inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

20. Eta oro lekhu berera dihoazi: oro lurretik eginak dira, eta orobat lurrera bihurtzen dira. 21. Nork daki hean Adamen semeen izpiritua goiti igaiten den, eta abereen izpiritua beheiti jausten den? 22. Eta khausitu dut deusere ez dela gizonarentzat hoberik bere lanean boztea baino, eta hori dela hari eroria zaioen zathia. Alabainan nork helaraziko du ezagutzera haren ondotik gerthatzekoak direnak? IV. KAP. 1. Bertze batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikhusi ditut iguzkiaren azpian egiten diren zaphatzeak, eta hobengabeen nigarrak, eta nihor ez dela gozakari emateko; eta nihondik laguntzarik gabe, ezin iharduk diozoketela gaixtaginen muthirikeriei. 2. Eta erran dut hilak biziak baino hobeki direla; 3. Eta ustea hartu dut batzuek eta bertzeek baino zori hobea duela oraino sorthu ez denak, eta iguzkiaren azpian egiten diren gaizkiak ikhusi ez dituenak. 4. Berriz eman diotet begia gizonen lan guziei, eta ohartu naiz antzeak lagunaren bekhaizgoari zabalduak daudezela; eta hortan ere hutsalkeria eta behargabeko grina. 5. Zoroak biltzen ditu eskuak eta jaten bere haragiak, dioelarik: 6. Ahurtara bat hobe da deskantsurekin, ezenetz bi eskuen bethea nekhe eta gogoko behardurarekin. 7. Begiratuz, bertze hutsalkeria bat ere aurkhitu dut iguzkiaren azpian: 8. Halakoa pakant da, eta ez du berekin, ez semerik, ez anaiarik, eta halere ez da lanetik baratzen, era haren begiak ez ditazke diruz ase; eta ez du gogoeta egiten, erraten duelarik: Norentzat hari naiz lanean, eta gabetzen dut ene bizia ene ontasunen gozotik? Hortan ere hutsalkeria eta behardura gaixtoena. 9. Hobe da beraz, pakant baino, bia elkharrekin izatea; ezik probetxu atheratzen dute beren phartzunergotik. 10. Batek erortzera egin badu, bertzeak soinkaturen du. Zorigaitz bakharrari! Ezen erori ditakeenean, nihor ez du altxatuko duenik. 11. Eta bia balin badira lotan, elkhar berotuko dute; nola berotuko da bakharra? 12. Eta baldin hekietarik bati nausitzen bazaio norbait, biek huni buru eginen daroete; nekhez trenkatzen da hirur phirutako sokha. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 13. Haur behar eta zuhur bat hobe da errege zahar eta zoro bat baino, zeinak ez baitaki aitzinetik geroan ikhusten. 14. Ezen batzutan bada presondegitik eta burdinetarik, errege izateko ilkhitzen dena; eta bertze bat, errege sorthua, beharraren azpian higatzen dena. 15. Ikhusi ditut bizi diren guziak, dabiltzala iguzkiaren azpian gizongazte ondokoarekin, zeina erregeren ordain jaikiko baita. 16. Haren aitzinean izatu diren guziek egiten dute nihonereko populu oste bat; eta gero ethortzekoak direnak, ez dira haren baithan boztuko. Bainan hori are hutsalkeria eta gogoko behardura. 17. Zure oina zain zazu Jaunaren etxean sartzean, eta entzutera hurbil zaite; ezik hainitzez hobe da ethorkortasuna, gaizki egiten dutena ezagutzen ez duten zoroen bitimak baino. V. KAP. 1. Ez mintza nola-nahika, eta zure bihotza Jainkoaren aitzinean solasaren atheratzera ez bedi laster izan; ezen Jainkoa zeruan da, eta zu lurrean; horren gatik egizu solas guti. 2. Hainitz grinari jarraikitzen dira ametsak, eta solas hainitzetan aurkhitzen da zorokeria. 3. Zerbait botu egin badiozu Jainkoari, bihurtzea ez luza; ezen desgogarako zaio agintza gezurti eta zoroa; bainan zer-ere botu egin baituzu, bihur zazu. 4. Hainitzez hobe da boturik ez egitea, ezenetz agindu botua ez bihurtzea. 5. Zure ahoaz ez bekhaturik eragin zure haragiari; eta ez erran aingeruaren aitzinean: Ez da probidentziarik; beldurrez-eta zure solasen kontra hasarreturik, Jainkoak urmaria detzan zure eskuetako lan guziak. 6. Amets hainitz den tokian bada asko hutsalkeria eta solas elemenia bat: zu ordean izan zaitezi Jainkoaren beldur. 7. Ikhusten baditutzu noharroinak zaphatuak, juiamendu bortxatiarrak eta zuzenbidea ostikatua herrialde batean, ez hortaz harri; ezen gora dena baino goragoko bertze bat bada, eta hekiek baino handiago diren bertzeak ere badira; 8. Eta bertzalde errege batek manatzen dio bere azpiko lur guziari. 9. Jaramana ez da diruz aseko, eta aberastasunak maite dituenak ez du hekietarik probetxurik atheratuko: hutsalkeria bat da beraz hori. 10. Ontasun hainitz den tokian, jale hainitz ere bada; eta jabeak zer du bertze probetxurik, aberastasun hekiek bere begiz ikhusten dituela baizik? 372 373

