inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

520 BIBLE SAINDUA (II) 5. Ezen bortxakako eta tarrapata batean egin harrapakina eta odolez khutsatu soinekoa, erretzera arthikiak eta suaren bazka izanen dira; 6. Ezen haur bat sorthu zaiku, eta seme bat emana izan zaiku; eta buruzagitasuna haren sorbalden gainean jarria izan da; eta deithua izanen da, Ederresgarria, Kontseilaria, Jainkoa, Hazkarra, dathorren mendearen Aita, bakezko Buruzagia. 7. Haren jauntasuna hedaturen da, eta bakeak akhabantzarik izanen ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura finka eta hazkar dezan zuzentasunean eta zuzenbidean ordutik eta bethi guziraino: armadetako Jaunaren kharrak eginen du hori. 8. Jaunak hitza igorri dio Jakobi, eta Israelen baithan bethe izan da. 9. Eta jakinen dute Efraimgo populu guziak eta Samariako egoiliarrek, zeinek baitiote beren bihotzeko buruiope eta hanpuruskerian: 10. Erori dira adrailuak; bainan harri pikatuz eginen ditugu etxeak; sikomorak ebaki dituzte, bainan zedroak emanen ditugu ordain. 11. Eta Jaunak populu horren gainera jaikaraziren ditu Errafinen etsaiak, eta tarrapatan erakarriren ditu haren etsaiak, 12. Siriarrak iguzki-haizetik eta Filistindarrak mendebaletik; eta aho betheka iretsiren dute Israel. Horiek orok ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, bainan hedatua da oraino haren eskua. 13. Eta populua, jotzen zuenaren gana ez da bihurtu; eta armadetako Jauna ez dute bilhatu. 14. Eta Jaunak Israeldik egun batez ebakiren ditu burua eta buztana; manupekoa eta aitzindaria. 15. Zahar eta ohoratzeko dena, hura da burua; eta profeta gezur-irakhaslea, hura da buztana. 16. Eta populu hura dohatsu derratenak, enganatzaile batzu izanen dira; eta dohatsu aiphatuak, hondatuak izanen dira. 17. Hargatik Jauna ez da arraituren Israelgo gazteriaren gainean; eta urrikalduren etzaiote hango umezurtz, alhargunei; zeren diren oro alegiakari tzar batzu, eta zorokeriarik baizen ez derasatelakotz aho guziek. Horiek orok ez dute jabaldu, Jaunaren hasarrea, bainan oraino hedatua dago haren eskua. 18. Alabainan tzarkeria sua bezala da biztu, laharrak eta elhorriak iretsiren ditu; eta oihana barna oro errez goanen da, eta xirimolaka igorriren du khea. 19. Armadetako Jaunaren hasarrera, ikharaturen da lurra, eta populua izanen da suaren puska iduri: gizonak ez du guphidetsiren bere anaia. Jean Pierre Duvoisin 20. Eta eskuinerat eginen du, eta gosez egonen da; eta ezkerrean janen du, eta ez da aseko; bakhotxak iretsiko du bere besoko haragia; Manasek Efraim, Efraimek Manase, eta biek Juda. 21. Horiek orok ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, eta hedatua dago oraino haren eskua. X. KAP. 1. Zorigaitz lege gaixto egileei eta zuzen kontrako gauzak iskribatzatzen dituztenei, 2. Beharren zaphatzeko juiamenduan, bortxa egiteko ene populuko jende xeheari, alhargunak beren puskatzat nahiz eta umezurtzak larrutu beharrez 3. Zer eginen duzue, Jauna ikhustera eta ondikoak urrundik ethorriko zaizkitzuenean? Nori eginen diozue hel, eta non utziko duzue zuen ospea, 4. Burdinen azpian makhurtuak ez izateko, eta hilak izan direnekin ez erortzeko? Horiekin ororekin Jaunaren hasarrea ez da jabaldua, bainan hedatua da oraino haren eskua. 5. Zorigaitz Asurri! Hura da ene sepharen zigorra eta makhila; haren eskuan da ene asperra. 6. Jendaia maltzur baten gana bidaliren dut; ene hasarrean ikhusten dudan populu baten kontra mezuturen dut, eraman detzan buluzkinak, bil dezan harrapakina, eta jendaia hura oin-petara arthik dezan karriketako lohia bezala. 7. Harek ordean, ez holakorik burutan, ez horrelako asmurik bihotzean ez du izanen; bainan haren bihotza xahutzera, eta jendaia ez gutiren hiltzera baizik ez da hariko. 8. Erranen du ezik: 9. Ene aitzindariak ez othe dira hanbatean errege batzu? Ez othe da ene-peko nola Karkamis, hala Kalano; nola Arphad, hala Emath? Samaria ez othe Damas bezala? 10. Nola ene eskuak atzeman baititu idolen erresumak, hala eramanen ditu Jerusalemdik, eta Samariatik hango jainkomoldeak. 11. Samariari eta haren idolei egin diotedana, ez othe diotet eginen Jerusalemeri eta haren jainkomoldeei? 12. Bainan Jaunak bere egitekoak akhabatu ditukeenean Siongo mendian eta Jerusalemen, hau izanen da: Asurgo erregeren bihotz hantuaren fruitua ikhusiren dut; ethorriren naiz haren begi harroen buruiopearen gainera; 521

