inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

VI. KAP. 1. Ene bihotzekoa jautsi izan da bere baratzera baltsamuetako larrainera, baratzetan hartzeko bere janharia, eta lilien biltzeko. 2. Ni ene bihotzekoarena naiz, eta enea da ene bihotzekoa, lilien artean hazten dena. 3. Ederra zare, ene maitea, gozoa eta berregina Jerusalem bezala: lazgarri zare lerrotan pharatua den armada bezala. 4. Bazter zatzu begiak ni ganik, zeren ene baitharik jauzarazi bainaute. Zure ileak dira Galaadetik agertu den ahuntz-arthaldea iduri. 5. Zure hortzak dira garbitzeko lekhutik igan diren ardiak bezala, guziak ume biritxiekin, eta ez da hekietan antzurik. 6. Nola mingranaren axala, hala dira zure mathelak, zutan gordeak direnak aiphatu gabe. 7. Hirur hogoi dira erreginak, eta laur hogoi ohaideak, eta erran ezdaiteke zenbat diren neskatxa gazteak. 8. Bainan bat da ene usoa, itzalgabea; bakharra da bere amarena, bere burhasoaren eskutik hautatua. Neskatxek ikhusi izan dute eta goraki deithu guziz dohatsua: erreginek eta ohaideek goretsi izan dute. 9. Zein da andre heldu den hau, argi-urratzea heldu den bezala, ederra nola ilhargia, zoragarria nola iguzkia, lazgarri nola armada lerroka pharatua? 10. Jautsi naiz heltzaurretako baratzera, ikhustekotzat haranetako sagardiak, begiratzekotzat hea loratu diren mahastiak, eta muskildu mingranak. 11. Ez dut jakin: ene arimak nahasi nau, Aminadaben urkha-lasterren ariaz. 12. Bihur zaite, bihur, Sulamdarra; bihur zaite, bihur, begira dezazugun. VII. KAP. 1. Zer ikhusiren duzu Sulamdarra baithan, ezpada gerlari-moltzoak kanpetan? Zure urhatsak zeinen diren ederrak, errege alaba, zure oinetakoetan! Zure ixterretako giltzek iduri dute ofizialearen eskuz eginak diren lepho-gatheak. 2. Zure xilkhoak iduri du thornuan eginikako xata, edariz eskas ez dena. Zure sabela da ogi-murru liliz inguratua bezala. 3. Zure bi bulharrak dira orkhatzaren bi une biritxiak bezala. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 4. Zure lephoak iduri du bolizko dorrea. Zure begiek iduri dute Hefebongo arraintegiak, oste-alabaren athean direnak. Zure sudurra dago nola Damas-aldera begiratzen duen Libango dorrea. 5. Zure burua da Karmela bezala; eta zure buruko ilaiak iduri du erregeren purpura erreketan lothua. 6. Zeinen zaren ederra, eta zeinen berregina, oi ene maitena, ene gozagarria! 7. Zure irazkiak iduri du palmaren irazkia, eta zure bulharrek mahats-molkhoak. 8. Eta erran izan dut: Iganen naiz palma-hondora, eta hartuko ditut haren fruituak: eta zure bulharrak izanen zaizkit mahatsaren molkhoak bezala, eta zure ahoko hatsa sagarraren usaina bezala. 9. Zure zintzurra arnorik hautena iduri, ene bihotzekoak edateko; bere ezpainez eta hortzez gozatzeko gai da. 10. Ene bihotzekoarena naiz ni, eta bera ixuria dago ni gana. 11. Zato, ene bihotzekoa, ilkhi gaitezen bazterretara; bizi gaitezen bazter-aldeetan. 12. Goizik jaiki gaitezen mahastietara: dugun ikhus hea loratu den mahastia, hea loreak bihitzen diren, hea loratu diren mingranak: han emanen darozkitzut ene bi bulharrak. 13. Urriloek hedatu dute beren usaina: gure athirian dira fruitu guziak: berriak eta zaharrak, oi ene bihotzekoa, oro zuretzat ditut begiratu. VIII. KAP. 1. Nork emanen darot izan zaitezen ene anaia, ene amaren bulhar bera edoskia, aurkhi zaitzadan kanpoan eta musu eman dizazudan, eta geroz nihoren nardagarri izan ez nadien? 2. Lothuko natzaitzu, eta eramanen zaitut ene amaren etxera: han jakintsun eginen nauzu, eta nik emanen darotzut arno baltsamuztatu batetik, eta ene mingranen limurreta edatera. 3. Esku ezkerra ezarriko du ene buru-pean, eta eskuinaz besarkaturen nau. 4. Othoizten zaituztet, oi Jerusalemeko alabak, asalda ez dezazuen nik maite dudana, eta ez dezazuen atzarraraz ere, berak nahi duen arteo. 5. Nor da mortutik igaiten den hau, dena gozotasunez bethea, eta bere bihotzekoaren gainean bermatuz? Sagarrondoaren azpian atzarrarazi zaitut: han khutsatua izatu da zure ama, zure burhasoak han galdu du bere lorea. 388 389

