan, uda akhabatu, eta gu ez gare salbatuak.

21. Ene populuko alabaren oinhazeak oinhazetan naduka; beltzik

nago eta izialdurak josia.

22. Galaaden ez othe da sendakaririk, edo sendatzailerik? Zertako

bada ene populuko alabaren zauria dago idekirik?

IX. KAP.

1. Nork ezar ene buruan ura, eta nigarrezko ithurri bat ene begietan,

gau eta egun nigarrez banindagoke ene populuko alabaren hilez?

2. Nork eman niri mortuan bideanten etxola bat, utz nintzazke ene

herritarrak eta urrun nindaite hekien ganik? Ezen guziak bertzeen emazteekin

khutsatuak, lege-hausle bilduma bat dira.

3. Mihia hedatzen dute arranbela bezala, gezurraren eta ez egiaren

igortzeko; indar hartu dute lurrera, gaizkitik gaizkira iraganez, eta ez

naute ezagutu, dio Jaunak.

4. Batbederak bere burua zain beza bere lagunaren ganik, eta ez bedi

fida bere anaia edozeinen baithan; zeren anaia, anaia galdu beharrez baitabila

eta adiskidea zimarkhuzko urhatsetan.

5. Bakhotxa bere anaiaz trufatzen da, eta ez du egiarik erraten; ezen

beren mihiei irakhatsi diote gezurrez mintzatzen; bidegabe egiten bermatu

dira.

6. Zimarkhutsuen erdian da zure egoitza, eta beren zimarkhuen ariaz

ez naute nahi izan ezagutu, dio Jaunak.

7. Horren gatik, hau dio armadetako Jaunak: Huna labean urthuko

eta frogatuko ditudala; ezen bertzerik zer eginen dut ene populuko alabaren

ariaz?

8. Hekien mihia, zilhatzen duen gezia da, maulazko solasak ditu;

bakea dute ahoan adiskidearekin, eta ixilik zelatak hedatzen diozkate.

9. Horien gainean ez othe naiz ikhartuko? dio Jaunak; ala horrelako

jendakiaz ez da aspertuko ene arima?

617

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!