inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

15. Galdatzen dut, Jauna, laido hunen lokharrietarik athera nezazun, edo bederen har nezazun lurraren gainetik. 16. Badakizu, Jauna, egundaino ez dudala gizon minik izatu, eta ene arima lehia tzar orotarik xahu iduki dudala. 17. Egundaino ez naiz dostatzen zirenekin nahasi, eta arinkerietan dabiltzanen baltsako ez dut ene burua erakhutsi. 18. Bainan gizon baten hartzea zure beldurrarekin onhetsi dut, eta ez ene lehia tzarrarekin. 19. Eta, ez nintzen hekien doi, edo beharbada hekiek ene doi etziren; zeren beharbada bertze gizon batentzat bainauzu begiratu. 20. Ezik zure gogoa ez da gizonaren meneko. 21. Ordean ohoratzen zaituenak gerthutzat daduka, baldin haren bizia frogapenetan izatu bada, ohoratua izanen dela; atsekabean izatu bada, atheratua izanen dela; gaztiguan izatu bada, zure urrikalpenerako bidean izanen dela onhetsia. 22. Ezen etzare gure zorigaitzetan lakhet, alabainan phesiaren ondotik, dakhartzu jabala; eta nigar eta auhenen ondotik, ixurtzen duzu bozkarioa. 23. Zure izena, oi Israelgo Jainkoa, mendeetan izan bedi benedikatua. 24. Ordu hartan izan ziren entzunak Tobiasen eta Sararen othoitzak guzizko Jainkoaren ospearen aitzinean. 25. Eta Errafael Jaunaren aingeru saindua igorria izan zen hainen sendatzera, zeinen bien othoitzak ordu berean Jaunaren aitzinera izan baitziren ekharriak. IV. KAP. 1. Beraz nola Tobiasek uste izan baitzuen haren othoitza entzuna zela hil ahal zedintzat, bere gana deithu zuen bere seme Tobias, 2. Eta erran zaroen: Ene semea, entzun zatzu ene ahoko hitzak, eta haukiek zure bihotzean jar zatzu asentu bat bezala. 3. Noiz-ere Jainkoak bere ganat hartuko baitu ene arima, ehortzazu ene gorphutza, eta zure biziko egun guzietan ohoretan idukazu zure ama. 4. Ezik gogoan iduki behar duzu zer eta zenbateko galtzeko zoriak zure gatik jasan dituen sabelean zintuenean. 5. Aldiz, harek ere bethe dukeenean bere bizitzeko ephea, ene aldean ehortziko duzu. 6. Berriz, zure biziko egun oroz gogoan izan zazu Jainkoa; berautzu noizbait bekhatua onhets, eta hauts gure Jainko Jaunaren manamenduak. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 7. Duzunetik egizu karitate, eta nihoiz beharrari ez biozozu aldara zure begithartea; ezen hola eginen da zure ganik ez dela itzuliko Jaunaren begithartea. 8. Nola izanen baituzu ahala, urrikalmendutsu hala izan zaitezi. 9. Hainitz balin baduzu, nasaiki emazu; guti balin baduzu, gutitik ere gogo onez emateaz artha har zazu. 10. Ezen sari eder bat biltzen duzu behar-orduko. 11. Zeren karitateak edozein bekhatutarik eta heriotzetik atheratzen baitu, eta arima ez baitu ilhunpeetara uzten goatera. 12. Karitatea izanen da, egiten dutenentzat, gogo-ontgarri handi bat Jainko guzizkoaren aitzinean. 13. Zaude erne, ene semea, zure burua lohikeriatik begiratzeko, eta zure emazteaz landan berautzu nihoiz ezagutzetik tzarkeria. 14. Etzazula behinere utz hanpuruskeria nausitzera zure gogoan eta zure solasetan; ezik galpen orok hartan hartu dute hastea. 15. Nihor zuretzat haritu bada lanean, saria bihur zozu berehala, eta zuretzateko sarizalearen saria ez bedi aphur bat ere zutan geldi. 16. Norbaitek zuri egitea gaitzets zindukeena, ikhusazu zerorrek noizbait bertzeei ez egitea. 17. Zure ogia gose eta behar direnekin jan zazu, eta zure soinekoetarik estal zatzu buluz direnak. 18. Zure ogia eta zure arnoa gizon zuzenaren hobiaren gainean ezar zatzu, eta begira zaite hekietarik bekhatoreekin jatetik eta edatetik. 19. Zuhurraren baithan bilha zazu bethi zure argia. 20. Noiznahiden benedika zazu Jainkoa; galda zozu bida detzan zure urhatsak, eta zure asmu guziak haren baithan geldi ditezen. 21. Halaber jakintsun egiten zaitut, ene semea, nola haurttoa zinelarik oraino, hamar zilharrezko talendu eman izan ditudan Gabelori Erraiesen Mediarren hirian, eta etxean dut haren ageria. 22. Hargatik bilha zaite nola helduko zaren haren ganat, nola aiphatu diru hori haren ganik eskuratuko, eta hari bere ageria bihurtuko duzun. 23. Ez lotsa, ene semea. Egia da bizitze behar bat daramagula, bainan ontasun handiak izanen ditugu, baldin Jainkoaren beldur izaten bagare, bekhatutik gibelatzen bagare, eta ongia egiten badugu. V. KAP. 1. Orduan Tobiasek ihardetsi zaroen bere aitari eta erran zaroen: Aita, zuk manatu guziak eginen ditut. 56 57

