inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

580 BIBLE SAINDUA (II) 8. Ezen soineko bat nola, harrek hala janen dituzte; ilekia nola, zerrenek hala iretsiko dituzte; aldiz ene ganikako salbamendua bethirainokoa izanen da, eta ene justiziak menderen mendetan du iraunen. 9. Altxa zaite, altxa, indarra jauntzazu, oi Jaunaren besoa; altxa zaite hala-nola beihalako egunetan, mendeetako goizaldietan. Ez othe duzu zuk herrautsi hanpurutsua, sakhitu erainsugea? 10. Ez othe ditutzu zuk agortu itsasoa eta leze gaitzeko ura, eta bide bat egin itsasoaren zolan, handik iragan zitezen libratzen zintuenak? 11. Eta orai Jaunaz berrerosiak direnak bihurturen dira eta Sionera ethorriko laudoriozko kantutan, eta bethi iraunen duen bozkarioa izanen da hekien buruen gainean; idukiren dituzte goiheretasuna eta bozkarioa; oinhazea eta auhenak ihes goanen dira. 12. Nik, nik neronek emanen darotzut gozakari; nor zare zu beldur izateko gizon hilkizun, gizaseme belharra bezala ihartuko den baten beldur izateko? 13. Eta ahantzi duzu Jauna, zure egilea, zeruak hedatu dituena eta lurra asentatu; eta bethi, egun guzian beldurrez ibili zare hestutzen zintuenaren eta zu galdu beharrez zabilararen sephari iheska: non da orai zure hestutzailearen sepha? 14. Idekitzera heldu dena, laster ethorriren da; ez du hiltzeraino zaurtzen, eta haren ogiak ez du eskas egiten. 15. Ni naiz ezik zure Jainko Jauna, itsasoa nahasten dudana, eta jauzten dira haren uhinak; armadetako Jauna da ene izena. 16. Zure ahoan ezarri ditut ene hitzak, eta ene eskuko itsasoaren azpian gerizatu zaitut, zeruak jar zinetzan eta lurra asenta, eta Sioni erran zinezon: Zu zare ene populua. 17. Jaiki, jaiki; xuti, Jerusaleme, zeinak Jaunaren eskutik edan baituzu haren hasarrezko untzia; ondoraino hustu duzu loasmako untzia; edan ditutzu ondakinak eta oro. 18. Sorthu dituen ume guzietarik bat ez da hari laguntza emateko, eta hazi dituen ume guzietarik batek ez du hartzen eskutik. 19. Gainera bi izurri jautsi zaizkitzu; nor egonen da minez zure gainean? Desmasia, xahupenak, gosete, ezpatak; nork sosega zu? 20. Zure haurrak iraiziak izan dira karrika buru guzietan etzanak daude, hala-nola oriz sarean eroria; Jaunaren gaitziduraren, zure Jainkoaren dixiduen azpian daude. 21. Hau adi zazu beraz, gaixottoa, eta hordia, ez arnoz. 22. Hau dio zure nausi Jaunak eta zure Jainkoak, bere populuarentzat gudukatuko denak: Huna non zure eskutik khendu dudan lo-asmako Jean Pierre Duvoisin untzia, ene gaitziduraren untziko ondakina: etzare gehiago hortarik edaten jarriko. 23. Eta ezarriren dut zu aphaldu zaituztenen eskuetan, eta zeinek erran baitiote zure arimari: Etzan hadi, iragan gaitezen; eta zuk ezarri duzu zure gorphutza lur bat bezala eta bide bezala iragaileentzat. LII. KAP. 1. Jaiki zaite, jaiki, zure indarraz jauntz zaite, oi Sion; zure ospezko soinekoak jauntzatzu, oi Jerusaleme, zeren gaurgeroz ez baita ingurebakigaberik eta khutsudunik zutan gaindi iragaitera abiatuko. 2. Higi zaite herrautsetik; jaiki, jar zaite, oi Jerusaleme; khen zazu lephoko lokharria, oi gathibu Siongo alaba! 3. Ezen hau dio Jaunak: Urrurik salduak izan zarete, eta dirurik gabe izanen zarete berrerosiak. 4. Hau dio ezen Jainko Jaunak; Hastean Egiptora jautsi izan da ene populua, arrotz han bizitzeko; eta ariarik batere gabe Asurrek ehoa iduki du. 5. Eta orai zer heldu zait egiteko, dio Jaunak, ene populua ariarik gabe eramana denaz geroz? Haren nausiak tzarki haritu dire, dio Jaunak, eta egun guzian ez dire baratu ene izenaren burhoztatzetik. 6. Horren gatik ene populuak halako egun batez jakinen du ene izena; ezik mintzo nintzen hura bera, huna non naizen. 7. Mendi gainean zeinen diren eder bakearen berriak ematen eta bakea predikatzen duenaren oinak; oneko berriak ematen eta salbamendua predikatzen duenarenak, erraten dioelarik Sioni: Erreginatzera dihoa zure Jainkoa! 8. Adituren ditutzu zure begiralarien oihuak; oihuka abiatuko dire; laudorioak kantatuko dituzte guziek batean, zeren beren begiz ikhusiko baitute, Jaunak bihurraraziko duenean Sion. 9. Bozkaria zaitezte Jerusalemgo mortuak, eta batean kanta zatzue laudoriozko kantuak; zeren Jaunak ozakari eman baitio bere populuari eta berrerosi baitu Jerusaleme. 10. Jaunak agertu du bere beso saindua jendaki guzien begietara, eta lurreko eremu guziek ikhusiren dute gure Jainkoa ganikako salbatzailea. 11. Gibelerat! gibelerat! ilkhi zaitezte hortik, ez uki lohitua; Jaunaren untziak ekhartzen ditutzuenak, ilkhi zaitezte horren erditik, xahu zaitezte 12. Zeren ez baitzarete harramaskan ilkhiko, ez-eta eginahalka ihes goanen; ezik Jauna zuen aitzinean ibiliren da, eta Israelen Jainkoak bilduren zaituztete. 581

