inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

516 BIBLE SAINDUA (II) 7. Eta ukitu du ene ahoa eta erran: Huna non ikhatzak ukitu darozkitzun ezpainak, eta izanen dira zure gaizkia khendua eta zure bekhatua garbitua. 8. Eta aditu dut Jauna erraten: Zein igorriren dut? nor goanen zaiku? Eta ihardetsi dut: Huna ni, bidal nezazu. 9. Eta erran darot: Zoaz, eta errozu populu horri: Entzun zazue ongi, eta ez adi; ikhusazue begiz, eta ezagut ez. 10. Itsu zazu populu horren bihotza, gor zatzu horren beharriak, eta hertsatzu horren begiak, beldurrez-eta ikhus dezaten horren begiek, entzun horren beharriek, adi horren bihotzak, eta bihur dadien, eta senda dezadan. 11. Eta nik erran dut: Noiz arteo, Jauna? Eta ihardetsi du: Hiriak deboilatuak eta egoiliarrik gabe, etxeak gizon bat gabe, lurra mortu gelditu arteo. 12. Jaunak urrunera haizaturen ditu gizonak, eta berhaturen da lurraren erdian utzia izan dena. 13. Eta xahupena ethorriren da oraino haren gainera, eta hura Jaunaren gana bihurturen da, eta erakhuspenetan izanen da hala-nola tirrimintin-ondoa, hala-nola bere adarrak hedatzen dituen haritza; eta haren baithan gelditu ditakeena, hazi saindua izanen da. VII. KAP. 1. Judako errege Oziasen seme, Joathanen seme, Akazen egunetan, gerthatu zen Errasin Siriako errege, eta Phazee Erromeliaren semea, Israelgo errege, Jerusalemera igan zirela hiriaren gudukatzera, eta ezin hartu zuten. 2. Eta Dabiden etxeari berria ekharri zaroten, erranez: Siria Efraimen gainean bermatu da. Eta erregeren bihotza eta populuarena ikharatu ziren, hala-nola oihanetako zuhaitzak dardaratzen baitira haizeak iharrosten dituenean. 3. Eta Jaunak erran zaroen Isaiasi: Zu eta Jasub, seme gelditu zaitzuna, zohazte Akazen bidera, gaineko arraintegiko ixtun burura, bolazainaren landako bidean. 4. Eta erranen diozu: Zaude ixilik; beldurrik ez izan, eta zure bihotza ez bedi ikhara khea darioten bi itxindi muthur horien gatik; Siriako errege Errasinen eta Erromeliaren semearen irakidura hasarreaz ez lotsa; 5. Zeren zure kontra, zu galdu beharrez, batzarre egin duten Siriak, Efraimek eta Erromeliaren semeak, diotelarik: 6. Igan gaitezen Judeara, jazar diozogun Akazi, hartaz nausi gaitezen, eta Judaren erdian Tabeelen semea ezar dezagun erregetzat. Jean Pierre Duvoisin 7. Hau dio Jainko Jaunak: Hekien asmua eroriko da, ez da holakorik izanen. 