522 BIBLE SAINDUA (II) 13. Erran du ezen: Ene besoaren indarraz egin dut; ene zuhurtziaz argitu naiz; populuen artetik khendu ditut mugak; larrutu ditut hekien buruzagiak; eta gora jartzen zirenak, ene ahalaz beheiti herrestatu ditut. 14. Ene eskuak populuen indarra atzeman du xori ohantze bat bezala; eta nola biltzen baitira nonbait utziak diren arroltzeak, hala bildu dut nik batera lurra oro; eta nihor ez da izan hegal bat higitu, ahoa ideki, heiagora bat egin duenik. 15. Haizkora handitzen othe da hartaz ebakitzen hari denaren kontra, edo zerra altxatzen othe da hura erabiltzen duenaren kontra? Orobat laiteke baldin zigorra jaikitzen balitz hura altxatzen duenaren kontra, edo makhila jaikitzen balitz, nahiz ez den egur bat baizik. 16. Hargatik Jaunak, armadetako Jainkoak ihardura igorriren du Asurren gorietara; eta haren ospearen azpian biztuko da su bat suko garra bezala erretzen hariko dena. 17. Eta su hartan izanen da Israelgo argia, eta garrean Israelgo saindua; eta sutan jarriko eta iretsiak izanen dira egun batez Asurren elhorriak eta laharrak. 18. Eta haren oihaneko eta haren Karmeleko ospea, arimatik hezurretaraino iretsia izanen da, eta bera ikhara gorrian ihes ibiliko. 19. Eta haren oihaneko egur-ondarrak, beren gutiaren gatik khondaturen dira, eta haur batek iskribatuko ditu. 20. Eta gerthatuko da egun hartan, Israeldik gelditu eta Jakoben etxetik itzuri direnek ez dutela bermatzerat eginen beren joilearen gainean, bainan zinki bermaturen direla Jaunaren, Israelgo sainduaren gainean. 21. Ondarrak bihurturen dira, Jakoben ondarrak, diot, Jainko hazkarra gana. 22. Ezen baldin zure populua, oi Israel, itsasoko legarra bezala balitz ere, hartako ondarrak dira bihurturen; eta ondar guti harek jabalduren du Jainkoaren justizia. 23. Alabainan Jaunak, armadetako Jainkoak lurraren erdian eginen du xahupen eta gutitze handi bat. 24. Horren gatik hau dio armadetako Jainko Jaunak: Ene populu Sionen zaudezena, ez izan Asurren beldur; zaharoaz joko zaitu, eta Egiptoko bidean bere makhila altxatuko du zure gainera. 25. Oraino aphur bat, oraino guti bat, eta ene gaitzidurak eta ene sephak gaindi eginen dute haren gaixtakerien gainera. 26. Armadetako Jaunak haren gainera altxaturen du azotea, hala-nola Madiani egin izan baitzaroen Orebeke harrian, eta bere zaharo hura altxaturen du Egiptoko bidean, beihala itsasoaren gainera egin zuen bezala. Jean Pierre Duvoisin 27. Eta hau gerthaturen da egun hartan: Asurren hazta khendua izanen da zure sorbaldetarik, eta haren uztarria zure lephotik, eta uztarria ustelduren da oliorik gabe. 28. Aiathera ethorriren da, Magronen iraganen da, Makmasen utziko ditu bere puskak. 29. Laster iraganen dira; Gaba da gure jartokia: harritu da Errama; Gabaath Saulena ihesari eman da. 30. Galimgo alaba, egizan marruma; atzar, Laisa, eta hi, Anathoth gaixoa. 31. Medemenak ihesari jo du: Gabimdarrak, egizue bihotzez. 32. Eguna da oraino Nobera heltzeko: dardaraturen du bere eskua Siongo alabaren mendiaren eta Jerusalemgo munhoaren gainera. 33. Bainan Jaunak, armadetako Jainkoak puskaturen du lurrezko untzia lazturaren erdian; larria izanen da arraildua, handia aphaldua. 34. Haizkoraz ebakiak izanen dira oihan beltzak, eta Liban eroriko da bere zuhaitz luzeekin. XI. KAP. 1. Jeferen errotik ilkhiren da gando bat, eta haren errotik altxaturen da lore bat. 2. Eta haren gainean phausaturen da Jaunaren izpiritua, zuhurtziazko eta adigarrizko izpiritua, kontseiluzko eta indarrezko izpiritua, jakitatezko eta jainkotiartasunezko izpiritua; 3. Eta Jaunaren beldurrezko izpirituak betheko du. Ez du juiatuko begien ikhusiaren arabera, ez-eta jazarriko beharrien adituaren arabera; 4. Bainan zuzenbidean juiatuko ditu beharrak, eta zuzentasunean jazarriko du lurreko gaixoen alde; eta bere ahoko zigorraz joko du lurra, eta bere ezpainetako hatsaz hilen du gaixtagina. 5. Zuzentasuna izanen da haren gerruntze eta fedea haren gerriko. 6. Otsoa egonen da bildotsarekin; lehoinabarra pittikarekin etzanen da; aratxea, lehoina eta ardia elkharrekin egonen dira, eta haur batek eraginen daroete. 7. Aratxea eta hartza batean alhatuko dira; hekien umeak elkharrekin etzanen dira, eta lehoinak idiak bezala janen du lastoa. 8. Bulharretik lekhora haurra dostatuko da aspikaren zilhoaren gainean, eta higuindua denak bere eskua ezarriko du basilikaren harpean. 9. Zierpe horiek ez dute dainurik eginen ez-eta hilen ene mendi saindu guzian, zeren Jaunaren jakitateaz bethea baita lurra, itsasoko urek estaltzen duten bezala. 523