582 BIBLE SAINDUA (II) 13. Huna non ene zerbitzaria adigarriz izanen den bethea; handi, goretsi, guziz ospetsu izanen da. 14. Nola izan baitzare hainitzentzat baldigarri, hala ospegabekoa izanen da gizonen artean haren itxura, eta gizasemeen artean haren ara. 15. Asko jendaki urztaturen ditu erregeek haren aitzinean idukiren dute beren ahoa; ezen haren berria izan ez dutenek ikhusiren dute; eta hartazko aiphurik aditu ez dutenek, begira egonen zaizko. LIII. KAP. 1. Nork gure erranean hartu du sinheste, eta zeini agertua izan zaio Jaunaren besua? 2. Eta zuhamuxka bat bezala, eta lur agorretikako ondo bat bezala iganen da haren aitzinean; ez du itxurarik, ez edertasunik; eta ikhusi dugu, eta etzen begikoa, eta haren irritsean gelditu gare. 3. Arbuiagarri eta gizonetarik azkena, gizon oinhazetsu eta gaitzaren berri zakiena iduritu zaiku; eta haren begithartea estalia bezala zen eta arbuiatua zen, eta hargatik ez dugu zerbaitentzat iduki. 4. Egiazki berak hartu ditu gure erkhidurak, eta gure oinhazeak ekharri; eta guk iduki dugu legentsu bat bezala, Jainkoak jo eta aphaldu duen bat bezala. 5. Hura aldiz gure tzarkerien gatik izan da zaurthua, gure gaixtakerien gatik izan da phorrokatua; bakea ekharri behar zarokun gaztigua haren gainera da orori, eta haren uspelkadurak gaitu sendatu. 6. Gu guziak ardiak bezala errebelatu ginen, zein bere bidera zeihertu ginen; eta Jaunak gu guzien tzarkeria haren gainean ezarri du. 7. Sakrifiziotan eskainia izan da, berak hala nahi baitzuen, eta ez du ideki ahoa. Ardi bat bezala hiltzera eramama izanen da, eta bildotsa iduri moztailearen aitzinean ixilik eta ahoa ideki gabe egonen da. 8. Hesturaz hil da, eta juiamenduz. Nork aiphaturen du haren ganikako iraulgia? Ezen bizidunen lurretik izan da ebakia. Ene populuaren gaixtakeria gatik jo izan dut. 9. Eta emanen diozka gaixtaginak hobiaren ordain, eta aberatsa haren heriotzearen sari; zeren ez baitu gaixtakeriarik egin, eta zimarkhua ez baitzen haren ahoan. 10. Eta Jaunak nahi izan du bere herbalduran trenkatu; baldin bekhatuarentzat eman izan badu bere bizia, mendeetan ikhusiren du bere ondoregoa bizitzen; eta Jaunaren nahia haren eskuz eginen da. Jean Pierre Duvoisin 11. Zer-ere haren arimak bilhatu baitu bere nekheaz, ikhusiren du hura eta aseko da. Ene zerbitzari prestuak asko bere jakitatearen bidez prestu atheraturen ditu, eta berak ekharriren ditu hekien bekhatuak. 12. Hargatik bere zathitzat emanen diozkat hainitz gizon; eta hazkarren buluzkinak bereziren ditu, zeren dioen heriotzeari eman bere bizia, eta izan den gaixtaginekin ekharria, eta jasan dituen hainitzen bekhatuak eta othoitz egin legea hausten zutenentzat. LIV. KAP. 1. Bozkaria zaite, haurrik egiten ez duzun agorra; kanta zatzu laudorioak eta egizkitu bozkariozko oihuak, oi amatzen etzinena; zeren utzia denak haur asko izanen baitu, senharra duenak baino gehiago, dio Jaunak. 2. Zabal zazu zure olha-tokia, eta heda zatzu zure etxoletako larruak, ez guphidets; luza zatzu zure sokhak, eta gogor zure ziriak; 3. Ezen eskuin eta ezker hedatuko zare; zure ondoregoak populuak izanen ditu primantzetan eta betheko ditu egoiliarrez hiri mortu eginak. 4. Ez izan beldur, zeren ez baitzare ahalkatuko, ez-eta gorrituko; ezen ez duzu ahalkatzekerik izanen, ahantziren baituzu zure gaztetasuneko ahalkizuna, eta ez baitzare gehiago orhoituren zure alharguntasuneko laidoaz. 5. Alabainan zu egin zaituena izanen da zure Jaun; haren izena da armadetako Jainkoa; eta zure berreroslea, Israelgo saindua, deithuren da lur guziko Jainkoa. 6. Jaunak deithu, zaitu emazteki bazterrerat utzi eta gogoko behardurak hiratzen duen bat bezala, eta emazte gazte danik iraizi bat bezala, dio zure Jainkoak. 7. Aphur bat, guti batentzat utzi zaitut, eta urrikalmendu handitan bilduren zaitut. 8. Gaitzidurazko ordu batez, aphur bat baztertu dut ene begithartea zu ganik; eta bethirainoko urrikalmenduz urrikaldu natzaitzu, dio zure berrerosle Jaunak. 9. Hori da enetzat hala-nola Noeren egunetan; Noeri zin egin bainioen haren orduko bezalako urik ez nuela gehiago lurraren gainera erakharriren; orobat zin egin dut ez natzaitzula gehiago hasarreturen eta etzaitudala gaurgeroz azurriaturen. 10. Ezen dardaraturen dire mendiak, ikharaturen munhoak, bainan ene urrikalmendua ez da zutarik gibelaturen, eta ene bakezko patua ez da khordokaturen, dio zure Jaun urrikalmendutsuak. 583