11. Jan dezan guti edo hainitz, lanean hari denari loa gozo zaio; bainan asetasunak ez du aberatsa lo egitera uzten. 12. Bada bertze gaitz bat ere guziz gaixtoa iguzkiaren azpian ikhusi dudana: aberastasun begiratuak beren jabearen kaltetan; 13. Ezik atsekabe gaitzaren erdian galtzen dira: jaio du seme bat, behartasun handian izanen dena. 14. Buluz ilkhi den bezala bere amaren sabeletik, buluz itzuliko da, eta bere lanetik deusere ez du eramanen berekin. 15. Gaitz guziz urrikaltzekoa! Nola ethorri, hala itzuliko da. Zer baliatuko da beraz haizearentzat nekhaturik? 16. Bere bizitzeko egun guziez jan du ilhunbeetan, grina hainitzen erdian, atsekabe eta gogoko ilhunduran. 17. Hargatik hau on iduritu zait niri, nork jan eta dan dezan, eta bozkarioz goza dadien bere lan, iguzkiaren azpian berak jasan duenaz, Jainkoak eman diozkan bere biziko egun lerroan; eta hori dela haren zathia. 18. Eta gizon guzientzat, zeinei Jainkoak eman baitiozkate aberastasunak eta ontasunak, eta hekietarik jateko ahala, beren zathiaz gozatzekoa, eta beren lanetik bozkario atheratzekoa; hori Jainkoaren dohain bat da. 19. Alabainan guti orhoituko da bere bizitzeko egunez, zeren Jainkoak gozoz betheko baitu haren bihotza. VI. KAP. 1. Bada berme gaitz bat ere iguzkiaren azpian ikhusi dudana, eta gizonen artean ardurakoa: 2. Gizon bat zeinari Jainkoak eman izan baitiozka aherastasun, ontasun, ohoreak; eta haren arimak deusere ez du eskas lehia duenetarik; eta Jainkoak ez dio eman hekiez gozatzeko ahala, bainan gizon atze batek iretsiko ditu: hori da hutsalkeria eta deithoragarritasun handia. 3. Norbaitek izan balitu ere ehun haur, bizi izan balitz asko urthez eta adin handia ardietsi balu; baldin bere bizian gozatzen ez baditu bere izantzako ontasunak eta ehortzi gabe gelditzen bada; hortaz nik diot, hura baino hilori bat hobe dela. 4. Alabainan alferretan ethorri da, eta ilhunbeetara dihoa, eta ahanzpenak histuko du haren izena. 5. Iguzkia ez du ikhusi, eta ez du ezagutu ongitik gaizkira nolako artea den. 6. Eta bizi izan balitz ere bi mila urthez, eta ontasunez gozatu ez balitz, ez othe doazi lasterrez oro lekhu berera? BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 7. Ahoarentzat da gizonaren lan guzia, bainan ez da betheko haren arima. 8. Zuhurrak zer du zoroak baino gehiago? eta zer du beharrak, ezenetz badohala bizia den tokira? 9. Nahi duzunaren ikhustea hobe duzu, ez dakizunaren lehia hartzea baino: bainan hori ere hutsalkeria bat da eta gogo sendotasun bat. 10. Izan beharra dena, jadanik bere izenaz deithua da: jakina da gizon bat dela, eta hazkarragoarekin juiamendutan ezin iharduk dezakeela. 11. Erabiltzen da elhe asko, eta asko solaz eztabadetan, oro hutsalkeriaz betheak. VII. KAP. 1. Zer premia da gizonarentzat bere baino goragoko gauzak bilha detzan, ez dakienean zer duen on bere bizian, bere arrozgoako egunetan, eta itzala-iduri iragaiten den denboran? Edo nork ezagutaraz diozoke, haren ondotik zer gerthatuko den iguzkiaren azpian? 2. Hobe da omen ona gantzugailu baliosak baino, eta hiltzeko eguna sortzeko eguna baino. 3. Deithorea den etxera hobe du goatea, ezenetz barazkaria den etxera: alabainan, hartan ohartarazten da gizon guzien akhabantzaz, eta bizi denak gogoetak egiten ditu gerthatzekoa denaz. 4. Irria baino hobe da hasarrea, zeren hobendun jartzen denaren arima kridantzatzen baita begitharteko ilhunduraz. 5. Zuhurren bihotza ilhundura den tokian da, eta zoroena bozkalentzia den lekhuan. 6. Hobe da zuhurraz izatea kridantzatua, ezenetz zoroen balakuz enganatua; 7. Zeren duphinaren azpian erretzen hari diren elhorrien harrabotsa nolako, zoroaren irria halako: bainan hori ere hutsalkeria. 8. Kalomniak nahasten du zuhurra eta ilhauntzen haren bihotzeko indarra. 9. Solasaren akhaboa hobea da hastea baino; gizon jasankorra hobea da ozarra baino. 10. Ez izan jauzkor, zeren hasarrea zoroaren golkhoan baitago. 11. Ez erran: Zure ustez, zergatik ziren lehengo denborak hobeak oraikoak diren baino? zoroa da ezen horrelako galdea. 12. Zuhurtzia aberastasunekin baliosago da eta iguzkia ikhusten dutenei probetxagarriago; 374 375

