inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

6. Urheak erakharri ditu asko erortze, eta haren edertasuna izan da hekien galgarri. 7. Urhea, hari sakrifikatzen diotenen behaztopagailu da; zorigaitz hari darraizkotenei eta harek galaraziko ditu umo ez-diren guziak. 8. Dohatsu aberatsa estakurugabe aurkhitua izan dena, urhearen ondotik goan ez-dena, ontasun eta diru-metetan bere pheskiza ezarri ezduena! 9. Zein da hura, eta laudaturen dugu? ezen sendagaila egin du bere bizian. 10. Urheaz izan da frogatua, eta garbi gelditu, harentzat izanen baita bethiko ospe. Legea hauts zezakeen, eta ez du hautsi; gaizkia egin zezakeen, eta ez du egin: 11. Horren gatik haren onak Jauna baithan gogortu dira, eta sainduen baldarnak goraki erranen diru haren amoinak. 12. Mahain handi batean jarria zare? ez idek lehenbizikorik zure ahoa haren gainera. 13. Ez hula mintza: Hainitz gauza bada hunen gainean. 14. Orhoit zaite begi gaixtoa gaixto dela. 15. Zer kreatu da begia baino maltzurragorik? bere nigar guziak ixuriko ditu, ikhustean. 16. Zure eskua lehenik ez heda, beldurrez-eta gorri zaitezen bekhaizgoz khutsaturik. 17. Ez ithoka jan barazkarietan. 18. Zure burutik ezagutazu zure lagunari dagokiona. 19. Aitzinera ematen darotzutenetarik har zazu behar-den-bezalako gizon batek bezala, etzaitezen, hainitz janez, higuingarri atxikia izan. 20. Ongi ikhasia bezala, lehenbizikorik geldi zaite, eta ez izan sobranio, behaztopa beldurrez. 21. Hainitzen erdian jarria bazare, ez eskua heda bertzeek baino lehen, eta ez lehenbizikoa izan edatera galdegiteko. 22. Zein arno guti aski den gizon ikhasiarentzat! Eta gero etzaitu zure loan nekhaturen, eta oinhazerik ez duzu hautemanen. 23. Logabea, sabelminak eta oinhazeak gizon zoroarentzat; 24. Janean zuhur denarentzat osasuneko loa; goiza arteo lo eginen du, eta haren arima gozatuko da haren baithan. 25. Eta baldin hainitz jatera hertsatu bazaituzte, xuti zaite bertzeen erditik, goiti egizu, horrek freskatuko zaitu eta ez diozu eritasun bat emanen zure gorphutzari. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 26. Adi nezazu, semea, eta ez benezazu erdeina; azkenekotz atzemanen duzu egiazkoak direla ene solasak. 27. Zalhu izan zaite zure lan guzietan, eta eritasunik etzaitzu batere zure bidera atheratuko. 28. Hainitzen mihian izanen da jatera ederki ematen duenaren laudorioa, eta harentzat egiak izanen du lekhukotasun zina. 29. Hiria erasian hariko da jatekoan zekenegi denarentzat, eta haren zekenkeriaz lekhukotasuna egiatia da. 30. Ez tarrita arnozaleak edatera, ezen asko xahutu ditu arnoak. 31. Suak frogatzen du burdina gogorra, hala edan den arnoak ezagutarazten ditu hordian hanpurutsuen bihotzak. 32. Neurriz edan arnoa bigarren bizi bat da gizonentzat: hartarik hurri edaten baduzu, gizon neurritua izanen zare. 33. Zer da arnoak aphurtzen duen gizonaren bizia? 34. Zerk gabetzen gaitu biziaz? Heriotzeak. 35. Arnoa hastetik egina izan da gizonaren bozteko, eta ez hordikeriako. 36. Neurriz edan arnoa arimaren eta bihotzaren bozgarri da. 37. Edan neurritua arimako eta gorphutzeko osagarria da. 38. Arno hainitzen edateak, sumindura, hasarre eta xahupen handiak derakharzka. 39. Arno hainitzen edatea arimako uherdura da. 40. Hordia ozartzen du, zoroa behaztoparazten, indarra gutitzen eta sakhiak egiten. 41. Lagunari gaizkirik ez erran arnozko bestan, erdeinurik ez egin bere harrokeriako orduan. 42. Hari ez egin iroirik, eta ez hertsa zorra galdatuz. XXXII. KAP. 1. Mahain-buruko ezarri zaituzte? ez bezedi hant; hekien artean izan zaitezi hekietarik bat bezala. 2. Izan zazu hekiez artha, eta gero jar zaite; eta zure eginbide guzia betherik, har zazu zure tokia, 3. Hekien gatik boz zaitezen, khoroa har dezazun eskerrezko edergailu bat bezala, eta ardiets bestaliarren laudorioak. 4. Adinez zaharrena, mintza zaite (ezen zuri da egoki 5. Lehenbiziko hitza), jakitate zuhur batekin eta ez nahas batasuna. 6. Ez dutenean entzuten, bego solasa; etzaitezela gaizki altxa zure zuhurtzian. 472 473

