inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

596 BIBLE SAINDUA (II) 6. Gizon lohiak bezala eginak gare guziak, eta gure egintzak astagaizdunaren oihalak bezala dira; eta guziak erori gare hostoa iduri, eta gure tzarkeriek haizeak bezala eraman gaituzte. 7. Nihor ez da zure izenari dei egiten daroenik, jaikitzen eta zuri iritxikitzen denik; gorde darokuzu zure begithartea, eta zathikatu gaituzu gure tzarkerien indarraren azpian. 8. Eta orai, Jauna, zu zare gure aita; gu aldiz, lohi pozi bat; zu zare gure egilea, eta gu guziak zure eskuetako lanak. 9. Jauna, ez bezedi borthizkieei samur, eta ez orhoit gehiago gure gaixtakeriez; huna, begira zazu, zure populua gare guziak. 10. Zure sainduaren hiria mortu egina da; Sion mortu egina da, Jerusaleme deboilatua. 11. Gure sainduespeneko eta gure ospeko tenploa, zeintan gure arbasoek laudatu baitzaituzte su-garren ondar egina da, eta gure jauregi ederrenak pusketan eroriak. 12. Horien gainean, zure burua idukiren othe duzu, Jauna? ixilik egonen othe zare? atsekabe gogorrean utziren othe gaituzu? LXV. KAP. 1. Bilhatu naute nitaz lehenago galdatzen etzutenek; atzeman naute bilhatu ez nautenek; ene izenari dei egiten etzuen jendaki bati erran diot: Huna ni, huna. 2. Egun guzian eskuak hedatu diozkat populu sinhestegabeko bati, zeina baitabila bere asmuen ondotik bide ez onean. 3. Populu, samurtzera ene begien aitzinean tarritatzen nauena; baratzeetan imolatzen, adrailuen gainean sakrifikatzen duena; 4. Egoitza hobietan, eta lo jainkordeen tenploetan egiten duena, urdekia jaten eta salda lohia bere untzietara ixurtzen duena; 5. Erraten duena: Urrunt hadi, ez niri hurbil, ez baihaiz xahua: hainak ene sephako orduan izanen dira khe, egun guzian erreko den su bat. 6. Iskribatua da ene aitzinean: ez naiz ixilik egonen, bainan eginen diotet ordaina, bulharretara sariztaturen ditut, 7. Dio Jaunak, hekien tzarkeriek, eta batean hekien arbaso mendien gainean sakrifikatzen eta munhoen gainean niri irain egiten haritu direnen tzarkeriak eta hekien egintza zaharraren saria pagaturen diotet bulharretara. 8. Hau dio Jaunak: Hala-nola bihi bat aurkhitzen bada mahats-molkho batean, erraten baita: Ez xahu, Jaunaren benedizionetik delakotz; orobat eginen dut ene zerbitzarien kariaz, ez baitut Israel guzia xahutuko. Jean Pierre Duvoisin 9. Eta Jakoben ganik eta Judatik eraikiren dut iraulgi bat, ene mendiak gozaturen dituena; eta ene hautetsiek primantzaz izanen dute lur hori, eta ene zerbitzariek hor izanen dute beren egoitza. 10. Eta ni bilhatzen nauen populuak izanen ditu zelhaiak arthaldeen hespiltzat eta Akorreko harana abereen heitzat. 11. Eta zuek, Jauna bazterrerat utzi duzuenak, ene mendi saindua ahantzi duzuenak, Zoriari mahaina aphaintzen eta haren gainean libazioneak egiten ditutzuenak, 12. Ezpataz khondutako zaituztet, eta oro sarraski batean eroriko zarete zeren nik deithu eta ez duzuen ihardetsi, ni mintzatu eta ez duzuen entzun, eta gaizkia ene begien aitzinean egiten zinduten, eta nik nahi ez nuena duzuen hautatu. 13. Hargatik, hau dio Jainko Jaunak: Huna non ene zerbitzariek janen duten, eta zuek gosez egonen zarete; huna ene zerbitzariek edanen dutela, eta zuek egarriz egonen zarete. 14. Huna bozkariotan izanen direla ene zerbitzariak, eta zuek ahalkez urthuak; huna, ene zerbitzariek bihotzeko goiheretasunaren ariaz, laudoriozko kantikak kantatuko dituzte; eta zuek bihotzeko minez, oihuz egonen zarete, eta izpirituko hesturaren ariaz marrumaka hariko zarete. 15. Zuen izena burhozko hitz bat eginen duzue ene hautetsientzat; eta Jainko Jaunak hilen zaituztete, eta bere zerbitzariak bertze izen batez deithuko ditu. 16. Izen hartan benedikatua dena lurrean, egiazko Jainkoaz izanen da benedikatua; era lurrean zin egiten duenak, egiazko Jainkoaz zin eginen du; zeren leheneko atsekabeak ahantziak baitira, eta ene begietarik itzaliak. 17. Ezik huna non kreatzen ditudan zeru berriak eta lur berri bat; eta beihalakoak ez dira orhoitzapenetan izanen, eta ez dira gogorat izanen. 18. Banian bethi guziraino zare bozturen eta jauziren nik kreatzen ditudan haukiez; ezen huna non egiten dudan Jerusaleme goiheretasunezko hiri bat eta hango populua bozkariozko populu bat. 19. Eta goihereturen naiz Jerusalemen, eta bozkariaturen ene populuaren baithan; eta haren erditik ez da gehiago entzunen ez nigar-marraskarik, ez oihu deihadarrik. 20. Ez da handik goanen haur gazterik, ez-eta gizon-zahar bere urtheak bethe gabekorik; zeren haurra ehun urthetan hilen baita, eta ehun urthetako bekhatorea madarikatua izanen da. 21. Eta etxeak eginen dituzte, eta hekietan egonen dira; eta mahastiak landatuko dituzte, eta hekien fruituak janen. 597

