inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

540 BIBLE SAINDUA (II) 8. Herioa bulkhaturen du behin-bethiko; Jainko Jaunak nigarra khenduko du begitharte guzietarik, lur guzitik khenduko du bere populuaren laidoa; ezen Jauna da mintzatu. 9. Eta egun hartan erranen du haren populuak: Huna gure Jainko hura; iguriki dugu, eta salbaturen gaitu; hau da gure Jaun hura; iguriki dugu, eta bozturen eta jauziko gare hunen ganikako salbamenduan; 10. Ezen mendi haren gainean phausaturen da Jaunaren eskua; eta haren azpian lehertua izanen da Moab, lastoa orgen azpian xehatzen den bezala. 11. Eta haren azpitik hedaturen ditu eskuak, igerikariak erikatzeko hedatzen dituen bezala; Jaunak aphalduren du haren ospea, bere eskuetan purtzupilatuz bezala. 12. Eta hire harrasi goretako hazkargailuak eroriko dituk; arthikiak eta lurrerat eragotziak izanen dituk herraustuak izan arteo. XXVI. KAP. 1. Kantika hau egun hartan Judako lurrean izanen da kantatua: Sion da gure indarreko hiria; salbatzailea jarriren da hartan harrasi eta harrasiaitzineko. 2. Zabal zatzue atheak, eta sar bedi jendaki zuzen, egiaren begiralea. 3. Goan da errebelamendu zaharra; begiraturen duzu bakea; bakea, Jauna, zeren dugun zure baithan iduki pheskiza gurea. 4. Jauna baithan ezarri duzue bethikotzat zuen igurikitza, Jainko Jaun hazkarraren baithan bethi guziko; 5. Zeren aphalduko baititu gora zaudenak; beheitituko baitu hiri hanpurutsua; aphalduko du lurreraino, jautsaraziko du herrautseraino. 6. Azpian erabiliko du oinak, beharraren oinak, noharroinen zangoak. 7. Prestuaren bidexka zuzena da; zuzena da ibiltzeko prestuaren bidea. 8. Eta zure manamenduetako bidexketan iguriki zaitugu, Jauna; gure arimako lehian zauden zure izena eta zure orhoitzapena. 9. Gau guzian zure lehiaz egotu da ene arima; eta oraino ene izpirituaz eta ene bihotz guziaz goizetik zure ganat egonen naiz atzarria. Zure erabakiak lurrean betheko ditutzunean, munduan daudezenek ikhasiren dute zuzentasuna. 10. Urrikal gatzaizkion gaixtaginari; ez du ikhasiko zuzentasuna: sainduen lurrean egin ditu tzarkeriak, eta ez du ikhusiko Jaunaren ospea. Jean Pierre Duvoisin 11. Jauna, altxa bedi zure eskua, eta ez bezate ikhus: ikhus bezate populu bekhaiztiek, eta ahalkez urth beitez; eta suak irets betza zure etsaiak. 12. Jauna, emanen darokuzu bakea, ezen zuk egin darozkigutzu gure egintza guziak. 13. Jauna, gure Jainkoa, zutaz bertze nausirik izatu da gure gainean: zure izenaz bakharrik orhoit begaitez zu baithan. 14. Hiltzen direnak ez beitez bizi, diganteak ez beitez bizira bihur: horren gatik ethorri zaizkiote ikhustera, eta phorroskatu ditutzu, eta ezeztatu duzu hekiezko orhoitzapen guzia. 15. Ongi egin diozu, Jauna, populu huni, ongi egin diozu: ospe bihurtua izan othe zaitzu? Urrundu ditutzu hunen lurreko muga guziak. 16. Jauna, beren hesturan bilhatu zaituzte; hesturako auhenetan ezagutaraziko diozute zure irakhaspena. 17. Nola izorra den emaztekia, heiagoraka baitago oinhazeen erdian, erditzeko ordua hurbildu zaionean; hala gare, Jauna, zure aitzinean bilhakatuak. 18. Ernaldu eta erdi bezala gare, eta haizea ilkhi da gu gatik; lurrean ez dugu salbamenduzko fruiturik atheratu; hargatik ez dira erori lur huntako egoiliarrak. 19. Zuk hilak biziko dira; ene hilak bizturen dira. Atzar zaitezte eta laudorioak kanta zatzue, herrautsean egoten zaretenak; ezen argizko ihintza da, Jauna, zure ihintza, eta xahutuko duzu diganteen lurra. 20. Zoaz, ene populua, sar zaite zure geletan; atheak hertsatzu zure gainera; zaude aphur bat gorderik, gaitzidura iragan dadien arteo. 21. Ezen huna non bere tokitik ilkhitzera dohan Jauna, ikhartzeko lurrean dagoenak haren kontra egin tzarkeria; eta lurrak agertuko du gainera ixuri dioten odola, eta ez ditu gehiago estaliko hartan gorde dituzten hilak. XXVII. KAP. 1. Egun hartan Jauna bere ezpata gogor, handi eta hazkarrarekin ethorriko da Lebiathanen gainera, suge hagaren gainera, Lebiathanen gainera, suge karabilkatsuaren gainera; eta hilen du itsasoan den balea. 2. Egun hartan arno oneko mahastiak kantaturen ditu Jaunaren laudorioak. 3. Ni naiz Jauna, hura zaintzen dudana; maiz urztatuko dut; beldurrezeta bidegaberik egin diozoten, zaintzen dut gau eta egun. 541

