inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

3. Biziko eta adimenduko ogiaz haziko du; zuhurtzia salbagarriaren uraz edaranen du; haren baithan gogortuko da, eta hura ez da khordokatuko. 4. Eta zuhurtziak atxikiko du, eta hura ez da ahalketara eroriko; eta zuhurtziak altxatuko du bere lagunen baithan. 5. Ahoa baldarnaren erdian idekiko dio; zuhurtziazko eta adimenduzko izpirituz betheko du; eta ozpezko soina jauntziko dio. 6. Bozkarioa eta goiheretasuna metatuko ditu haren gainean, eta bethiereko izen baten ondore eginen du. 7. Gizon zoroek ez dute zuhurtzia atzemanen, eta adimendutakoak bidera goanen zaizko; zoroek ez dute ikhusiko; urrun dago ezen hanpuruskeria eta zimarkhutarik. 8. Gizon gezurtiak ez dira hartaz orhoituko, eta egiatiak harekin khausituko dira, eta ongi goanen dira Jainkoaren aitzinera hel ditezen arteo. 9. Bekhatorearen ahoan laudorioa ez da eder; 10. Zeren Jainkoa ganik heldu baita zuhurtzia. Alabainan zuhurtziaren aldean dago Jainkoarentzateko laudorioa, eta nasai izanen da fidel denaren ahoan eta hari ororen nausiak emanen dio. 11. Ez erran: Jainkoaren gatik ez da zuhurtzia enekin; ezen Jainkoak higuin duena zuk ez egin. 12. Ez erran: Jainkoak makhurrarazi nau; ezen gizon tzarrak ez dira harentzat premia. 13. Jainkoak gaitzets du errebelamendu hatsgarria, zeina haren beldur direnentzat ez baita maithagarri izanen. 14. Jainkoak hastapenetik egin izan zuen gizona, eta utzi zuen egitera iduritzen zitzaioenaren arabera. 15. Bertzalde eman ziozkan lege eta manamenduak. 16. Baldin bethi nahi baduzu egin haren gogarako dena eta manamenduak begiratu, hekiek zainduko zaituzte. 17. Aitzinean ezarri darozkitzut ura eta sua: nahi duzunera heda zazu eskua. 18. Bizia eta herioa, ongia eta gaizkia, gizonaren aitzinean dira; haren gogarako dena mana izanen zaio. 19. Alabainan Jainkoaren zuhurtzia nihonerekoa da, eta ahalez hazkar da, oro geldiarterik gabe ikhusten dituelarik. 20. Jaunaren begiak daude haren beldur direnen gainean, eta ezagutzen ditu gizonaren egintza guziak. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 21. Nihori ez dio manatu gaizkiaren egitea, eta nihori ez dio eman bekhatuaren egiteko eskua; 22. Ezen haur fede-ukhatu eta ezdeusetako batzuen osteaz ez da lehiatsu. XVI. KAP. 1. Zure haur tzarrak berhatzen badira ere, ez bozkariorik har hekien baithan; atseginik ez har hekietan, Jainkoaren beldurra hekietan ez bada. 2. Ez izan sinhesterik hekien bizian, eta ez begira hekien lanei. 3. Alabainan bat hobe da Jainkoaren beldur dena, ezenetz mila haur tzar; 4. Eta hobe da haurrik gabe hiltzea, haur tzarrak uztea baino. 5. Gizon umo bakhar batek sortherria betheko du egoiliarrez, mortu eginen dira gaixtaginen eremuak. 6. Ene begiak asko holako ikhusi izan du, eta oraino handiagorik ene beharriak entzun. 7. Gaixtaginen baldarnan khaldatuko da sua, eta jendaki sinhestegabean khaldatuko da sepha. 8. Beihalako diganteek ez dute beren bekhatuentzat othoitz egin; beren indarrean zuten sinheste, eta xahutuak izan dira. 9. Jainkoak ez du guphidetsi izan Lot arrotz zagoen tokia, eta gaitzetsi izan ditu hango egoiliarrak beren solasetako hanpurukeria gatik. 10. Etzaiote urrikaldu; eta, bere bekhatuetan hantzen zen jendaia hura oro galdu izan du; 11. Eta hala-hala sei ehun mila oinezko, beren bihotzeko gogortasunean elkharretara bildu zirenak; eta bat, bertzeak bezala burugogor izatu balitz, sendagaila zitakeen bizirik athera balitz; 12. Ezen harekin dira urrikalmendua eta hasarrea; ahaldun da barkhatzeko, eta badaki hasarrearen hedatzen. 13. Nolakoa haren urrikalmendua, halakoa haren gaztigua; gizona bere eginen arabera juiatzen du. 14. Gaixtagina bere harrapakerian ez da itzuriko; eta urrikalmendu hartzen duenaren jasankortasunak bere saria ez du berantetsiko. 15. Urrikalpenezko egitate guziek batbederari eginen diote tokia, haren eginkariek merezitu arabera, eta haren erromeriako umatasunaren arabera. 16. Ez erran: Jainkoaki gordeko natzaio, eta zeru gainetik nor orhoituko da nitaz? 444 445

