inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

548 BIBLE SAINDUA (II) 18. Hargatik iguri dagokizue Jauna zuei urrikaltzeko, eta horren gatik ospe atheratuko du zuei barkhatuz; ezen Jauna Jainko zuzentasunekoa da; dohatsu haren iguri daudezen guziak 19. Ezen Siongo populuak Jerusalemen izanen du bere egoitza; etzare bethi nigarretan egonen, Jaunak zutaz harturen du urrikalpen; zure oihura, entzun bezain laster ihardetsiren darotzu. 20. Eta Jaunak emanen darotzu oraino ogia xuhur eta ur guti, bainan ez du gehiago zure ganik hastanduren zure irakhaslea, eta zure begiek ikhusiren dute zure argitzailea. 21. Eta zure beharriek atzar-emailearen gibeletik entzunen dute haren hitza, erraten: Hau da bidea, huntarik ibil zaitezte, eta ez makhur ez ezkerrerat, ez eskuinerat. 22. Eta lohira arthikiren ditutzu zure jainkomoldeen zilharrezko xaflak, eta zure urhezko jainkomoldearen aldagarria, eta arthikiren ditutzu hala-nola astagaizdunaren zikhinkeria. Erranen diozute: Egizue kanporat. 23. Eta Jaunak uria emanen diote zure eraintzei, edozein lurretan egin dituzketzun; eta lurreko fruituetarikako ogia izanen da guziz nasai eta goria; eta egun hartan bildotsa zabalean alhaturen da zure ontasunean. 24. Eta zure zezen eta zure astokume lurra lantzen dutenek zaldarea nahasirik janen dute larrainean haizatuak izan diren bezala. 25. Eta mendi gora eta munho gora guzien gainean izanen dira ur bizizko errekak, hiltzeketa handiko egunean, dorreak eroriko direnean. 26. Eta ilhargiaren argia izanen da iguzkiaren argia iduri, eta iguzkiaren argia zazpitan handiagoa zazpi egunen argia bezala, Jaunak bere populuaren zauria lothu eta zauriaren sakhia sendatu ditukeenean. 27. Huna Jaunaren izena urrundik heldu dela; sutan da haren sepha, eta gaitz jasaiteko; haren ezpainak gaitziduraz dira betheak, eta haren mihiak su erregarria du iduri. 28. Haren hatsak iduri du gaindika lepho erditaraino igaiten den uharra, jendaien xahutzeko, eta populuen ahoan zen errebelamenduzko muthurrekoaren trenkatzeko. 29. Orduan kantika bat emanen duzue hala-nola besta sainduetsiko gauean, eta zuen bihotzeko bozkalentzia izanen da hala-nola Jaunaren mendira Israelgo hazkarraren gana xirola soinuz dohanaren bozkarioa. 30. Eta Jaunak adiaraziko ditu bere mintzoaren ospezko otsak, eta bere besoaren lazgarritasuna erakhutsiren du sepharen dixiduetan, eta su erregarriaren garrak oro xahuturen ditu xirimola eta harri abarren erdian. 31. Zigorrak ukiturik, Asur ikharan egonen da Jaunaren solasari. Jean Pierre Duvoisin 32. Eta zigorra haren gainean gogortuko da; haren gainean baratuko du Jaunak atabala eta gitarra otsez; eta gerla handitan xahutuko ditu Asiriarrak. 33. Aspaldi du ezen Topheth xuxendua dagoela; erregek xuxendu du, barna eta zabalik. Sua eta egurketa handi bat izanen da haren hazkurria; Jaunaren hatsak khaldatuko du sufrezko uharrak bezala. XXXI. KAP. 1. Zorigaitz Egiptora laguntzaketa jausten direnei, zaldien gainean idukiz beren pheskiza, eta orga-lasterretan izanez beren sinhestea, hainitz badutelakoan, eta zaldizkoetan guziz hazkarrak direlakoan! Zorigaitz Israelgo sainduaren gainean sinheste hartu ez dutenei eta Jauna bilhatu ez dutenei 2. Bainan Jaun zuhurrak erakharri du gaitza, eta ez da bere hitzetarik gibelatu eta jaikiko da gaixtaginen etxearen kontra, eta tzarkeria-egileen laguntzaren kontra. 3. Egiptoarra gizona da, eta ez Jainkoa; eta haren zaldiak dira haragi, eta ez izpiritu; eta Jaunak makhurtuko du eskua, eta laguntzailea eroriko da, eta laguntza-hartzailea lurrera goanen da, eta guziak batean xahutuko dira. 4. Jaunak ezen hau erran izan darot Nola lehoina edo lehoinkumea marrumaz jauzten bazaio bere harrapakinari, eta artzain-moltzoa ethortzen zaioenean, ez baita izituko hekien oihuez, eta hekien osteak ez baitu lotsatuko hala jautsiko da armadetako Jauna, Siongo mendian eta haren munhoan gudukatzera. 5. Nola hegastina hegaldaka, hala armadetako Jauna ethorriko da Jerusalemen gerizatzera; gerizaturen eta libraturen du; iraganen da, eta salbatuko du. 6. Israelgo umeak, urrun gibelatu zineten bezala, bihur zaitezte Jauna gana. 7. Alabainan egun hartan batbederak arthikiko du bere zilharrezko jainkomoldea, eta bere urhezko jainkomoldea, zuen eskuz bekhatutan egin izan ditutzuenak. 8. Eta Asur eroriko da, ez gizonaren ezpataren azpira; eta ez du gizonaren ezpatak xahutuko, eta ez da ezpataren ihes goanen; eta haren gazteria zergaren azpiko izanen da. 9. Eta izialdurak galaraziko dio bere indarra, eta haren aitzindariek ikharan ihes, eginen dute, dio Jaunak, zeinaren sua Sionen baita, eta sutegia Jerusalemen. 549

