inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

524 BIBLE SAINDUA (II) 10. Egun hartan, jendaiek errekeituren dute Jeferen gandoa; zeina populuen ezagutkari, gora egonen baita, eta ospetsu izanen da haren hobia. 11. Eta egun hartan hau gerthatuko da: Jaunak bigarren aldiko hedaturen du bere eskua gozatzekotzat bere populuaren ondarra, itzuria Asiriarrei, Egiptoari, Phetrosi, Ethiopiari, Elami, Senaarri, Emathi eta itsasoko irlei. 12. Eta ezagutkari bat altxaturen du jendaien erdian, eta bilduren ditu Israelgo ihesliarrak, eta lurraren lau izkinetarik elkharganaturen ditu Judatik barraiatuak zirenak. 13. Eta Efraimen bekhaizgoa khendua izanen da, eta Judaren etsaiak galduak izanen dira; eta Efraim ez da Judaren bekhaitz izanen, eta Juda ez da Efraimen kontra gudukatuko. 14. Itsasoz hegaldaka joko dute Filistindarren gainera, batean larrutuko dituzte iguzki-aldeko umeak; Idumeak eta Moab-herriak ezagutuko dute hekien manamendua, eta Amonen umeek amor eginen daroete. 15. Jaunak deboilaturen du Egiptoko itsasoaren mihia, eta altxaturen du bere eskua hibaiaren gainera bere hatsaren indarrean, eta joko du bere zazpi erreketan, haletan non oinetakoekin iraganen baita hartan gaindi. 16. Eta ene populu ondar Asiriarrei itzuriarentzat bide bat izanen da, hala-nola izatu baitzen Israelentzat Egiptoko lurretik igan zen egun hartan. XII. KAP. 1. Eta erranen duzu orduan: Aithor bihurturen darotzut, Jauna, zeren hasarre izatu baitzare ene kontra, eta aldaratu da zure sepha, eta eman darotazu sosegu. 2. Huna non Jainkoa den ene salbatzaile; fede zabalean ibiliko naiz eta ez naiz beldur izanen; zeren Jauna baita ene indarra eta ene ospea, eta hura ilkhi baita ene salbatzera. 3. Salbatzailearen ithurrietarik bozkarioz atheraturen ditutzue urak; 4. Eta egun hartan erranen duzue: Jaunari aithor bihur eta haren izenari dei egin diozozue; populuetan ezagutaraz zatzue haren egintzak; orhoit bekizue haren izena zeinen den handia. 5. Kanta zazue Jauna, zeren dituen egin sendagailak; lur guzian heda zazue hori. 6. Gorets eta lauda zazu, oi Siongo etxea; zeren handiak, Israelgo sainduak zure erdian duen egoitza berea. Jean Pierre Duvoisin XIII. KAP. 1. Babilonaren desmasia, Isaiasek, Amosen semeak ikhusia. 2. Mendi hedoitsuaren gainean gora zazue ezagutkaria; altxa zazue mintzoa, gora eskua, eta atheetan sar beitez aitzindariak. 3. Manatu ditut ene sainduetsiak, eta ene sephan deithu ditut ene hazkarrak, bozkarioz ene ospean jauzten direnak. 4. Mendietan ageri da ostearen haroa, populu-murruen burrunba iduri: hori da erregeen eta jendaia bilduen harramantza. Armadetako Jaunak manatu ditu gerlako gizonak, 5. Urrungo lurretarik, ortziaren bertze burutik heldu direnak. Huna Jauna eta haren hasarrearen tresnak, lur guziaren xahutzerat abian. 6. Marruma egizue; ezen hurbil da Jaunaren eguna; heldu da, desmasia Jauna ganik bezala. 7. Hargatik beso guziak erkhituren dira, gizonaren bihotza iharturen 8. Eta xehaturen da. Minez eta oinhazez bihurrikaturen dira; kuintaz egonen dira, erditzen dena iduri; bat bertzeari harritua geldituren da eta hekien begitharteek iduriko dute xigortuak. 9. Huna non dathorren Jaunaren eguna, egun gogor, asper, sepha, hasarrez bethea, lurraren mortu egitera, eta gaixtaginen handik herraustera. 10. Ezen zeruko izarrek eta hekien dirdirak ez dute emanen beren argia; iguzkia sorthu orduko ilhunduren da, eta ilhargiak ez du argituren bere distiraduraz. 11. Eta ethorriren naiz ikhartzera lurreko gaizkiak, eta gaixtaginen kontra, hekien tzarkeriak, eta baraturen dut legegabekoen hanpuruskeria, eta aphalduren dut hazkarren ozartasuna. 12. Gizona bakhanago izanen da urhea baino, urhe garbiena baino. 13. Hortaz gehiago, iharrosiren dut zerua; eta lurra bere tokitik aldaraturen da, armadetako Jaunaren gaitzidura gatik, eta haren hasarrearen irakidurako egunaren ariaz. 14. Eta Babilona izanen da orkhatz ume ihes dihoana iduri, eta ardia bezala; eta biltzeko nihor ez da izanen; batbederak bere herritarretara eginen du, bakhotxa bere lurrera ihes goanen da. 15. Atzeman guzia hila izanen da; eta ethortzera gerthaturen dena ezpataren azpira eroriko da. 16. Begien aitzinean phorroskaturen diozkate beren haurrak; biluziren diozkate etxeak, eta bortxaturen emazteak. 17. Huna non hekien gainera eraikiren ditudan Mediarrak, zeinek ez baitute zilharrik bilhatuko, ez-eta urherik nahiko; 525

