inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

536 BIBLE SAINDUA (II) 15. Hau dio armadetako Jainko Jaunak: Zoaz, sar zaite tabernaklean egoten dena gana, Sobna gana, zeina tenploaz baita kargutua, eta erranen diozu: 16. Zer hari zare hemen, edo nor bezala zare hemen, zuk hemen egin baituzu zuretzat hobi bat, lekhu goran artharekin hargindu baituzu orhoitgailu bat, eta harrian hobi bat zuretzat? 17. Huna non Jaunak eramanaziren zaituen, oilar bat eramaten den bezala, eta eramanen zaitu hala-nola aldagarri bat. 18. Hesturaz khoroaturen du, zure burua; pilota bat bezala arthikiren zaitu lur zabal eta hedatu batera; han hilen zare, eta han akhabaturen dira zure ospearen leloak, oi gizon zure Jaunaren etxeko laidoa. 19. Zauden tokitik iraiziren zaitut eta zure kargutik khenduko. 20. Eta hau izanen da egun hartan, deithuko baitut ene zerbitzari Eliazim, Helziasen semea. 21. Eta jauntziren diot zure soinekoa, eta hazkarturen dut zure gerrikoaz, eta haren eskuetan ezarriko dut zure ahala; eta aita bat bezala izanen da Jerusalemgo egoiliarrentzat eta Judaren etxearentzat. 22. Eta haren soingainean ezarriren dut Dabiden etxeko gakhoa; eta idekiren du, eta nihork ezin hertsiko; eta hertsiren du, eta nihork ezin idekiko. 23. Eta ziri bat bezala sarthuren dut hura toki segurean, eta bere aitaren etxearentzat izanen da ospezko tronu bat bezala. 24. Eta haren gainean ezarriko dute haren aitaren etxeko ospe guzia, eta hartarik dilindan untzi mota guziak, untzi ttipiak oro, edateko untzietarik musikako tresnetaraino. 25. Halako egun batez, dio armadetako Jaunak, toki segurean sarthua izan zen ziria, atheratua izanen da, eta hautsiko da, eta eroriko; eta hartarik dilindan zirenak xahuturen dira, zeren Jauna mintzatu baita. XXIII. KAP. 1. Tirren desmasia. Orrobiaz abia zaitezte, itsasoko untziak, zeren lekhua zeintarik heldu ohi baitziren untziak xahutua baita: Zethimgo lurretik ethorri zaiote berria. 2. Ixil zaitezte, irlan zaudeztenak: Sidoneko tratulariak itsasoa iraganez ethortzen ziren hire bethetzera. 3. Tirrentzat ziren Nilak bere ur handiekin sorrarazten zituen haziak, eta hibaieko uzten fruituak; Tir bilhakatua zen jendaki guzien merkhatua. Jean Pierre Duvoisin 4. Ahalkez urth hadi, Sidon; mintzatu da ezen itsasoa, itsasoko indarra, dioelarik: Ez naiz erdi, eta ez dut haurrik egin; ez dut hazi ez muthil, ez neskatxarik. 5. Deithore minetan egonen dira Egipton, adituko dituztenean Tirreko berriak. 6. Iragan zatzue itsasoak, egizue orrobia, irlan egoten zaretenek. 7. Ez othe da hori zuen hiri hura, zeinak bertze orduz beihalako bere egunez espantu baitzuen? Orai bere oinek urrun eramanen dute arrotz bizitzera. 8. Nork atheratu du asmu hori Tirren gainean, zeina baitzen beihala khorodun, zeinetako tratulariak printze baitziren, eta merkatariak lurreko handi? 9. Armadetako Jaunak egin du asmu hori eragoztekotzat ospedun guzien hanpurustasuna, eta laidotara arthikitzeko lurreko handi-mandiak. 10. Zoaz zure lurretik hibaia iragaiten den bezala, oi itsasoaren alaba; ez duzu gehiago gerrikorik. 11. Jaunak itsasoaren gainera hedatu du bere eskua, iharrosi ditu erresumak; Kanaanen kontra eman ditu manuak, zathikatzeko hango hazkarrak. 12. Eta erran du: Sidonen alaba, neskatxa desohoratua, ez dun gehiago hire buruaz espanturik erabiliko; jaikirik iragan zan itsasoa Zethimeraino; han ere ez dun hiretzat izanen phausurik. 13. Horra Kaldearren lurra; ez da izatu holako populurik; Asurrek arthiki zituen horgo asentuak; gathibu eraman dituzte horgo hazkarrak, jauzarazi dituzte horgo etxeak, eta bere lurrera dute eragotzi. 14. Orrobia egizue, itsasoko untziak, zeren xahutua baita zuen indarra. 15. Eta hau izanen da egun hartan: Ahantzia izanen haiz, oi Tir, hirur hogoi eta hamar urthez, errege baten egunak neurtuak diren bezala; aldiz hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrenzat izanen du lilitxoaren kantua bezalako bat. 16. Har zan gitarra, egizan hiriko ingurua, lilitxo ahanzterat utzia; kanta zan ongi, errepika kantua, hitaz orhoit dadien norbait. 17. Eta hau izanen da hirur hogoi eta hamar urtheren buruan: Jauna ethorriren da Tirren ikhustera, eta bere irabazietara bihurraraziko du; eta Tir berritan linburturen da ororen aitzinean lurreko erresuma guziekin. 18. Eta haren tratu, irabaziak Jaunari izanen zaizko sainduetsiak; ez dira begiratuak eta zainduak izanen; zeren haren tratua izanen baita Jaunaren aitzinean egoten direnentzat, jan dezaten ase arteo, eta jauntzia izan dezaten azken zahartzeraino. 537