550 BIBLE SAINDUA (II) XXXII. KAP. 1. Huna non errege bat zuzenki erreginatuko den, eta buruzagiez zuzentasunean erabiliren dute manamendua. 2. Eta gizona izanen da haize-maldan eta phesiatik gerizan jartzen dena iduri; eta errege izanen da hala-nola ithur-urak egarrian eta gerenda gora baten itzala mortuan. 3. Ikhusten dutenen begiak ez dira lanbrotuko, eta aditzen dutenen beharriak erneki egonen dira entzuten. 4. Eta zoroen bihotza adimenduz betheko da, eta mothelen mihia zalhuki eta garbiki mintzatuko. 5. Zoroa dena ez da gehiago deithuko buruzagi, eta jokotriatsua ez da deithuko handi. 6. Alabainan zoroak ergelkeriak erranen ditu, eta haren bihotza tzarkerian sarthuko da, maltzurkeriaren bururatzeko, eta Jaunari jokotriatsuki mintzatzeko, eta gosez dagoenari jatekoaren, eta egarri denari edatekoaren khentzeko. 7. Maulatiaren tresnak tzarrenetarik dira; ezen asmu aphaintzen hari da, gezurrezko solasez prestuen galtzeko, noiz-etare gaixoa zuzentasunean mintzo baita. 8. Bainan buruzagiaren asmuak izanen dira buruzagiari dihoazkionetarik, eta kargudunen gainean jarriko da. 9. Emazteki aberatsak, jaiki zaitezte, eta adi zazue ene mintzoa; neskatxa gogo sendokoak, beharrietara har zazue ene solasa. 10. Urthe eta zenbait egunen buruan, asaldutan izanen zarete, zuek, gogo sendokoak; ezen akhabo dira mahats-biltzeak, uzta-biltzerik ez da gehiago ethorriko. 11. Baldi zaitezte, andre aberatsak; asalda zaitezte, gogo sendokoak; biluz zaitezte, eta ahalkez estal; tinka zuen gerriak. 12. Deithora zaitezte zuen haurren, zuen lur maitearen, zuen mahasti gorien gainean. 13. Elhorriak eta lapharrak izanen dira ene populuaren lurraren gainean; zenbatez hobeki hiri bozkariotsuko etxe atseginezkoetan! 14. Ezen etxeak utziak dira, osteak hustu du hiria, ilhunbe beltzak bethiko jarri dira har-zilhoen gainean. Han hartuko du basastoak atsegin, han alhaturen dira arthaldeak, 15. Goratik izpiritua gure gainera jauts dadien arteo; eta mortu bat izanen da Karmelen, eta Karmel oihan batentzat hartuko da. Jean Pierre Duvoisin 16. Eta mortuan egonen da zuzentasuna, eta Karmelen gainean jarriko zuzenbidea. 17. Eta bakea zuzentasunaren lana izanen da, eta deskantsua eta beldurgabea bethikotzat zuzentasunetik ethorriko dira. 18. Eta ene populua jarriko da bakearen gozoan, deskantsuzko olhetan eta phausu gorian. 19. Bainan harria eroriko da oihanaren gainera, eta hiria beheramendu handitara izanen da aphaldua. 20. Dohatsu, ur guzien gainean eraiten duzuenak, idia eta astoa nahi duten tokira alhara igortzen ditutzuenak! XXXIII. KAP. 1. Zorigaitz hiri, harrapakaria! Ez othe haiz heror larrutua izanen? eta hi, arbuiaria, ez othe haiz heror ere arbuiatua izanen? Hire harrapakeriak akhabatu ditukanean, heror larrutua izanen haiz; arbuiatzen unhatu haizeneko, arbuiatua izanen haiz. 2. Jauna, urrikal zakizkigu; ezen iguriki zaitugu; goizetik izan zaite gure besoa, eta hesturako orduan, gure salbamendua. 3. Aingeruaren oihura ihesari jo dute populuek, eta zure altxatzeari alde orotara itzuri dira jendaiak. 4. Eta zuen buluzkinak bilduak izanen dira, hala-nola biltzen baitira brukoak, brukoz zilhoak bethetzen direnean bezala. 5. Goretsia da Jauna, zeren lekhu goran dagoen; Jaunak Sion bethe du zuzenaz eta zuzentasunaz. 6. Eta fede ona izanen da zure egunetan; zuhurtzia eta jakitatea izanen dira salbamenduko aberastasunak; Jaunaren beldurra da haren ontasuna. 7. Huna non ikhusleak kanpoetan heiagoraz abiatuko diren, eta bakezko bidalkinak nigarrez egonen diren minki. 8. Bideak galduak dira; nihor ez da bidexketan iragaiten; hautsi du batasuna, herrautsi ditu hiriak, gizonez ez daduka eskerrik. 9. Nigarrez eta iraungia dago lurra; Liban ahalketan, eta itsustua da; Saron mortua iduri egina da; Basan eta Karmel herrautsiak dira. 10. Jaikiko naiz orai, dio Jaunak; orai agertuko dut ene goratasuna, orai erakhutsiko dut ene indarra. 11. Suz ernalduren zarete, lastoz erdiko; zuen izpirituak suak bezala iretsiko zaituztete. 12. Eta suak bazterrak erre ondoan, gelditzen diren hautsak iduri izanen dira jendaiak, elhorri bilduak erretzen ohi diren bezala. 551

