inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

17. Jaunak ez othe ditu sainduen ahoz ezagutarazi bere sendagaila guziak zeinak finkatu baititu, Jaun ahalorotakoa den bezala, haren ospatzeko iraun dezatentzat? 18. Ondar-lezeak eta gizonen bihotzak ikhartzen eta hekien asmu gordeenak ezagutzen ditu. 19. Alabainan jakitate oroz jakintsun da Jauna; eta denboren seinaleari begiratzen dio, ezagutaraziz iraganeko eta ethorkizuneko gauzak, eta gordeak direnen hatzak agertuz. 20. Gogoeta bat etzaio itzurtzen, ez-eta hitz bakhar bat gordetzen. 21. Bere zuhurtziaren sendagailak berregindu ditu; hura mendeak baino lehen bada eta mende guzietan izanen da. 22. Ez dakioke ez berha, ez guti, eta ez da nihoren kontseiluen eskasean. 23. Zeinen diren ederresgarri haren egintza guziak! Eta bizkitartean phindar bat bezala da guk begiets dezakeguna. 24. Hekiek oro bizi dira eta menderen mende diraute, eta haren nahiari ethordun dira behartuak diren guzian. 25. Gauza guziak bikhun dira, bata bertzearen zeiher, eta ez du deusere eskas utzi. 26. Bakhotxari finkatu dio bere ona; eta nor aseko da haren ospearen ikhusten? XLIII. KAP. 1. Ortziak bere goratasunean erakhusten du zeinen den ederra; zeruaren edertasuna ospearen erdian agertzen da; 2. Etzatean gure begietara agerrarazten du iguzkiak, ontzi ederresgarri Guziz-Goraren obrak. 3. Eguerditan erretzen du lurra, eta nork iraun haren khaldaren azpian? Labeak bezalako berotasuna badaduka bere lanetan. 4. Iguzkiak hiruretan xigortzen ditu mendiak; suzko dirdirak igortzen ditu, eta haren distirak liluratzen ditu begiak. 5. Handia da Jauna, hura egin duena; eta haren manura, iguzkiak laster egiten du bere bidean. 6. Ilhargia bere itzulian da guzientzat denboren erakhusle, epheen berezle. 7. Ilhargiak erakusten ditu Nesta-egunak: hura da argizagia, bethe den orduko aphurtuz dihoana. 8. Haren izenetik deitzen da hilabethea; handituz dihoa miresgarriki bethe dadien arteo. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 9. Hergoretan agertzen da armada bat, ospetsuki distiratzen duena zeruetako ortzian. 10. Izarren ospea da zeruko edertasuna; Jaunak argitzen du lurra hergoretarik. 11. Sainduaren lehen hitzari begira daude haren manuaren bethetzeko, eta beren atzartasunean ez dira hutsean gerthatuko. 12. Ikhusitzu ortzadarra eta benedika haren egilea; guziz da ederra bere distiraduran. 13. Inguratzen du zerua bere ospezko arranbelaz; Guziz-Goraren eskuek agerrarazi dute hura. 14. Manatzen du elhurra, eta fharrastan heldu da; igortzen du ximista, eta ximistak laster egiten du haren erabakiaren bethetzera. 15. Horren gatik dira zabalduak Jainkoaren harmategiak, eta hedoiak xoriak bezala dira hegaldatu. 16. Jaunaren indar gaitzak metatu ditu hedoiak, eta leherrarazi harriabarrak. 17. Haren begi ukhaldi batera ikharatu dira mendiak; haren nahi batera xixtuz abiatu da hegoa. 18. Haren ihurtzuri-karraskek, mendebalaren phesiek, haize-xirimolek laztu dute lurra. 19. Kokatzera jausten den xori elemenia bat bezala hedatu du elhurra, zeina jautsi baita xartala erortzen denean bezala. 20. Haren zuritasunak zoratzen du begia, eta harek dadukan urak ikharatzen bihotza. 21. Gatza bezala lurrera ixurtzen du izotza, eta hormatzen denean, kharloaren arrantzeak iduri egiten da. 22. Iphar-haize hotzak jo du, eta ura kristaila bezala hormatu da; urosin guzien gainean baratzen da, eta erredola bat bezala jaunzten du ur gogortua. 23. Mendiak larrutzen ditu, mortua erretzen, eta belharra suak bezala xipiltzen. 24. Lanho batek laster egin dezan, eta oro sendaturen dira; bero heldu denetik jauts bedi ihintza eta harek hautsiren du. 25. Jaunaren hitz bati ixildu da haizea; haren gogo-iragaite bati jabaldu dira ondarrak, eta Jaunak han jarri ditu irlak. 26. Itsasotan dabiltzanek erran betzazte hango galmentak; eta gure beharriz aditzearekin, miretsiak geldituren gare. 27. Han dira egintza guziz eder, harrigarriak, asko abere-mota, eta azienda orotarik eta kreatura gaitzak. 492 493

