inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

20. Kanpoan mintzo da zuhurtzia, plazetan atheratzen du bere hitza. 21. Osteen aitzinean oihuz dago; hiriko atheen kanpoko aldean atheratzen ditu bere solasak, dioelarik: 22. Haurrak, noiz arteo maithatuko duzue haurtasuna, eta zoroek noiz arteo izanen dute kaltekor dituzten gauzen gutizia, eta umotasunik ez dutenek higuinduko dute jakintasuna? 23. Ene kridantzamendura, itzul zaitezte; huna non agertuko darotzuedan ene izpiritua, eta adiaraziko ene hitzak. 24. Zeren nik deithu, eta zuek ez duzuen nahi izan; nik eskua hedatu, eta nihor etzen begiratzeko; 25. Ene erran on guziak erdeinatu eta ene gaizkiak axolarik gabe utzi ditutzuen: 26. Nik ere zuen heriotzeko orduan irri eginen dut, eta trufatuko naiz, beldur zinetena gertatuko zaitzuetenean; 27. Zorigaitza bat-batean jauziko denean; herioak, phesiak bezala jazarriko darotzuenean; hesturak eta athekak ethorriko direnean zuen gainera. 28. Orduan deithuko naute, eta ez dut entzunen; goizetik jaikiko dira, eta ez naute atzemanen; 29. Zeren hastio izan duten irakhaspena, eta ez duten hartu Jaunaren beldurra. 30. Zeren ene erran ona ez duten onhetsi, eta erdeinatu dituzten ene kridantzamendu guziak. 31. Janen dute beraz beren bideko fruitua eta beren asmuez aseko dira. 32. Haurren makhurtzeak hilen ditu, eta zoroen ongitzeak galduko. 33. Ni entzunen nauena ordean, izialdurarik gabe phausatuko da, eta nasiziziaz gozatuko, gaitzen beldurra khendurik. II. KAP. 1. Ene semea, onhesten baditutzu ene solasak eta zure baithan gordetzen baditutzu, 2. Zure beharriak entzun dezan zuhurtzia; bil zazu zure bihotza umotasunaren ezagutzera; 3. Ezen baldin zuhurtzia deitzen baduzu, eta zure bihotza umotasunaren azpira gurtzen baduzu; 4. Hura bilhatzen baduzu, eta dirutze baten atzemateko bezala harentzat zilhatzen hari bazare; BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 5. Orduan adituko duzu Jaunaren beldurra, eta aurkhituko duzu Jainkoaren jakintza. 6. Alabainan Jaunak ematen du zuhurtzia, eta haren ahotik dathortzi umotasuna eta jakitatea. 7. Salbamendua begiratzen du zuzenentzat, eta gerizatzen ditu lainoki dabiltzanak, 8. Zuzentasuneko bidexkak idukiz, eta sainduen bideak begiratuz. 9. Orduan ezagutuko ditutzu zuzenbidea, juiamendua eta zuzentasuna, eta bidexka on guziak. 10. Baldin zuhurtzia sartzen bada zure bihotzean, eta jakitatea zure arimaren gogarako bada, 11. Asmuak begiratuko zaitu eta umotasunak zainduko, 12. Itzur zaitezentzat bide gaixtoari eta gauza tzarrak erraten dituen gizonari; 13. Zeinak uzten baitu bide zuzena, eta bide ilhunetarik ibiltzen baita; 14. Zeina bozten baita gaizkia egin dukeenean, eta gauzarik tzarrenetan bozkarioz jauzten baita; 15. Zeinaren bideak galdukeriakoak baitira, eta hekien urhatsak tzarkeriakoak; 16. Itzur zaitezentzat emazteki atzeari, eta bere solasak lekatzen dituen arrotzari, 17. Zeinak uzten baitu bere gaztetasuneko bidaria, 18. Eta ahantzen Jainkoarekilako batasuna; ezik haren etxea heriotzearen alderat makhurtua da, eta ifernura doazi haren bidexkak. 19. Haren gana sartzen direnak oro, ez dira bihurturen eta ez dituzte harturen bizitzeko bidexkak. 20. Zaiten ibil bide onean, eta idukatzu prestuen bidexkak. 21. Alabainan zuzenak direnak egonen dira lurrean, eta lainoak han geldituko dira; 22. Bainan gaixtaginak lurretik galduak izanen dira, eta tzarkerian hari direnak handik khenduak dira izanen. III. KAP. 1. Ene semea, ez bezazu ahantz ene legea, eta zure bihotzak zain betza ene manamenduak; 2. Ezen ekharriren darozkitzute egunen luzetasuna, bizitzeko urtheak eta bakea. 3. Urrikalkortasuna eta egia ez beitez urrun zu ganik; ezar zatzu zure lephoaren inguruan, eta zure bihotzaren gainean iskriba zatzu. 320 321