598 BIBLE SAINDUA (II) 22. Eginen duten etxea ez da bertzeen egoitza izanen; landatuko duten mahastiko fruitua, ez dute bertzeek janen; ezen zuhaitzaren egunen araberakoak izanen dira ene populuaren egunak, eta haren eskuetako lanak iraupen handikoak izanen dira. 23. Ene hautetsiek ez dira alferretan hariko lanean, eta haurrak etzaizkote asalduen erdian sorthuko; zeren hura baita Jaunak benedikatu dituenen ganikako iraulgia, eta hekien ilobasoak hekiekin. 24. Eta gerthaturen da, oihu eginen duten baino lehen entzunen dudala; oraino mintzo direlarik, aditua dukedala. 25. Otsoa eta bildotsa batean alhatuko dira, lehoinak eta idiak lastoa janen dute, eta herrautsa izanen da sugearen haskurria; ez dute kalterik eginen, ez-eta hilen ene mendi saindu guzian, dio Jaunak. LXVI. KAP. 1. Hau dio Jaunak: Zerua dut jarlekhu, lurra berriz oin-alkhi: nolakoa da niri altxatuko darotadazuen etxea? zer toki da ene phausa-lekhua? 2. Ene eskuak eginak dire horiek oro, eta horiek guziak eginak dire, dio Jaunak. Aldiz nori begiratuko diot, ez bada behar gaixoari, bihotz zaurthuari, ene hitzak ikharatzen duenari? 3. Idi bat imolatzen duena, gizon bat hiltzen duena bezala da; azienda xuri bat sakrifikatzen duena, zakhur bati burua lehertuko dioena bezala; eskaintza bat eginen duena, urde odola eskaintzen duena bezala; isentsu erretzeaz orhoitzen dena, idolari esker ematen hari dena bezala. Horiek oro dituzte hautatu beren bideetan, eta hekien arimak gozo hartu du bere izigarrikerietan. 4. Aria hortaz ni ere hekiek bezala trufaz hautatuko naiz; eta zerenere beldurra baitzuten, hura erakharriren diotet gainera; nik deithu, eta nihor etzelakotz ihardesteko; ni mintzatu, eta ez dutelakotz entzun; eta gaizkia egin dutelakotz ene begien aitzinean, eta nik nahi ez nuenaz direlakotz hautatu. 5. Adi zazue Jaunaren solasa, haren hitzera ikharatzen zaretenak: zuen anaia gaitzerizkotan zaduzkatenek, eta ene izenaren ariaz iraizten zaituztenek, erran dute: Jaunak ager beza bere ospea, eta gu ere sarthuko gare zuen bozkarioan. Hainak ordean ahalkearen azpira arthikiak izanen dire. 6. Hiritik populuaren oihua, tenplotik oihua; Jaunaren mintzoa, bere etsaiei merezitu saria bihurtzen duenarena. 7. Erdi-minak izan baino lehen, Sion erdi da; erditzeko muga baino lehen, seme batez erdi da. Jean Pierre Duvoisin 8. Nork egundaino holakorik aditu du? nork ikhusi du holakorik? Lurrak egun bakhar batez ekharriren othe ditu gainean dituen fruituak? populu bat aldian sorthuren othe da osorik? ezen Sion minetan jarri eta betan sorthu ditu bere semeak. 9. Ni, bertzeak erdiarazten ditudana, ez othe naiz erdiko neroni? dio Jaunak; nik bertzeei ematen badiotet iraulgia, neroni agor izanen othe naiz? dio zure Jainko Jaunak. 10. Goihere zaitezte Jerusalemekin, atseginez jauz zaitezte harekin, hura maite duzuen guziak; bozkarioz harekin boz zaitezte, nigarrez haren gainean zaudeten guziak, 11. Edozki dezazuen eta ase zaitezten haren gozakarien bulharretik; hartarik edan dezazuen, eta haren nihonereko ospetik athera dezazuen gozo guzien nasaizia. 12. Ezen hau dio Jaunak. Huna non Jerusalemen gainera jautsaraziren ditudan bakea hibai bat bezala, eta jendaien ospea, gaindika dihoan uharra iduri; hura edoskiren duzue; bulharrera ekharriak eta belhaunen gainean lausengatuak izanen zarete. 13. Nola ama batek lausengatzen baitu bere haurra, hala gozo emanen darotzuet, eta sosegu hartuko duzue Jerusalemen galtzarrean. 14. Ikhusiko duzue, eta boztuko da zuen bihotza, eta zuen hezurrak belharra bezala haziko dira; eta ageriko dira Jaunaren eskua haren zerbitzarien gainean, eta haren gaitzirizkoa etsaien gainean. 15. Ezen huna non ethorriko den Jauna suaren erdian, eta haren orga-lasterrak iduri du xirimola; bere hasarrearen irakiduran heldu da sari bihurtzera, su-garren erdian gaztigatzera; 16. Zeren Jaunak suarekin eta bere ezpatarekin arthikiren baitu bere juiamendua haragidun ororen gainera, eta Jaunak herrautsiren dituenak murruka izanen dire. 17. Sainduetsi nahi zirenak eta baratze barnetan athe-gibeiean beren burua xahu uste zutenak, urdekia, gauza lohia eta arratoinkia jaten zituztelarik batean izanen dira xahutuak, dio Jaunak. 18. Ni ordean heldu naiz hekien egintza eta gogoeten ondoan; bilduko ditut lekhu guzietako eta mintzaia guzietako jendakiekin, eta ethorriko dire eta ikhusiko dute ene ospea. 19. Hekien erdian ezarriko dut ezagutkari bat; era hekietarik salbatuak ditazkeenak igorriko ditut itsasoa barna jendaietara, Afrikara, eta Lidiara, arranbela hedatzen dutenetara; Italiara eta Greziara, urrungo irletara, nitaz aditu eta ene ospea ikhusi ez dutenetara; eta jendaiei ezagutaraziko diote ene ospea. 599