28. Jainkoaren manuz guziak dihoazi beren akhabantzara; haren hitz batez oro dira xuxenduak. 29. Asko erranen dugu, eta ahituren gare gure solasetan; bainan hitz guzien akhabantza hau da, gauza guzietan dela Jauna. 30. Haren ospatzeko zer da gure ahala? Alabainan bere egintza guzien gaineko da Ahalorotakoa. 31. Jauna ikharagarria da eta guziz handia; haren ahala ederresgarria da. 32. Zuen ahal guziaz goretsiko duzue Jauna, eta hura oraino gorago izanen da, eta miresgarria da haren handitasuna. 33. Jauna benedikatzen duzuenek, ahal duzuen bezenbat goretsazue; ezen laudorio guziez handiago da. 34. Haren gorestean, indarrez bethe zaitezte, ez nekha; ez duzue alabainan hura gogoaz ardiesten ahal. 35. Nork hura ikhus? nork erran nolakoa den? nork hura gorets, hastetik denaren arabera? 36. Haren egintza hainitz, haukiek baino handiagoak, gordeak daude; ezen gutiak dira guk ikhusten ditugunak. 37. Bainan Jaunak egin ditu guziak, eta jainkotiarki bizi direnei eman daroete zuhurtzia. XLIV. KAP. 1. Lauda detzagun ospezko gizonak, eta gure arbasoak beren iraulgian. 2. Jaunak egundainotik bere bizartasunaz ospe handitan ezarri ditu. 3. Nausitasuna gozatzen zuten beren erreinutan; gizon berthutez handiak eta gurbiltasunez jauntziak ziren; beren profezietan erakhusten zuten profetasunaz dohatuak zirela. 4. Orduko populuari manatzen zaroeten, eta beren gurbiltasunaren ariaz solas guziz sainduak adiarazten zarozten populuei. 5. Hekien antzeak aurkhitu ditu musikako eresiak eta moldatu dituzte Iskrituretako kantikak. 6. Gizon berthutez aberatsak ziren, zinezko edertasuna maite zutenak eta beren etxeetan baketiarki bizi zirenak. 7. Guziek beren herritarretan mendez mende ospe ardietsi dute, eta beren egunetako laudorioez gozatzen dira oraino. 8. Hekien ganik sorthu direnek utzi dute izen bat hekien laudorioek errepikatzen dituena. 9. Badira zeinen orhoitzapenik ez baita; ezeztatu dira izan ez balire bezala; sorthu dira sorthu ez-balire bezala, eta hekien semeak hekiekin. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 10. Bainan lehenbiziko hekiek, gizon karitatetsuak ziren, eta hekien egintza karitatezkoek badiraute; 11. Hekien odolean iraunen dute hekien ontasunek. 12. Hekien ilobasoak ondore sainduak dira, eta hekien odola Jaunarekilako batasunean dago. 13. Hekien ariaz diraute bethi hekien umeek; eta hekien odola eta ospea ez dira bazterrerat utziko. 14. Hekien gorphutzak bakean izan dira ehortziak eta hekien izena menderen mendetan da bizi. 15. Populuek derratela hekien zuhurtzia, eta baldarnak egin betza hekien laudorioak. 16. Henok Jainkoaren gogarako izatu da, eta pharabisura izan da eramana, urrikitan sarraraztekotzat jendaiak. 17. Noe narriogabe eta prestu izan da atzemana, eta sepharen orduan bakebide da bilhakatu. 18. Hargatik gizon ondar batzu izan ziren lurrean utziak egin zenean uholdea. 19. Haren baithan izan zen ezarria mendearekilako batasuna, haragidunak ez-ditezen gehiago uholdeaz xahutuak izan ahal. 20. Abraham handia jendaietako ostearen aita izatu da, eta ospez haren idurikorik ez da aurkhitu; harek begiratu zuen Guziz-Goraren legea, eta patutan izatu zen harekin. 21. Haren haragiarekin iduki du bere patua, eta frogan zina aurkhitua izan da. 22. Hargatik zin eginik ospea eman izan dio haren jendakiari, berharazi du lurreko herrautsa bezala, 23. Goratu du haren odola izarrak bezala, eta premu egin izan ditu itsaso batetik bertzera, eta hibaitik lurraren bazterretaraino. 24. Eta Isaakentzat orobat egin du haren aita Abrahamen gatik. 25. Jaunak haren baithan benedikatu ditu jendaia guziak, eta batasuna finkatu du Jakoben buruaren gainean. 26. Ezagutu du bere benedizioneez; eman dio agindu primantza eta zathitu hamabi leinuen artean. 27. Eta begiratu diozka gizon karitatetsuak, gizon guzien aitzinean grazia aurkhitzen zutenak. XLV. KAP. 1. Jainkoaz eta gizonez maithatua izan da Moise, zeinaren orhoitzapena benedizionetan baita. 494 495

17. Jaunak ez othe ditu sainduen ahoz ezagutarazi bere sendagaila

guziak zeinak finkatu baititu, Jaun ahalorotakoa den bezala, haren ospatzeko

iraun dezatentzat?