8. Bainan Damas Sirian buruzagi eta Errasin Damasko buruzagi, hirur hogoi eta bortz urthe oraino eta Efraim ez da gehiago populu bat izanen. 9. Eta Samaria izanen da Efraimen buruzagia, Erromeliaren semea Samariako buruzagia. Ez balin baduzue sinhesten, eroriko zarete. 10. Eta Jauna Akazi mintzatu zitzaioen oraino, zioelarik: 11. Zure Jainko Jaunari ezagutkari bat galda diozozu edo ifernuzolan, edo zeru gainean. 12. Eta Akazek ihardetsi zuen: Ez dut galdeginen, eta ez naiz hariko Jaunaren frogatzen. 13. Eta Isaiasek erran zuen: Adi zazu beraz, Dabiden etxea: Guti othe zaitzu gizonei jasangaitz izatea, ezen ene Jainkoari ere jasangaitz zare? 14. Horren gatik Jaunak ezagutkari bat emanen darotzu berak: Birjina bat amatuko eta seme batez erdiko da, eta haurra deithuko da Emanuel. 15. Burraz eta eztiz haziko da, jakin dezan tzarraren hastantzen eta onaren berezten; 16. Ezen tzarraren hastantzen eta onaren hautatzen haurrak jakin dezan baino lehen, zuk higuintzen duzun lurra utzia izanen da bere bi erregeez. 17. Jaunak zure gainera, eta zure populuaren gainera, eta zure aitaren etxearen gainera Asiriarren erregearekin erakharriren ditu egun batzu nolakorik ethorri ez baita Efraim Juda ganik berezi den egunetarik hunat. 18. Eta egun hartan izanen da, Jaunak xixtu eginen diotela Egiptoko hibaien bertze buruan den uliari, eta Asurren lurrean den erleari. 19. Eta ethorriko dira, eta guziak baratuko haranetako erreketan, eta harpeetan, eta zuhamuxka guzietan, eta zilho orotan. 20. Eta egun hartan Jaunak, hibaiaz haindian direnen eta Asiriarren erregeren eskuz, maileguzko bizar-nabala batez bezala murrizturen ditu burua, oinetako ileak eta bizar guzia. 21. Eta egun hartan izanen da, gizon batek haziko dituela behi bat eta bi ardi: 22. Eta esnearen nasaitusunaren ariaz, burraz biziko da; ezen lurraren erdian gelditu ditazkeen guziek burra eta eztia janen dute. 23. Eta egun hartan izanen da, mila aihen-ondo mila zilharrezkorentzat izatu ziren toki guziak elhorri eta laphar izanen direla. 517

