inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

552 BIBLE SAINDUA (II) 13. Urrun zaretenek, adi zazue zer egin dudan; eta hurbilekoek ezagutazue ene indarra. 14. Gaixtaginak Sionen laztuak izan dira, ikharak hartu ditu alegiakariak. Zuetarik nor egonen ahal da su erregarriarekin? zuetarik nor dagoke bethirainoko khalden erdian? 15. Nor-ere baitabila zuzenbidean eta egiaz mintzo baita; nork-ere hastandu baitu bide makhurreko ontasuna, eta eskuak iharrosi baititu dohain tzar orotarik; nork-ere tapatzen baititu beharriak ez aditzea gatik solas odolkoiak, eta begiak hersten baititu gaizkiaren ez ihkusteko; 16. Baina egonen da lekhu goretan; gerenden gaineko hazkargailuetan izanen du bere egoitza gora; hari ogia emana zaio, haren urak xuxen ethorriko dira. 17. Haren begiek ikhusiren dute errege bere edertasunean eta lurrari begiraturen diote urrundik. 18. Lure bihotza beldurrean alhaturen da: non da gizon eskolatua? non da legeko hitzak pilatzen zituena? non da haurren irakhaslea? 19. Ez duzu ikhusiko populu ahalkegabe, populu hizkuntza gaitzekoa; haletan non ezin ardiets baitezazuke haren mintzaia limikatua zeintan zuhurtziarik ez baita. 20. Begira zazu Sioni, gure besta-buruetako hiriari; zure begiek ikhusiren dute Jerusalem, egoitza aberatsa, bertze nihorat ezin-eramanezko olha; eta haren ziriak ezin atheratuko dira behinere, eta haren sokak ez dira trenkatuko; 21. Zeren gure Jaunak han bakharrik baitu erakhusten bere ospagarritasuna; han, hibaien lekhuak bazterrak ditu guziz zabal eta idekiak; arraularien untzia ez da handik iraganen, eta hirur lerrotako pinaza handiak ez du trebesatuko; 22. Ezen Jauna da gure juiea, Jauna da gure legemailea, Jauna gure erregea: berak salbaturen gaitu. 23. Hire sokek amor eman die, eta ez dira on izanen: hire masta haletan duk, min ezagutgailua heda ez baitezakek. Orduan zathituko dira harrapakin handietako buluzkinak; mainguak lothuko dira harrapakinari. 24. Eta hurbilean dagoenak ez du erranen: Ahitua naiz; eta Jerusalemen egoten den populua bekhatutik xahutua izanen da. XXXIV. KAP. 1. Jendaiak, hurbil zaitezte eta adi zazue; populuak, zaudezte erre; adi bezate lurrak eta harek dadukanak, munduak eta harek dakharren guziak. Jean Pierre Duvoisin 2. Ezen Jaunaren gaitzidura jendaki guzian gainean da, haren sepha armada guzien gainean: oro hiltzen, oro heriotzeari ematen ditu. 3. Hekien hilak arthikiak egonen dira, hilikietarik iganen da urrin gaitza; hekien odola mendietarik zurrutaka goanen da. 4. Eta zeruetako izarreria guzia iraungia egonen da, eta zeruak liburu bat bezala bilduko dira, eta hango izarreria guzia eroriko da, hostoa mahastitik edo pikotik erortzen den bezala. 5. Ezen zeruan horditu da ene marrauza: huna non Idumearen gainera jautsiko den, ene justiziaren agertzeko heriotzeari eman dudan populuaren gainera. 6. Jaunaren marrauza odolez bethea da, gizendu da bilgorrez, bildotsen eta akherren odolez, ahari-gizenen odolez; Bofran da ezen Jaunaren bitima, eta heriotzeketa handia Edomen lurrean. 7. Eta likornak jautsiko dira hekiekin, eta zezenak botheretsuekin; lurra hordituko da hekien odolaz, eta zothala hekien urinaz; 8. Ezen hau da Jaunaren asperkundeko eguna eta Sionen sari zuzenbidekoen urthea. 9. Edomgo ur-errekak bikhetara eta hango zothala sufretara bihurturen dira; eta hango lurra bikhe khaldatua izanen da. 10. Ez gau, ez egun ez da iraungituren, bethi guzian iganen da handik khea; gizalditik gizaldira desmasian egonen da, menderen mendetan ez da izanen han gaindi iraganen denik. 11. Pelikanoa eta sagarroia izanen dira hango nausi; ibisak eta beleak han eginen dute beren egoitza; haria haren gainera hedatua izanen da haren ezeztatzeko, eta beruna haren desmasatzeko. 12. Hango handiak ez dira han izanen; errege bat nahiz, galdeka hariko dira, eta hango buruzagi guziak ezeztatuak izanen dira. 13. Elhorriak eta hausinak sorthuko dira hango etxeetan, laharrak hango hazkargailuetan, eta hura izanen da erainsugeen etzan-lekhu eta ostruken alhapide. 14. Eta debruak eta gizastoak han batuko dira, eta iletsuak bata bertzeari oihuka hariko dira; emasugeak han izanen du bere ohantzea eta aurkhituren phausua. 15. Han eginen du sagarroiak bere zilhoa, eta hariko ditu umeak, eta inguru-inguru zilhoa eginik haren gerizan beroki idukiren ditu; han, bat bertzea gana bilduko dira miruak. 16. Arduratsuki bilha zaitezte Jaunaren liburuan, eta irakur zazue: nik erran haukietarik bakhar batek ez du hutseginen, ez dira bat bertzearen 553