6. Zure bihotzaren gainean ezar nezazu zigilu bat bezala, zigilu bat bezala zure besuan: zeren amodioa hazkar baita herioa bezain; amodioaren eragindura gogor ifernua bezain, eta haren lamek erretzen baitute su eta gar lamek bezala. 7. Ur handiek ezin iraungi dute amodioa, hibaiek ez dute ithoko: gizonak amodioa gatik eman baletza ere bere etxeko ontasun guziak, uste luke oraino deusguti egin lukeela. 8. Gure ahizpa ttipia da, eta bulharrik ez du: Zer eginen diogu gure ahizpari, solaseko adina ethorria daitenean? 9. Harrasia balin bada, egin diotzogun zilharrezko dorreak gainean: athea balin bada, estaliko dugu zedrozko oholez. 10. Ni harrasia naiz: eta ene bulharrak dorrea bezala dira, agertu naizenaz geroztik bakea ardiesten duena bezala ene senharraren aitzinean. 11. Mahasti bat izan du baketiarrak, jendaiak daduzkan hartan: zaintzaileei eman izan diote eta mahastizainak fruituentzat zor ditu mila zilharrezko. 12. Ene mahastia ene aitzinean dago. Baketiarrak izanen ditu bere mila zilharrezkoak, eta zaintzaileek berrehun. 13. Oi zu, baratzetan zaudezena, adiskideak barrandan daude, adiaraz dizadazu zure mintzoa. 14. Ihes-egizu, ene bihotzekoa; egizu orkhatzak eta orenkumeak bezala baltsamuetako mendien gainean. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin ZUHURTZIA I. KAP. 1. Zuzentasuna maitha zazue, lurra juiatzen duzuenak; barne onez har zazue Jainkoaz sendimendu, eta bihotzeko lainotasunean bilha zazue; 2. Zeren aurkhitzen baitute, frogetan haren ematera hari ez direnek, eta agertzen baita haren baithan sinheste dutenei; 3. Alabainan gogoeta tzarrek berezten dute Jainkoa ganik; aldiz, indar frogatuak kridantzatzen ditu zoroak. 4. Hargatik arima gaizkikoian ez da sarthuko zuhurtzia, eta ez da egonen bekhatuen azpiko den gorphutzean; 5. Ezen izpiritu sainduak, irakhaspenaren nausiak, ihes eginen daroe alegiakeriei; ilkhitzen da gogoeta adimendugabekoetarik; eta tzarkeriak artera sartzearekin, iraizten du alde bat; 6. Ezen ongikoia da zuhurtziazko izpiritua; eta gaizki-errailea ez du atheratuko haren ezpainek merezitu gaztigutik; zeren Jainkoa haren barnearen lekhuko, haren bihotzaren ikharle zin eta haren mihiko elheen entzule baita. 7. Alabainan Jaunaren izpirituak bethetzen ditu munduko bazterrak oro; eta ororen jasaile denak, badu solas guziez jakitate. 8. Hargatik gaizki-errailea ezin gorde daiteke, eta gaztiguzko juiamenduak ez du iragaitera utziko; 9. Ezen gaixtagina bere gogoeten gainean izanen da bilhatua; haren solasak berriz, Jainkoa gana helduko dira, haren gaixtakeria izan dadientzat gaztigatua; 10. Zeren Jainko bekhaizkorraren beharriak entzuten baititu oro, eta marmararik arinena etzaio gordea izanen. 11. Begira zatzue beraz zuen buruak deusere ekhartzen ez duten marmaretarik, eta ez utz zuen mihia gaizki mintzatzera, zeren solas ixilena ez baita alfer goanen; berriz, gezurraz mintzo den ahoak, arima hiltzen du. 12. Ez bezaitezte bero heriotzearen ondotik zuen bizitzeko errebelamenduan, eta zuen galpena ez bezazue irabaz zuen eskuetako egintzetan; 13. Ezen ez du Jainkoak egin heriotzea, eta ez da bizi direnen galpenean bozten. 14. Alabainan oro egin ditu izan ditezentzat; eta lur guziko jendakiak sendakizun egin ditu; etzen hekietan pozoadura hilgarririk, eta ifernuen erreinua etzen lurraren gainean. 390 391

6. Zure bihotzaren gainean ezar nezazu zigilu bat bezala, zigilu bat

bezala zure besuan: zeren amodioa hazkar baita herioa bezain; amodioaren

eragindura gogor ifernua bezain, eta haren lamek erretzen baitute su

eta gar lamek bezala.