538 BIBLE SAINDUA (II) XXIV. KAP. 1. Huna non Jaunak xahutuko duen lurra, eta buluziko du, eta gainazpikatuko du, eta barraiatuko ditu hango egoiliarrak. 2. Eta nola izanen baita populua, hala apheza; nola muthila, hala nausia; nola neskatoa, hala etxekandrea; nola erostea, hala saltzailea; nola maileguz hartzailea, hala emailea; nola gibelerat galdatzen duena, hala zor duena. 3. Xahupenez xahutua izanen da lurra, eta harrapakerian larrutua; hori da ezen Jaunak atheratu duen hitza. 4. Lurra nigarretan da; iraungi, erkhitu da; iraungi da mundua, erkhitu da lurreko populuaren goratasuna. 5. Eta lurra izurriztatua da hartan daudezenez; zeren hautsi baitituzte legeak, zuzena aldatu, urratu bethiereko patua. 6. Hargatik madarizioneak iretsiko du lurra, eta bekhatuan pulunpatuko dira hartan daudezenak; hargatik zoratuko dira hura lantzen dutenak, eta geldituko da gizon guti. 7. Mahatsa nigarrez dago; mahastia erkhitua da; bihotzez bozten ziren guziak auhenetan daude. 8. Baratu da atabalen harrabotsa, gelditu bozten zirenen oihua, ixildu gitarraren ots gozoa. 9. Ez dute gehiago kantuz edanen arnorik; edaria kharats izanen da edanen dutenentzat. 10. Herraustua da ergelkerietako hiria; hertsiak daude etxeak oro, eta nihor ez da sartzen. 11. Arnoaren gainean kuinta izanen da karriketan; galdu da bozkario guzia; arraizia goan da lurretik. 12. Hirian gelditu da bakhartasuna, zorigaitzak joko ditu atheak; 13. Ezen lurraren erdian, populuaren erdian geldituko direnak izanen dira hala-nola oliba bakharrak, ondoa bildu ondoan geldituak, hala-nola mahats gutiak, biltzea akhabatu den ondokoak. 14. Hekiek altxaturen dute boza eta kantaturen dituzte laudorioak; Jauna goretsia izanen denean, irrintzinaka joko dute itsasotik. 15. Hargatik ospa zazue Jauna zuen zuhurtasunaz; gorets zazue itsasoko irletan Israelgo Jainko Jaunaren izena. 16. Lurraren bertze burutik entzun ditut laudorioak, prestuaren ospea. Eta erran dut: Ene segretua enetzat, ene segretua enetzat. Zorigaitz niri! Legea dute gaixtoki hautsi, lege-hausleek bezala hautsi dute. Jean Pierre Duvoisin 17. Laztura, zilhoa eta artea hiretzat, lurrean hagoena. 18. Eta hau gerthaturen da: beldurraren lotsaz ihes-goailea zilhora eroriko da; eta zilhotik itzuriko dena, artean izanen da atzemana; zeren zeru goretarik idekiak baitira ur-jauziak eta iharrosiak izanen baitira lurraren asentuak. 19. Lurra joka izanen da urratua, lurra karraskaka izanen da lehertua, lurra dardaraka izanen da iharrosia. 20. Lurra hordia bezala andarka khordokan ibiliko da; eta khendua izanen da, gau batentzat hedatzen den olha iduri; eta bere tzarkeriak lehertuko du; eroriko da, eta ez du jaikitzera eginen. 21. Eta hau izanen da: Egun hartan Jauna agertuko da zeruko armadaren ikhustera hergoretan, eta lurreko errege lurrean direnen ikhustera. 22. Eta moltzo batera putzuan izanen dira bilduak, eta han presondegian hertsiak; eta asko egunen buruan ikhartuak izanen dira. 23. Eta ilhargia ahalkez gorrituko eta urthuko da, armadetako Jauna errege jarriko denean Sionen eta Jerusalemen, eta ospatua izanen denean bere zaharren aitzinean. XXV. KAP. 1. Jauna, ene Jainkoa zare zu; goretsiren zaitut, eta aithor bihurturen diot zure izenari; zeren ditutzun egin sendagailak, aspaldidanikako asmu zinak. Halabiz. 2. Alabainan hiritik egin duzu hobi bat, hiri hazkarretik harri murru bat; erabaki duzu arrotzen egon-lekhua ez dadien gehiago izan hiri, ez-eta menderen mendetan berritua. 3. Horren gatik laudaturen zaitu populu hazkarrak, eta zure beldur izanen da jendaki hazkarren hiria; 4. Zeren egin zaren beharraren indar, noharroinaren indar haren hesturako orduan, haren pheskiza phesiako mugan, itzala berotean, ezen hazkarren hatsak iduri du harrasi bat jotzen duen phesia. 5. Beroak egarriaz bezala, heziko duzu arrotzen oldarra; eta iharraraziko duzu hazkarren gandoa, hedoi erretzen duen baten azpian beroaz bezala. 6. Eta armadetako Jaunak mendi haren gainean populu guziei eginen diote barazkari gozo bat, arnozko besta bat, haragi gori eta gizen, arno iragazizko besta bat. 7. Eta mendi hartan trenkaturen du populu guzien gainera estekatua den gathea, eta jendaia guzien gainera irazkia den sarea. 539