4. Eta aurkhituren ditutzu grazia eta egiteko molde on bat Jainkoaren eta gizonen aitzinean. 5. Zure bihotz guziaz Jaunaren baithan fida zaite, eta ez berma zure umotasunaren gainean. 6. Zure hara-huna guzietan hura izan zazu gogoan, eta berak bidaturen ditu zure urhatsak. 7. Zuhurtzat ez iduk zure burua; izan zaite Jainkoaren beldur, eta gibel egiozu gaizkiari; 8. Ezen horrela zure barnea sasual eta zure hezurrak hezatuak izanen dira. 9. Zure izatetik ohora zazu Jauna, eta emotzu zure uzta guzien pikainak, 10. Zure selharuak ontasunez betheko, eta zure dolhareak arnoz gaindituko dira. 11. Ene semea, ez egotz Jauna ganikako kridantzamendua, etzaitezela erkhi gaztigatzen zaituenean. 12. Ezen maite duena gaztigatzen du Jaunak, eta lakhet da harekin, aita bat bere semearekin bezala. 13. Dohatsu gizona zuhurtzia aurkhitu duena, eta umotasunez nasai dena! 14. Haren biltzea hobe da asko diruz jabe egitea baino, eta urhe ederrenak eta garbienak ez ditu haren fruituak balio. 15. Aberastasun guziak baino baliosago da; eta galda ditazkeen gauza guziak, ez dira hari erkhatzeko gai. 16. Haren eskuinak daduka egunen luzetasuna, eta ezkerrak aberastasunak eta ospea. 17. Haren bideak oro ederrak dira eta haren bidexka guziak bakezkoak. 18. Hura besarkatzen dutenentzat da bizitzeko zuhaitza, eta dohatsu hari iritxikia dagoena. 19. Jaunak zuhurtasunaz asentatu du lurra, eta umotasunaz jarri ditu zeruak. 20. Haren zuhurtziaren bidez ondarrak gaindika goan dira eta lanhoak ihintzetara loditzen dira. 21. Ene semea, horiek ez beitez zure begietarik athera; iduk zatzu legea eta ene errana; 22. Eta hori izanen da zure arimako bizia eta zure ahoko berregindura. 23. Orduan gogoa onik ibiliko zare zure bidean, eta zure oina ez da behaztopatuko. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 24. Lo egiten baduzu, beldurrik gabe eginen duzu; phausu hartuko duzu, eta gozoa izanen da zure loa. 25. Ez har tupuzteko ikharadurarik eta ez izi zure gainera jauziko diren gaixtaginen indarrez; 26. Ezen Jauna zure sahetsean izanen da, eta zure oina zainduko du, etzedintzat izan atzemana. 27. Ongiaren egitetik, ahala duena berautzu gibela; eta zerorrek egizu ongia, ahala balin baduzu. 28. Ez erran zure adiskideari: Zoaz, eta zato berriz, bihar emanen darotzut, berehala eman dezakezunean. 29. Ez hari eskupeka gaizkiaren egiten zure adiskideari, noiz-etare harek zure baithan baitu bere fidantzia. 30. Ariarik gabe eskatimarik ez har gizonarekin, noiz-etare berak ez baitarotzu gaizkirik deusere egin. 31. Ez bekhaizgorik ekhar makhurrean dabilanari, eta ez jarraik haren bideei; 32. Zeren Jaunak hastio baititu enganatzaile guziak, eta lainoekin baititu bere solasak. 33. Jaunak igortzen du beharra gaixtaginaren etxera; bainan prestuen egoitzak benedikatuak izanen dira. 34. Harek trufatuko ditu trufariak, eta graziaz betheko ditu ezti direnak. 35. Zuhurrek gozatuko dute ospea; zoroen goratzea ahalketara bihurtuko da. IV. KAP. 1. Ene haurrak, entzun zazue aitaren irakhaspena, eta erne zaudezte umotasunaren ikhasteko. 2. Dohain on bat eginen darotzuet; ez bezazue bazterrerat utz, ene legea; 3. Ezik neroni nintzen ene aitaren seme maitea, eta ene amaren ume bakharra; 4. Eta aitak irakhasten eta erraten zarotan: Zure bihotzak onhets betza ene solasak; begira zatzu ene manamenduak, eta biziko zare. 5. Izan zazu zuhurtzia, izan zazu umotasuna; ez ahantz ene ahotikako solasak, eta hekietarik ez makhur. 6. Ez utz zuhurtzia, eta zainduko zaitu; maitha zazu, eta begiraturen zaitu. 322 323

4. Eta aurkhituren ditutzu grazia eta egiteko molde on bat Jainkoaren

eta gizonen aitzinean.

