inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

2. Ospez sainduen iduriko egin izan du Jaunak; handietsi du etsaien ikharatzeko, eta haren hitzetara jabaldu dira erakhuskari latzak. 3. Ospe eman dio erregeen aitzinean, manamenduak eman diozka bere populuaren aitzinean, eta bere ospea erakhutsi izan dio. 4. Saindu egin du hura bere fedean eta eztitasunean, eta gizon guzietarik berezi izan du; 5. Ezen entzun ditu hura eta haren mintzoa, eta hedoian sarrarazi du. 6. Populuaren aitzinean eman diozka manamenduak, bizitzeko eta jakitateko legea, Jakobi irakhastekotzat harekilako batasuna eta Israeli haren erabakiak. 7. Handi egin du Aaron, haren anaia eta haren idurikoa, Lebiren leinukoa. 8. Harekin egin du bethiko patua; eman izan dio populuko apheztasuna; ospez eta zorionez bethe du. 9. Ospezko gerriko batez inguratu du; ospezko soin bat jauntzi dio; eta khoroatu du botherearen seinaleez. 10. Eman diozka soin luzea, galtzak eta soingainekoa, eta itzuli guzian inguratu du asko xilintxa urhezkoz, 11. Ibiltzean harrabots egin zezan, tenploan entzunarazteko harrabotsa, populuko umeen oharraspenetan. 12. Eman dio soin saindua, urhez, moredinez eta purpuraz ehoa, gizon zuhur, adimenduz eta zintasunez bethea zen baten obra. 13. Ofizialeak egin du hura eskarlata bihurtuz, harri baliosez berregindurik eta hekiek urhean lothuz, eta harriak harriginaren eskuz lanthuak, Israelgo leinuen nonbrearen arabera hekien orhoitzapenetan. 14. Haren burukoaren gainean bada urhezko khoro bat, zeintan bernuzatuak baitira saindutasunaren seinalea eta ohorearen ospea; lan ederresgarria eta hekien gogara berregindua; 15. Hain ederrik hura baino lehen ez baita izatu hastapeneraino. 16. Atzerik ez da nihor izatu hura jauntzi duenik, bainan bakharrik Aaronen semeek eta ilobasoek ondoren-ondoko mendeetan. 17. Haren sakrifizioak suaz izan dira egun oroz iraungiak. 18. Moisek bethe ditu haren eskuak eta hura gantzu du olio sainduaz. 19. Hari eta haren ganikako iraulgiari emana izan zaiote bethiereko patutan, zeruko egunek dirauteno, apheztasuneko eginbideak bethetzea, laudorioen bihurtzeko zuzena izatea, eta bere populuaren benedikatzea Jaunaren izenean. 20. Harek hautatu du bizidun guzietarik eskaintzeko sakrifizio, isentsu, usain gozoak Jainkoari, orhoit dadientzat bere populuari begitharte egiteaz; BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 21. Eta bere manamenduan gainean eta bere erabakietako lekhukotasunen gainean mintzatzeko ahala eman izan dio, manamenduak Jakobi irakhats zetzan eta Israeli legearen gaineko argitasunak egin. 22. Hargatik haren kontra jaiki dira atzeak; eta bekhaizgoz mortuan gizon batzuek, zeinak Dathanekin eta Abironekin baitziren, eta Koreren bilgumak sepha gaixtotan inguratu dute. 23. Jainko Jaunak ikhusi zuen eta etzitzaioen eder iduritu, eta xahutuak izan zioen haren hasarrearen oldarrean. 24. Sendagaila gaitzak atheratu ziozkaten gainera eta suaren garrean iraungi zituen. 25. Eta berhatu zuen Aaronen ospea; eman zioen primantza bat eta berezi ziozkan lurreko fruituen pikainak. 26. Aphezei ogia nasai eman zioten pikainetan; ezen hazi behar dira Jaunaren sakrifizioez, zeinak eman izan baitiozka hari eta haren odolari. 27. Gainerakoan jendaien lurra ez da haren primantzako izanen, eta zathirik ez du populuarekin; ezen Jauna da bera haren zathi eta primantza. 28. Phinees, Eleazarren semea, hirugarrena da ospez, Aaronen urhatsari jarraiki zelakotz Jaunaren beldurrean. 29. Khordokatu gabe egotu zen populuaren ahalkagarrikerian; haren arimako prestutasunak eta kharrak Israelen alderat jabaldu zuten Jainkoa. 30. Hargatik egin zuen harekin bakezko batasuna, eta eman zaroen gauza sainduen eta bere populuaren gainean nausitasuna, bethiko apheztasuneko goihendea izan zadien harentzat eta haren ganikako iraulgiarentzat. 31. Dabidekin ere, Jeferen seme Judako leinukoarekin, egin zuen patu; primantza eman zaroeten hari eta haren ganikakoei, zuhurtzia ezar zezaten gure bihotzean, zuzentasunean juiatuz haren populua, arren-eta gal etzitezen hekien onak; eta hekien ospea bethirainoko egin zuen hekien ganikako iraulgian. XLVI. KAP. 1. Jesus, Naberen semea, profetetan Moisen ondokoa, gerlan hazkar, eta bere izenaren arabera handi izatu da. 2. Guziz handi izatu da Jainkoaren hautetsien zaintzeko, jaikitzen ziren etsaien gudukatzeko eta Israelen primantzaren irabazteko. 3. Zer ospea ez du bildu eskuak altxatuz eta geziak hirien kontra arthikiz! 4. Nork hala buru egin izan ahal du haren aitzinean? Ezen Jaunak berak erakharri diozka etsaiak menera. 496 497