536

BIBLE SAINDUA (II)

15. Hau dio armadetako Jainko Jaunak: Zoaz, sar zaite tabernaklean

egoten dena gana, Sobna gana, zeina tenploaz baita kargutua, eta erranen

diozu:

16. Zer hari zare hemen, edo nor bezala zare hemen, zuk hemen egin

baituzu zuretzat hobi bat, lekhu goran artharekin hargindu baituzu

orhoitgailu bat, eta harrian hobi bat zuretzat?

17. Huna non Jaunak eramanaziren zaituen, oilar bat eramaten den

bezala, eta eramanen zaitu hala-nola aldagarri bat.

18. Hesturaz khoroaturen du, zure burua; pilota bat bezala arthikiren

zaitu lur zabal eta hedatu batera; han hilen zare, eta han akhabaturen dira

zure ospearen leloak, oi gizon zure Jaunaren etxeko laidoa.

19. Zauden tokitik iraiziren zaitut eta zure kargutik khenduko.

20. Eta hau izanen da egun hartan, deithuko baitut ene zerbitzari

Eliazim, Helziasen semea.

21. Eta jauntziren diot zure soinekoa, eta hazkarturen dut zure gerrikoaz,

eta haren eskuetan ezarriko dut zure ahala; eta aita bat bezala izanen

da Jerusalemgo egoiliarrentzat eta Judaren etxearentzat.

22. Eta haren soingainean ezarriren dut Dabiden etxeko gakhoa; eta

idekiren du, eta nihork ezin hertsiko; eta hertsiren du, eta nihork ezin idekiko.

