inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

604 BIBLE SAINDUA (II) 23. Nolaz diozu: Ez naiz lohitua, ez naiz Baalen ondotik ibili? Ikhusatzu zure urhatsak haranean; jakizu zer egin duzun, lasterkari arina, bide zaphatzen zabiltzana. 24. Mortuan lakhet den basastoa, bere barneko zalekerian; giriaren usainak bildu du; nihork ez du makhurraraziko; atzeman nahi dutenek ez dute hutseginen; bere hilabetheetako mugan atzemanen dute. 25. Begira zazu zure oina buluztasunetik, eta zure zintzurra egarritik. Eta erran duzu: Etsitu dut; ez dut egonen; alabainan arrotzak ditut maithatu, eta hekien ondotik naiz ibiliren. 26. Nola ahalkatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalketara erori dira Israelen etxea, bera eta bere errege, aphez eta profetak, 27. Zurari erranik: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hik eman darotan bizia. Itzuli zaizkit gibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturako orduan erranen dute: Jaiki zaite, eta libra gaitzatzu. 28. Non dira zure jainko, zuretzat egin izan ditutzun hekiek? Jaiki beitez, eta zure hesturako orduan libra bezaitzate; ezen, oi Juda, zenbat baitziren zure hiriak, hanbat ziren zure jainkoak. 29. Zer nahi duzu enekin juiamendutan sarthurik? Orok utzi nauzue, dio Jaunak. 30. Alferretan jo ditut zuen haurrak, kridantza ez dute hartu; zuen ezpatak iretsi ditu zuen profetak, lehoin xahutzaile bat bezala da 31. Zuen ganikako iraulgia. Adi zazue Jaunaren hitza: Israelentzat bilhakatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Zergatik erran du beraz ene populuak: Gibelerat egin dugu, ez gare gehiago zure ganat ethorriko? 32. Neskatxa batek ahantziko othe du bere aphaindura, edo andre espos batek bere lephokoa? Ene populuak, bada, ahantzi nau khonda ezin ditakeen bezenbat egunez. 33. Zertan zabiltza zure bidea ona erakhutsi beharrez, ene onhirizkora heldu nahiz, noiz-eta-ere zure tzarkerien gaineko, zure bide gaixtoen irakhasten haritu baitzare, 34. Eta zure petrailetan aurkhitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hekiek atzeman zilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toki guzietan. 35. Eta erran duzu: Bekhaturik gabe eta garbi naiz, eta horren gatik zure hasarrea aldara bedi ni ganik. Huna non juiamendutan sartzera nohan zurekin, erran duzulakotz: Ez dut bekhatu egin. 36. Zeinen egin zaren erdeinagarri, zure bideetara itzuliz! Egiptotik atheratuko duzu hanbat ahalke, nola atheratu baituzu Asurretik; Jean Pierre Duvoisin 37. Ezen handik ere ilkhiko zare, eta eskuak buruaren gainean izanen ditutzu; zeren Jaunak hautsiko baitu zure sinhestea duen habea, eta hartarik ez baituzu deus onik izanen. III. KAP. 1. Erraten ohi da: Gizon batek uzten badu bere emaztea, eta hau, haren ganik urrundurik, ezkontzen bada bertze batekin; lehenbiziko senharra itzuliko othe da andre haren gana? emazteki hura ez othe da khutsatua eta lizundua? eta zu, lohitu zare zure asko galaiekin: bihur zaite halere ene gana, dio Jaunak, eta nik onhetsiren zaitut. 2. Altxa zatzu begiak goiti, eta ikhusazu hean non den tokia zeintan ez baituzu zure burua lohitu: bide-bazterretan jartzen ziren, galaien begira, ohoina mortuan bezala; eta lurra lohitu duzu zure lizunkeria eta maltzurkeriez. 3. Horren gatik debekatuak izan dire uri gozoak, eta udazkeneko uria ez da izatu: emazte lilitxoaren kopeta egin zaitzu, ez duzu nahi izan gorritu. 4. Orai bederen dei egin dizadazu erranez: Ene aita, garbi nintzenean bidatu nauzuna zu zare: 5. Samur egonen othe zare bethi, edo azkeneraino iraunen othe du zure hasarreak? Hola mintzatu, eta gaizki egiten haritu zare, eta egin duzu ahal bezenbat. 6. Eta Jaunak erran zarodan Josias erregearen egunetan: Ez duzu ikhusi zer egin duen Israel bihurriak? Goan da mendi gora guzietara eta zuhaitz hostotsu guzien azpira, eta han lohikeriari eman du bere burua. 7. Eta horiek guziak egin dituen ondoan, erran izan diot: Itzul zaite ene gana. Eta ez da itzuli. 8. Eta horren ahizpa Juda lege-hausleak ikhusi du, Israel bihurria utzi nuela, bertzeekin khutsatu zelakotz; eta eman nioela uzteko ageria; eta haren ahizpa Juda lege-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu. 9. Eta lohikeriarako bere lerrakortasunaz likhistu du lurra, eta khutsatu da harriarekin eta zurarekin. 10. Eta horietan orotan haren ahizpa Juda lege-hauslea ez da ene ganat itzuli bere bihotz guziaz, bainan alegiaka, dio Jaunak. 11. Eta Jaunak erran zarodan: Israel bihurriak garbi egiten du, Juda lege-hauslearen aldean. 12. Zoaz eta solas haukiek oihu egizkitzu ipharralderat, eta errazu: Itzul zaite, Israel bihurria, dio Jaunak, eta ez dut zuen ganik aldaraturen 605