5. Bere sephan ez othe zuen baratu iguzkia, eta egun bakhar bat ez othe zen bia bezain luze egina izan? 6. Guziz-Gora botheretsuari dei egin zaroen, etsaiei alde orotarik oldartzean; eta Jainko handi eta sainduak entzun zuen, indar ikharagarriko harriak arthikiz. 7. Jauzi zen etsaiaren gainera, eta patarra beheran xahutu izan zuen, 8. Jendaiek ezagut zezaten Jaunaren ahala, errex ez baita Jainkoaren kontra gudukatzea. Eta Ahaldunaren ondotik jarraiki zen; 9. Eta Moisen egunetan, harek eta Jephonen seme Kalebek jainkotiarki egin zuten etsaiaren kontra jarriz, populua bekhatutik debekatuz, eta tzarkeriako marmarak ithoz. 10. Eta hekiek biak sei ehun mila oinezkotarik izan ziren galmentatik atheratuak eta bereziak populuaren sarrarazteko bere primantzan, esnea eta eztia darioen lurrean. 11. Eta Jainkoak hazkartasuna eman zaroen Kalebi, eta hari indarra gelditu zitzaioen zahartzeraino, igan zadientzat lurreko toki gora batera, eta haren odolak izatu du primantza hura; 12. Israelgo seme guziek ezagut zezaten on dela Jainko sainduari ethordun izatea. 13. Gero agertu ziren juieak, bat bertzearen ondotik, eta zeinen bihotza ez baitzen galdu; hekiek etziren hastandu Jauna ganik, 14. Merezituz benedizionetan izan dadien hekien orhoitzapena; hekien hezurrak egun batez jaiki ditezen beren tokitik, 15. Eta menderen mendetan iraun dezan hekien izenak, gizon saindu hekien ospeak irauten duelarik hekien semeen baithan. 16. Samuel, Jaunaren profetak, bere Jainko Jaunaz maithatuak, buruzagitasun berri bat ezarri eta populuaren gainean gantzutu zituen. 17. Jaunaren legearen arabera juiatu zuen populua; eta Jakoben Jainkoak ikhusi zuen; eta Samuel egiazko profetatzat izan zen frogatua; 18. Bere hitzetan zin ezagutua izan zen, argiaren Jainkoa ikhusi baitzuen. 19. Eta Jaun guziz ahaldunari dei egin zaroen narriogabeko bildots bat imolatuz, buru egin zaroetenean atde orotarik inguratzen zuten etsaiei. 20. Eta Jauna zerutik ihurtzuri-karraskaz abiatu zen, eta harrabots gaitzarekin adiarazi zuen bere mintzoa. 21. Eta xehakatu zituen Tiriarren buruzagiak eta Filistindarren aitzindari guziak. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 22. Eta Samuelek, bere bizia eta urtheak akhabatzeko aitzinean, lekhukotasun atheratu zuen Jaunaren eta haren kristuren aitzinean, nihoren ganik etzutela hartu ez dirurik, ez-eta oinetako bat ere; eta gizonik etzen izatu hari jazarri zaroenik. 23. Eta gero lohakartu zen, eta erregeri ezagutarazi eta erakhutsi zaroen haren biziaren akhabantza, eta lurretik altxatu zuen bere boza profezian mintzatuz populua xahutzera zihoala bere tzartasuna gatik. XLVII. KAP. 1. Horiez geroztik jaiki zen Nathan profeta, Dabiden egunetan. 2. Eta nola bilgorra berezten baita haragitik, hala Dabid berezia izan zen Israelgo umeen artetik. 3. Gaztean, lehoinekin dostatu zen bildotsekin bezala, eta hartzekin, hala-nola ardien umerriekin. 4. Ez othe zuen hil digante bat eta populuaren gainetik khendu laidoa? 5. Eskua altxaturik, habalako harriaz eragotzi zuen Goliathen hanpurustasuna; 6. Alabainan Jaun guziz ahaldunari dei egin zaroen; eta Jaunak haren eskuinean ezarri zuen gerlan gaitza zen gizon baten eragozteko ahala eta bere populuaren adarraren goratzekoa. 7. Horreletan, hamar mila gizon hilik bezala, ospatu zuen populuak, eta Jaunaren benedizionetan laudatu, ospezko khoro bat eskainiz; 8. Ezen xehakatu zituen alde orotako etsaiak, xahutu zituen Filistindar etsaiak egungo eguneraino, eta behin-bethikotz phorroskatu zuen hekien adarra. 9. Bere egintza guzietan sainduari aithor bihurtu zioen, eta Guziz- Gora kantatu zuen kantu ospagarrietan. 10. Bere bihotz oroz laudatu du Jauna eta maithatu du Jainko, haren egile eta etsaien kontra indar-emailea. 11. Kantariak ezarri ditu aldarearen aitzinean, eta hekien kantuetan xuxendu ditu eresiarik gozoenak. 12. Edertu ditu besta-buruak eta berregindu egun sainduak biziaren akhabantzaraino, lauda zezaten Jaunaren izen saindua, eta goizetik handiets Jainkoaren saindutasuna. 13. Jaunak garbitu ditu haren bekhatuak, eta bethiko goratu haren adarra; eta erregetasunaren segurantza eta ospezko alkhi bat Israelen eman izan diozka. 498 499