23. Eta ziri bat bezala sarthuren dut hura toki segurean, eta bere aitaren

etxearentzat izanen da ospezko tronu bat bezala.

24. Eta haren gainean ezarriko dute haren aitaren etxeko ospe guzia,

eta hartarik dilindan untzi mota guziak, untzi ttipiak oro, edateko untzietarik

musikako tresnetaraino.

25. Halako egun batez, dio armadetako Jaunak, toki segurean sarthua

izan zen ziria, atheratua izanen da, eta hautsiko da, eta eroriko; eta hartarik

dilindan zirenak xahuturen dira, zeren Jauna mintzatu baita.

XXIII. KAP.

1. Tirren desmasia. Orrobiaz abia zaitezte, itsasoko untziak, zeren

lekhua zeintarik heldu ohi baitziren untziak xahutua baita: Zethimgo

lurretik ethorri zaiote berria.

2. Ixil zaitezte, irlan zaudeztenak: Sidoneko tratulariak itsasoa iraganez

ethortzen ziren hire bethetzera.

3. Tirrentzat ziren Nilak bere ur handiekin sorrarazten zituen haziak,

eta hibaieko uzten fruituak; Tir bilhakatua zen jendaki guzien merkhatua.

Jean Pierre Duvoisin

4. Ahalkez urth hadi, Sidon; mintzatu da ezen itsasoa, itsasoko indarra,

dioelarik: Ez naiz erdi, eta ez dut haurrik egin; ez dut hazi ez muthil,

ez neskatxarik.

5. Deithore minetan egonen dira Egipton, adituko dituztenean

Tirreko berriak.

6. Iragan zatzue itsasoak, egizue orrobia, irlan egoten zaretenek.

7. Ez othe da hori zuen hiri hura, zeinak bertze orduz beihalako bere

egunez espantu baitzuen? Orai bere oinek urrun eramanen dute arrotz

bizitzera.

8. Nork atheratu du asmu hori Tirren gainean, zeina baitzen beihala

khorodun, zeinetako tratulariak printze baitziren, eta merkatariak lurreko

handi?

9. Armadetako Jaunak egin du asmu hori eragoztekotzat ospedun

guzien hanpurustasuna, eta laidotara arthikitzeko lurreko handi-mandiak.

10. Zoaz zure lurretik hibaia iragaiten den bezala, oi itsasoaren alaba;

ez duzu gehiago gerrikorik.

11. Jaunak itsasoaren gainera hedatu du bere eskua, iharrosi ditu erresumak;

Kanaanen kontra eman ditu manuak, zathikatzeko hango hazkarrak.

12. Eta erran du: Sidonen alaba, neskatxa desohoratua, ez dun gehiago

hire buruaz espanturik erabiliko; jaikirik iragan zan itsasoa

Zethimeraino; han ere ez dun hiretzat izanen phausurik.

13. Horra Kaldearren lurra; ez da izatu holako populurik; Asurrek

arthiki zituen horgo asentuak; gathibu eraman dituzte horgo hazkarrak,

jauzarazi dituzte horgo etxeak, eta bere lurrera dute eragotzi.

14. Orrobia egizue, itsasoko untziak, zeren xahutua baita zuen indarra.

15. Eta hau izanen da egun hartan: Ahantzia izanen haiz, oi Tir, hirur

hogoi eta hamar urthez, errege baten egunak neurtuak diren bezala; aldiz

hirur hogoi eta hamar urtheren buruan, Tirrenzat izanen du lilitxoaren

kantua bezalako bat.

16. Har zan gitarra, egizan hiriko ingurua, lilitxo ahanzterat utzia;

kanta zan ongi, errepika kantua, hitaz orhoit dadien norbait.

17. Eta hau izanen da hirur hogoi eta hamar urtheren buruan: Jauna

ethorriren da Tirren ikhustera, eta bere irabazietara bihurraraziko du; eta

Tir berritan linburturen da ororen aitzinean lurreko erresuma guziekin.

18. Eta haren tratu, irabaziak Jaunari izanen zaizko sainduetsiak; ez

dira begiratuak eta zainduak izanen; zeren haren tratua izanen baita

Jaunaren aitzinean egoten direnentzat, jan dezaten ase arteo, eta jauntzia

izan dezaten azken zahartzeraino.

537

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!