inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

24. Ezen haren uztarria, burdinazko uztarria da; eta haren gathea, kobrezko gathea. 25. Haren ganikako heriotzea, heriotze guziz latza da, eta hura baino hobia hobe lizate. 26. Haren iraupena ez da iraunkor izanen; bainan gaixtaginen bideez nausituko da, eta bere garrean ezin erreko ditu prestuak. 27. Jainkoa bazterrerat uzten dutenak, mihi haren azpira eroriko dira. Hekien baithan khaldaturen da, eta ez da iraungiko; hekien gainera igorria izanen da lehoina iduri, eta xehakaturen ditu lehoinabarrak bezala. 28. Elhorriz hertsazu zure beharria; ez entzun mihi gaixtoa, eta zure ahoari egiozkitzu athe-zerrapoak. 29. Urth zatzu zure urhe-zilharrak; egizu zure solasentzat balantza bat eta muthurreko on bat zure ahoarentzat. 30. Erne zaude lerraraz etzaitzan zure mihiak, eta etzaitezen eror zelatan dagozkitzun etsaien aitzinean, eta zure erorikoa izan ez dadien ezin-sendatuzkoa heriotzeraino. XXIX. KAP. 1. Guphidesten duenak, bere lagunari maileguz irabazitara dema; eta emateko eskuaz baliatzen denak, manamenduak begiratzen ditu. 2. Zure lagunari bere behar orduan maileguz emozu, eta lagunari mailegatua bere mugan bihur diozozu. 3. Idukazu zure hitza; fintasunean ibil zaite harekin, eta behar duzuna aurkhituren duzu bethi. 4. Askok aurkhitu gauzarentzat dadukate mailegua; eta nahigabe ematen daroete beren laguntzaileei. 5. Gauza izan arteo, musuka hari dira emailearen eskuari, eta mintzoa aphaltzen dute beren agintzen egiteko. 6. Eta bihurtzeko orduan ephe galdez daude; khexuzko eta arrangurazko solasak dituzte eta denbora hartzen dute aitzakiatzat. 7. Aldiz balin badute bihurtzeko ahala, gibelerat egonen dira, doidoia bihurturen dute diruaren erdia, eta nahi dute hari begira diozon hartzeduruak diru aurkhitu bati bezala. 8. Bertzela bada, galaraziko diote bere dirua eta ariarik gabe hura etsai eginen dute. 9. Laidoak eta hitz gaixtoak bihurtuko diozkate, eta iraina itzuliko diote harek egin ohore eta ongiaren ordain. 10. Askok ez dute maileguz ematen, ez gaixtoz, bainan txarki enganatuak izan beldurrez. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 11. Guzia gatik bihotzoikiago egizu beharraren alderat, eta ez biozozu berantetsaraz zure laguntza. 12. Manamenduaren gatik laguntza egiozu beharrari; eta haren buluztasuna gatik, ez igor hutsik. 13. Gal zazu zure dirua zure anaia eta zure adiskidea gatik, eta ez bezazu zure galgarri harri baten azpian gorde. 14. Zure khutxaz egizu Guziz-Goraren manamenduen arabera, eta urhea baino gehiago baliaturen zaitzu. 15. Beharraren bihotzean hertsazu amoina, eta hunek othoitz eginen du gaitz orotarik zure begitatzeko. 16, 17, 18. Indardunaren erredolak baino, eta lantzak baino gogorkiago gudukaturen du zure etsaia. 19. Gizon onak bere lagunarentzat ihardesten du, eta ahalkea galdua duenak uzten bere buru. 20. Ez ahantz bermeak egin ongia; ezen bere bizia ezarri du zurearen bahi. 21. Bekhatorea eta lohia hekientzat ihardetsi duenaren ihes dabiltza. 22. Bekhatoreak bere daduzka harentzat ihardetsi duenaren ontasunak; eta den eskergabea, bazterrerat utziko du egitekotarik atheratu duena. 23. Gizon batek ihardesten du bere lagunarentzat, eta hunek, ahalkea galdu dukeenean, bazterrerat utziko du. 24. Bermego gaizki atheratuak asko galdu ditu ongi zihoazenak, eta erabili ditu itsasoko uhinak bezala. 25. Itzulika erabili ondoan desterratu ditu indar handitako ziren gizonak, eta jendaia atzetan ibildaun izan dira. 26. Bekhatore Jaunaren legearen hauslea, bermego txarretara eroriko da; eta asko egiteko egin beharrez dabilana, juiamendutara eroriko da. 27. Xuxen zazu zure laguna zure ahalaren arabera, eta begira zeroni eror etzaitezen. 28. Gizonak bizitzen hasteko behar ditu ura, ogia, soinekoak eta etxe bat ahalkearen gerizatzeko. 29. Beharraren jana oholezko hegaztegiaren azpian hobe da, ezenetz barazkari ederrena bertzeen etxean norat bil ez duen gizonarentzat. 30. Hainitzen orde gutia zure gogarako izan bedi, eta lekhu arrotzeko iroia ez duzu adituren. 31. Bizi txarra da etxez etxe ostatatzea; eta ostatatzen den tokian gizonak ez du gogoa zabalik deus egiten ez-eta ahoa idekitzen. 468 469