598

BIBLE SAINDUA (II)

22. Eginen duten etxea ez da bertzeen egoitza izanen; landatuko

duten mahastiko fruitua, ez dute bertzeek janen; ezen zuhaitzaren egunen

araberakoak izanen dira ene populuaren egunak, eta haren eskuetako

lanak iraupen handikoak izanen dira.

23. Ene hautetsiek ez dira alferretan hariko lanean, eta haurrak

etzaizkote asalduen erdian sorthuko; zeren hura baita Jaunak benedikatu

dituenen ganikako iraulgia, eta hekien ilobasoak hekiekin.

24. Eta gerthaturen da, oihu eginen duten baino lehen entzunen

dudala; oraino mintzo direlarik, aditua dukedala.

25. Otsoa eta bildotsa batean alhatuko dira, lehoinak eta idiak lastoa

janen dute, eta herrautsa izanen da sugearen haskurria; ez dute kalterik

eginen, ez-eta hilen ene mendi saindu guzian, dio Jaunak.

LXVI. KAP.

1. Hau dio Jaunak: Zerua dut jarlekhu, lurra berriz oin-alkhi: nolakoa

da niri altxatuko darotadazuen etxea? zer toki da ene phausa-lekhua?

2. Ene eskuak eginak dire horiek oro, eta horiek guziak eginak dire,

dio Jaunak. Aldiz nori begiratuko diot, ez bada behar gaixoari, bihotz

zaurthuari, ene hitzak ikharatzen duenari?

