inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

564 BIBLE SAINDUA (II) 8. Eta zu, Israel, ene zerbitzaria; Jakob, hautatu zaitudana, Abraham ene adiskidea ganikako iraulgia; 9. Haren baithan hartu zaitudana lurraren bertze bazterretik, eta hango lekhu urrunetarik deithu; eta erran izan darotzudana: Zu zare ene zerbitzaria, zu hautatu zaitut, eta etzaitut iraizi; 10. Ez izan beldurrik, zeren zurekin bainaiz; ez zeiher, zeren ni bainaiz zure Jainkoa; hazkartu zaitut eta lagundu, eta ene prestuak bere eskuinaz hartu zaitu. 11. Huna, ahalkaturen eta gorrituren dira zuri gudu ematen darotzuten guziak; eta jazartzen darotzuten gizonak, ez balira bezala eginen eta galduko dira. 12. Bilhatuko ditutzu zuri bihurtzen zaizkitzun gizonak, eta ez ditutzu khausituko: ez balira bezala eta xahutuak bezala izanen dira gizon zuri gerla egileak; 13. Zeren ni bainaiz zure Jainko Jauna, eskutik hartzen zaitudana eta erraten darotzudana: Ez izan beldur, nik laguntzen zaitut. 14. Ez izan beldur, Jakob, harra bezala jarria zarena, eta zuek, Israelgo ume hilak bezala zaretenak; nik lagundu zaitut, Israel, dio Jaunak; eta zure berreroslea, Israelgo saindua da. 15. Nik egin zaitut orga berri bat bezala, ogiak jotzen dituena eta bihitzeko hortzak daduzkana; mendiak joko eta xehatuko eta munhoak herrautsa bezala ezarriko ditutzu. 16. Haizaturen ditutzu, eta haizeak eramanen ditu, eta xirimolak barraiatuko; eta zu, Jauna baithan boztuko, eta Israelgo saindua baithan jauziko zare. 17. Noharroin eta beharrak ur eske dabiltza, eta ez dute aurkhitzen; egarriak ihartzen hari du hekien mihia. Nik, Jaunak, entzunen ditut; nik, Israelgo Jainkoak, ez ditut bazterrerat utziko. 18. Ibaiak idekiren ditut mendixken mazeletan eta ithurriak landen erdian, mortuak ezarriren ditut ur-maeletan, eta biderik gabeko lurra urerreketan. 19. Eremuan emanen ditut zedroa, elhorria, arraiana, olibondoa; mortuan, izaia, zuharra eta ezpela elkharrekin; 20. Ikhus dezaten, eta jakin, eta gogoan erabil, eta adi batean, Jaunaren eskuak egin duela hori, eta Israelgo sainduak kreatu duela. 21. Athera zazue juiamendura zuen zuzena, dio Jaunak; ager zazue, baldin gerthuz bazindute zerbait, dio Jakoben erregek. Jean Pierre Duvoisin 22. Hurbil beitez eta erran biazagute zer den gerthatu behar; beihala izatu diren gauzak ezagutaraz detzagutzue; eta bihotza horri emanik, ezaguturen dugu hekien akhabantza; erraguzue zer den gerthatu behar. 23. Erraguzue ethorkizunean gerthatu behar dena, eta jakinen dugu jainko zaretela; egizue halaber ongia edo gaizkia, ahal badezazue, eta guziak ikhusiren dugu eta mintzaturen gare. 24. Huna, ezdeusetarik eginak zarete; etzenetikakoa da zuen egintza; hatsgarrikeriak hautatu zaituztete. 25. Eraiki dut ipharretik, eta iguzki-sortzetik da ethorriren; deithaturen du ene izena, eta handi-mandiak lohia bezala, baxerigileak buztina oinaz orhatzen duen bezala ditu erabiliren. 26. Zein zarete hatsarritik ethorkizunaren errailea, arren-eta ezagut dezagun? zein da hastapenetik mintzatu dena, erran diozogun: Egiatia zare? Bainan ez da zuetan berri-ekharlerik, ez aitzinetik errailerik, ez-eta nihork ez du zuen solasik aditu. 27. Jaunak lehenbizikorik erranen du: Huna non diren; eta Jerusalemeri emanen diot berri onaren ekharlea. 28. Eta begiratu dut, eta hekietarik etzen bat bakharra ere asmu baten atheratzeko, ez-eta galdearen gainean hitz baten ihardesteko. 29. Huna guziak gezurti eta hekien egintzak hutsal direla; hekien itxurak haize eta ezdeuskeria dira. XLII. KAP. 1. Huna ene zerbitzaria; nik lagunduren dut: huna ene hautetsia; hunen baithan du lakhet ene arimak; hunen gainean ezarri dut ene izpiritua; zuzenbidea ekharriren du jendaietara. 2. Ez du oihurik eginen, nor-nor-den ez da begiratuko, eta haren mintzoa ez da kanpoetan entzunen. 3. Khanabera hautsia ez du lehertuko, eta khetan den mitxa ez du iraungiko; zintasunean emanen dio zuzenari bere bidea. 4. Ez da izanen ez gobel, ez nahasi, zuzentasuna lurraren gainean jar dezan arteo; eta irlak haren legearen iguri egonen dira. 5. Hau dio Jainko Jaunak, zeruak kreatu eta hedatu, lurra eta hartan sortzen direnak finkatu dituenak; lurraren gainean den populuari hatsa, eta lurra oinaz zaphatzen dutenei bizia eman diotenak: 6. Nik, Jaunak, deithu zaitut zuzentasunean, eta hartu dut zure eskua, eta zaindu zaitut; eta eman zaitut populuarekilako batasuntzat, eta jendaien argitzat; 565

