inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

560 BIBLE SAINDUA (II) 11. Erran dut: Bizidunen lurrean ez dut ikhusiko Jainko Jauna. Ez dut gehiago ikhusiren gizona, ez-eta phausuan bizi dena. 12. Ene bizia khendua zait, eta ene ganik bilduak da, artzainen olha biltzen den bezala. Ene bizia ebakia da, ehaileak haria ebakitzen duen bezala. Jaunak ebaki nau, irazkitzen hari nintzenean oraino: goizetik arratsa artean akhabaturen nauzu. 13. Bihar goiza arteo uste nuen iraun; lehoinak bezala karraskatu ditu ene hezurrak: Goizetik arratsa artean akhabaturen nauzu. 14. Marraska eginen dut ainhararen umeak bezala; kuintaz egonen naiz usoa bezala. Goiti begira ethenduak dira une begiak; Jauna, borroka jasaiten nago, ihardukazu enetzat. 15. Zer erranen dut, edo zer ihardetsiren darot harek, bera hari denaz geroztik? Zure aitzinean gogoz iraganen ditut ene urthe guziak ene bihotzeko uherduran. 16. Jauna, horrela bizitzen bada, eta horrelakoetan badatza une biziaren hatsa. azurriaturen eta biziaraziren nauzu oraino. 17. Huna non bakera bihurtzen den uhertasun guziz uherra. Zuk aldiz atheratu duzu ene arima, gal etzadientzat; zure gibelerat arthiki ditutzu une bekhatu guziak. 18. Alabainan hobiak ez darotzu aithorrik bihurturen, eta heriotzeak etzaitu laudaturen; putzura jausten direnak ez dira zure zintasunaren iguri egonen. 19. Bizidunak, bizidunak bakharrik emanen darotzu aithor, nik egungo egunean bezala; aitak bere haurrei ezagutaraziko daroete zure zintasuna. 20. Itzurraraz nezazu, Jauna, eta gure bizitzeko egun guzietan Jaunaren etxean kantaturen ditugu gure psalmoak. 21. Eta Isaiasek manatu zuen ekhar ziezaten piko zaretara bat, eta hekietaz lothura egin zezaten erregeren zauriaren gainean, eta senda zedin. 22. Eta Ezekiasek erran zuen: Zer izanen da ezagutkaria iganen naizela oraino Jaunaren etxera? Jean Pierre Duvoisin XXXIX. KAP. 1. Orduko egunetan, Merodak Baladan, Baladanen semeak, Babilonako erregek, gutunak eta emaitzak igorri ziozkan Ezekiasi; aditu zuen ezik eri izanik sendatua zela. 2. Ezekias, berriz, boztu zen bidalkinen ethortzeaz, eta erakhutsi zaroezten baltsamu, zilhar, urhe, usain gozo eta gantzugailu hoberenak zaduzkan tokia, eta bere tresnak zaduzkan lekhuak, eta khutxetan aurkhitzen zirenak oro. Etzen gauzarik Ezekiasek bere etxean eta bere ahalean zuenik, eta hekiei erakhutsi etziotenik. 3. Aldiz Isaias profeta sarthu zen Ezekias erregea gana, eta erran zaroen: Zer diote gizon horiek, eta nondik ethorri dira zure gana? Eta Ezekiasek ihardets zuen: Urrungo lurretik, Babilonatik ethorri zaizkit. 4. Eta Isaiasek erran zuen: Zer ikhusi dute zure etxean? Eta Ezekiasek ihardetsi zuen: Ene etxean diren gauza guziak ikhusi dituzte; ene khutxetan ez da izan gauzarik horiei erakhutsi ez daroeztedanik. 5. Eta Isaiasek erran zaroen: Adi zazu armadetako Jaunaren hitza: 6. Huna non ethorriko diren egunak, aita zure etxean diren gauza guziak, eta zure arbasoek orai arteo bildu dituztenak Babilonara eramanak izanen dira: ez da deusere geldituren, dio Jaunak. 7. Eta zure ganik ilkhiko diren, zuk bizia emanikako semeetarik eramanak izanen dira, eta ebaki Babilonako erregeren jauregian izanen dira. 8. Eta Ezekiasek ihardetsi zaroen Isaiasi: Zuzena da erran duzun Jauna ganikako hitza. Eta erran zuen oraino: Ene egunetan bederen iraun bezate bakeak eta egiak. XL. KAP. 1. Sosega zaite, sosega, ene populua, dio zuen Jainkoak. 2. Mintza zaitezte Jerusalemen bihotzari, eta Jerusaleme deith zazue bere izenaz; ezen akhabo dira haren gaitzak, barkhatua zaio bere bekhatua, bikhun izatu du Jauna ganik bere bekhatu guzien ordain. 3. Mortuan oihuz dagoenaren mintzoa: Aphain zazue Jaunaren bidea, zuzent zatzue mortuan gure Jainkoaren bidexkak. 4. Edozein haren goratua izanen da, edozein mendi eta munho beheratua; eta makhurrak izanen dira xuxenduak, eta malkharrak bardinduak. 5. Eta agerturen da Jaunaren ospea; eta edozein gizonek ikhusiren du Jaunaren ahoa dela mintzatu. 6. Dioenaren mintzoa: Oihu egik. Eta ihardetsi dut: Zer eginen dut oihu? Edozein haragi belhar dela, eta haren ospea landetako lore bat. 561