18. Ondar-lezeak eta gizonen bihotzak ikhartzen eta hekien asmu

gordeenak ezagutzen ditu.

19. Alabainan jakitate oroz jakintsun da Jauna; eta denboren seinaleari

begiratzen dio, ezagutaraziz iraganeko eta ethorkizuneko gauzak, eta

gordeak direnen hatzak agertuz.

20. Gogoeta bat etzaio itzurtzen, ez-eta hitz bakhar bat gordetzen.

21. Bere zuhurtziaren sendagailak berregindu ditu; hura mendeak

baino lehen bada eta mende guzietan izanen da.

22. Ez dakioke ez berha, ez guti, eta ez da nihoren kontseiluen eskasean.

23. Zeinen diren ederresgarri haren egintza guziak! Eta bizkitartean

phindar bat bezala da guk begiets dezakeguna.

24. Hekiek oro bizi dira eta menderen mende diraute, eta haren

nahiari ethordun dira behartuak diren guzian.

25. Gauza guziak bikhun dira, bata bertzearen zeiher, eta ez du deusere

eskas utzi.

26. Bakhotxari finkatu dio bere ona; eta nor aseko da haren ospearen

ikhusten?

XLIII. KAP.

1. Ortziak bere goratasunean erakhusten du zeinen den ederra;

zeruaren edertasuna ospearen erdian agertzen da;

2. Etzatean gure begietara agerrarazten du iguzkiak, ontzi ederresgarri

Guziz-Goraren obrak.

3. Eguerditan erretzen du lurra, eta nork iraun haren khaldaren

azpian? Labeak bezalako berotasuna badaduka bere lanetan.

4. Iguzkiak hiruretan xigortzen ditu mendiak; suzko dirdirak igortzen

ditu, eta haren distirak liluratzen ditu begiak.

5. Handia da Jauna, hura egin duena; eta haren manura, iguzkiak laster

egiten du bere bidean.

6. Ilhargia bere itzulian da guzientzat denboren erakhusle, epheen

berezle.

7. Ilhargiak erakusten ditu Nesta-egunak: hura da argizagia, bethe

den orduko aphurtuz dihoana.

8. Haren izenetik deitzen da hilabethea; handituz dihoa miresgarriki

bethe dadien arteo.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

9. Hergoretan agertzen da armada bat, ospetsuki distiratzen duena

zeruetako ortzian.

10. Izarren ospea da zeruko edertasuna; Jaunak argitzen du lurra hergoretarik.

11. Sainduaren lehen hitzari begira daude haren manuaren bethetzeko,

eta beren atzartasunean ez dira hutsean gerthatuko.

12. Ikhusitzu ortzadarra eta benedika haren egilea; guziz da ederra

bere distiraduran.

13. Inguratzen du zerua bere ospezko arranbelaz; Guziz-Goraren

eskuek agerrarazi dute hura.

14. Manatzen du elhurra, eta fharrastan heldu da; igortzen du ximista,

eta ximistak laster egiten du haren erabakiaren bethetzera.

15. Horren gatik dira zabalduak Jainkoaren harmategiak, eta hedoiak

xoriak bezala dira hegaldatu.

16. Jaunaren indar gaitzak metatu ditu hedoiak, eta leherrarazi harriabarrak.

17. Haren begi ukhaldi batera ikharatu dira mendiak; haren nahi batera

xixtuz abiatu da hegoa.

18. Haren ihurtzuri-karraskek, mendebalaren phesiek, haize-xirimolek

laztu dute lurra.

19. Kokatzera jausten den xori elemenia bat bezala hedatu du elhurra,

zeina jautsi baita xartala erortzen denean bezala.

20. Haren zuritasunak zoratzen du begia, eta harek dadukan urak

ikharatzen bihotza.

21. Gatza bezala lurrera ixurtzen du izotza, eta hormatzen denean,

kharloaren arrantzeak iduri egiten da.

22. Iphar-haize hotzak jo du, eta ura kristaila bezala hormatu da; urosin

guzien gainean baratzen da, eta erredola bat bezala jaunzten du ur

gogortua.

23. Mendiak larrutzen ditu, mortua erretzen, eta belharra suak bezala

xipiltzen.

24. Lanho batek laster egin dezan, eta oro sendaturen dira; bero

heldu denetik jauts bedi ihintza eta harek hautsiren du.

25. Jaunaren hitz bati ixildu da haizea; haren gogo-iragaite bati jabaldu

dira ondarrak, eta Jaunak han jarri ditu irlak.

26. Itsasotan dabiltzanek erran betzazte hango galmentak; eta gure

beharriz aditzearekin, miretsiak geldituren gare.

27. Han dira egintza guziz eder, harrigarriak, asko abere-mota, eta

azienda orotarik eta kreatura gaitzak.

492 493

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!