inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

532 BIBLE SAINDUA (II) 3. Eta Egiptoaren izpiritua nahasiko da haren baithan eta galaraziko dut haren asmua; eta galdeka hariko dira beren jainkorde, beren azti, pithon eta asmaginei. 4. Eta nausi gogorren eskura arthikiren dut Egiptoa ; eta errege muthiria izanen dute nausi, dio armadetako Jainko Jaunak. 5. Agorturen da itsasotik ura, eta hibaia idor eta leihor bilhakaturen da. 6. Eta hibaiak ezeztaturen dira; ttipituko eta idortuko dira antaperetako errekak; khanabera eta ihiak ihartuko dira; 7. Eta hibaiaren erreka, ithurburuan hasirik, agerian geldituko da, eta eraintzetako ixtun guziak idortuko, agortuko eta ezeztatuko dira. 8. Kuintaz egonen dira arrantzariak, eta nigarrez hibaira amua arthikitzen zuten guziak, eta sareak uren gainean hedatzen zituzten guziak erkhituko dira. 9. Lihoa lantzen dutenak, xarrantxari eta ehaileak, ahalketan eroriko dira. 10. Urztatzeko errekak ahituko, eta arrain atzemateko zilho-egileak etsian izanen dira. 11. Zoroak dira Taniseko buruzagiak: Faraonen kontseilari zuhurrek adimendugabeko kontseilu bat eman dute. Nola erraten ahal diozue Faraoni: Zuhurren semeak, beihalako erregeen semeak gare gu? 12. Non dira orai hire zuhurrak? erran eta ezagutaraz biazatek zer gogo duen armadetako Jaunak Egiptoaren gainean. 13. Erhotu dira Taniseko buruzagiak ilhaundu dira Memphistar aitzindariak enganatu dute Egiptoa, hango populuen izkina-harria. 14. Jaunak hekien erdian hedatu du zoramenduzko izpiritua; Egiptoa makhur igorri dute bere egintza guzietan, hala-nola andarka dihoan hordia eta goiti egiten duena. 15. Eta Egiptoak ez du jakinen zer egin, ez ttipiak, ez handiak, ez aitzindariak, ez manupekoak. 16. Egun hartan Egiptoa izanen da emaztekia iduri; harrituko da eta izituko armadetako Jaunak eskua iharrostean, ezen berak iharrosiko du haren gainera. 17. Eta Judako lurra izanen da Egiptoaren lazgarri; hartaz orhoituko diren guziak laztuko dira, armadetako Jainkoak haren gainean hartu duen xedearen aitzinean. 18. Egun hartan, Egiptoko lurrean izanen dira bortz hiri Kanaango hizkuntzan mintzatuko direnak, eta armadetako Jaunaz zin eginen dutenak. Bat deithuko da Iguzki-hiri. Jean Pierre Duvoisin 19. Egun hartan, Egiptoko lurraren erdian izanen da Jaunaren aldare bat, eta hango mugaren ondoan Jaunaren orhoitgailu bat. 20. Hura izanen da Egiptoko lurrean Jaunaren ezagutkari eta lekhukotasun; ezen hestutzailearen aitzinetik Jaunari deihadar eginen diote, eta Jaunak igorriko diote salbatzaile eta gudukatzaile bat libratuko dituena. 21. Eta Egiptoaz ezagutua izanen da Jauna, eta Egiptoarrek Jauna ezagutuko dute egun hartan; eta ohoratuko dute, bitimak eta emaitzak eskainiz; eta botuak Jaunari eginen eta bihurtuko diozkate. 22. Jaunak Egiptoa joko du zauri batez, zeina berak sendatuko baitu; eta Egiptoarrak itzuliko dira Jaunaren gana, eta Jauna jabalduko zatzaiote eta sendaturen ditu. 23. Egun hartan, bide bat izanen da Egiptotik Asiriarren gana, eta Asiriarra sarthuko da Egipton, eta Egiptoarra Asirian; eta Egiptoarrek zerbitzatuko dute Asur. 24. Egun hartan, Israel hirugarrentzat izanen da Egiptoarrarekin eta Asiriarrarekin: benedizionea izanen da lurraren erdian, 25. Zeina benedikatu baitu armadetako Jaunak, erranez: Benedikatua izan bedi Egiptoko ene populua, eta Asiriarra ene eskuetako lana; bainan Israel da ene primantza. XX. KAP. 1. Thartan Azoten sarthu zen urthean, Sargon Asiriarren erregek bidalirik, Azot gudukatu eta hartu zuenean; 2. Ordu hartan, Amosen seme Isaiasi mintzatu zitzaioen Jauna, zioelarik: Zoaz eta soinetik khen zazu zure zakhua, eta zangoetarik zure oinetakoak. Eta hala egin zuen, eta goan zen buluzik eta oinetakorik gabe. 3. Eta erran, aroen Jaunak: Isaias ene zerbitzaria buluzik eta oinetakorik gabe ibili den bezala, hirur urtherentzat izanen baita ezagutkaritan eta sendagailetan Egiptoaren eta Ethiopiaren gainean; 4. Hala Asiriarren erregek aitzinean eramanen du Egiptoarra gathibu eta Ethiopiarra bere lekhuetarik, zahar-gazteak buluzik eta oinetakorik gabe, gibeleko aldea ageri Egiptoaren laidotan. 5. Eta izituak izanen eta ahalkatuko dira Ethiopiaz beren pheskizaz, eta Egiptoaz beren gogoko ospeaz. 6. Eta irla hartako egoiliarrak erranen du egun hartan: Horra horiek ziren gure pheskiza, zeinen gana laguntza eske ihes egin baitugu Asiriarren erregeren aitzinetik: eta nola itzuriko ditukegu gure buruak? 533