566 BIBLE SAINDUA (II) 7. Idek detzatzun itsuen begiak, estekatik athera lothua dena eta presondegitik ilhunbeetan jarriak direnak. 8. Jauna naiz ni, hori da ene izena ez diot bertze bati emanen ene ospea, ez-eta idolei enetzateko laudorioa. 9. Huna non gerthatu diren erranak izan ziren lehenbizikoak; berriak ere ezagutarazten ditut nik, adiaraziko darozkitzuet gertha ditezen baino lehen. 10. Jaunari kanta diozuzue kantika berri bat; haren laudorioa lurraren lau izkinetarik ilkhiaraz zazue, oi itsasora jausten zaretenak eta haren hedaduran zabiltzatenak; irlak, eta hekietako egoiliarrak. 11. Jaik beitez mortua eta hango hiriak: Zedarrek etxeetan eginen du bere egoitza. Petrarrak, lauda zazue Jauna; mendi-kaskoetarik hariko dira oihuka. 12. Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraki erranen dute irletan. 13. Gerlari hazkarra iduri ilkhiren da Jauna; guduko gizonak bezala beroturen du bere kharra, oihuz hasiko da, deihadar eginen du; bere etsaien gainean indar hartuko du. 14. Ixilik egotu naiz bethi, ez dut hitzik erran, jasankor izatu naiz; orai erditzen hari dena bezala mintzatuko naiz; xahutuko, hondatuko ditut oro batean. 15. Mortu eginen ditut mendiak eta munhoak, iharraraziko ditut hekietako sorho guziak, eta hibaietarik eginen ditut irlak, eta agortuko ditut ur-maelak. 16. Itsuak eramanen ditut ez dakiten bide batetik, eta ibilaraziren ditut ezagutu ez dituzten bidexka batzuetarik; ilhunbeak hekien aitzinean argitara aldaturen ditut, eta makhurrak xuxenetara: hitz horiek eman diozkatet, eta berak ez ditut bazterrerat utzi. 17. Gibelerat itzuli dira; ahalke gorriz ahalka beitez molde bernuzatuetan beren sinhestea dadukatenak, molde urthu batzuei erraten dutenak: Zuek zarete gure jainkoak. 18. Gorrak, adi; itsuak, begira zazue ikhusteko. 19. Nor da itsu, ez bada ene zerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina zeinari igorri baitiozkat ene mezulariak? Nor da itsu, ez bada saldua izan dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren zerbitzaria? 20. Zuk, hainitz ikhusten duzunak, ez othe duzu zerbait idukitzen? beharriak idekiak ditutzunak, ez othe duzu aditzen? 21. Eta Jaunak hau nahi izan du hunen sainduesteko, legearen handiesteko eta goresteko. Jean Pierre Duvoisin 22. Bainan populu hau larrutua eta deboilatua da; gazte guziak artean atzemanak aita presondegietan sarthuak dira; arthikiak dira nork biluz, eta nihor ez da horien atheratzeko; arthikiak dira nork larru, aita nihor ez da errateko: Utzatzue. 23. Nor da zuen artean hau entzuten duenik, atzarria dagoenik eta beharria ematen duenik ethortzekoak diren gauzei? 24. Nork eman du Jakob larrutzera, Israel arthiki deboilarien aztaparretara? Ez othe da Jauna bera, zeinaren alderat egin izan baitugu bekhatu? Eta ez dute nahi izan haren bideetan ibili, eta ez dute haren legea entzun. 25. Eta Jaunak horien gainera hustu ditu bere sepharen gaitzidura eta gerla gogorra; eta inguru guzian erre du Israel, eta Israelek ez du ezagutu; aita su eman dio, eta ez da ohartu. XLIII. KAP. 1. Eta orai hau dio Jaunak, zu kreatu zaituenak, Jakob; zu moldatu zaituenak, Israel: Ez izan beldur, zeren berrerosi aita zure izenaz deithu baitzaitut; enea zare zu. 2. Urak iragaiten baditutzu, zurekin izanen naiz, eta hibaiek etzaituzte estaliren; suan ibiltzen bazare, etzare erreko, aita suak ez du zuretzat khaldarik izanen; 3. Zeren ni naizen zure Jainko Jauna, Israelgo saindua, zure salbatzailea; zure barkhamenduarentzat eman ditut Egiptoa, eta Ethiopia, aita Saba. 4. Ohoragarri eta ospetsu ene begietan egina zarenaz geroztik, maithatu zaitut, eta gizonak emanen ditut zure ordain, eta populuak zure biziarentzat. 5. Ez izan beldurrik, zeren zurekin bainaiz ni; iguzki-haizetik erakharriren ditut zure haurrak, eta mendebaletik bilduko zaitut zu. 6. Ipharrari erranen diot: Emak; eta hegoari: Berauk debeka; ekharzkik ene semeak urrungo eremuetarik, eta ene alabak lurraren bertze bazterretik. 7. Ene izenari dei egiten duena, ene ospagarri dut kreatu, moldatu aita egin. 8. Kanporat athera zazu populu itsua, eta begiak dituelarik; gorra, eta beharriak badituelarik. 9. Jendaia guziak elkhargana bilduak dira eta leinuak batuak. Zuetarik nork goraki erranen du hori, eta adiaraziren datozkigu lehenbizitik gerthatu direnak? Eman betzazte beren lekhukoak, egiati athera betzazte; eta entzunak izanen dira eta erranen da: Egia diote. 567