554 BIBLE SAINDUA (II) gogait egonen; zeren ene ahotik atheratzen dena, Jaunak da manatua, eta haren izpirituak ezarri ditu batera. 17. Eta harek berak egin diotzate beren zathiak, eta haren eskuak berezi diote Idumea neurrika; behin bethiko dute gozaturen, menderen mendetan hura izanen dute egoitzatzat. XXXV. KAP. 1. Toki mortu eta biderik gabeak bozkariotan izanen dira; eremua bozkarioz jauziko da, eta lilia bezala loratuko. 2. Alde orotara muskilduren da, eta bozkarioz jauziko da, eta kantikak ditu kantaturen; emana izanen zaio Libanen ospea, Karmelen eta Saronen edertasuna; berek ikhusiko dituzte Jaunaren ospea eta gure Jainkoaren ederra. 3. Hazkar zatzue esku ethenduak eta indar emozuete belhaun herbalei. 4. Bihotz ilhaunak dituztenei errozuete: Har zazue indar, eta ez izan beldurrik: huna non dakharren zuen Jainkoak merezimenduaren araberako asperkundea; Jainkoa heldu da bera, eta salbaturen zaituztete. 5. Orduan idekiren dira itsuen begiak eta zabalduren gorren beharriak. 6. Orduan maingua jauziren da orena bezala, eta idekiren da mutuaren mihia, zeren ithurriak ilkhi baitira mortuan eta uharrak eremuan. 7. Eta leihor zen tokia ur-maeletara aldatuko da, eta agor zena ithururetara. Erainsugeak lehen egoten ziren ohantzetan ilkhiko da khanabera eta ihiaren hosto berdea. 8. Eta han izanen da bidexka bat, eta bide bat bide saindua deithuko dena: khutsatua ez da hartarik iraganen, eta hura izanen da zuzentzat bide zuzena, haletan non zoroak hartan gaindi ibiliko ez baitira. 9. Ez da han izanen lehoinik, eta basabere gaixtoa ez da hartarik iganen, ez-eta hartan khausituko; eta hartan ibiliko dira libratuak izan direnak; 10. Eta Jaunak berrerosi dituenak bihurturen dira eta Sionera laudoriozko kantutan ethorriren, eta bethi iraunen duen bozkario bat izanen da hekien buruaren gainean; boskalentziaren eta goiheretasunaren jabe izanen dira, eta oinhazeak eta auhenak ihes eginen dute. XXXVI. KAP. 1. Eta Ezekias erregearen hamalaugarren urthean gerthatu zen Senakerib, Asiriarren errege, Judako hiri hazkar guzietara igan zela eta hartu zituela. Jean Pierre Duvoisin 2. Eta Asiriarren erregek Errabsazes igorri zuen indar handitan Lakistik Jerusalemera Ezekias erregearen gana; eta Errabsazes baratu zen gaineko arraintegiko ixtunean, bolazainaren landako bidean. 3. Eta haren gana ilkhi ziren Eliazim, Helziasen semea, erregeren etxegizona, eta Sobna iskribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agerizaina. 4. Eta Errabsazesek erran zaroeten: Hau dio errege handiak: Zer da ustekeria hori zeinaren gainean baihaiz bermatzen? 5. Zer asmuk, edo zer indarrek ekhartzen hau bihurtzera? noren gainean dadukak hire pheskiza, ene ganik gibelatu baihaiz? 6. Huna non Egiptoaren gainean, khanaberazko makhila hautsi horren gainean dadukakan hire ustea; horren gainean bermatzen bada gizona, eskutik sorthuren zaiok eta zilhatuko ziok: horra zer den Faraon, Egiptoko errege, haren gainean sinheste dadukaten guzientzat. 7. Eta baldin ihardesten balerotak: Gure Jainko Jaunaren baithan ematen dugu gure pheskiza: ez othe da hura bera, zeinaren lekhu gorak eta aldareak eragotzi baititu Ezekiasek, Judari eta Jerusalemeri erranez: Bertze aldare hunen aitzinean adoratuko duzue? 8. Eta orai emahadi Asiriarren errege ene nausiaren eskuetara, eta emanen darozkiat bi mila zaldi, eta hekien igailerik ezin atheratuko duk hire populutik. 9. Eta ene nausiaren zerbitzari xumeentarikako juie lekhu bakhar batekoaren begithartea nola jasanen duk? Baldin Egiptoaren gainean bahago, orga-laster eta zaldizkoen gainean; 10. Jaunaren manua gabe igan othe naiz lur huntara, hunen xahutzera? Jaunak erran izan darot: Igan zaite lur hortara eta xahu zazu. 11. Eta Eliazimek, eta Sobnak, eta Joahek erran zioten Errabsazesi: Zure zerbitzariei siriaraz mintza zaite, ezen aditzen dugu: juduaraz ez mintza guri, harrasi gainean dagoen populuak aditzen duelarik. 12. Eta Errabsizesek ihardetsi zaroeten: Hire nausiaren gana eta hire gana igorri othe naik ene nausiak, solas haukien guzien egitera; eta ez lehenago harrasi gainean jarriak dauden gizon horietara, jan dezaten beren ongarria eta zuekin edan oinen azpitik beren gernua? 13. Eta Errabsazes xutik jarri zen, eta juduaraz mintzoa goratuz, oihu egin zuen, eta erran: Adi zatzue errege handiaren, Asiriarren erregeren hitzak. 14. Hau dio erregek: Ez bezaitzazte zora Ezekiasek, zeren ezin itzurraraziko baitzaituztete. 555