32. Eskergabe zenbait bertze orduz ostatatu dituzke, jatera eta edatera eman izan diokete, eta gero solas khiretsak adituko ditu. 33. Zoaz, ostatatzailea, aphain zazu mahaina, eta duzunetik emozute bertzeei jatera. 34. Ilkhi zaite, ene adiskideei ongi-ethorria egitera uzteko; ene etxearen beharra ethorri zait ene anaiaren ostatatzeko. 35. Adimendua duen gizonari bi gauza haukiek zaizko gogor: Ostatatzailearen erantzuna, eta maileguz eman duenaren iroia. XXX. KAP. 1. Bere semea maite duenak, azotea jarraikarazten dio, bozkario izatekotzat bere azken egunetan, eta hauzoko atheen jotzera ez goateko. 2. Bere semea irakhasten duenak hartan khausituren du bere laudorioa, hartan aurkhituren du bere ospea bere etxekoen erdian. 3. Bere semea irakhasten duenak, bekhaizgo ematen dio ixterbegiari, eta hartaz izanen du ospe bere adiskideen artean. 4. Aita hil da, eta hil ez balitz bezala da; ezen bera bezalako bat utzi du bere ondotik. 5. Bere bizian ikhusi du, eta hartan bozkariatu da; hiltzean ez du atsekaberik izan, eta bere etsaien aitzinean ez da ahalkatu. 6. Utzi izan du alabainan, etxea etsaietarik zainduko duen bat eta adiskideei alfer bihurturen diotena. 7. Haurren arimen maitez lothuren diozkate beren zauriak, eta oihu batek asaldutan emanen du haren barnea. 8. Zaldi hezigabea moldagaitzik itzurtzen da, eta haur bere burutara utzia bihurri dabila. 9. Maina zazu semea, eta larderiatuko zaitu; josta zaite harekin, eta atsekabe emanen darotzu. 10. Harekin irriz ez hari, min izan dezazun beldurrez, eta azkenekotz zure hortzak hoskin ditezen beldurrez. 11. Gaztean hari ez eman nausitasunik, eta ez egon haren gogoetei begiratu gabe. 12. Gaztean malguaraz diozozu burua, eta haur deno zafra diozotzu sakhatsak, beldurrez-eta gogor dadien, etzaitzan gehiago sinhets, eta izan dadien zure bihotzaren erdiragarri. 13. Irakhats zazu zure semea, egizu haren gizontzera, etzaitezen gero haren laidoaren gainean behaztopa. 14. Noharroin sasual eta indarrez hazkar dena hobe da, ezenetz aberats herbal eta gaitzak ehoa. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 15. Zuzenbidearen saindutasunean arimaren sasualtasuna hobe da, urhe eta zilhar guziak baino; gorphutz bizkorra ere nihonereko ontasuntzeak baino. 16. Ez da ontasunik gorphutzeko sasualtasunaren gainekorik, ez-eta gozorik bihotzeko goiheretasuna baino goragokorik. 17. Heriotzea hobea da, ezenetz bizitze uherra; eta bethiereko phausua, ezenetz erkhidura irauntiarra. 18. Ontasun aho hertsian gordeak direnek iduri dute hobi baten inguruan hedatua den barazkariko jatekoak. 19. Idolak zertako ditu libazioneak? ezen ez du ez janen, ez usaindaturen. 20. Hala-hala da Jaunak iraizten duena, bere tzarkeriaren gana bizkarrean, 21. Begiz ikhus eta auhen arthikiz, hala-nola ebaki bat, neskatxa besarkatzen duena eta hasbeherapenka egoten. 22. Ilhundurarik ez eman zure arimari; zure gogoan hiradurarik ez eman zure buruari. 23. Bihotzeko gozoa, hura da gizonaren bizia, eta saindutasunaren bildegi ezin-hustuzkoa; eta gizonarentzat goiheretasuna bizitze luzea da. 24. Zure arimari urrikal zakizkio Jainkoaren gogara eginez, eta zaude zure buruaz nausi; zure bihotza Jainkoaren saindutasunera bil zazu eta zure ganik urrun haiza zazu goibeldura; 25. Alabainan goibeldurak hil ditu asko, eta hartan ez da deus onik. 26. Bekhaizgoak eta sephak laburtzen dituzte egunak, eta gogoetadurak muga baino lehen dakhar zahartzea. 27. Bihotz goihere eta ona ezteietan dago; ezen haren onthuruntzak arinki dira egiten. XXXI. KAP. 1. Ontasun biltzeko beilak idortzen du haragia, eta hartarako gogoetak khentzen du loa. 2. Geroa ezagutu-beharrezko gogoetak adimendua nahasten du, eta eritasun handiak arima zuhurtzen. 3. Aberatsa lanean hari da ontasun biltzeko, eta bere phausuan gozatuko ditu bere onak. 4. Beharra hari da lanean jateko eskasiaz, eta erromesten da azkenekotz. 5. Urhearen maithatzailea ez da atheratuko garbi, eta galdukeriaren ondotik dabilana, galdukeriaz betheko da. 470 471