518 BIBLE SAINDUA (II) 24. Han gezi, arranbelekin sarthuko dira; ezen lurra oro, laphar eta elhorri izanen da. 25. Eta mendi, jorraiaz jorratuak izanen diren guzietara, ez da hurbilduko elhorri eta laphar beldurrik; eta izanen dira idien alhapidetzat eta arthaldeek oinkatzeko. VIII. KAP. 1. Eta Jaunak erran zarotan: Har zazu liburu handi bat, eta hartan iskriba zazu gizonek dakiten arara: Eraman laster buluzkinak, bil berehala harrapakina. 2. Eta hartu ditut lekhuko zinak, Urias apheza eta Zakarias Barakiaren semea. 3. Eta hurbildu natzaio profetesari, eta amatu da, eta seme batez erdi. Eta Jaunak erran darot: Haurrari izentzat emozu: Laster egik buluzkinen hartzera, higi harrapakinaren biltzera; 4. Ezen haurrak bere ait-amen deitzen jakin dezan baino lehen, indarra khendua izanen da Damasetik eta Samariatik, buluzkinak eramanak Asiriarren erregeren aitzinean. 5. Eta Jauna mintzatu zait oraino dioelarik: 6. Zeren populu horrek arbuiatu dituen Siloeko urak, ixil-ixila dihoazenak, eta nahiago izan dituen hartu Errafin eta Erromeliaren semea, 7. Horien gatik huna non Jaunak erakharriko dituen horren gainera, Asiriarren erregea eta haren armada guzia, hala-nola hibai bateko urketa gaitz eta muthiria, zeina igaiten baita hegi guzien gainera, eta fharrastaka baitoha haren bazter guzien gainetik. 8. Eta Judea gaindi goanen da oro estaliz, eta iragaitean ura lephoraino ekharriz; eta bere hegalak hedaturen ditu zure lurraren zabaltasunaren bethe, oi Emanuel. 9. Bil zaitezte, populuak, eta garhaituak izanen zarete; urruneko lur guziak, adi zazue, hazkar zaitezte eta garhaituak izanen zarete; har zatzue soinera harmak, eta garhaituak izanen zarete; 10. Asmuak egizkitzue, eta ezeztatuak izanen dira; errazue hitz bat, eta ez da eginen; zeren gurekin baita Jainkoa; 11. Ezen huna zer erran darotan Jaunak, bere esku hazkarraz banindaduka bezala irakhatsi darot ez nindadien goan populu horren bideaz, zioelarik: 12. Ez bezazue erran: Zinhartzea! Alabainan populu horrek derabilzkan elhe guziak dira zinhartze bat. Zerk-ere izitzen baitu hori, ez izan beldur beraz joa, eta ez lotsa. Jean Pierre Duvoisin 13. Armadetako Jaunari bakharrik bihur diozozue saindutasuneko aithorra; hura bakharrik izan bedi zuen lotsagarri, eta bakharrik zuen lazgarri. 14. Eta hura zuentzat izanen da sainduesgarri; aldiz Israelgo bi etxeentzat, behaztopa-harri eta trebuka-harri; eta Jerusalemen daudenentzat, arte bat eta hekien xahugarri. 15. Eta hekietarik asko behaztopatuko, eta eroriko, eta phorroskatuko dira; eta artean sarthuko, eta atzemanak izanen dira. 16. Loth zazu ene errana, eta ene legea zigilatua idukazu ene dizipuluetan. 17. Eta nik igurikiren dut Jauna, bere begithartea Jakoben etxeari gordetzen dioena, eta egonen naiz haren begira. 18. Huna ni eta ene haurrak, Jaunak eman darozkidanak, izan gaitezen, Siongo mendian dagoen armadetako Jaunaren manuz, ezagutkari eta sendagaila batzu Israelen. 19. Eta errana izanen zaitzuenean: Argi zaitezte pithon eta aztietan, zeinek gurguriatzen baitute beren aztikerietan: Populu bakhotxak ez othe du bere Jainkoari galdatzen bizidunentzat hilen ganik? 20. Zoazte hobeki legera eta lekhukotasunera. Ez badira solas horren arabera mintzatzen, ez da hekientzat izanen goizeko argia. 21. Eta hura iraganen da handik; eta jendea eroriko da, eta goseteak hartuko du; eta gosetean, sephak hartuko du; eta madarikaturen ditu bere erregea eta bere Jainkoa; eta begiak emanen ditu goiti, 22. Eta begiratuko du lurrera, eta huna atsekabe eta ilhunbeak, erkhidurak eta hesturak, eta gau beltza orotan, eta ezin itzuriko da bere hesturari. IX. KAP. 1. Abiaduratik, arinduak dira Zabulonen lurra eta Nefthaliren lurra, eta azkenerat dorphetua da itsasoko bidea, Jordanez haindian, jendaien Galileakoa. 2. Ilhunbeetan zabilan populuak argi handi bat ikhusi du: herioaren itzaleko ephaitzetan egoten zirenei atheratu zaiote argi bat. 3. Berhatu duzu populua; eta handitu ez duzu bozkarioa. Zure aitzinean dira bozturen, uztan boztuko direnak, hala-nola bozkarioz baitira jauzten garhailariak, harrapakina eginik bereztean buluzkinak. 4. Alabainan hautsi ditutzu populua lehertzen zuen uztarria, eta haren bizkarra larrutzen zuen azotea, eta zerga-biltzailearen makhila, hala-nola Madianen egunean. 519