2. Bainan ez dakit nola eskura diru hura; Gabelok ez nau ezagutzen, eta nik hura nor den ez dakit. Zer ezagutkari emanen darot hari? Bertzalde egundaino ez dut ezagutu harat goateko bidea. 3. Orduan aitak ihardetsi zaroen eta erran: Eskutan dut Gabeloren ageria hau hari erakhutsi orduko, berehala bihurtuko du dirua. 4. Bainan orai zoaz, eta bilha zazu gizon fidel bat bere saritan zurekin goanen dena, diru hori eskura dezazun ni bizi naizelarik oraino. 5. Orduan ilkhirik, Tobiasek atzeman zuen gizon-gazte eder bat, gerria tinkatua ehutik, bideari lotzeko abian iduri. 6. Eta jakin gabe Jainkoaren aingeru bat zela, agur egin eta erran zaroen: Nongoa zaitugu, gizon maitea? 7. Eta hunek ihardetsi zuen: Israelgo umeetarik naiz. Eta Tobiasek erran zaroen: Badakizu Mediarren lurrera daraman bidea? 8. Ihardetsi zaroen: Bai, badakit; askotan egin ditut hango bide guziak, eta egotu naiz gure anaia Gabeloren baithan, zeina baitago Erraiesen, Mediarren hiri Ekhatanako mendian denean. 9. Tobiasek erran zaroen: Igurik nezazu, othoi, berri hori ene aitari eman diozodan arteo. 10. Orduan Tobias sarthu zen, eta horietaz orotaz jakintsun egin zuen bere aita. Aita miretsi zen horren gainean, eta galdatu zuen arrotza bere gana. 11. Hargatik sarthu zen, Tobiasi agur egin eta erran zaroen: Bozkarioa izan dezazula bethi. 12. Eta Tobiasek erran zuen: Zer bozkario izan dezaket nik, ilhunpeetan jarria, zeruko argia ikhusten ez dudanak? 13. Gizon-gazteak ihardetsi zaroen: Emazu bihotzez, hurbil da orena non Jainkoak sendaturen baitzaitu. 14. Eta Tobiasek erran zaroen: Eraman ahal othe dezazuke ene semea Gabeloren gana, Erraies Mediarren hirira? eta itzuliko zarenean emanen darotzut zure saria. 15. Aingeruak erran zaroen: Nik eramanen dut harat eta erakharriko zure gana. 16. Tobiasek erran zaroen berriz: Erradazu, othoi, zein etxetakoa, edo zein leinutakoa zaren zu? 17. Errafael aingeruak ihardetsi zaroen: Sarizalearen ethorkia, ata sarizale bat bilhatzen duzu zure semearekin goanen dena? 18. Bainan zuri grinarik ez emateko, Azarias naiz, Ananias handiaren semea. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 19. Tobiasek erran zaroen: Ethorki handitik zare. Bainan othoizten zaitut etzaitezen samur zeren nahi izan dudan zure ethorkia ezagutu. 20. Aingeruak erran zaroen berriz: Oso eramanen dut zure semea, eta oso erakharriren darotzut. 21. Tobiasek aldiz ihardetsi zaroen: Bidaia on egizue, Jainkoa zuekin izan bedi bidean, eta haren aingerua zuen lagun izan bedi. 22. Orduan, bidean eramateko guziak xuxendurik, Tobiasek agur egin zaroeten bere ait-amei, eta bideari lothu ziren biak elkharrekin. 23. Eta ilkhi zirenean, ama nigarrez eta erraten abiatu zen: Gure zahartzeko makila khendu eta gure ganik urrundu duzu. 24. Egundaino izatu ez balitz diru hura, zeinaren ondoan igorri baituzu! 25. Dugun gutia aski ginduen, uste izateko aberastasun bat zela gure semea begien aitzinean izatea. 26. Tobiasek erran zaroen: Ez, nigarrik egin; ongi helduko da gure semea, eta ongi bihurtuko da gure gana, eta zure begiek berriz ikhusiko dute. 27. Ezen sinhestea dut Jainkoaren aingeru onak lagunduko duela, eta ongi antolatuko dituela haren inguruan gerthatzen diren guziak, hanbatean non bozkariotan itzuliko baitzaroku gure haurra. 28. Hitz horren gainean, ama nigarretik baratu eta ixildu zen. VI. KAP. 1. Tobias abiatu zen beraz; xakhurra jarraiki zitzaioen, eta lehenbiziko trikaldia egin zuen Tigrisko hibaiaren aldean. 2. Eta oinen garbitzera goan zen, eta hara non arrain ikharagarri bat irestera atheratu zitzaioen. 3. Haren beldurrez Tobiasek marraska bat egin zuen, zioelarik: Jauna, atzematen nau! 4. Eta aingeruak erran zaroen: Loth zakizkio beharri-zokhotik, eta herrestazazu zure gana. Tobiasek hala eginik, herrestatu zuen leihorrera, eta zalapartaka hasi zen haren oinetan. 5. Orduan aingeruak erran zaroen Tobiasi: Hertzeak egiozkitzu arrain horri; har zatzu horren bihotza, mina eta gibela, ezen hainitz onak dira sendakaritako. 6. Hori egin zuenean, erre zuen haren haragietarik, eta berekin bideko eraman zuten; gazitu zuten gainerakoa, zeina aski baitzuten Erraies Mediarren hiriraino heltzeko. 58 59