534 BIBLE SAINDUA (II) XXI. KAP. 1. Mortuko itsasoaren desmasia. Hegoatik xirimolak heldu diren bezala, heldu da mortutik, lur izigarri batetarik. 2. Ikhuspen gogorra izan zait igorria. Sinhetsgogor dena, tzarki dabila; eta demasiatzaile dena, bere lanean hari da. Igan hadi, Elam; Mediarra, sethia: itho ditut heren auhenak. 3. Hargatik oinhazez bethe dira ene gibel-erraiak; hesturak naduka, hestura erditzen hari denarena bezalakoak; aditzearekin erori, ikhustearekin nahasi naiz. 4. Ahitu da ene bihotza, ilhunbeek harritu naute; Babilona, ene maitea, egina da ene harrigarri. 5. Ezar zak mahaina, atalaitik begira zak jaten eta edaten hari direnei. Jaiki, aitzindariak; loth erredolari. 6. Ezen hau erran darot Jaunak: Zoaz, eta ezar zazu atalari bat; ez zer-nahi ikhus dezan, ethor bedi erratera. 7. Eta ikhusi du bi gizonekilako orga-laster bat; bat zen asto baten gainean, eta bertzea kamelu baten bizkarrean; eta artharekin eta atzarriki begira egotu zen. 8. Eta lehoinak bezala oihu egin zuen: Ni naiz Jaunaren atalaiaren gainean, bethi xutik egunaz; eta ene goaitean nago ni, gau guziz. 9. Huna non ethorri den bi zalditako orga-lasterrari eragiten zaroen gizon hura, eta ihardetsi, eta erran du: Erori da, erori Babilona, eta haren jainkomolde guziak phorroskatuak dira lurrean. 10. Ene bihi joa, ene larraineko hibia, erran darotzut armadetako Jauna ganik, Israelen Jainkoa ganik aditu dudana. 11. Dumaren desmasia. Seirdik oihu egiten darotade: Zaina, zer berri gauaz? zaina, zer berri gauaz? 12. Zainak erran du: Ethorri da goiza, heldu da arratsa; bilhatzen bazarete, bilha ongi; itzul zaitezte, zatozte. 13. Arabian desmasia. Ilhuntzean lo eginen duzue oihanean, Dedanimgo bidexketan. 14. Hegoaldeko lurrean egoten zaretenak, egarri denari kiderat atheratuz ekharrezozue ura; ogiarekin zoazkiote ihesliarrari bidera. 15. Alabainan ihes egin dute ezpaten aitzinetik, dixidatzen zituenaren ezpataren aitzinetik, arranbela hedatuaren aitzinetik, gudu gogorraren aitzinetik. 16. Alabainan hau erran darot Jaunak: Oraino urthe bat, sehiaren urthea bezala neurtua, eta Zedarren ospea oro khendua izanen da. Jean Pierre Duvoisin 17. Eta Zedarren semeen arteko arranbelari hazkarren ondarrak ere gutituak izanen dira; ezen mintzatu da Jauna, Israelgo Jainkoa. XXII. KAP. 1. Ikhuspeneko haranaren desmasia. Zer dun hik ere, hegaztegietara guzia igaiteko? 2. Hiri oihuz eta jendez bethea, hiri bozkariotsua: hire hilak, ez ditun ezpataz hilak, ez ditun gerlan hil. 3. Hire buruzagi guziek batean ihesegin diten; gogorki estekatuak izan ditun; atzemanak izan diren guziak, elkharrekin estekatuak eta urrun eramanak izan ditun. 4. Hargatik erran dut: Gibela zaitezte ni ganik, ixuriko ditut nigar minak; ez abia niri sosegu eman beharrez ene populuko alabaren xahupenaren gainean. 5. Hau da ezen hiltzeketako, eta oinkapenetako, eta nigarretako eguna, Ikhuspeneko haranera armadetako Jainko Jaunak igorria, urratzen duelarik harrasia eta ikharagarri agertzen mendi gainean. 6. Eta Elamek hartu du gezi-untzia, zaldizkoaren orga-lasterra, eta erredolak biluzi du harrasia. 7. Eta hire haran hautak orga-lalerrez izanen dira betheak, eta hire athean jarriko ditun zaldizkoak. 8. Agertua izanen da Judaren geriza, eta egun hartan ikhusiren duzu harmategia, oihaneko etxea. 9. Ikhusiren ditutzue Dabiden hiriko urradurak zenbat diren uso; eta bilduren ditutzue behereko arraintegiko urak. 10. Eta khondatuko ditutzue Jerusalemgo etxeak, eta etxe urratzen hariko zarete harrasiaren hazkartzeko. 11. Eta osin bat eginen duzue bi harrasiren artean, arraintegi zaharraren ondoan; eta hura egin zuenaren gainera ez duzue begirik emanen, eta haren egilea urrundik ere ez duzue ikhusiko. 12. Egun hartan armadetako Jainko Jaunak bere populua deithuko du nigar-deithoreetara, ileen murriztera eta zakhuaren jaunztera. 13. Eta huna bozkario eta jauziak, aratxe eta ahari hiltzeak, haragi jateak eta arno edateak. Jan eta edan dezagun, ezen hilen gare bihar. 14. Eta armadetako Jaunaren mintzoa agertu da ene beharrietara: Barkhatzen badarotzuet tzarkeria hori hil zaitezten arteo, dio armadetako Jainko Jaunak. 535