582

BIBLE SAINDUA (II)

13. Huna non ene zerbitzaria adigarriz izanen den bethea; handi,

goretsi, guziz ospetsu izanen da.

14. Nola izan baitzare hainitzentzat baldigarri, hala ospegabekoa izanen

da gizonen artean haren itxura, eta gizasemeen artean haren ara.

15. Asko jendaki urztaturen ditu erregeek haren aitzinean idukiren

dute beren ahoa; ezen haren berria izan ez dutenek ikhusiren dute; eta

hartazko aiphurik aditu ez dutenek, begira egonen zaizko.

LIII. KAP.

1. Nork gure erranean hartu du sinheste, eta zeini agertua izan zaio

Jaunaren besua?

2. Eta zuhamuxka bat bezala, eta lur agorretikako ondo bat bezala

iganen da haren aitzinean; ez du itxurarik, ez edertasunik; eta ikhusi dugu,

eta etzen begikoa, eta haren irritsean gelditu gare.

3. Arbuiagarri eta gizonetarik azkena, gizon oinhazetsu eta gaitzaren

berri zakiena iduritu zaiku; eta haren begithartea estalia bezala zen eta

arbuiatua zen, eta hargatik ez dugu zerbaitentzat iduki.

4. Egiazki berak hartu ditu gure erkhidurak, eta gure oinhazeak ekharri;

eta guk iduki dugu legentsu bat bezala, Jainkoak jo eta aphaldu duen

bat bezala.