15. Galdatzen dut, Jauna, laido hunen lokharrietarik athera nezazun,

edo bederen har nezazun lurraren gainetik.

16. Badakizu, Jauna, egundaino ez dudala gizon minik izatu, eta ene

arima lehia tzar orotarik xahu iduki dudala.

17. Egundaino ez naiz dostatzen zirenekin nahasi, eta arinkerietan

dabiltzanen baltsako ez dut ene burua erakhutsi.

18. Bainan gizon baten hartzea zure beldurrarekin onhetsi dut, eta ez

ene lehia tzarrarekin.

19. Eta, ez nintzen hekien doi, edo beharbada hekiek ene doi etziren;

zeren beharbada bertze gizon batentzat bainauzu begiratu.

20. Ezik zure gogoa ez da gizonaren meneko.

21. Ordean ohoratzen zaituenak gerthutzat daduka, baldin haren

bizia frogapenetan izatu bada, ohoratua izanen dela; atsekabean izatu

bada, atheratua izanen dela; gaztiguan izatu bada, zure urrikalpenerako

bidean izanen dela onhetsia.

22. Ezen etzare gure zorigaitzetan lakhet, alabainan phesiaren ondotik,

dakhartzu jabala; eta nigar eta auhenen ondotik, ixurtzen duzu bozkarioa.

23. Zure izena, oi Israelgo Jainkoa, mendeetan izan bedi benedikatua.

24. Ordu hartan izan ziren entzunak Tobiasen eta Sararen othoitzak

guzizko Jainkoaren ospearen aitzinean.