566

BIBLE SAINDUA (II)

7. Idek detzatzun itsuen begiak, estekatik athera lothua dena eta presondegitik

ilhunbeetan jarriak direnak.

8. Jauna naiz ni, hori da ene izena ez diot bertze bati emanen ene

ospea, ez-eta idolei enetzateko laudorioa.

9. Huna non gerthatu diren erranak izan ziren lehenbizikoak; berriak

ere ezagutarazten ditut nik, adiaraziko darozkitzuet gertha ditezen baino

lehen.

10. Jaunari kanta diozuzue kantika berri bat; haren laudorioa lurraren

lau izkinetarik ilkhiaraz zazue, oi itsasora jausten zaretenak eta haren

hedaduran zabiltzatenak; irlak, eta hekietako egoiliarrak.

11. Jaik beitez mortua eta hango hiriak: Zedarrek etxeetan eginen du

bere egoitza. Petrarrak, lauda zazue Jauna; mendi-kaskoetarik hariko dira

oihuka.

12. Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraki erranen

dute irletan.

13. Gerlari hazkarra iduri ilkhiren da Jauna; guduko gizonak bezala

beroturen du bere kharra, oihuz hasiko da, deihadar eginen du; bere

etsaien gainean indar hartuko du.

14. Ixilik egotu naiz bethi, ez dut hitzik erran, jasankor izatu naiz;

orai erditzen hari dena bezala mintzatuko naiz; xahutuko, hondatuko

ditut oro batean.