17. Populu handi hartan ez naiz ezagutua izanen; ezen erre arima zer da hainbertze kreaturen erdian? 18. Hara non zerua eta zeruetako zerua, eta lezea, eta lurra oro, eta hekietan direnak, ikharan jarriko diren haren aitzinean; 19. Mendi, mendixkak eta lurraren erroak lazturaz khordokatuko dira, Jainkoak begiratuko diotenean. 20. Eta horien guzien erdian gizonaren bihotza zoratua dago; bainan Jainkoak ezagutzen ditu bihotz guziak. 21. Nor da ordean haren bideak eta gizonaren begiak ezin-ikhusizko phesia ezagutuko dituena? 22. Ezen haren obra hainitz gordeak dira; bainan nork erran haren zuzentasunezko egintzak? edo nork jasan hekiek? Alabainan barzuen ganik urrun da erabakia, eta guzien ikharpena akhabantzan izanen da. 23. bihotza ttipitzen zaionak ezdeuskeriako gogoetak ditu, eta gizon umotasunik gabeak eta makhurrean dabilanak erhokeriazko gogoetak. 24. Ene haurra, entzun nezazu; ikhasazu zure adimenduaren argitzen, eta ene solasei erne zaude zure bihotzean. 25. Zuzenki emanen darotzut irakhaspena, eta bermatuko naiz zuhurtzia nolakoa den zuri erratera: eta ene solasei zaude zure bihotzean erne; nik izpirituko zuzentasunean erraten darozkitzut Jainkoak, hastetik bere egintzetan ezarri dituen indarrak, eta zintasunean ezagutarazten darotzut haren jakitatea. 26. Jainkoak bere zuhurtzian antolatu ditu hastetik bere obrak, eta egin dituen ordutik berezi ditu hekietako aurkhintzak eta hekien hastapenak zein bere motaren arabera. 27. Esleitu diotzate beren lanak bethikotzat; eta ez dira ez gosetu, ez nekhatu, ez baratu beren lanetarik. 28. Bakhotxak ez du bere aldekoa hertsatuko mendeen mendetaraino. 29. Ez izan Jaunaren hitzari sinhetsgogor. 30. Gero Jainkoak lurrera begiratu du, eta bere onez bethe. 31. Eta abere bizidun guziak ilkhiarazi ditu lurraren gainera eta berriz haren beraren barnera bihurtuko dira. XVII. KAP. 1. Jainkoak lurretik kreatu du gizona, eta bere idurira egin izan du. 2. Eta berriz lurretara bihurrarazi du, eta bere araberako indarraz jauntzi du. 3. Eman diozka hunenbertzeko egunketa bat eta muga, eta lurrean diren guzien gainean nausitasuna eman dio. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 4. Haren larderia ezarri du haragidun guzien baithan, eta gizona jarri da abere eta hegastinen nausi. 5. Jainkoak lagun bat kreatu dio bere izatetik bera iduria; eman diozkate ezagutza, mihia, begiak, beharriak, bihotza, hekien bidez asmu egiteko; eta adigarriaren argiz bethe ditu. 6. Hekietan kreatu du izpirituaren jakintasuna, hekien bihotza bethe du adimenduz, eta on-gaitzak erakhutsi diozkate. 7. Bere begia ezarri du hekien bihotzen gainean hekiei erakhusteko bere egintzen handitasuna, 8. Orok batean lauda zezaten haren izen saindua, hari ospe bihur bere sendagailez eta goraki aithor haren egintza handiak. 9. Gainerako eman diote bizitzeko moldea eta biziaren legeaz premu egin ditu. 10. Hekiekin egin du bethikotzat batasun, eta irakhatsi diozkate zuzenbidea eta bere erabakiak. 11. Eta hekien begiak ikhusi ditu haren ospeko sendagailak, eta hekien beharriek izan dute haren mintzoaren aditzeko ohorea, eta harek erran izan dioete: Berautzue gaizki orotarik. 12. Eta manatu ditu zein bere lagunaren arthaz. 13. Hekien bideak haren aitzinean dira bethi; ez dira haren begiei gordeak. 14. Jendaki bakhotxari buruko ezarri dio hotsemaile bat. 15. Eta Israel egina izan da Jainkoaren zathi ageria. 16. Eta hekien egintza guziak iguzkia bezala Jainkoaren aitzinean dira: eta haren begiak aldaratu gabe hekien bideei begira daude. 17. Hekien tzartasunak ez ditu itzali Jainkoaren legeak, eta haren aitzinean dira hekien tzarkeria guziak. 18. Gizonaren amoina zigilu bat bezala da Jainkoaren baithan, eta gizonak egin ongiaren eskerra zainduko du begi-ninia bezala. 19. Eta azkenean Jainkoa jaikiko da, bakhotxari bere buruaren gainera emanen dio bere saria eta luphera bihurraraziko ditu gaixtaginak. 20. Bainan urrikitan direnei zabaltzen diote zuzentasuneko bidea; gogortzen ditu ezin ihardukiz khordokan direnak, eta esleitu diote egia haren zathitzat. 21. Bihur zaite jauna gana, eta utzatzu zure bekhatuak. 22. Oithoitz egizu Jaunaren aitzinean eta guti zatzu behaztopabideak. 23. Jauna gana bihur zaite; urrun zaite tzarkerietarik, eta minki gaitzets zazu hatsgarri dena. 446 447