562 BIBLE SAINDUA (II) 7. Belharra ihartu da eta lorea erori, zeren Jaunaren hatsak gainera buhatu baitu. Populua da zinez belharra; 8. Belharra ihartu eta lorea erori da. Bainan gure Jaunaren hitzak bethiren bethi du iraunen. 9. Mendi gora baten gainera igan zaite, oi zu, Sioni berri ona ekhartzen diozuna hazkarki egizu oihu, oi zu, Jerusalemeri berri ona ekhartzen diozuna; egizu oihu, ez izan beldur; Judako hiriei errozute: Huna zuen Jainkoa! 10. Huna zuen Jainko Jauna bere indarrean heldu dela, aita haren besoa nausi izanen da. Huna bere saria berekin, eta bere eginkaria bere aitzinean. 11. Artzainak bezala alhaturen du bere arthaldea, besoetan bilduren ditu bildotsak, eta bere galtzarrera hartuko ditu; berak ekharriko ditu ardi ernariak. 12. Ahurraz nork neurtu ditu urak, eta eskuaz nork haztatu ditu zeruak? Nork hirur erhiz airean daduka lurraren bultoa, eta phisatu ditu mendiak, eta balantzetan ezarri munhoak? 13. Nork lagundu du Jaunaren izpiritua? edo nor izatu da haren kontseilari, eta irakhatsi dio? 14. Norekin egotu da asmutan? nork argitu du, eta nork erakhutsi dio zuzenbidea, era irakhatsi jakitatea, eta erakhutsi umotasunerako bidea? 15. Jendaiak xorta suilan bezala ikhusiak dira, izpia balantzetan bezala huna irlak herrauts xehea iduri. 16. Eta Liban guzia ez laite aski haren sakrifizioaren erretzeko, eta abere guziak ez laizteke aski holokaustakotzat. 17. Jendaia guziak, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa eta hutsa bezala dira haren begietan. 18. Zeren iduriko egiten duzue beraz Jainkoa? edo zer itxuren azpian erakhutsiren duzue? 19. Ofizialeak ez othe du urtzen moldea? edo urheginak ez othe du haren itxura urhez egiten, eta zilharginak zilhar-xaflaz? 20. Ofiziale jakinak hautatzen du zur hazkar eta ezin-ustelduzkoa, eta bilhatzen du itxura xutik ematera khordokatuko ez den bezala. 21. Ez othe duzu jakin? ez othe duzu aditu? hastetik ez othe zaitzue berria emana izan? ez othe duzue endelgatu nork asentatu duen lurra? 22. Hainak mundua du jar-lekhu, eta hango egoiliarrak dira xartalak iduri: harek barraiatu ditu zeruak bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha bat, hartan egoteko; 23. Hainak, ez balira bezala ezartzen ditu gauza estalien bilhatzaileak, eta ezdeusa bezala egiten lurreko juieak. Jean Pierre Duvoisin 24. Halabadere, etzen hekien ondoa lurrean izan ez landatua, ez eraina, ez erroztatua: bat-batean haize egin daroete, eta ihartu dira, eta eraman ditu xirimolak lastoa bezala. 25. Eta noren iduriko, noren bardin egin nautzue? dio Sainduak. 26. Begiak goiti ematzue, eta ikhusazue nork egin dituzkeen zeruak; nork daraman moltzoan hekietako armada, eta guziak deitzen dituen beren izenez, bakhar bat gibelerat gelditu gabe haren ahal, indar, berthuteen handitasunaren ariaz. 27. Nolaz diozu, Jakob, nolaz erasten duzu, Israel: Ene bizia gordea da Jaunarentzat, eta ene Jainkoak ez daduka ene juiatzeaz ardurarik? 28. Ez othe dakizu, edo ez othe duzu aditu? Jauna da egundainotikako Jainkoa, lurraren eremuak egin dituena; ez nekhatzen, ez behartzen ez dena, eta haren zuhurtzia ezin-barrenduzkoa da. 29. Harek ematen dio nekhatuari kalipu, eta ahituak direnei berhatzen dute bihotza eta indarra. 30. Nekhatuko dira haurrak eta akhituko, eta gazteak herbalduretan eroriko dira. 31. Bainan beren pheskiza Jaunaren baithan dadukatenek, berrituren dute indarra; arranoak bezala harturen dituzte hegalak; lasterka goanen dira, eta ez nekhatuko; ibiliko dira, eta ez hebainduko. XLI. KAP. 1. Irlak ixil beitez ene entzuteko; jendaiek berri bezate beren indarra; eta hurbil beitez, eta orduan mintza; juiamendutara sar gaitezen elkharrekin. 2. Nork eraiki du prestua iguzki-aldetik, eta nork deithu du bere ondotik? Haren aitzinean populuak eman eta erregeak azpiratu, populuak haren ezpatari herrautsa bezala eman eta erregeak haizeak derabilan lastoa bezala haren arranbelari azpiratu ditu. 3. Eta hekiei jarraikitzean, iragan da, haren oinek egin bidexkarik ez baita ageri. 4. Nork egin eta obratu ditu horiek, gizaldiak hatsarritik deithuz? Nik, Jaunak; ni bainaiz lehena, eta ni azkena. 5. Irlek ikhusi eta izitu dira; lurraren lau izkinak harritu dira; jendeak hurbildu eta elkharganatu dira. 6. Lagunduko du batbederak bere laguna, eta bere anaiari erranen dio: Emok bihotzari! 7. Kobreginak, mailuaz hari zelarik, harekin ingudioan orduan joka hari zena berotu du erranez: Lotzeko ona da; eta lana itzez gogortu du, higi etzadien. 563