15. Mortu eginen ditut mendiak eta munhoak, iharraraziko ditut

hekietako sorho guziak, eta hibaietarik eginen ditut irlak, eta agortuko

ditut ur-maelak.

16. Itsuak eramanen ditut ez dakiten bide batetik, eta ibilaraziren

ditut ezagutu ez dituzten bidexka batzuetarik; ilhunbeak hekien aitzinean

argitara aldaturen ditut, eta makhurrak xuxenetara: hitz horiek eman diozkatet,

eta berak ez ditut bazterrerat utzi.

17. Gibelerat itzuli dira; ahalke gorriz ahalka beitez molde bernuzatuetan

beren sinhestea dadukatenak, molde urthu batzuei erraten dutenak:

Zuek zarete gure jainkoak.

18. Gorrak, adi; itsuak, begira zazue ikhusteko.

19. Nor da itsu, ez bada ene zerbitzaria? eta nor da gor, ez bada haina

zeinari igorri baitiozkat ene mezulariak? Nor da itsu, ez bada saldua izan

dena? eta nor da itsu, ez bada Jaunaren zerbitzaria?

20. Zuk, hainitz ikhusten duzunak, ez othe duzu zerbait idukitzen?

beharriak idekiak ditutzunak, ez othe duzu aditzen?

21. Eta Jaunak hau nahi izan du hunen sainduesteko, legearen handiesteko

eta goresteko.

Jean Pierre Duvoisin

22. Bainan populu hau larrutua eta deboilatua da; gazte guziak artean

atzemanak aita presondegietan sarthuak dira; arthikiak dira nork biluz, eta

nihor ez da horien atheratzeko; arthikiak dira nork larru, aita nihor ez da

errateko: Utzatzue.

23. Nor da zuen artean hau entzuten duenik, atzarria dagoenik eta

beharria ematen duenik ethortzekoak diren gauzei?

24. Nork eman du Jakob larrutzera, Israel arthiki deboilarien aztaparretara?

Ez othe da Jauna bera, zeinaren alderat egin izan baitugu bekhatu?

Eta ez dute nahi izan haren bideetan ibili, eta ez dute haren legea entzun.

25. Eta Jaunak horien gainera hustu ditu bere sepharen gaitzidura eta

gerla gogorra; eta inguru guzian erre du Israel, eta Israelek ez du ezagutu;

aita su eman dio, eta ez da ohartu.

XLIII. KAP.

1. Eta orai hau dio Jaunak, zu kreatu zaituenak, Jakob; zu moldatu

zaituenak, Israel: Ez izan beldur, zeren berrerosi aita zure izenaz deithu

baitzaitut; enea zare zu.

2. Urak iragaiten baditutzu, zurekin izanen naiz, eta hibaiek etzaituzte

estaliren; suan ibiltzen bazare, etzare erreko, aita suak ez du zuretzat

khaldarik izanen;

3. Zeren ni naizen zure Jainko Jauna, Israelgo saindua, zure salbatzailea;

zure barkhamenduarentzat eman ditut Egiptoa, eta Ethiopia, aita Saba.

4. Ohoragarri eta ospetsu ene begietan egina zarenaz geroztik, maithatu

zaitut, eta gizonak emanen ditut zure ordain, eta populuak zure

biziarentzat.

5. Ez izan beldurrik, zeren zurekin bainaiz ni; iguzki-haizetik erakharriren

ditut zure haurrak, eta mendebaletik bilduko zaitut zu.

6. Ipharrari erranen diot: Emak; eta hegoari: Berauk debeka; ekharzkik

ene semeak urrungo eremuetarik, eta ene alabak lurraren bertze bazterretik.

7. Ene izenari dei egiten duena, ene ospagarri dut kreatu, moldatu

aita egin.

8. Kanporat athera zazu populu itsua, eta begiak dituelarik; gorra, eta

beharriak badituelarik.

9. Jendaia guziak elkhargana bilduak dira eta leinuak batuak. Zuetarik

nork goraki erranen du hori, eta adiaraziren datozkigu lehenbizitik gerthatu

direnak? Eman betzazte beren lekhukoak, egiati athera betzazte; eta

entzunak izanen dira eta erranen da: Egia diote.

567

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!