542 BIBLE SAINDUA (II) 4. Sepharik ez da ene baithan: nor abiatuko da elhorria eta lapharra bezala ene sistatzen? Oinen azpian ibiliko dut eta hanbatekin su emanen diot. 5. Ala hobeki idukiren du ene indarra? Bakea egin beza enekin, bakea enekin egin beza. 6. Jakobi oldar egitera heldu direnen gatik, Israel loratuko da eta aldaskatuko, eta haren haziaz betheko dute lurraren gaina. 7. Jainkoak jo othe du hura etsaiak jotzen zuen bezala? edo Israel hila izan othe da, hari hilka hari zitzaioena bezala? 8. Zutaz iraizia izan denean, Jauna, neurriz bere hobenen arabera juiatu duzu. Bere sepha gogorraren eztitzera hari zen Jauna, su gehienik zuen orduan ere. 9. Horreletan aria hortaz Jakoben etxeari barkhatua izanen zaio bere bekhatua; eta hori guzia izanen da haren bekhatuaren khentzeko, aldareko harri guziak ezarriko dituenean herrausten den harria bezala xehakaturik, lukuak eta tenploak lurrerat arthikiak izanen direnean. 10. Alabainan hiri hazkarra urratua izanen da, hiri ederra utzia eta mortu bezala igorria izanen da; han alhatuko eta han etzanen da ergia, eta janen du hango muskila. 11. Agorteak xahutuko ditu hango uztak; emaztekiak ethorriko dira haren argitzera; ezen hango populua ez da zuhurra; hargatik hura egin duena etzaio urrikalduren, eta hura jarri duenak ez dio barkhaturen. 12. Eta hau gerthatuko da: egun hartan Jaunak joko du hibaiaren errekatik Egiptoko uharreraino, eta zuek, Israelgo semeak, bat-banazka bilduak izanen zarete. 13. Eta hau gerthatuko da: egun hartan turuta handiak durrundaturen du, eta Asiriarren lurrean galduak zirenak eta Egiptoko lurrera iraiziak zirenak ethorriko dira, eta adoratuko dute Jauna mendi sainduan Jerusalemen. XXVIII. KAP. 1. Zorigaitz hanpuruskeriako khoroari, Efraimgo hordiei, lore erortzen denari, zeina baita hekien bozkariozko sendagaila! Zorigaitz haran goriaren buruan egoten, eta arnoak khordokan erabiltzen dituenei! 2. Huna Jaun botheretsu eta hazkarra; iduri du harri abarraren oldarra, xirimola phorroskatzailea; iduri du bazterrak hartzen eta eremu zabaletara gaindika hedatzen diren uhar gaitzen oldarra. 3. Efraimgo hordien hanpuruskeriazko khoroa oin-pean ostikatua izanen da. Jean Pierre Duvoisin 4. Eta lore erortzen dena, zeina baita haran goriaren buruan dagoenaren bozkariozko sendagaila, izanen da hala-nola fruitu ontzen dena udazkeneko zohitasuna baino lehen; ikhusiko duenak, eskura hartu orduko, iretsiren du. 5. Egun hartan armadetako Jauna izanen da ospezko khoro bat eta bozkariozko floka bat bere populu ondarrarentzat, 6. Zuzentasuneko izpiritua zuzenaren gainean jartzen denarentzat, eta indarra gerlatik hiriko athera bihurtzen direnentzat. 7. Bainan haukiek ere, arnotuak izanez burua galdu dute, eta hordiaren hordiz andarka ibili dira; aphezak eta profetak, mozkorrak izanez galdu dute burua, arnoak beretu ditu, hordiak andarka erabili ditu, ez dute ezagutu ikhuslea, ez dute adimenduaren jakitaterik izatu; 8. Ezen mahain guziak betheak dira goiti eginez eta zikhinkeriaz, halaz non toki garbirik ez baita gehiago. 9. Nori erakhutsiko dio Jaunak jakitatea? nori ardietsaraziren dio bere hitza? Esnetik higuindu berriei, bulharretik higuindu haurrei. 10. Irakhats, irakhats berriz; irakhats, irakhats oraino; zaude, zaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen. 11. Alabainan bertze moldez, bertze hizkuntza batean mintzatuko da Jauna populu harri, 12. Zeinari erran izan baitio: Hau da ene phausua; medearaz zazue nekhatua, eta hau da ene sosegua; eta ez du nahi izan entzun. 13. Eta hau izanen da hekientzat Jaunaren hitza: Irakhats, irakhats berriz; irakhats, irakhats oraino; zaude, zaude oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen; arren-eta goan ditezen, eta gibelaren gainera eror ditezen, eta lehertuak izan ditezen eta artean sar eta atzemanak izan ditezen. 14. Hargatik adi zazue Jaunaren hitza, gizon trufari, Jerusalemeko ene populuaren gainean nausi zabiltzatenak. 15. Erran duzue ezen: Batasun egin dugu herioarekin, patu hartu dugu ifernuarekin. Uharra bezala iraganen denean izurria, ez da gure gainera helduko; zeren gezurraren gainean ezarri baitugu gure pheskiza, eta gezurraren maldan gare. 16. Horren gatik hau dio Jainko Jaunak: Huna non Sionen asentuetan ezartzera nohan harri bat, harri frogatua, izkina harria, baliosa, asentuan asentatua. Sinhetsiko duena, ez bedi lasterrez abia. 17. Eta phisu zuzenean ezarriko dut ene juiamendua, neurri zuzenean ene justizia; eta harriak xahutuko du gezurraren gaineko pheskiza, eta uharrak goanen dira haren gerizaren gainetik. 543