606 BIBLE SAINDUA (II) ene begithartea; zeren saindu bainaiz, dio Jaunak, eta ez naiz bethi hasarre egonen. 13. Bainan ezagutazu zure gaizkia, ezen hautsi duzu zure Jainko Jaunaren legea; eta zure urhatsak jainko arrotzetara barraiatu ditutzu, zuhaitz hostotsu guzien azpian, eta ez duzu entzun ene mintzoa, dio Jaunak. 14. Itzul zaitezte, itzul, ene haurrak, dio Jaunak, zeren ni izanen bainaiz zuen senhar; eta hartuko zaituztet bat hiri batetik eta bia ahaidego batetik, eta sarraraziko zaituztet Sionen. 15. Eta emanen darozkitzuet ene bihotzaren araberako artzainak, eta hekiek haziko zaituztete jakitateaz eta irakhasmenaz. 16. Eta populatuko zaretenean eta lurraren gainean berhatuko egun hekietan, dio Jaunak, ez dute gehiago erranen: Jaunaren batasuneko arkha. Eta etzaitzue gehiago gogorat ethorriko, eta etzarete hartaz orhoituko; eta nihor ez da haren ikhustera ethorriko eta ez da gehiago izanen. 17. Orduan Jerusaleme deithuren dute Jaunaren tronua, eta harat bilduren dira jendaki guziak Jaunaren izenera Jerulalemen, eta ez dira ibiliren haren bihotz galduko tzarkerien ondotik. 18. Egun hekietan Judako etxea hurbilduren zaio Israelgo etxeari, eta biak batean ethorriren dire ipharraldetik, nik zuen arbasoei emanikako lurrera. 19. Aldiz nik erran dut: Nola ezarriren zaitut ene umeen artean, eta emanen darotzut lur lehiagarria, jendaietako armaden primantza ederra? Eta erran dut: Deithuko nauzu aita, eta ene ondotik ibiltzetik etzare baratuko. 20. Bainan emazteki batek erdeina baleza bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etxeak, dio Jaunak. 21. Marraska bat entzun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiak; zeren tzartu duten beren bidea, eta ahantzi beren Jainko Jauna. 22. Itzul zaitezte, haurrak, itzul, eta nik ezeztaturen ditut zuen gaizkiak. Huna non heldu garen zure gana; zu zare alabainan gure Jainko Jauna. 23. Egiazki gezurtiak ziren munho eta mendi guziak; egiazki gure Jainko Jauna baithan da Israelen salbamendua. 24. Gure haurtasunetik, ahalkagarrikeria batek iretsi ditu gure aiten lanak, hekien ardiak eta abereak, hekien seme-alabak. 25. Gure ahalkagarritasunean lo eginen dugu, eta gure laidoak estaliren gaitu; zeren gure Jainko Jaunaren kontra egin baitugu bekhatu, guk eta Jean Pierre Duvoisin gure arbasoek, gure haurtasunetik eta egun hau arteo; eta ez baitugu entzun gure Jainko Jaunaren mintzoa. IV. KAP. 1. Itzultzen bazare, Israel, dio Jaunak, bihur zaite ene ganat; ene aitzinetik khentzen baditutzu zure behaztopagailuak, etzare khordokaturen. 2. Eta egian, zuzentasunean eta zuzenbidean zin eginen duzu erranez: Bizi bedi Jauna! Eta jendaiek hura benedikaturen eta laudaturen dute. 3. Ezen Jaunak hau dio Judako eta Jerusalemeko gizonei: Lant zazue lur berri bat zuentzat, eta ez erain elhorrien gainera. 4. Jaunaren ingurephaitzaz ingurebak zaiteztete; bihotza ingurebakazue, Judako gizonak, eta Jerusalemeko egoiliarrak; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta khalda dadien ene gaitzidura, zuen asmuetako maltzurkeria gatik, eta nihor ez dadien izan haren hiltzeko. 5. Berriz heda zazue Judan eta adiaraz zazue Jerusalemen; mintza zaitezte eta bazterretan durrundaraz zazue turuta; oihu egizue hazkarki eta errazue: Bil zaitezte, hiri hazkartuetara sar gaiten. 6. Bandera altxa zazue Sionen; egizue indar, ez trika, zeren ipharretik erakhartzen baititut gaitza eta xahupen handia. 7. Bere etzan-lekhutik igan da lehoina, eta jaiki da jendakien larrutzailea; ilkhi da bere tokitik, zure lurraren mortu egiteko; xahutuak izanen dira zure hiriak, eta nihor gabe geldituko dira. 8. Hargatik jauntzatzue zurdatzak, deithore eta orrobia egizue; zeren Jaunaren hasarrearen irakidura ez baita gure gainetik aldaratua. 9. Eta izanen da egun hartan, dio Jaunak, urthuko direla erregeren bihotza Eta aitzindarien bihotza; aphezak harrituak eta profetak lurrerat eroriak geldituko direla. 10. Eta erran dut: Ai! ai! ai! Jainko Jauna Populu hau eta Jerusaleme enganatu othe ditutzu bada erranez: Bakea izanen duzue; eta huna arimaraino heltzen hari dela ezpata? 11. Ordu hartan erranen diote populu huni eta Jerusalemeri: Haize erregarri batek jotzen du bideetan, ene populuko alabaren bideko mortuan direnetan, ez haizeztatzeko eta bihiaren garbitzeko. 12. Phesia gaitza handik heldu zait ene etsaien kontra; orai xurituko ditut ene erabakiak hekiekin. 13. Huna non populu bat heldu den hedoiak iduri, haren orga-lasterrak phesia bezala dira, haren zaldiak arranoak baino zalhuago. Zorigaitz guri, xahutuak baikare 607