532

BIBLE SAINDUA (II)

3. Eta Egiptoaren izpiritua nahasiko da haren baithan eta galaraziko

dut haren asmua; eta galdeka hariko dira beren jainkorde, beren azti, pithon

eta asmaginei.

4. Eta nausi gogorren eskura arthikiren dut Egiptoa ; eta errege muthiria

izanen dute nausi, dio armadetako Jainko Jaunak.

5. Agorturen da itsasotik ura, eta hibaia idor eta leihor bilhakaturen da.

6. Eta hibaiak ezeztaturen dira; ttipituko eta idortuko dira antaperetako

errekak; khanabera eta ihiak ihartuko dira;

7. Eta hibaiaren erreka, ithurburuan hasirik, agerian geldituko da, eta

eraintzetako ixtun guziak idortuko, agortuko eta ezeztatuko dira.

8. Kuintaz egonen dira arrantzariak, eta nigarrez hibaira amua arthikitzen

zuten guziak, eta sareak uren gainean hedatzen zituzten guziak erkhituko

dira.

9. Lihoa lantzen dutenak, xarrantxari eta ehaileak, ahalketan eroriko

dira.

10. Urztatzeko errekak ahituko, eta arrain atzemateko zilho-egileak

etsian izanen dira.

11. Zoroak dira Taniseko buruzagiak: Faraonen kontseilari zuhurrek

adimendugabeko kontseilu bat eman dute. Nola erraten ahal diozue

Faraoni: Zuhurren semeak, beihalako erregeen semeak gare gu?

12. Non dira orai hire zuhurrak? erran eta ezagutaraz biazatek zer

gogo duen armadetako Jaunak Egiptoaren gainean.