520

BIBLE SAINDUA (II)

5. Ezen bortxakako eta tarrapata batean egin harrapakina eta odolez

khutsatu soinekoa, erretzera arthikiak eta suaren bazka izanen dira;

6. Ezen haur bat sorthu zaiku, eta seme bat emana izan zaiku; eta

buruzagitasuna haren sorbalden gainean jarria izan da; eta deithua izanen

da, Ederresgarria, Kontseilaria, Jainkoa, Hazkarra, dathorren mendearen

Aita, bakezko Buruzagia.

7. Haren jauntasuna hedaturen da, eta bakeak akhabantzarik izanen

ez du; Dabiden tronuan eta haren erreinuaren gainean da jarriren, hura

finka eta hazkar dezan zuzentasunean eta zuzenbidean ordutik eta bethi

guziraino: armadetako Jaunaren kharrak eginen du hori.

8. Jaunak hitza igorri dio Jakobi, eta Israelen baithan bethe izan da.

9. Eta jakinen dute Efraimgo populu guziak eta Samariako egoiliarrek,

zeinek baitiote beren bihotzeko buruiope eta hanpuruskerian:

10. Erori dira adrailuak; bainan harri pikatuz eginen ditugu etxeak;

sikomorak ebaki dituzte, bainan zedroak emanen ditugu ordain.