518

BIBLE SAINDUA (II)

24. Han gezi, arranbelekin sarthuko dira; ezen lurra oro, laphar eta

elhorri izanen da.

25. Eta mendi, jorraiaz jorratuak izanen diren guzietara, ez da hurbilduko

elhorri eta laphar beldurrik; eta izanen dira idien alhapidetzat eta

arthaldeek oinkatzeko.

VIII. KAP.

1. Eta Jaunak erran zarotan: Har zazu liburu handi bat, eta hartan

iskriba zazu gizonek dakiten arara: Eraman laster buluzkinak, bil berehala

harrapakina.

2. Eta hartu ditut lekhuko zinak, Urias apheza eta Zakarias

Barakiaren semea.

3. Eta hurbildu natzaio profetesari, eta amatu da, eta seme batez erdi.

Eta Jaunak erran darot: Haurrari izentzat emozu: Laster egik buluzkinen

hartzera, higi harrapakinaren biltzera;

4. Ezen haurrak bere ait-amen deitzen jakin dezan baino lehen, indarra

khendua izanen da Damasetik eta Samariatik, buluzkinak eramanak

Asiriarren erregeren aitzinean.

5. Eta Jauna mintzatu zait oraino dioelarik:

6. Zeren populu horrek arbuiatu dituen Siloeko urak, ixil-ixila dihoazenak,

eta nahiago izan dituen hartu Errafin eta Erromeliaren semea,

7. Horien gatik huna non Jaunak erakharriko dituen horren gainera,

Asiriarren erregea eta haren armada guzia, hala-nola hibai bateko urketa

gaitz eta muthiria, zeina igaiten baita hegi guzien gainera, eta fharrastaka

baitoha haren bazter guzien gainetik.

8. Eta Judea gaindi goanen da oro estaliz, eta iragaitean ura lephoraino

ekharriz; eta bere hegalak hedaturen ditu zure lurraren zabaltasunaren

bethe, oi Emanuel.

9. Bil zaitezte, populuak, eta garhaituak izanen zarete; urruneko lur

guziak, adi zazue, hazkar zaitezte eta garhaituak izanen zarete; har zatzue

soinera harmak, eta garhaituak izanen zarete;

10. Asmuak egizkitzue, eta ezeztatuak izanen dira; errazue hitz bat,

eta ez da eginen; zeren gurekin baita Jainkoa;

11. Ezen huna zer erran darotan Jaunak, bere esku hazkarraz banindaduka

bezala irakhatsi darot ez nindadien goan populu horren bideaz,

zioelarik:

12. Ez bezazue erran: Zinhartzea! Alabainan populu horrek derabilzkan

elhe guziak dira zinhartze bat. Zerk-ere izitzen baitu hori, ez izan

beldur beraz joa, eta ez lotsa.

Jean Pierre Duvoisin

13. Armadetako Jaunari bakharrik bihur diozozue saindutasuneko

aithorra; hura bakharrik izan bedi zuen lotsagarri, eta bakharrik zuen lazgarri.

14. Eta hura zuentzat izanen da sainduesgarri; aldiz Israelgo bi

etxeentzat, behaztopa-harri eta trebuka-harri; eta Jerusalemen daudenentzat,

arte bat eta hekien xahugarri.

15. Eta hekietarik asko behaztopatuko, eta eroriko, eta phorroskatuko

dira; eta artean sarthuko, eta atzemanak izanen dira.

16. Loth zazu ene errana, eta ene legea zigilatua idukazu ene dizipuluetan.

17. Eta nik igurikiren dut Jauna, bere begithartea Jakoben etxeari

gordetzen dioena, eta egonen naiz haren begira.

18. Huna ni eta ene haurrak, Jaunak eman darozkidanak, izan gaitezen,

Siongo mendian dagoen armadetako Jaunaren manuz, ezagutkari eta

sendagaila batzu Israelen.

19. Eta errana izanen zaitzuenean: Argi zaitezte pithon eta aztietan,

zeinek gurguriatzen baitute beren aztikerietan: Populu bakhotxak ez othe

du bere Jainkoari galdatzen bizidunentzat hilen ganik?

20. Zoazte hobeki legera eta lekhukotasunera. Ez badira solas horren

arabera mintzatzen, ez da hekientzat izanen goizeko argia.

21. Eta hura iraganen da handik; eta jendea eroriko da, eta goseteak

hartuko du; eta gosetean, sephak hartuko du; eta madarikaturen ditu bere

erregea eta bere Jainkoa; eta begiak emanen ditu goiti,

22. Eta begiratuko du lurrera, eta huna atsekabe eta ilhunbeak, erkhidurak

eta hesturak, eta gau beltza orotan, eta ezin itzuriko da bere hesturari.

IX. KAP.

1. Abiaduratik, arinduak dira Zabulonen lurra eta Nefthaliren lurra,

eta azkenerat dorphetua da itsasoko bidea, Jordanez haindian, jendaien

Galileakoa.

2. Ilhunbeetan zabilan populuak argi handi bat ikhusi du: herioaren

itzaleko ephaitzetan egoten zirenei atheratu zaiote argi bat.

3. Berhatu duzu populua; eta handitu ez duzu bozkarioa. Zure aitzinean

dira bozturen, uztan boztuko direnak, hala-nola bozkarioz baitira

jauzten garhailariak, harrapakina eginik bereztean buluzkinak.

4. Alabainan hautsi ditutzu populua lehertzen zuen uztarria, eta

haren bizkarra larrutzen zuen azotea, eta zerga-biltzailearen makhila,

hala-nola Madianen egunean.

519

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!