526 BIBLE SAINDUA (II) 18. Bainan geziz hilen dituzte haurttoak, eta sabelean hazten hari direnei ez dira urrikalduko, eta hekien begiak haurrik ez du guphidetsiko. 19. Eta Babilona, erresumen arteko erregina ospetsu hura, Kaldearren hanpurustasuneko lilia, xahutua izanen da, Jaunak Sodoma eta Gomorha urratu zituen bezala. 20. Menderen mende ez du egoiliarrik izanen; Arabiarrak ere ez ditu han jarriko bere larru-olak, eta artzainak ez dira han phausatuko. 21. Bainan basabereek izanen dute han beren phausa-lekhua; eta erainsugez betheko dira hango etxeak; eta ostrukek izanen dute han beren egoitza; basakherrek eginen dute han jauzi; 22. Eta huntzek hango jauregietan elkharri uhuria eginen dute, eta fedenak egonen dira linburkeriako tenploetan. XIV. KAP. 1. Babilonaren ordua ethorri hurran da, eta ez dira urrun haren egunak; ezen Jakobi urrikalduren zaio Jauna, eta Israeldik bereziren ditu oraino bere hautuzkoak, eta phausaraziren ditu beren lurrean; arrotza hekiei batuko eta Jakoben etxeari iritxikiko da. 2. Eta populuek hartuko eta beren tokira erakharriko dituzte; eta Israelen etxeak izanen ditu hekiek muthil eta neskatotzat Jaunaren lurrean; bere atzemaileak izanen ditu gathibutzat; eta bere nausiak, azpiko. 3. Eta hau gerthatuko da egun hartan, Jainkoak phausua eman darokezunean zure nekhe, zaphadura eta gathibutasun gogor aitzinean jasan ditutzunetarik: 4. Babilonako erregeren kontra hartuko duzu parabola hau, eta erranen duzu: Nola gelditu da zaphatzailea? nola baratu da zerga? 5. Jaunak hautsi ditu gaixtaginen makhila, nausi zabiltzanen zigorra, 6. Populuak bere aiherrean jotzen zituena ezin-sendatuzko zauriaz, jendaiak bere errabian azpikotzen zituena, eta gogorki jazartzen ziotena. 7. Lur guzia phausuan jarri eta ixildu da; goiheretu eta bozkarioz jauzi da, 8. Izaiak ere eta Libango zedroak boztu hire gainean dituk, diotelarik: Hi lokhartu haizenaz geroztik, nihor ez duk igaiten gare ebakitzera. 9. Ifernu-beherea builan jarri duk hire heltzeari, eraiki darozkik diganteak. Lurreko errege guziak, jendaietako buruzagiak oro jaiki dituk beren tronuetarik. 10. Orok ihardetsiko eta erranen daie: Eta hi ere sakhitua izan haiz gu bezala, gure iduriko egina haiz hi ere. Jean Pierre Duvoisin 11. Ifernuetara arthikia izan duk hire hanpuruskeria, lurrerat erori duk hire hilikia; harrak izanen dituk ohetzat, eta zizariak estalgi. 12. Nola erori haiz zerutik, Luzifer, goizetan goizik ilkhitzen hintzena? Erori haiz lurrera, jendaien zaurtzailea? 13. Hi, hire bihotzean erraten huena: Iganen naiz zerura, altxaturen dut ene tronua Jainkoaren izarrez gorago, jarriko naiz lekhukotasuneko mendiaren gainean, ipharraren aldean; 14. Iganen naiz hedoi gorenen gainera, izanen naiz Guziz-Goraren iduriko; 15. Ororen gatik arthikia izanen haiz ifernura, phutzu beherera. 16. Ikhusiko hautenek, hire aldera makhurtuz, begiratuko daie, eta erranen die: Hau othe da lurra nahasi eta erresumak khordokatu dituen gizon hura; 17. Lurra mortu egin eta hiriak herraustu dituena, bere gathibuei presondegia ideki ez diotena. 18. Jendaietako errege guziak ospetan lohakhartu dira eta bakhotxa bere azken etxean da. 19. Hi ordean, hire hobitik urrun arthikia izatu haiz, deusetako ez den onbor bat bezala, lohiz zikhindua, eta nahas-mahas ezpataz hilak izan eta putzu-zolara jautsi direnekin, hiliki usteldu bat iduri. 20. Lagunkhidetasunik ez duk izanen, ez-eta hekiekin ere hobian; ezen hire lurra xahutu eta hire populua hil duk: gaixtaginen hazia ez da luzez aiphaturen. 21. Heriotzeko aphain zatzue haren haurrak beren aiten tzarkeria gatik: ez dira altxaturen, lurra ez dute ondoregoz izanen, mundu gaina ez dute hiriz estaliren. 22. Eta ni jaikiko natzaiote gainera, dio armadetako Jaunak; ezeztaturen ditut Babilonaren izena eta hango ondar, hazi, iraulgiak, dio armadetako Jaunak. 23. Eta sagarroiaten aztaparraren-peko ezarriren dut, eta ur-aintzira bilhakaraziren dut, eta erhaztaturen dut erhatzaz fharrastatuz, dio armadetako Jaunak. 24. Armadetako Jaunak zin egin izan du, erranez: Bai! nik burutan hartua hala izanen da; eta nik nola gogoan iragan, 25. Hala gerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra, eta oinkaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria khenduko dut Israelgo umeen gainetik, eta haukien sorbaldetarik egotzia izanen da haren dorphetasuna. 527