7. Urhezko edergailuan eskarbukla-harria nola, arnozko bestan musikariak hala. 8. Urhegintian esmeraldazko zigilua nola, arno gozo eta neurrituan musikari-andana bat hala. 9. Ixilik zaude aditzean, eta zure ikhustatearen ariaz ethorriren zaitzu esker ona. 10. Gizon-gaztea, doidoia mintza zaite, nahiz zure ikhustekoan. 11. Baldinetaria bietan behartua bazare, laburzki ihardetsazu. 12. Asko gauzetan ez dakiena bezala zaude; entzun zazu, batean ixilik, bertzean galdeginez. 13. Handien artean, aitzinegi ez sar, eta guti mintza zaharrak diren tokian. 14. Harriaren aitzinean dihoa ximista, eta herabetasunak aitzinean du enterra, eta ikhustateak bilduko darotzu esker ona. 15. Eta jaikitzeko orduan, ez bara; bainan lehenbizi laster egizu zure etxera, eta han aldara, eta han dosta zaite, 16. Eta zure gogoetak egizkitzu bekhaturik eta hanpuruskeriarik gabe. 17. Eta horien ororen gainean benedika zazu Jauna, zu egin eta bere ontasun guziez gainditzen zaituena. 18. Jaunaren beldur denak ardietsiren du haren argia, eta harentzat beilatuko duenak aurkhituren du benedizionea. 19. Legea bilhatzen duena betheko da hartaz; eta hartan behaztopaturen da amarruka hari dena. 20. Jaunaren beldur direnek aurkhituren dute adimendu zuzena, eta argi bat bezala biztuko dituzte beren eginkari zuzenak. 21. Gizon bekhatoreak kridantzari ihes eginen dio, eta bere nahiaren araberako saria atzemanen du. 22. Adimendua etzaio barraiatuko kontseilua lakhet duen gizonari; arrotz eta hanpurutsu denak beldurraren larderiarik ez du izanen, 23. Ez-etare zerbait, bere baitharik, kontseilurik gabe egin duen ondoan, eta bere kontra atheratuko zaizko bere buruzkinkeriak. 24. Semea, deusere ez egin kontseilurik gabe, eta hola egin ondoan ez duzu urrikirik izanen. 25. Ez goan bide larrutuaz, eta ez ditutzu harriak joko; bide gaitzari ez loth, zure buruari behaztopagailurik ez emateko. 26. Begira zaite zure haurretarik ere, eta zure burua zain zazu zure sehietarik. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 27. Zure eginkari guzietan sinheste oso bat emozu zure arimari; hori da ezen manamenduen zainbidea. 28. Jainkoa baithan sinheste duenak atzartasun ekhartzen diote manamenduei; eta hari fidatzen dena ez da beheiti hariko. XXXIII. KAP. 1. Jaunaren beldur denari etzaio gaitzik helduren; bainan Jainkoak frogapenean zainduko eta gaitzetarik atheratuko du hura. 2. Zuhurrak ez ditu higuintzen Jaunaren manamendu eta erabakiak, eta ez da phorroskatua izanen untzia phesian bezala. 3. Adimendutako gizonak sinhesten du Jainkoaren legean eta fidel dago legea hari. 4. Galde bati garbitasuna atheratu behar duenak bere hitzak aphainduko ditu; eta hola othoitz egin duenean, entzuna izanen da, eta ardietsiko du jakitatea, eta orduan ihardetsiko. 5. Ergelaren bihotza orga-arroda bezala da, eta haren gogoa haxa itzulikaria bezala. 6. Adiskide trufaria da hala-nola zaldi garañoa, zeina irrintzinaz baitago gainera igaiten zaizkioen guzien azpitik. 7. Zertako dira egun bat bertzearen garai, ephe bat bertzearen, eta urthe bat bertzearen, oro iguzkitik heldu direlarik? 8. Jaunak bere zuhurtzian berezi ditu, iguzkia egina izan denaz geroztik bide manatua idukitzen duelarik. 9. Jaunak berezi ditu denborak eta besta-egunak gizonentzat, eta haukiek besta-egunak beren ordutan bestatu dituzte. 10. Jainkoak egun hekietarik goratu eta handietsi ditu zenbait, eta bertze batzu ardurako egunetan ezarri. Eta gizon guziak, Adam kreatua izan den lohi eta lur beretik dira. 11. Jaunak bere zuhurtzia nihonerekoan berezkatu diru, eta bide berezak eman daroezte. 12. hekietarik zenbait benedikatu eta goratu ditu, eta bertze zenbait sainduetsi eta bere buruari iratxiki; bertze batzu madarikatu, eta aphaldu, eta hastandu ditu haren ganik berezi direnetik. 13. Nola baita buztina baxeregilearen eskuan, zeinak moldatzen eta xuxentzen baitu, 14. Eta haren bide guziak baitira haren oldearen araberakoak; orobat gizona bere egilearen eskuetan, zeinak bihurtuko baitio ongi idurituko zaioen bezala. 474 475

6. Urheak erakharri ditu asko erortze, eta haren edertasuna izan da

hekien galgarri.