20. Eta oro lekhu berera dihoazi: oro lurretik eginak dira, eta orobat

lurrera bihurtzen dira.

21. Nork daki hean Adamen semeen izpiritua goiti igaiten den, eta

abereen izpiritua beheiti jausten den?

22. Eta khausitu dut deusere ez dela gizonarentzat hoberik bere

lanean boztea baino, eta hori dela hari eroria zaioen zathia. Alabainan

nork helaraziko du ezagutzera haren ondotik gerthatzekoak direnak?

IV. KAP.

1. Bertze batzuetara itzuli dut ene izpiritua, eta ikhusi ditut iguzkiaren

azpian egiten diren zaphatzeak, eta hobengabeen nigarrak, eta nihor

ez dela gozakari emateko; eta nihondik laguntzarik gabe, ezin iharduk

diozoketela gaixtaginen muthirikeriei.

2. Eta erran dut hilak biziak baino hobeki direla;

3. Eta ustea hartu dut batzuek eta bertzeek baino zori hobea duela

oraino sorthu ez denak, eta iguzkiaren azpian egiten diren gaizkiak ikhusi

ez dituenak.

4. Berriz eman diotet begia gizonen lan guziei, eta ohartu naiz antzeak

lagunaren bekhaizgoari zabalduak daudezela; eta hortan ere hutsalkeria eta

behargabeko grina.

5. Zoroak biltzen ditu eskuak eta jaten bere haragiak, dioelarik:

6. Ahurtara bat hobe da deskantsurekin, ezenetz bi eskuen bethea

nekhe eta gogoko behardurarekin.