3. Biziko eta adimenduko ogiaz haziko du; zuhurtzia salbagarriaren

uraz edaranen du; haren baithan gogortuko da, eta hura ez da khordokatuko.

4. Eta zuhurtziak atxikiko du, eta hura ez da ahalketara eroriko; eta

zuhurtziak altxatuko du bere lagunen baithan.

5. Ahoa baldarnaren erdian idekiko dio; zuhurtziazko eta adimenduzko

izpirituz betheko du; eta ozpezko soina jauntziko dio.

6. Bozkarioa eta goiheretasuna metatuko ditu haren gainean, eta bethiereko

izen baten ondore eginen du.

7. Gizon zoroek ez dute zuhurtzia atzemanen, eta adimendutakoak

bidera goanen zaizko; zoroek ez dute ikhusiko; urrun dago ezen hanpuruskeria

eta zimarkhutarik.

8. Gizon gezurtiak ez dira hartaz orhoituko, eta egiatiak harekin

khausituko dira, eta ongi goanen dira Jainkoaren aitzinera hel ditezen

arteo.

9. Bekhatorearen ahoan laudorioa ez da eder;

10. Zeren Jainkoa ganik heldu baita zuhurtzia. Alabainan zuhurtziaren

aldean dago Jainkoarentzateko laudorioa, eta nasai izanen da fidel

denaren ahoan eta hari ororen nausiak emanen dio.