542

BIBLE SAINDUA (II)

4. Sepharik ez da ene baithan: nor abiatuko da elhorria eta lapharra

bezala ene sistatzen? Oinen azpian ibiliko dut eta hanbatekin su emanen

diot.

5. Ala hobeki idukiren du ene indarra? Bakea egin beza enekin, bakea

enekin egin beza.

6. Jakobi oldar egitera heldu direnen gatik, Israel loratuko da eta

aldaskatuko, eta haren haziaz betheko dute lurraren gaina.

7. Jainkoak jo othe du hura etsaiak jotzen zuen bezala? edo Israel hila

izan othe da, hari hilka hari zitzaioena bezala?

8. Zutaz iraizia izan denean, Jauna, neurriz bere hobenen arabera

juiatu duzu. Bere sepha gogorraren eztitzera hari zen Jauna, su gehienik

zuen orduan ere.

9. Horreletan aria hortaz Jakoben etxeari barkhatua izanen zaio bere

bekhatua; eta hori guzia izanen da haren bekhatuaren khentzeko, aldareko

harri guziak ezarriko dituenean herrausten den harria bezala xehakaturik,

lukuak eta tenploak lurrerat arthikiak izanen direnean.

10. Alabainan hiri hazkarra urratua izanen da, hiri ederra utzia eta

mortu bezala igorria izanen da; han alhatuko eta han etzanen da ergia, eta

janen du hango muskila.

11. Agorteak xahutuko ditu hango uztak; emaztekiak ethorriko dira

haren argitzera; ezen hango populua ez da zuhurra; hargatik hura egin

duena etzaio urrikalduren, eta hura jarri duenak ez dio barkhaturen.