554

BIBLE SAINDUA (II)

gogait egonen; zeren ene ahotik atheratzen dena, Jaunak da manatua, eta

haren izpirituak ezarri ditu batera.

17. Eta harek berak egin diotzate beren zathiak, eta haren eskuak

berezi diote Idumea neurrika; behin bethiko dute gozaturen, menderen

mendetan hura izanen dute egoitzatzat.

XXXV. KAP.

1. Toki mortu eta biderik gabeak bozkariotan izanen dira; eremua

bozkarioz jauziko da, eta lilia bezala loratuko.

2. Alde orotara muskilduren da, eta bozkarioz jauziko da, eta kantikak

ditu kantaturen; emana izanen zaio Libanen ospea, Karmelen eta

Saronen edertasuna; berek ikhusiko dituzte Jaunaren ospea eta gure

Jainkoaren ederra.

3. Hazkar zatzue esku ethenduak eta indar emozuete belhaun herbalei.

4. Bihotz ilhaunak dituztenei errozuete: Har zazue indar, eta ez izan

beldurrik: huna non dakharren zuen Jainkoak merezimenduaren araberako

asperkundea; Jainkoa heldu da bera, eta salbaturen zaituztete.

5. Orduan idekiren dira itsuen begiak eta zabalduren gorren beharriak.

6. Orduan maingua jauziren da orena bezala, eta idekiren da mutuaren

mihia, zeren ithurriak ilkhi baitira mortuan eta uharrak eremuan.