5. Zure bihotz guziaz Jaunaren baithan fida zaite, eta ez berma zure

umotasunaren gainean.

6. Zure hara-huna guzietan hura izan zazu gogoan, eta berak bidaturen

ditu zure urhatsak.

7. Zuhurtzat ez iduk zure burua; izan zaite Jainkoaren beldur, eta

gibel egiozu gaizkiari;

8. Ezen horrela zure barnea sasual eta zure hezurrak hezatuak izanen

dira.

9. Zure izatetik ohora zazu Jauna, eta emotzu zure uzta guzien pikainak,

10. Zure selharuak ontasunez betheko, eta zure dolhareak arnoz

gaindituko dira.

11. Ene semea, ez egotz Jauna ganikako kridantzamendua, etzaitezela

erkhi gaztigatzen zaituenean.

12. Ezen maite duena gaztigatzen du Jaunak, eta lakhet da harekin,

aita bat bere semearekin bezala.

13. Dohatsu gizona zuhurtzia aurkhitu duena, eta umotasunez nasai

dena!

14. Haren biltzea hobe da asko diruz jabe egitea baino, eta urhe ederrenak

eta garbienak ez ditu haren fruituak balio.

15. Aberastasun guziak baino baliosago da; eta galda ditazkeen gauza

guziak, ez dira hari erkhatzeko gai.

16. Haren eskuinak daduka egunen luzetasuna, eta ezkerrak aberastasunak

eta ospea.

17. Haren bideak oro ederrak dira eta haren bidexka guziak bakezkoak.

18. Hura besarkatzen dutenentzat da bizitzeko zuhaitza, eta dohatsu

hari iritxikia dagoena.

19. Jaunak zuhurtasunaz asentatu du lurra, eta umotasunaz jarri ditu

zeruak.

20. Haren zuhurtziaren bidez ondarrak gaindika goan dira eta lanhoak

ihintzetara loditzen dira.

21. Ene semea, horiek ez beitez zure begietarik athera; iduk zatzu

legea eta ene errana;

22. Eta hori izanen da zure arimako bizia eta zure ahoko berregindura.

23. Orduan gogoa onik ibiliko zare zure bidean, eta zure oina ez da

behaztopatuko.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

24. Lo egiten baduzu, beldurrik gabe eginen duzu; phausu hartuko

duzu, eta gozoa izanen da zure loa.

25. Ez har tupuzteko ikharadurarik eta ez izi zure gainera jauziko

diren gaixtaginen indarrez;

26. Ezen Jauna zure sahetsean izanen da, eta zure oina zainduko du,

etzedintzat izan atzemana.

27. Ongiaren egitetik, ahala duena berautzu gibela; eta zerorrek egizu

ongia, ahala balin baduzu.

28. Ez erran zure adiskideari: Zoaz, eta zato berriz, bihar emanen

darotzut, berehala eman dezakezunean.

29. Ez hari eskupeka gaizkiaren egiten zure adiskideari, noiz-etare

harek zure baithan baitu bere fidantzia.

30. Ariarik gabe eskatimarik ez har gizonarekin, noiz-etare berak ez

baitarotzu gaizkirik deusere egin.

31. Ez bekhaizgorik ekhar makhurrean dabilanari, eta ez jarraik

haren bideei;

32. Zeren Jaunak hastio baititu enganatzaile guziak, eta lainoekin baititu

bere solasak.

33. Jaunak igortzen du beharra gaixtaginaren etxera; bainan prestuen

egoitzak benedikatuak izanen dira.

34. Harek trufatuko ditu trufariak, eta graziaz betheko ditu ezti direnak.

35. Zuhurrek gozatuko dute ospea; zoroen goratzea ahalketara

bihurtuko da.

IV. KAP.

1. Ene haurrak, entzun zazue aitaren irakhaspena, eta erne zaudezte

umotasunaren ikhasteko.

2. Dohain on bat eginen darotzuet; ez bezazue bazterrerat utz, ene

legea;

3. Ezik neroni nintzen ene aitaren seme maitea, eta ene amaren ume

bakharra;

4. Eta aitak irakhasten eta erraten zarotan: Zure bihotzak onhets

betza ene solasak; begira zatzu ene manamenduak, eta biziko zare.

5. Izan zazu zuhurtzia, izan zazu umotasuna; ez ahantz ene ahotikako

solasak, eta hekietarik ez makhur.

6. Ez utz zuhurtzia, eta zainduko zaitu; maitha zazu, eta begiraturen

zaitu.

322 323

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!