562

BIBLE SAINDUA (II)

7. Belharra ihartu da eta lorea erori, zeren Jaunaren hatsak gainera

buhatu baitu. Populua da zinez belharra;

8. Belharra ihartu eta lorea erori da. Bainan gure Jaunaren hitzak bethiren

bethi du iraunen.

9. Mendi gora baten gainera igan zaite, oi zu, Sioni berri ona ekhartzen

diozuna hazkarki egizu oihu, oi zu, Jerusalemeri berri ona ekhartzen diozuna;

egizu oihu, ez izan beldur; Judako hiriei errozute: Huna zuen Jainkoa!

10. Huna zuen Jainko Jauna bere indarrean heldu dela, aita haren

besoa nausi izanen da. Huna bere saria berekin, eta bere eginkaria bere

aitzinean.

11. Artzainak bezala alhaturen du bere arthaldea, besoetan bilduren

ditu bildotsak, eta bere galtzarrera hartuko ditu; berak ekharriko ditu ardi

ernariak.

12. Ahurraz nork neurtu ditu urak, eta eskuaz nork haztatu ditu

zeruak? Nork hirur erhiz airean daduka lurraren bultoa, eta phisatu ditu

mendiak, eta balantzetan ezarri munhoak?

13. Nork lagundu du Jaunaren izpiritua? edo nor izatu da haren kontseilari,

eta irakhatsi dio?

14. Norekin egotu da asmutan? nork argitu du, eta nork erakhutsi dio

zuzenbidea, era irakhatsi jakitatea, eta erakhutsi umotasunerako bidea?

15. Jendaiak xorta suilan bezala ikhusiak dira, izpia balantzetan bezala

huna irlak herrauts xehea iduri.