24. Ezen haren uztarria, burdinazko uztarria da; eta haren gathea,

kobrezko gathea.

25. Haren ganikako heriotzea, heriotze guziz latza da, eta hura baino

hobia hobe lizate.

26. Haren iraupena ez da iraunkor izanen; bainan gaixtaginen bideez

nausituko da, eta bere garrean ezin erreko ditu prestuak.

27. Jainkoa bazterrerat uzten dutenak, mihi haren azpira eroriko dira.

Hekien baithan khaldaturen da, eta ez da iraungiko; hekien gainera igorria

izanen da lehoina iduri, eta xehakaturen ditu lehoinabarrak bezala.

28. Elhorriz hertsazu zure beharria; ez entzun mihi gaixtoa, eta zure

ahoari egiozkitzu athe-zerrapoak.

29. Urth zatzu zure urhe-zilharrak; egizu zure solasentzat balantza

bat eta muthurreko on bat zure ahoarentzat.

30. Erne zaude lerraraz etzaitzan zure mihiak, eta etzaitezen eror

zelatan dagozkitzun etsaien aitzinean, eta zure erorikoa izan ez dadien

ezin-sendatuzkoa heriotzeraino.

XXIX. KAP.

1. Guphidesten duenak, bere lagunari maileguz irabazitara dema; eta

emateko eskuaz baliatzen denak, manamenduak begiratzen ditu.