550

BIBLE SAINDUA (II)

XXXII. KAP.

1. Huna non errege bat zuzenki erreginatuko den, eta buruzagiez

zuzentasunean erabiliren dute manamendua.

2. Eta gizona izanen da haize-maldan eta phesiatik gerizan jartzen

dena iduri; eta errege izanen da hala-nola ithur-urak egarrian eta gerenda

gora baten itzala mortuan.

3. Ikhusten dutenen begiak ez dira lanbrotuko, eta aditzen dutenen

beharriak erneki egonen dira entzuten.

4. Eta zoroen bihotza adimenduz betheko da, eta mothelen mihia

zalhuki eta garbiki mintzatuko.

5. Zoroa dena ez da gehiago deithuko buruzagi, eta jokotriatsua ez

da deithuko handi.

6. Alabainan zoroak ergelkeriak erranen ditu, eta haren bihotza tzarkerian

sarthuko da, maltzurkeriaren bururatzeko, eta Jaunari jokotriatsuki

mintzatzeko, eta gosez dagoenari jatekoaren, eta egarri denari edatekoaren

khentzeko.

7. Maulatiaren tresnak tzarrenetarik dira; ezen asmu aphaintzen hari

da, gezurrezko solasez prestuen galtzeko, noiz-etare gaixoa zuzentasunean

mintzo baita.