526

BIBLE SAINDUA (II)

18. Bainan geziz hilen dituzte haurttoak, eta sabelean hazten hari

direnei ez dira urrikalduko, eta hekien begiak haurrik ez du guphidetsiko.

19. Eta Babilona, erresumen arteko erregina ospetsu hura,

Kaldearren hanpurustasuneko lilia, xahutua izanen da, Jaunak Sodoma

eta Gomorha urratu zituen bezala.

20. Menderen mende ez du egoiliarrik izanen; Arabiarrak ere ez ditu

han jarriko bere larru-olak, eta artzainak ez dira han phausatuko.

21. Bainan basabereek izanen dute han beren phausa-lekhua; eta

erainsugez betheko dira hango etxeak; eta ostrukek izanen dute han beren

egoitza; basakherrek eginen dute han jauzi;

22. Eta huntzek hango jauregietan elkharri uhuria eginen dute, eta

fedenak egonen dira linburkeriako tenploetan.

XIV. KAP.

1. Babilonaren ordua ethorri hurran da, eta ez dira urrun haren egunak;

ezen Jakobi urrikalduren zaio Jauna, eta Israeldik bereziren ditu oraino

bere hautuzkoak, eta phausaraziren ditu beren lurrean; arrotza hekiei

batuko eta Jakoben etxeari iritxikiko da.

2. Eta populuek hartuko eta beren tokira erakharriko dituzte; eta

Israelen etxeak izanen ditu hekiek muthil eta neskatotzat Jaunaren

lurrean; bere atzemaileak izanen ditu gathibutzat; eta bere nausiak, azpiko.