13. Erhotu dira Taniseko buruzagiak ilhaundu dira Memphistar aitzindariak

enganatu dute Egiptoa, hango populuen izkina-harria.

14. Jaunak hekien erdian hedatu du zoramenduzko izpiritua; Egiptoa

makhur igorri dute bere egintza guzietan, hala-nola andarka dihoan hordia

eta goiti egiten duena.

15. Eta Egiptoak ez du jakinen zer egin, ez ttipiak, ez handiak, ez

aitzindariak, ez manupekoak.

16. Egun hartan Egiptoa izanen da emaztekia iduri; harrituko da eta

izituko armadetako Jaunak eskua iharrostean, ezen berak iharrosiko du

haren gainera.

17. Eta Judako lurra izanen da Egiptoaren lazgarri; hartaz orhoituko

diren guziak laztuko dira, armadetako Jainkoak haren gainean hartu duen

xedearen aitzinean.

18. Egun hartan, Egiptoko lurrean izanen dira bortz hiri Kanaango

hizkuntzan mintzatuko direnak, eta armadetako Jaunaz zin eginen dutenak.

Bat deithuko da Iguzki-hiri.

Jean Pierre Duvoisin

19. Egun hartan, Egiptoko lurraren erdian izanen da Jaunaren aldare

bat, eta hango mugaren ondoan Jaunaren orhoitgailu bat.

20. Hura izanen da Egiptoko lurrean Jaunaren ezagutkari eta lekhukotasun;

ezen hestutzailearen aitzinetik Jaunari deihadar eginen diote, eta

Jaunak igorriko diote salbatzaile eta gudukatzaile bat libratuko dituena.

21. Eta Egiptoaz ezagutua izanen da Jauna, eta Egiptoarrek Jauna

ezagutuko dute egun hartan; eta ohoratuko dute, bitimak eta emaitzak

eskainiz; eta botuak Jaunari eginen eta bihurtuko diozkate.

22. Jaunak Egiptoa joko du zauri batez, zeina berak sendatuko baitu;

eta Egiptoarrak itzuliko dira Jaunaren gana, eta Jauna jabalduko zatzaiote

eta sendaturen ditu.

23. Egun hartan, bide bat izanen da Egiptotik Asiriarren gana, eta

Asiriarra sarthuko da Egipton, eta Egiptoarra Asirian; eta Egiptoarrek

zerbitzatuko dute Asur.

24. Egun hartan, Israel hirugarrentzat izanen da Egiptoarrarekin eta

Asiriarrarekin: benedizionea izanen da lurraren erdian,

25. Zeina benedikatu baitu armadetako Jaunak, erranez: Benedikatua

izan bedi Egiptoko ene populua, eta Asiriarra ene eskuetako lana; bainan

Israel da ene primantza.

XX. KAP.

1. Thartan Azoten sarthu zen urthean, Sargon Asiriarren erregek

bidalirik, Azot gudukatu eta hartu zuenean;

2. Ordu hartan, Amosen seme Isaiasi mintzatu zitzaioen Jauna, zioelarik:

Zoaz eta soinetik khen zazu zure zakhua, eta zangoetarik zure

oinetakoak. Eta hala egin zuen, eta goan zen buluzik eta oinetakorik gabe.

3. Eta erran, aroen Jaunak: Isaias ene zerbitzaria buluzik eta oinetakorik

gabe ibili den bezala, hirur urtherentzat izanen baita ezagutkaritan

eta sendagailetan Egiptoaren eta Ethiopiaren gainean;

4. Hala Asiriarren erregek aitzinean eramanen du Egiptoarra gathibu

eta Ethiopiarra bere lekhuetarik, zahar-gazteak buluzik eta oinetakorik

gabe, gibeleko aldea ageri Egiptoaren laidotan.

5. Eta izituak izanen eta ahalkatuko dira Ethiopiaz beren pheskizaz,

eta Egiptoaz beren gogoko ospeaz.

6. Eta irla hartako egoiliarrak erranen du egun hartan: Horra horiek

ziren gure pheskiza, zeinen gana laguntza eske ihes egin baitugu

Asiriarren erregeren aitzinetik: eta nola itzuriko ditukegu gure buruak?

533

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!