8. Bainan buruzagiaren asmuak izanen dira buruzagiari dihoazkionetarik,

eta kargudunen gainean jarriko da.

9. Emazteki aberatsak, jaiki zaitezte, eta adi zazue ene mintzoa; neskatxa

gogo sendokoak, beharrietara har zazue ene solasa.

10. Urthe eta zenbait egunen buruan, asaldutan izanen zarete, zuek,

gogo sendokoak; ezen akhabo dira mahats-biltzeak, uzta-biltzerik ez da

gehiago ethorriko.

11. Baldi zaitezte, andre aberatsak; asalda zaitezte, gogo sendokoak;

biluz zaitezte, eta ahalkez estal; tinka zuen gerriak.

12. Deithora zaitezte zuen haurren, zuen lur maitearen, zuen mahasti

gorien gainean.

13. Elhorriak eta lapharrak izanen dira ene populuaren lurraren gainean;

zenbatez hobeki hiri bozkariotsuko etxe atseginezkoetan!

14. Ezen etxeak utziak dira, osteak hustu du hiria, ilhunbe beltzak

bethiko jarri dira har-zilhoen gainean. Han hartuko du basastoak atsegin,

han alhaturen dira arthaldeak,

15. Goratik izpiritua gure gainera jauts dadien arteo; eta mortu bat

izanen da Karmelen, eta Karmel oihan batentzat hartuko da.

Jean Pierre Duvoisin

16. Eta mortuan egonen da zuzentasuna, eta Karmelen gainean jarriko

zuzenbidea.

17. Eta bakea zuzentasunaren lana izanen da, eta deskantsua eta beldurgabea

bethikotzat zuzentasunetik ethorriko dira.

18. Eta ene populua jarriko da bakearen gozoan, deskantsuzko olhetan

eta phausu gorian.

19. Bainan harria eroriko da oihanaren gainera, eta hiria beheramendu

handitara izanen da aphaldua.

20. Dohatsu, ur guzien gainean eraiten duzuenak, idia eta astoa nahi

duten tokira alhara igortzen ditutzuenak!

XXXIII. KAP.

1. Zorigaitz hiri, harrapakaria! Ez othe haiz heror larrutua izanen?

eta hi, arbuiaria, ez othe haiz heror ere arbuiatua izanen? Hire harrapakeriak

akhabatu ditukanean, heror larrutua izanen haiz; arbuiatzen unhatu

haizeneko, arbuiatua izanen haiz.

2. Jauna, urrikal zakizkigu; ezen iguriki zaitugu; goizetik izan zaite

gure besoa, eta hesturako orduan, gure salbamendua.

3. Aingeruaren oihura ihesari jo dute populuek, eta zure altxatzeari

alde orotara itzuri dira jendaiak.

4. Eta zuen buluzkinak bilduak izanen dira, hala-nola biltzen baitira

brukoak, brukoz zilhoak bethetzen direnean bezala.

5. Goretsia da Jauna, zeren lekhu goran dagoen; Jaunak Sion bethe

du zuzenaz eta zuzentasunaz.

6. Eta fede ona izanen da zure egunetan; zuhurtzia eta jakitatea izanen

dira salbamenduko aberastasunak; Jaunaren beldurra da haren ontasuna.

7. Huna non ikhusleak kanpoetan heiagoraz abiatuko diren, eta

bakezko bidalkinak nigarrez egonen diren minki.

8. Bideak galduak dira; nihor ez da bidexketan iragaiten; hautsi du

batasuna, herrautsi ditu hiriak, gizonez ez daduka eskerrik.

9. Nigarrez eta iraungia dago lurra; Liban ahalketan, eta itsustua da;

Saron mortua iduri egina da; Basan eta Karmel herrautsiak dira.

10. Jaikiko naiz orai, dio Jaunak; orai agertuko dut ene goratasuna,

orai erakhutsiko dut ene indarra.

11. Suz ernalduren zarete, lastoz erdiko; zuen izpirituak suak bezala

iretsiko zaituztete.

12. Eta suak bazterrak erre ondoan, gelditzen diren hautsak iduri izanen

dira jendaiak, elhorri bilduak erretzen ohi diren bezala.

551

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!