3. Eta hau gerthatuko da egun hartan, Jainkoak phausua eman darokezunean

zure nekhe, zaphadura eta gathibutasun gogor aitzinean jasan

ditutzunetarik:

4. Babilonako erregeren kontra hartuko duzu parabola hau, eta erranen

duzu: Nola gelditu da zaphatzailea? nola baratu da zerga?

5. Jaunak hautsi ditu gaixtaginen makhila, nausi zabiltzanen zigorra,

6. Populuak bere aiherrean jotzen zituena ezin-sendatuzko zauriaz,

jendaiak bere errabian azpikotzen zituena, eta gogorki jazartzen ziotena.

7. Lur guzia phausuan jarri eta ixildu da; goiheretu eta bozkarioz

jauzi da,

8. Izaiak ere eta Libango zedroak boztu hire gainean dituk, diotelarik:

Hi lokhartu haizenaz geroztik, nihor ez duk igaiten gare ebakitzera.

9. Ifernu-beherea builan jarri duk hire heltzeari, eraiki darozkik

diganteak. Lurreko errege guziak, jendaietako buruzagiak oro jaiki dituk

beren tronuetarik.

10. Orok ihardetsiko eta erranen daie: Eta hi ere sakhitua izan haiz

gu bezala, gure iduriko egina haiz hi ere.

Jean Pierre Duvoisin

11. Ifernuetara arthikia izan duk hire hanpuruskeria, lurrerat erori

duk hire hilikia; harrak izanen dituk ohetzat, eta zizariak estalgi.

12. Nola erori haiz zerutik, Luzifer, goizetan goizik ilkhitzen hintzena?

Erori haiz lurrera, jendaien zaurtzailea?

13. Hi, hire bihotzean erraten huena: Iganen naiz zerura, altxaturen

dut ene tronua Jainkoaren izarrez gorago, jarriko naiz lekhukotasuneko

mendiaren gainean, ipharraren aldean;

14. Iganen naiz hedoi gorenen gainera, izanen naiz Guziz-Goraren

iduriko;

15. Ororen gatik arthikia izanen haiz ifernura, phutzu beherera.

16. Ikhusiko hautenek, hire aldera makhurtuz, begiratuko daie, eta

erranen die: Hau othe da lurra nahasi eta erresumak khordokatu dituen

gizon hura;

17. Lurra mortu egin eta hiriak herraustu dituena, bere gathibuei presondegia

ideki ez diotena.

18. Jendaietako errege guziak ospetan lohakhartu dira eta bakhotxa

bere azken etxean da.

19. Hi ordean, hire hobitik urrun arthikia izatu haiz, deusetako ez

den onbor bat bezala, lohiz zikhindua, eta nahas-mahas ezpataz hilak izan

eta putzu-zolara jautsi direnekin, hiliki usteldu bat iduri.

20. Lagunkhidetasunik ez duk izanen, ez-eta hekiekin ere hobian;

ezen hire lurra xahutu eta hire populua hil duk: gaixtaginen hazia ez da

luzez aiphaturen.

21. Heriotzeko aphain zatzue haren haurrak beren aiten tzarkeria

gatik: ez dira altxaturen, lurra ez dute ondoregoz izanen, mundu gaina ez

dute hiriz estaliren.

22. Eta ni jaikiko natzaiote gainera, dio armadetako Jaunak; ezeztaturen

ditut Babilonaren izena eta hango ondar, hazi, iraulgiak, dio armadetako

Jaunak.

23. Eta sagarroiaten aztaparraren-peko ezarriren dut, eta ur-aintzira

bilhakaraziren dut, eta erhaztaturen dut erhatzaz fharrastatuz, dio armadetako

Jaunak.

24. Armadetako Jaunak zin egin izan du, erranez: Bai! nik burutan

hartua hala izanen da; eta nik nola gogoan iragan,

25. Hala gerthaturen da. Ene lurrean herrausturen baitut Asiriarra,

eta oinkaturen dut ene mendietan; eta haren ustarria khenduko dut

Israelgo umeen gainetik, eta haukien sorbaldetarik egotzia izanen da

haren dorphetasuna.

527

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!