16. Eta Liban guzia ez laite aski haren sakrifizioaren erretzeko, eta

abere guziak ez laizteke aski holokaustakotzat.

17. Jendaia guziak, nola ez balira hala dira haren aitzinean, eta ezdeusa

eta hutsa bezala dira haren begietan.

18. Zeren iduriko egiten duzue beraz Jainkoa? edo zer itxuren azpian

erakhutsiren duzue?

19. Ofizialeak ez othe du urtzen moldea? edo urheginak ez othe du

haren itxura urhez egiten, eta zilharginak zilhar-xaflaz?

20. Ofiziale jakinak hautatzen du zur hazkar eta ezin-ustelduzkoa, eta

bilhatzen du itxura xutik ematera khordokatuko ez den bezala.

21. Ez othe duzu jakin? ez othe duzu aditu? hastetik ez othe zaitzue

berria emana izan? ez othe duzue endelgatu nork asentatu duen lurra?

22. Hainak mundua du jar-lekhu, eta hango egoiliarrak dira xartalak

iduri: harek barraiatu ditu zeruak bela bat iduri eta hedatu hala-nola olha

bat, hartan egoteko;

23. Hainak, ez balira bezala ezartzen ditu gauza estalien bilhatzaileak,

eta ezdeusa bezala egiten lurreko juieak.

Jean Pierre Duvoisin

24. Halabadere, etzen hekien ondoa lurrean izan ez landatua, ez eraina,

ez erroztatua: bat-batean haize egin daroete, eta ihartu dira, eta eraman

ditu xirimolak lastoa bezala.

25. Eta noren iduriko, noren bardin egin nautzue? dio Sainduak.

26. Begiak goiti ematzue, eta ikhusazue nork egin dituzkeen zeruak;

nork daraman moltzoan hekietako armada, eta guziak deitzen dituen

beren izenez, bakhar bat gibelerat gelditu gabe haren ahal, indar, berthuteen

handitasunaren ariaz.

27. Nolaz diozu, Jakob, nolaz erasten duzu, Israel: Ene bizia gordea

da Jaunarentzat, eta ene Jainkoak ez daduka ene juiatzeaz ardurarik?

28. Ez othe dakizu, edo ez othe duzu aditu? Jauna da egundainotikako

Jainkoa, lurraren eremuak egin dituena; ez nekhatzen, ez behartzen ez

dena, eta haren zuhurtzia ezin-barrenduzkoa da.

29. Harek ematen dio nekhatuari kalipu, eta ahituak direnei berhatzen

dute bihotza eta indarra.

30. Nekhatuko dira haurrak eta akhituko, eta gazteak herbalduretan

eroriko dira.

31. Bainan beren pheskiza Jaunaren baithan dadukatenek, berrituren

dute indarra; arranoak bezala harturen dituzte hegalak; lasterka goanen

dira, eta ez nekhatuko; ibiliko dira, eta ez hebainduko.

XLI. KAP.

1. Irlak ixil beitez ene entzuteko; jendaiek berri bezate beren indarra;

eta hurbil beitez, eta orduan mintza; juiamendutara sar gaitezen elkharrekin.

2. Nork eraiki du prestua iguzki-aldetik, eta nork deithu du bere

ondotik? Haren aitzinean populuak eman eta erregeak azpiratu, populuak

haren ezpatari herrautsa bezala eman eta erregeak haizeak derabilan lastoa

bezala haren arranbelari azpiratu ditu.

3. Eta hekiei jarraikitzean, iragan da, haren oinek egin bidexkarik ez

baita ageri.

4. Nork egin eta obratu ditu horiek, gizaldiak hatsarritik deithuz?

Nik, Jaunak; ni bainaiz lehena, eta ni azkena.

5. Irlek ikhusi eta izitu dira; lurraren lau izkinak harritu dira; jendeak

hurbildu eta elkharganatu dira.

6. Lagunduko du batbederak bere laguna, eta bere anaiari erranen

dio: Emok bihotzari!

7. Kobreginak, mailuaz hari zelarik, harekin ingudioan orduan joka

hari zena berotu du erranez: Lotzeko ona da; eta lana itzez gogortu du,

higi etzadien.

563

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!