11. Eta Jaunak populu horren gainera jaikaraziren ditu Errafinen

etsaiak, eta tarrapatan erakarriren ditu haren etsaiak,

12. Siriarrak iguzki-haizetik eta Filistindarrak mendebaletik; eta aho

betheka iretsiren dute Israel. Horiek orok ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea,

bainan hedatua da oraino haren eskua.

13. Eta populua, jotzen zuenaren gana ez da bihurtu; eta armadetako

Jauna ez dute bilhatu.

14. Eta Jaunak Israeldik egun batez ebakiren ditu burua eta buztana;

manupekoa eta aitzindaria.

15. Zahar eta ohoratzeko dena, hura da burua; eta profeta gezur-irakhaslea,

hura da buztana.

16. Eta populu hura dohatsu derratenak, enganatzaile batzu izanen

dira; eta dohatsu aiphatuak, hondatuak izanen dira.

17. Hargatik Jauna ez da arraituren Israelgo gazteriaren gainean; eta

urrikalduren etzaiote hango umezurtz, alhargunei; zeren diren oro alegiakari

tzar batzu, eta zorokeriarik baizen ez derasatelakotz aho guziek.

Horiek orok ez dute jabaldu, Jaunaren hasarrea, bainan oraino hedatua

dago haren eskua.

18. Alabainan tzarkeria sua bezala da biztu, laharrak eta elhorriak iretsiren

ditu; eta oihana barna oro errez goanen da, eta xirimolaka igorriren

du khea.

19. Armadetako Jaunaren hasarrera, ikharaturen da lurra, eta populua

izanen da suaren puska iduri: gizonak ez du guphidetsiren bere anaia.

Jean Pierre Duvoisin

20. Eta eskuinerat eginen du, eta gosez egonen da; eta ezkerrean

janen du, eta ez da aseko; bakhotxak iretsiko du bere besoko haragia;

Manasek Efraim, Efraimek Manase, eta biek Juda.

21. Horiek orok ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, eta hedatua dago

oraino haren eskua.

X. KAP.

1. Zorigaitz lege gaixto egileei eta zuzen kontrako gauzak iskribatzatzen

dituztenei,

2. Beharren zaphatzeko juiamenduan, bortxa egiteko ene populuko

jende xeheari, alhargunak beren puskatzat nahiz eta umezurtzak larrutu

beharrez

3. Zer eginen duzue, Jauna ikhustera eta ondikoak urrundik ethorriko

zaizkitzuenean? Nori eginen diozue hel, eta non utziko duzue zuen

ospea,

4. Burdinen azpian makhurtuak ez izateko, eta hilak izan direnekin

ez erortzeko? Horiekin ororekin Jaunaren hasarrea ez da jabaldua, bainan

hedatua da oraino haren eskua.

5. Zorigaitz Asurri! Hura da ene sepharen zigorra eta makhila; haren

eskuan da ene asperra.

6. Jendaia maltzur baten gana bidaliren dut; ene hasarrean ikhusten

dudan populu baten kontra mezuturen dut, eraman detzan buluzkinak,

bil dezan harrapakina, eta jendaia hura oin-petara arthik dezan karriketako

lohia bezala.

7. Harek ordean, ez holakorik burutan, ez horrelako asmurik bihotzean

ez du izanen; bainan haren bihotza xahutzera, eta jendaia ez gutiren hiltzera

baizik ez da hariko.

8. Erranen du ezik:

9. Ene aitzindariak ez othe dira hanbatean errege batzu? Ez othe da

ene-peko nola Karkamis, hala Kalano; nola Arphad, hala Emath? Samaria

ez othe Damas bezala?

10. Nola ene eskuak atzeman baititu idolen erresumak, hala eramanen

ditu Jerusalemdik, eta Samariatik hango jainkomoldeak.

11. Samariari eta haren idolei egin diotedana, ez othe diotet eginen

Jerusalemeri eta haren jainkomoldeei?

12. Bainan Jaunak bere egitekoak akhabatu ditukeenean Siongo

mendian eta Jerusalemen, hau izanen da: Asurgo erregeren bihotz hantuaren

fruitua ikhusiren dut; ethorriren naiz haren begi harroen buruiopearen

gainera;

521

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!