7. Begiratuz, bertze hutsalkeria bat ere aurkhitu dut iguzkiaren

azpian:

8. Halakoa pakant da, eta ez du berekin, ez semerik, ez anaiarik, eta

halere ez da lanetik baratzen, era haren begiak ez ditazke diruz ase; eta

ez du gogoeta egiten, erraten duelarik: Norentzat hari naiz lanean, eta

gabetzen dut ene bizia ene ontasunen gozotik? Hortan ere hutsalkeria

eta behardura gaixtoena.

9. Hobe da beraz, pakant baino, bia elkharrekin izatea; ezik probetxu

atheratzen dute beren phartzunergotik.

10. Batek erortzera egin badu, bertzeak soinkaturen du. Zorigaitz

bakharrari! Ezen erori ditakeenean, nihor ez du altxatuko duenik.

11. Eta bia balin badira lotan, elkhar berotuko dute; nola berotuko da

bakharra?

12. Eta baldin hekietarik bati nausitzen bazaio norbait, biek huni

buru eginen daroete; nekhez trenkatzen da hirur phirutako sokha.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

13. Haur behar eta zuhur bat hobe da errege zahar eta zoro bat

baino, zeinak ez baitaki aitzinetik geroan ikhusten.

14. Ezen batzutan bada presondegitik eta burdinetarik, errege izateko

ilkhitzen dena; eta bertze bat, errege sorthua, beharraren azpian higatzen

dena.

15. Ikhusi ditut bizi diren guziak, dabiltzala iguzkiaren azpian gizongazte

ondokoarekin, zeina erregeren ordain jaikiko baita.

16. Haren aitzinean izatu diren guziek egiten dute nihonereko populu

oste bat; eta gero ethortzekoak direnak, ez dira haren baithan boztuko.

Bainan hori are hutsalkeria eta gogoko behardura.

17. Zure oina zain zazu Jaunaren etxean sartzean, eta entzutera hurbil

zaite; ezik hainitzez hobe da ethorkortasuna, gaizki egiten dutena ezagutzen

ez duten zoroen bitimak baino.

V. KAP.

1. Ez mintza nola-nahika, eta zure bihotza Jainkoaren aitzinean solasaren

atheratzera ez bedi laster izan; ezen Jainkoa zeruan da, eta zu

lurrean; horren gatik egizu solas guti.

2. Hainitz grinari jarraikitzen dira ametsak, eta solas hainitzetan

aurkhitzen da zorokeria.

3. Zerbait botu egin badiozu Jainkoari, bihurtzea ez luza; ezen desgogarako

zaio agintza gezurti eta zoroa; bainan zer-ere botu egin baituzu,

bihur zazu.

4. Hainitzez hobe da boturik ez egitea, ezenetz agindu botua ez

bihurtzea.

5. Zure ahoaz ez bekhaturik eragin zure haragiari; eta ez erran aingeruaren

aitzinean: Ez da probidentziarik; beldurrez-eta zure solasen

kontra hasarreturik, Jainkoak urmaria detzan zure eskuetako lan guziak.

6. Amets hainitz den tokian bada asko hutsalkeria eta solas elemenia

bat: zu ordean izan zaitezi Jainkoaren beldur.

7. Ikhusten baditutzu noharroinak zaphatuak, juiamendu bortxatiarrak

eta zuzenbidea ostikatua herrialde batean, ez hortaz harri; ezen gora

dena baino goragoko bertze bat bada, eta hekiek baino handiago diren

bertzeak ere badira;

8. Eta bertzalde errege batek manatzen dio bere azpiko lur guziari.

9. Jaramana ez da diruz aseko, eta aberastasunak maite dituenak ez

du hekietarik probetxurik atheratuko: hutsalkeria bat da beraz hori.

10. Ontasun hainitz den tokian, jale hainitz ere bada; eta jabeak zer du

bertze probetxurik, aberastasun hekiek bere begiz ikhusten dituela baizik?

372 373

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!