11. Ez erran: Jainkoaren gatik ez da zuhurtzia enekin; ezen Jainkoak

higuin duena zuk ez egin.

12. Ez erran: Jainkoak makhurrarazi nau; ezen gizon tzarrak ez dira

harentzat premia.

13. Jainkoak gaitzets du errebelamendu hatsgarria, zeina haren beldur

direnentzat ez baita maithagarri izanen.

14. Jainkoak hastapenetik egin izan zuen gizona, eta utzi zuen egitera

iduritzen zitzaioenaren arabera.

15. Bertzalde eman ziozkan lege eta manamenduak.

16. Baldin bethi nahi baduzu egin haren gogarako dena eta manamenduak

begiratu, hekiek zainduko zaituzte.

17. Aitzinean ezarri darozkitzut ura eta sua: nahi duzunera heda zazu

eskua.

18. Bizia eta herioa, ongia eta gaizkia, gizonaren aitzinean dira; haren

gogarako dena mana izanen zaio.

19. Alabainan Jainkoaren zuhurtzia nihonerekoa da, eta ahalez hazkar

da, oro geldiarterik gabe ikhusten dituelarik.

20. Jaunaren begiak daude haren beldur direnen gainean, eta ezagutzen

ditu gizonaren egintza guziak.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

21. Nihori ez dio manatu gaizkiaren egitea, eta nihori ez dio eman

bekhatuaren egiteko eskua;

22. Ezen haur fede-ukhatu eta ezdeusetako batzuen osteaz ez da

lehiatsu.

XVI. KAP.

1. Zure haur tzarrak berhatzen badira ere, ez bozkariorik har hekien

baithan; atseginik ez har hekietan, Jainkoaren beldurra hekietan ez bada.

2. Ez izan sinhesterik hekien bizian, eta ez begira hekien lanei.

3. Alabainan bat hobe da Jainkoaren beldur dena, ezenetz mila haur

tzar;

4. Eta hobe da haurrik gabe hiltzea, haur tzarrak uztea baino.

5. Gizon umo bakhar batek sortherria betheko du egoiliarrez, mortu

eginen dira gaixtaginen eremuak.

6. Ene begiak asko holako ikhusi izan du, eta oraino handiagorik ene

beharriak entzun.

7. Gaixtaginen baldarnan khaldatuko da sua, eta jendaki sinhestegabean

khaldatuko da sepha.

8. Beihalako diganteek ez dute beren bekhatuentzat othoitz egin;

beren indarrean zuten sinheste, eta xahutuak izan dira.

9. Jainkoak ez du guphidetsi izan Lot arrotz zagoen tokia, eta gaitzetsi

izan ditu hango egoiliarrak beren solasetako hanpurukeria gatik.

10. Etzaiote urrikaldu; eta, bere bekhatuetan hantzen zen jendaia

hura oro galdu izan du;

11. Eta hala-hala sei ehun mila oinezko, beren bihotzeko gogortasunean

elkharretara bildu zirenak; eta bat, bertzeak bezala burugogor izatu

balitz, sendagaila zitakeen bizirik athera balitz;

12. Ezen harekin dira urrikalmendua eta hasarrea; ahaldun da barkhatzeko,

eta badaki hasarrearen hedatzen.

13. Nolakoa haren urrikalmendua, halakoa haren gaztigua; gizona

bere eginen arabera juiatzen du.

14. Gaixtagina bere harrapakerian ez da itzuriko; eta urrikalmendu

hartzen duenaren jasankortasunak bere saria ez du berantetsiko.

15. Urrikalpenezko egitate guziek batbederari eginen diote tokia,

haren eginkariek merezitu arabera, eta haren erromeriako umatasunaren

arabera.

16. Ez erran: Jainkoaki gordeko natzaio, eta zeru gainetik nor orhoituko

da nitaz?

444 445

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!