2. Ospez sainduen iduriko egin izan du Jaunak; handietsi du etsaien

ikharatzeko, eta haren hitzetara jabaldu dira erakhuskari latzak.

3. Ospe eman dio erregeen aitzinean, manamenduak eman diozka

bere populuaren aitzinean, eta bere ospea erakhutsi izan dio.

4. Saindu egin du hura bere fedean eta eztitasunean, eta gizon guzietarik

berezi izan du;

5. Ezen entzun ditu hura eta haren mintzoa, eta hedoian sarrarazi du.

6. Populuaren aitzinean eman diozka manamenduak, bizitzeko eta

jakitateko legea, Jakobi irakhastekotzat harekilako batasuna eta Israeli

haren erabakiak.

7. Handi egin du Aaron, haren anaia eta haren idurikoa, Lebiren leinukoa.

8. Harekin egin du bethiko patua; eman izan dio populuko apheztasuna;

ospez eta zorionez bethe du.

9. Ospezko gerriko batez inguratu du; ospezko soin bat jauntzi dio;

eta khoroatu du botherearen seinaleez.

10. Eman diozka soin luzea, galtzak eta soingainekoa, eta itzuli

guzian inguratu du asko xilintxa urhezkoz,

11. Ibiltzean harrabots egin zezan, tenploan entzunarazteko harrabotsa,

populuko umeen oharraspenetan.

12. Eman dio soin saindua, urhez, moredinez eta purpuraz ehoa,

gizon zuhur, adimenduz eta zintasunez bethea zen baten obra.