2. Zure lagunari bere behar orduan maileguz emozu, eta lagunari

mailegatua bere mugan bihur diozozu.

3. Idukazu zure hitza; fintasunean ibil zaite harekin, eta behar duzuna

aurkhituren duzu bethi.

4. Askok aurkhitu gauzarentzat dadukate mailegua; eta nahigabe

ematen daroete beren laguntzaileei.

5. Gauza izan arteo, musuka hari dira emailearen eskuari, eta mintzoa

aphaltzen dute beren agintzen egiteko.

6. Eta bihurtzeko orduan ephe galdez daude; khexuzko eta arrangurazko

solasak dituzte eta denbora hartzen dute aitzakiatzat.

7. Aldiz balin badute bihurtzeko ahala, gibelerat egonen dira, doidoia

bihurturen dute diruaren erdia, eta nahi dute hari begira diozon hartzeduruak

diru aurkhitu bati bezala.

8. Bertzela bada, galaraziko diote bere dirua eta ariarik gabe hura

etsai eginen dute.

9. Laidoak eta hitz gaixtoak bihurtuko diozkate, eta iraina itzuliko

diote harek egin ohore eta ongiaren ordain.

10. Askok ez dute maileguz ematen, ez gaixtoz, bainan txarki enganatuak

izan beldurrez.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

11. Guzia gatik bihotzoikiago egizu beharraren alderat, eta ez biozozu

berantetsaraz zure laguntza.

12. Manamenduaren gatik laguntza egiozu beharrari; eta haren

buluztasuna gatik, ez igor hutsik.

13. Gal zazu zure dirua zure anaia eta zure adiskidea gatik, eta ez

bezazu zure galgarri harri baten azpian gorde.

14. Zure khutxaz egizu Guziz-Goraren manamenduen arabera, eta

urhea baino gehiago baliaturen zaitzu.

15. Beharraren bihotzean hertsazu amoina, eta hunek othoitz eginen

du gaitz orotarik zure begitatzeko.

16, 17, 18. Indardunaren erredolak baino, eta lantzak baino gogorkiago

gudukaturen du zure etsaia.

19. Gizon onak bere lagunarentzat ihardesten du, eta ahalkea galdua

duenak uzten bere buru.

20. Ez ahantz bermeak egin ongia; ezen bere bizia ezarri du zurearen

bahi.

21. Bekhatorea eta lohia hekientzat ihardetsi duenaren ihes dabiltza.

22. Bekhatoreak bere daduzka harentzat ihardetsi duenaren ontasunak;

eta den eskergabea, bazterrerat utziko du egitekotarik atheratu

duena.

23. Gizon batek ihardesten du bere lagunarentzat, eta hunek, ahalkea

galdu dukeenean, bazterrerat utziko du.

24. Bermego gaizki atheratuak asko galdu ditu ongi zihoazenak, eta

erabili ditu itsasoko uhinak bezala.

25. Itzulika erabili ondoan desterratu ditu indar handitako ziren

gizonak, eta jendaia atzetan ibildaun izan dira.

26. Bekhatore Jaunaren legearen hauslea, bermego txarretara eroriko

da; eta asko egiteko egin beharrez dabilana, juiamendutara eroriko da.

27. Xuxen zazu zure laguna zure ahalaren arabera, eta begira zeroni

eror etzaitezen.

28. Gizonak bizitzen hasteko behar ditu ura, ogia, soinekoak eta etxe

bat ahalkearen gerizatzeko.

29. Beharraren jana oholezko hegaztegiaren azpian hobe da, ezenetz

barazkari ederrena bertzeen etxean norat bil ez duen gizonarentzat.

30. Hainitzen orde gutia zure gogarako izan bedi, eta lekhu arrotzeko

iroia ez duzu adituren.

31. Bizi txarra da etxez etxe ostatatzea; eta ostatatzen den tokian

gizonak ez du gogoa zabalik deus egiten ez-eta ahoa idekitzen.

468 469

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!