7. Eta leihor zen tokia ur-maeletara aldatuko da, eta agor zena ithururetara.

Erainsugeak lehen egoten ziren ohantzetan ilkhiko da khanabera

eta ihiaren hosto berdea.

8. Eta han izanen da bidexka bat, eta bide bat bide saindua deithuko

dena: khutsatua ez da hartarik iraganen, eta hura izanen da zuzentzat bide

zuzena, haletan non zoroak hartan gaindi ibiliko ez baitira.

9. Ez da han izanen lehoinik, eta basabere gaixtoa ez da hartarik iganen,

ez-eta hartan khausituko; eta hartan ibiliko dira libratuak izan direnak;

10. Eta Jaunak berrerosi dituenak bihurturen dira eta Sionera laudoriozko

kantutan ethorriren, eta bethi iraunen duen bozkario bat izanen da

hekien buruaren gainean; boskalentziaren eta goiheretasunaren jabe izanen

dira, eta oinhazeak eta auhenak ihes eginen dute.

XXXVI. KAP.

1. Eta Ezekias erregearen hamalaugarren urthean gerthatu zen

Senakerib, Asiriarren errege, Judako hiri hazkar guzietara igan zela eta

hartu zituela.

Jean Pierre Duvoisin

2. Eta Asiriarren erregek Errabsazes igorri zuen indar handitan

Lakistik Jerusalemera Ezekias erregearen gana; eta Errabsazes baratu zen

gaineko arraintegiko ixtunean, bolazainaren landako bidean.

3. Eta haren gana ilkhi ziren Eliazim, Helziasen semea, erregeren

etxegizona, eta Sobna iskribaua, eta Joahe, Asaphen semea, agerizaina.

4. Eta Errabsazesek erran zaroeten: Hau dio errege handiak: Zer da

ustekeria hori zeinaren gainean baihaiz bermatzen?

5. Zer asmuk, edo zer indarrek ekhartzen hau bihurtzera? noren gainean

dadukak hire pheskiza, ene ganik gibelatu baihaiz?

6. Huna non Egiptoaren gainean, khanaberazko makhila hautsi

horren gainean dadukakan hire ustea; horren gainean bermatzen bada

gizona, eskutik sorthuren zaiok eta zilhatuko ziok: horra zer den Faraon,

Egiptoko errege, haren gainean sinheste dadukaten guzientzat.

7. Eta baldin ihardesten balerotak: Gure Jainko Jaunaren baithan

ematen dugu gure pheskiza: ez othe da hura bera, zeinaren lekhu gorak

eta aldareak eragotzi baititu Ezekiasek, Judari eta Jerusalemeri erranez:

Bertze aldare hunen aitzinean adoratuko duzue?

8. Eta orai emahadi Asiriarren errege ene nausiaren eskuetara, eta

emanen darozkiat bi mila zaldi, eta hekien igailerik ezin atheratuko duk

hire populutik.

9. Eta ene nausiaren zerbitzari xumeentarikako juie lekhu bakhar

batekoaren begithartea nola jasanen duk? Baldin Egiptoaren gainean

bahago, orga-laster eta zaldizkoen gainean;

10. Jaunaren manua gabe igan othe naiz lur huntara, hunen xahutzera?

Jaunak erran izan darot: Igan zaite lur hortara eta xahu zazu.

11. Eta Eliazimek, eta Sobnak, eta Joahek erran zioten Errabsazesi:

Zure zerbitzariei siriaraz mintza zaite, ezen aditzen dugu: juduaraz ez

mintza guri, harrasi gainean dagoen populuak aditzen duelarik.

12. Eta Errabsizesek ihardetsi zaroeten: Hire nausiaren gana eta hire

gana igorri othe naik ene nausiak, solas haukien guzien egitera; eta ez

lehenago harrasi gainean jarriak dauden gizon horietara, jan dezaten

beren ongarria eta zuekin edan oinen azpitik beren gernua?

13. Eta Errabsazes xutik jarri zen, eta juduaraz mintzoa goratuz, oihu

egin zuen, eta erran: Adi zatzue errege handiaren, Asiriarren erregeren

hitzak.

14. Hau dio erregek: Ez bezaitzazte zora Ezekiasek, zeren ezin itzurraraziko

baitzaituztete.

555

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!