3. Idi bat imolatzen duena, gizon bat hiltzen duena bezala da; azienda

xuri bat sakrifikatzen duena, zakhur bati burua lehertuko dioena bezala;

eskaintza bat eginen duena, urde odola eskaintzen duena bezala; isentsu

erretzeaz orhoitzen dena, idolari esker ematen hari dena bezala.

Horiek oro dituzte hautatu beren bideetan, eta hekien arimak gozo hartu

du bere izigarrikerietan.

4. Aria hortaz ni ere hekiek bezala trufaz hautatuko naiz; eta zerenere

beldurra baitzuten, hura erakharriren diotet gainera; nik deithu, eta

nihor etzelakotz ihardesteko; ni mintzatu, eta ez dutelakotz entzun; eta

gaizkia egin dutelakotz ene begien aitzinean, eta nik nahi ez nuenaz direlakotz

hautatu.

5. Adi zazue Jaunaren solasa, haren hitzera ikharatzen zaretenak:

zuen anaia gaitzerizkotan zaduzkatenek, eta ene izenaren ariaz iraizten

zaituztenek, erran dute: Jaunak ager beza bere ospea, eta gu ere sarthuko

gare zuen bozkarioan. Hainak ordean ahalkearen azpira arthikiak izanen

dire.

6. Hiritik populuaren oihua, tenplotik oihua; Jaunaren mintzoa, bere

etsaiei merezitu saria bihurtzen duenarena.

7. Erdi-minak izan baino lehen, Sion erdi da; erditzeko muga baino

lehen, seme batez erdi da.

Jean Pierre Duvoisin

8. Nork egundaino holakorik aditu du? nork ikhusi du holakorik?

Lurrak egun bakhar batez ekharriren othe ditu gainean dituen fruituak?

populu bat aldian sorthuren othe da osorik? ezen Sion minetan jarri eta

betan sorthu ditu bere semeak.

9. Ni, bertzeak erdiarazten ditudana, ez othe naiz erdiko neroni? dio

Jaunak; nik bertzeei ematen badiotet iraulgia, neroni agor izanen othe

naiz? dio zure Jainko Jaunak.

10. Goihere zaitezte Jerusalemekin, atseginez jauz zaitezte harekin,

hura maite duzuen guziak; bozkarioz harekin boz zaitezte, nigarrez haren

gainean zaudeten guziak,

11. Edozki dezazuen eta ase zaitezten haren gozakarien bulharretik;

hartarik edan dezazuen, eta haren nihonereko ospetik athera dezazuen

gozo guzien nasaizia.

12. Ezen hau dio Jaunak. Huna non Jerusalemen gainera jautsaraziren

ditudan bakea hibai bat bezala, eta jendaien ospea, gaindika dihoan

uharra iduri; hura edoskiren duzue; bulharrera ekharriak eta belhaunen

gainean lausengatuak izanen zarete.

13. Nola ama batek lausengatzen baitu bere haurra, hala gozo emanen

darotzuet, eta sosegu hartuko duzue Jerusalemen galtzarrean.

14. Ikhusiko duzue, eta boztuko da zuen bihotza, eta zuen hezurrak

belharra bezala haziko dira; eta ageriko dira Jaunaren eskua haren zerbitzarien

gainean, eta haren gaitzirizkoa etsaien gainean.

15. Ezen huna non ethorriko den Jauna suaren erdian, eta haren

orga-lasterrak iduri du xirimola; bere hasarrearen irakiduran heldu da sari

bihurtzera, su-garren erdian gaztigatzera;

16. Zeren Jaunak suarekin eta bere ezpatarekin arthikiren baitu bere

juiamendua haragidun ororen gainera, eta Jaunak herrautsiren dituenak

murruka izanen dire.

17. Sainduetsi nahi zirenak eta baratze barnetan athe-gibeiean beren

burua xahu uste zutenak, urdekia, gauza lohia eta arratoinkia jaten zituztelarik

batean izanen dira xahutuak, dio Jaunak.

18. Ni ordean heldu naiz hekien egintza eta gogoeten ondoan; bilduko

ditut lekhu guzietako eta mintzaia guzietako jendakiekin, eta ethorriko

dire eta ikhusiko dute ene ospea.

19. Hekien erdian ezarriko dut ezagutkari bat; era hekietarik salbatuak

ditazkeenak igorriko ditut itsasoa barna jendaietara, Afrikara, eta

Lidiara, arranbela hedatzen dutenetara; Italiara eta Greziara, urrungo irletara,

nitaz aditu eta ene ospea ikhusi ez dutenetara; eta jendaiei ezagutaraziko

diote ene ospea.

599

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!