13. Ofizialeak egin du hura eskarlata bihurtuz, harri baliosez berregindurik

eta hekiek urhean lothuz, eta harriak harriginaren eskuz lanthuak,

Israelgo leinuen nonbrearen arabera hekien orhoitzapenetan.

14. Haren burukoaren gainean bada urhezko khoro bat, zeintan bernuzatuak

baitira saindutasunaren seinalea eta ohorearen ospea; lan ederresgarria

eta hekien gogara berregindua;

15. Hain ederrik hura baino lehen ez baita izatu hastapeneraino.

16. Atzerik ez da nihor izatu hura jauntzi duenik, bainan bakharrik

Aaronen semeek eta ilobasoek ondoren-ondoko mendeetan.

17. Haren sakrifizioak suaz izan dira egun oroz iraungiak.

18. Moisek bethe ditu haren eskuak eta hura gantzu du olio sainduaz.

19. Hari eta haren ganikako iraulgiari emana izan zaiote bethiereko

patutan, zeruko egunek dirauteno, apheztasuneko eginbideak bethetzea,

laudorioen bihurtzeko zuzena izatea, eta bere populuaren benedikatzea

Jaunaren izenean.

20. Harek hautatu du bizidun guzietarik eskaintzeko sakrifizio, isentsu,

usain gozoak Jainkoari, orhoit dadientzat bere populuari begitharte egiteaz;

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

21. Eta bere manamenduan gainean eta bere erabakietako lekhukotasunen

gainean mintzatzeko ahala eman izan dio, manamenduak Jakobi

irakhats zetzan eta Israeli legearen gaineko argitasunak egin.

22. Hargatik haren kontra jaiki dira atzeak; eta bekhaizgoz mortuan

gizon batzuek, zeinak Dathanekin eta Abironekin baitziren, eta Koreren

bilgumak sepha gaixtotan inguratu dute.

23. Jainko Jaunak ikhusi zuen eta etzitzaioen eder iduritu, eta xahutuak

izan zioen haren hasarrearen oldarrean.

24. Sendagaila gaitzak atheratu ziozkaten gainera eta suaren garrean

iraungi zituen.

25. Eta berhatu zuen Aaronen ospea; eman zioen primantza bat eta

berezi ziozkan lurreko fruituen pikainak.

26. Aphezei ogia nasai eman zioten pikainetan; ezen hazi behar dira

Jaunaren sakrifizioez, zeinak eman izan baitiozka hari eta haren odolari.

27. Gainerakoan jendaien lurra ez da haren primantzako izanen, eta

zathirik ez du populuarekin; ezen Jauna da bera haren zathi eta primantza.

28. Phinees, Eleazarren semea, hirugarrena da ospez, Aaronen urhatsari

jarraiki zelakotz Jaunaren beldurrean.

29. Khordokatu gabe egotu zen populuaren ahalkagarrikerian; haren

arimako prestutasunak eta kharrak Israelen alderat jabaldu zuten Jainkoa.

30. Hargatik egin zuen harekin bakezko batasuna, eta eman zaroen

gauza sainduen eta bere populuaren gainean nausitasuna, bethiko apheztasuneko

goihendea izan zadien harentzat eta haren ganikako iraulgiarentzat.

31. Dabidekin ere, Jeferen seme Judako leinukoarekin, egin zuen

patu; primantza eman zaroeten hari eta haren ganikakoei, zuhurtzia ezar

zezaten gure bihotzean, zuzentasunean juiatuz haren populua, arren-eta

gal etzitezen hekien onak; eta hekien ospea bethirainoko egin zuen hekien

ganikako iraulgian.

XLVI. KAP.

1. Jesus, Naberen semea, profetetan Moisen ondokoa, gerlan hazkar,

eta bere izenaren arabera handi izatu da.

2. Guziz handi izatu da Jainkoaren hautetsien zaintzeko, jaikitzen

ziren etsaien gudukatzeko eta Israelen primantzaren irabazteko.

3. Zer ospea ez du bildu eskuak altxatuz eta geziak hirien kontra arthikiz!

4. Nork hala buru egin izan ahal du haren aitzinean? Ezen Jaunak

berak erakharri diozka etsaiak menera.

496 497

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!