7. Ur handiek ezin iraungi dute amodioa, hibaiek ez dute ithoko:

gizonak amodioa gatik eman baletza ere bere etxeko ontasun guziak, uste

luke oraino deusguti egin lukeela.

8. Gure ahizpa ttipia da, eta bulharrik ez du: Zer eginen diogu gure

ahizpari, solaseko adina ethorria daitenean?

9. Harrasia balin bada, egin diotzogun zilharrezko dorreak gainean:

athea balin bada, estaliko dugu zedrozko oholez.

10. Ni harrasia naiz: eta ene bulharrak dorrea bezala dira, agertu naizenaz

geroztik bakea ardiesten duena bezala ene senharraren aitzinean.

11. Mahasti bat izan du baketiarrak, jendaiak daduzkan hartan: zaintzaileei

eman izan diote eta mahastizainak fruituentzat zor ditu mila zilharrezko.

12. Ene mahastia ene aitzinean dago. Baketiarrak izanen ditu bere

mila zilharrezkoak, eta zaintzaileek berrehun.

13. Oi zu, baratzetan zaudezena, adiskideak barrandan daude, adiaraz

dizadazu zure mintzoa.

14. Ihes-egizu, ene bihotzekoa; egizu orkhatzak eta orenkumeak

bezala baltsamuetako mendien gainean.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

ZUHURTZIA

I. KAP.

1. Zuzentasuna maitha zazue, lurra juiatzen duzuenak; barne onez

har zazue Jainkoaz sendimendu, eta bihotzeko lainotasunean bilha zazue;

2. Zeren aurkhitzen baitute, frogetan haren ematera hari ez direnek,

eta agertzen baita haren baithan sinheste dutenei;

3. Alabainan gogoeta tzarrek berezten dute Jainkoa ganik; aldiz,

indar frogatuak kridantzatzen ditu zoroak.

4. Hargatik arima gaizkikoian ez da sarthuko zuhurtzia, eta ez da

egonen bekhatuen azpiko den gorphutzean;

5. Ezen izpiritu sainduak, irakhaspenaren nausiak, ihes eginen daroe

alegiakeriei; ilkhitzen da gogoeta adimendugabekoetarik; eta tzarkeriak

artera sartzearekin, iraizten du alde bat;

6. Ezen ongikoia da zuhurtziazko izpiritua; eta gaizki-errailea ez du

atheratuko haren ezpainek merezitu gaztigutik; zeren Jainkoa haren barnearen

lekhuko, haren bihotzaren ikharle zin eta haren mihiko elheen

entzule baita.

7. Alabainan Jaunaren izpirituak bethetzen ditu munduko bazterrak

oro; eta ororen jasaile denak, badu solas guziez jakitate.

8. Hargatik gaizki-errailea ezin gorde daiteke, eta gaztiguzko juiamenduak

ez du iragaitera utziko;

9. Ezen gaixtagina bere gogoeten gainean izanen da bilhatua; haren

solasak berriz, Jainkoa gana helduko dira, haren gaixtakeria izan dadientzat

gaztigatua;

10. Zeren Jainko bekhaizkorraren beharriak entzuten baititu oro, eta

marmararik arinena etzaio gordea izanen.

11. Begira zatzue beraz zuen buruak deusere ekhartzen ez duten marmaretarik,

eta ez utz zuen mihia gaizki mintzatzera, zeren solas ixilena ez

baita alfer goanen; berriz, gezurraz mintzo den ahoak, arima hiltzen du.

12. Ez bezaitezte bero heriotzearen ondotik zuen bizitzeko errebelamenduan,

eta zuen galpena ez bezazue irabaz zuen eskuetako egintzetan;

13. Ezen ez du Jainkoak egin heriotzea, eta ez da bizi direnen galpenean

bozten.

14. Alabainan oro egin ditu izan ditezentzat; eta lur guziko jendakiak

sendakizun egin ditu; etzen hekietan pozoadura hilgarririk, eta ifernuen

erreinua etzen lurraren gainean.

390 391

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!