25. Eta Errafael Jaunaren aingeru saindua igorria izan zen hainen

sendatzera, zeinen bien othoitzak ordu berean Jaunaren aitzinera izan baitziren

ekharriak.

IV. KAP.

1. Beraz nola Tobiasek uste izan baitzuen haren othoitza entzuna

zela hil ahal zedintzat, bere gana deithu zuen bere seme Tobias,

2. Eta erran zaroen: Ene semea, entzun zatzu ene ahoko hitzak, eta

haukiek zure bihotzean jar zatzu asentu bat bezala.

3. Noiz-ere Jainkoak bere ganat hartuko baitu ene arima, ehortzazu

ene gorphutza, eta zure biziko egun guzietan ohoretan idukazu zure ama.

4. Ezik gogoan iduki behar duzu zer eta zenbateko galtzeko zoriak

zure gatik jasan dituen sabelean zintuenean.

5. Aldiz, harek ere bethe dukeenean bere bizitzeko ephea, ene aldean

ehortziko duzu.

6. Berriz, zure biziko egun oroz gogoan izan zazu Jainkoa; berautzu

noizbait bekhatua onhets, eta hauts gure Jainko Jaunaren manamenduak.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

7. Duzunetik egizu karitate, eta nihoiz beharrari ez biozozu aldara

zure begithartea; ezen hola eginen da zure ganik ez dela itzuliko Jaunaren

begithartea.

8. Nola izanen baituzu ahala, urrikalmendutsu hala izan zaitezi.

9. Hainitz balin baduzu, nasaiki emazu; guti balin baduzu, gutitik ere

gogo onez emateaz artha har zazu.

10. Ezen sari eder bat biltzen duzu behar-orduko.

11. Zeren karitateak edozein bekhatutarik eta heriotzetik atheratzen

baitu, eta arima ez baitu ilhunpeetara uzten goatera.

12. Karitatea izanen da, egiten dutenentzat, gogo-ontgarri handi bat

Jainko guzizkoaren aitzinean.

13. Zaude erne, ene semea, zure burua lohikeriatik begiratzeko, eta

zure emazteaz landan berautzu nihoiz ezagutzetik tzarkeria.

14. Etzazula behinere utz hanpuruskeria nausitzera zure gogoan eta

zure solasetan; ezik galpen orok hartan hartu dute hastea.

15. Nihor zuretzat haritu bada lanean, saria bihur zozu berehala, eta

zuretzateko sarizalearen saria ez bedi aphur bat ere zutan geldi.

16. Norbaitek zuri egitea gaitzets zindukeena, ikhusazu zerorrek

noizbait bertzeei ez egitea.

17. Zure ogia gose eta behar direnekin jan zazu, eta zure soinekoetarik

estal zatzu buluz direnak.

18. Zure ogia eta zure arnoa gizon zuzenaren hobiaren gainean ezar

zatzu, eta begira zaite hekietarik bekhatoreekin jatetik eta edatetik.

19. Zuhurraren baithan bilha zazu bethi zure argia.

20. Noiznahiden benedika zazu Jainkoa; galda zozu bida detzan zure

urhatsak, eta zure asmu guziak haren baithan geldi ditezen.

21. Halaber jakintsun egiten zaitut, ene semea, nola haurttoa zinelarik

oraino, hamar zilharrezko talendu eman izan ditudan Gabelori

Erraiesen Mediarren hirian, eta etxean dut haren ageria.

22. Hargatik bilha zaite nola helduko zaren haren ganat, nola aiphatu

diru hori haren ganik eskuratuko, eta hari bere ageria bihurtuko duzun.

23. Ez lotsa, ene semea. Egia da bizitze behar bat daramagula, bainan

ontasun handiak izanen ditugu, baldin Jainkoaren beldur izaten bagare,

bekhatutik gibelatzen bagare, eta ongia egiten badugu.

V. KAP.

1. Orduan Tobiasek ihardetsi zaroen bere aitari eta erran zaroen:

Aita, zuk manatu guziak eginen ditut.

56 57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!