604

BIBLE SAINDUA (II)

23. Nolaz diozu: Ez naiz lohitua, ez naiz Baalen ondotik ibili?

Ikhusatzu zure urhatsak haranean; jakizu zer egin duzun, lasterkari arina,

bide zaphatzen zabiltzana.

24. Mortuan lakhet den basastoa, bere barneko zalekerian; giriaren

usainak bildu du; nihork ez du makhurraraziko; atzeman nahi dutenek ez

dute hutseginen; bere hilabetheetako mugan atzemanen dute.

25. Begira zazu zure oina buluztasunetik, eta zure zintzurra egarritik.

Eta erran duzu: Etsitu dut; ez dut egonen; alabainan arrotzak ditut maithatu,

eta hekien ondotik naiz ibiliren.

26. Nola ahalkatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalketara

erori dira Israelen etxea, bera eta bere errege, aphez eta profetak,

27. Zurari erranik: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hik eman darotan

bizia. Itzuli zaizkit gibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturako orduan

erranen dute: Jaiki zaite, eta libra gaitzatzu.

28. Non dira zure jainko, zuretzat egin izan ditutzun hekiek? Jaiki

beitez, eta zure hesturako orduan libra bezaitzate; ezen, oi Juda, zenbat

baitziren zure hiriak, hanbat ziren zure jainkoak.

29. Zer nahi duzu enekin juiamendutan sarthurik? Orok utzi nauzue,

dio Jaunak.