12. Eta hau gerthatuko da: egun hartan Jaunak joko du hibaiaren

errekatik Egiptoko uharreraino, eta zuek, Israelgo semeak, bat-banazka

bilduak izanen zarete.

13. Eta hau gerthatuko da: egun hartan turuta handiak durrundaturen

du, eta Asiriarren lurrean galduak zirenak eta Egiptoko lurrera iraiziak

zirenak ethorriko dira, eta adoratuko dute Jauna mendi sainduan

Jerusalemen.

XXVIII. KAP.

1. Zorigaitz hanpuruskeriako khoroari, Efraimgo hordiei, lore erortzen

denari, zeina baita hekien bozkariozko sendagaila! Zorigaitz haran goriaren

buruan egoten, eta arnoak khordokan erabiltzen dituenei!

2. Huna Jaun botheretsu eta hazkarra; iduri du harri abarraren oldarra,

xirimola phorroskatzailea; iduri du bazterrak hartzen eta eremu zabaletara

gaindika hedatzen diren uhar gaitzen oldarra.

3. Efraimgo hordien hanpuruskeriazko khoroa oin-pean ostikatua

izanen da.

Jean Pierre Duvoisin

4. Eta lore erortzen dena, zeina baita haran goriaren buruan dagoenaren

bozkariozko sendagaila, izanen da hala-nola fruitu ontzen dena

udazkeneko zohitasuna baino lehen; ikhusiko duenak, eskura hartu orduko,

iretsiren du.

5. Egun hartan armadetako Jauna izanen da ospezko khoro bat eta

bozkariozko floka bat bere populu ondarrarentzat,

6. Zuzentasuneko izpiritua zuzenaren gainean jartzen denarentzat,

eta indarra gerlatik hiriko athera bihurtzen direnentzat.

7. Bainan haukiek ere, arnotuak izanez burua galdu dute, eta hordiaren

hordiz andarka ibili dira; aphezak eta profetak, mozkorrak izanez

galdu dute burua, arnoak beretu ditu, hordiak andarka erabili ditu, ez dute

ezagutu ikhuslea, ez dute adimenduaren jakitaterik izatu;

8. Ezen mahain guziak betheak dira goiti eginez eta zikhinkeriaz,

halaz non toki garbirik ez baita gehiago.

9. Nori erakhutsiko dio Jaunak jakitatea? nori ardietsaraziren dio

bere hitza? Esnetik higuindu berriei, bulharretik higuindu haurrei.

10. Irakhats, irakhats berriz; irakhats, irakhats oraino; zaude, zaude

oraino; iguri, oraino iguri; aphur bat hemen, aphur bat hemen.

11. Alabainan bertze moldez, bertze hizkuntza batean mintzatuko da

Jauna populu harri,

12. Zeinari erran izan baitio: Hau da ene phausua; medearaz zazue

nekhatua, eta hau da ene sosegua; eta ez du nahi izan entzun.

13. Eta hau izanen da hekientzat Jaunaren hitza: Irakhats, irakhats

berriz; irakhats, irakhats oraino; zaude, zaude oraino; iguri, oraino iguri;

aphur bat hemen, aphur bat hemen; arren-eta goan ditezen, eta gibelaren

gainera eror ditezen, eta lehertuak izan ditezen eta artean sar eta atzemanak

izan ditezen.

14. Hargatik adi zazue Jaunaren hitza, gizon trufari, Jerusalemeko

ene populuaren gainean nausi zabiltzatenak.

15. Erran duzue ezen: Batasun egin dugu herioarekin, patu hartu

dugu ifernuarekin. Uharra bezala iraganen denean izurria, ez da gure gainera

helduko; zeren gezurraren gainean ezarri baitugu gure pheskiza, eta

gezurraren maldan gare.

16. Horren gatik hau dio Jainko Jaunak: Huna non Sionen asentuetan

ezartzera nohan harri bat, harri frogatua, izkina harria, baliosa, asentuan

asentatua. Sinhetsiko duena, ez bedi lasterrez abia.

17. Eta phisu zuzenean ezarriko dut ene juiamendua, neurri zuzenean

ene justizia; eta harriak xahutuko du gezurraren gaineko pheskiza,

eta uharrak goanen dira haren gerizaren gainetik.

543

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!