7. Urhea, hari sakrifikatzen diotenen behaztopagailu da; zorigaitz

hari darraizkotenei eta harek galaraziko ditu umo ez-diren guziak.

8. Dohatsu aberatsa estakurugabe aurkhitua izan dena, urhearen

ondotik goan ez-dena, ontasun eta diru-metetan bere pheskiza ezarri ezduena!

9. Zein da hura, eta laudaturen dugu? ezen sendagaila egin du bere

bizian.

10. Urheaz izan da frogatua, eta garbi gelditu, harentzat izanen baita

bethiko ospe. Legea hauts zezakeen, eta ez du hautsi; gaizkia egin zezakeen,

eta ez du egin:

11. Horren gatik haren onak Jauna baithan gogortu dira, eta sainduen

baldarnak goraki erranen diru haren amoinak.

12. Mahain handi batean jarria zare? ez idek lehenbizikorik zure ahoa

haren gainera.

13. Ez hula mintza: Hainitz gauza bada hunen gainean.

14. Orhoit zaite begi gaixtoa gaixto dela.

15. Zer kreatu da begia baino maltzurragorik? bere nigar guziak ixuriko

ditu, ikhustean.

16. Zure eskua lehenik ez heda, beldurrez-eta gorri zaitezen bekhaizgoz

khutsaturik.

17. Ez ithoka jan barazkarietan.

18. Zure burutik ezagutazu zure lagunari dagokiona.

19. Aitzinera ematen darotzutenetarik har zazu behar-den-bezalako

gizon batek bezala, etzaitezen, hainitz janez, higuingarri atxikia izan.

20. Ongi ikhasia bezala, lehenbizikorik geldi zaite, eta ez izan sobranio,

behaztopa beldurrez.

21. Hainitzen erdian jarria bazare, ez eskua heda bertzeek baino

lehen, eta ez lehenbizikoa izan edatera galdegiteko.

22. Zein arno guti aski den gizon ikhasiarentzat! Eta gero etzaitu

zure loan nekhaturen, eta oinhazerik ez duzu hautemanen.

23. Logabea, sabelminak eta oinhazeak gizon zoroarentzat;

24. Janean zuhur denarentzat osasuneko loa; goiza arteo lo eginen

du, eta haren arima gozatuko da haren baithan.

25. Eta baldin hainitz jatera hertsatu bazaituzte, xuti zaite bertzeen

erditik, goiti egizu, horrek freskatuko zaitu eta ez diozu eritasun bat emanen

zure gorphutzari.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

26. Adi nezazu, semea, eta ez benezazu erdeina; azkenekotz atzemanen

duzu egiazkoak direla ene solasak.

27. Zalhu izan zaite zure lan guzietan, eta eritasunik etzaitzu batere

zure bidera atheratuko.

28. Hainitzen mihian izanen da jatera ederki ematen duenaren laudorioa,

eta harentzat egiak izanen du lekhukotasun zina.

29. Hiria erasian hariko da jatekoan zekenegi denarentzat, eta haren

zekenkeriaz lekhukotasuna egiatia da.

30. Ez tarrita arnozaleak edatera, ezen asko xahutu ditu arnoak.

31. Suak frogatzen du burdina gogorra, hala edan den arnoak ezagutarazten

ditu hordian hanpurutsuen bihotzak.

32. Neurriz edan arnoa bigarren bizi bat da gizonentzat: hartarik

hurri edaten baduzu, gizon neurritua izanen zare.

33. Zer da arnoak aphurtzen duen gizonaren bizia?

34. Zerk gabetzen gaitu biziaz? Heriotzeak.

35. Arnoa hastetik egina izan da gizonaren bozteko, eta ez hordikeriako.

36. Neurriz edan arnoa arimaren eta bihotzaren bozgarri da.

37. Edan neurritua arimako eta gorphutzeko osagarria da.

38. Arno hainitzen edateak, sumindura, hasarre eta xahupen handiak

derakharzka.

39. Arno hainitzen edatea arimako uherdura da.

40. Hordia ozartzen du, zoroa behaztoparazten, indarra gutitzen eta

sakhiak egiten.

41. Lagunari gaizkirik ez erran arnozko bestan, erdeinurik ez egin

bere harrokeriako orduan.

42. Hari ez egin iroirik, eta ez hertsa zorra galdatuz.

XXXII. KAP.

1. Mahain-buruko ezarri zaituzte? ez bezedi hant; hekien artean izan

zaitezi hekietarik bat bezala.

2. Izan zazu hekiez artha, eta gero jar zaite; eta zure eginbide guzia

betherik, har zazu zure tokia,

3. Hekien gatik boz zaitezen, khoroa har dezazun eskerrezko edergailu

bat bezala, eta ardiets bestaliarren laudorioak.

4. Adinez zaharrena, mintza zaite (ezen zuri da egoki

5. Lehenbiziko hitza), jakitate zuhur batekin eta ez nahas batasuna.

6. Ez dutenean entzuten, bego solasa; etzaitezela gaizki altxa zure

zuhurtzian.

472 473

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!