5. Hura aldiz gure tzarkerien gatik izan da zaurthua, gure gaixtakerien

gatik izan da phorrokatua; bakea ekharri behar zarokun gaztigua

haren gainera da orori, eta haren uspelkadurak gaitu sendatu.

6. Gu guziak ardiak bezala errebelatu ginen, zein bere bidera zeihertu

ginen; eta Jaunak gu guzien tzarkeria haren gainean ezarri du.

7. Sakrifiziotan eskainia izan da, berak hala nahi baitzuen, eta ez du

ideki ahoa. Ardi bat bezala hiltzera eramama izanen da, eta bildotsa iduri

moztailearen aitzinean ixilik eta ahoa ideki gabe egonen da.

8. Hesturaz hil da, eta juiamenduz. Nork aiphaturen du haren ganikako

iraulgia? Ezen bizidunen lurretik izan da ebakia. Ene populuaren

gaixtakeria gatik jo izan dut.

9. Eta emanen diozka gaixtaginak hobiaren ordain, eta aberatsa

haren heriotzearen sari; zeren ez baitu gaixtakeriarik egin, eta zimarkhua

ez baitzen haren ahoan.

10. Eta Jaunak nahi izan du bere herbalduran trenkatu; baldin bekhatuarentzat

eman izan badu bere bizia, mendeetan ikhusiren du bere

ondoregoa bizitzen; eta Jaunaren nahia haren eskuz eginen da.

Jean Pierre Duvoisin

11. Zer-ere haren arimak bilhatu baitu bere nekheaz, ikhusiren du

hura eta aseko da. Ene zerbitzari prestuak asko bere jakitatearen bidez

prestu atheraturen ditu, eta berak ekharriren ditu hekien bekhatuak.

12. Hargatik bere zathitzat emanen diozkat hainitz gizon; eta hazkarren

buluzkinak bereziren ditu, zeren dioen heriotzeari eman bere bizia,

eta izan den gaixtaginekin ekharria, eta jasan dituen hainitzen bekhatuak

eta othoitz egin legea hausten zutenentzat.

LIV. KAP.

1. Bozkaria zaite, haurrik egiten ez duzun agorra; kanta zatzu laudorioak

eta egizkitu bozkariozko oihuak, oi amatzen etzinena; zeren utzia

denak haur asko izanen baitu, senharra duenak baino gehiago, dio Jaunak.

2. Zabal zazu zure olha-tokia, eta heda zatzu zure etxoletako larruak,

ez guphidets; luza zatzu zure sokhak, eta gogor zure ziriak;

3. Ezen eskuin eta ezker hedatuko zare; zure ondoregoak populuak

izanen ditu primantzetan eta betheko ditu egoiliarrez hiri mortu eginak.

4. Ez izan beldur, zeren ez baitzare ahalkatuko, ez-eta gorrituko;

ezen ez duzu ahalkatzekerik izanen, ahantziren baituzu zure gaztetasuneko

ahalkizuna, eta ez baitzare gehiago orhoituren zure alharguntasuneko

laidoaz.

5. Alabainan zu egin zaituena izanen da zure Jaun; haren izena da

armadetako Jainkoa; eta zure berreroslea, Israelgo saindua, deithuren da

lur guziko Jainkoa.

6. Jaunak deithu, zaitu emazteki bazterrerat utzi eta gogoko behardurak

hiratzen duen bat bezala, eta emazte gazte danik iraizi bat bezala,

dio zure Jainkoak.

7. Aphur bat, guti batentzat utzi zaitut, eta urrikalmendu handitan

bilduren zaitut.

8. Gaitzidurazko ordu batez, aphur bat baztertu dut ene begithartea

zu ganik; eta bethirainoko urrikalmenduz urrikaldu natzaitzu, dio zure

berrerosle Jaunak.

9. Hori da enetzat hala-nola Noeren egunetan; Noeri zin egin bainioen

haren orduko bezalako urik ez nuela gehiago lurraren gainera erakharriren;

orobat zin egin dut ez natzaitzula gehiago hasarreturen eta etzaitudala

gaurgeroz azurriaturen.

10. Ezen dardaraturen dire mendiak, ikharaturen munhoak, bainan

ene urrikalmendua ez da zutarik gibelaturen, eta ene bakezko patua ez da

khordokaturen, dio zure Jaun urrikalmendutsuak.

583

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!