30. Alferretan jo ditut zuen haurrak, kridantza ez dute hartu; zuen

ezpatak iretsi ditu zuen profetak, lehoin xahutzaile bat bezala da

31. Zuen ganikako iraulgia. Adi zazue Jaunaren hitza: Israelentzat bilhakatu

othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Zergatik erran du beraz

ene populuak: Gibelerat egin dugu, ez gare gehiago zure ganat ethorriko?

32. Neskatxa batek ahantziko othe du bere aphaindura, edo andre

espos batek bere lephokoa? Ene populuak, bada, ahantzi nau khonda ezin

ditakeen bezenbat egunez.

33. Zertan zabiltza zure bidea ona erakhutsi beharrez, ene onhirizkora

heldu nahiz, noiz-eta-ere zure tzarkerien gaineko, zure bide gaixtoen

irakhasten haritu baitzare,

34. Eta zure petrailetan aurkhitu baita arima behar eta hobengabeen

odola? Ez ditut hekiek atzeman zilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu

ditudan toki guzietan.

35. Eta erran duzu: Bekhaturik gabe eta garbi naiz, eta horren gatik

zure hasarrea aldara bedi ni ganik. Huna non juiamendutan sartzera

nohan zurekin, erran duzulakotz: Ez dut bekhatu egin.

36. Zeinen egin zaren erdeinagarri, zure bideetara itzuliz! Egiptotik

atheratuko duzu hanbat ahalke, nola atheratu baituzu Asurretik;

Jean Pierre Duvoisin

37. Ezen handik ere ilkhiko zare, eta eskuak buruaren gainean izanen

ditutzu; zeren Jaunak hautsiko baitu zure sinhestea duen habea, eta hartarik

ez baituzu deus onik izanen.

III. KAP.

1. Erraten ohi da: Gizon batek uzten badu bere emaztea, eta hau,

haren ganik urrundurik, ezkontzen bada bertze batekin; lehenbiziko senharra

itzuliko othe da andre haren gana? emazteki hura ez othe da khutsatua

eta lizundua? eta zu, lohitu zare zure asko galaiekin: bihur zaite

halere ene gana, dio Jaunak, eta nik onhetsiren zaitut.

2. Altxa zatzu begiak goiti, eta ikhusazu hean non den tokia zeintan

ez baituzu zure burua lohitu: bide-bazterretan jartzen ziren, galaien begira,

ohoina mortuan bezala; eta lurra lohitu duzu zure lizunkeria eta maltzurkeriez.

3. Horren gatik debekatuak izan dire uri gozoak, eta udazkeneko uria

ez da izatu: emazte lilitxoaren kopeta egin zaitzu, ez duzu nahi izan gorritu.

4. Orai bederen dei egin dizadazu erranez: Ene aita, garbi nintzenean

bidatu nauzuna zu zare:

5. Samur egonen othe zare bethi, edo azkeneraino iraunen othe du

zure hasarreak? Hola mintzatu, eta gaizki egiten haritu zare, eta egin duzu

ahal bezenbat.

6. Eta Jaunak erran zarodan Josias erregearen egunetan: Ez duzu

ikhusi zer egin duen Israel bihurriak? Goan da mendi gora guzietara eta

zuhaitz hostotsu guzien azpira, eta han lohikeriari eman du bere burua.

7. Eta horiek guziak egin dituen ondoan, erran izan diot: Itzul zaite

ene gana. Eta ez da itzuli.

8. Eta horren ahizpa Juda lege-hausleak ikhusi du, Israel bihurria utzi

nuela, bertzeekin khutsatu zelakotz; eta eman nioela uzteko ageria; eta

haren ahizpa Juda lege-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere

lohitu.

9. Eta lohikeriarako bere lerrakortasunaz likhistu du lurra, eta khutsatu

da harriarekin eta zurarekin.

10. Eta horietan orotan haren ahizpa Juda lege-hauslea ez da ene

ganat itzuli bere bihotz guziaz, bainan alegiaka, dio Jaunak.

11. Eta Jaunak erran zarodan: Israel bihurriak garbi egiten du, Juda

lege-hauslearen aldean.

12. Zoaz eta solas haukiek oihu egizkitzu ipharralderat, eta errazu:

Itzul zaite, Israel bihurria, dio Jaunak, eta ez dut zuen ganik aldaraturen

605

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!