inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma inprimitzeko bertsioa PDFn - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

27. Aldara zaite gaizkitik eta egizu ongia, eta menderen mendetako izanen da zure egoitza; 28. Zeren Jaunak maite baitu zuzenbidea eta ez baititu uzten bere sainduak: bethi guzian izanen dira begiratuak. Zuzenbidetik kanpo dabiltzanak gaztigatuak izanen dira, eta gaixtaginen odola galduko da; 29. Luzenean dabiltzanek, berriz, lurra primantzaz izanen dute, eta hartan izanen dute menderen mendez beren egoitza. 30. Gizon zuzenaren ahoak asmaturen du zuhurtzia, eta haren mihian izanen da zuzentasuna. 31. Jainkoaren legea haren bihotzean da, eta haren oina ez da behaztopaturen. 32. Gaixtaginak begiz daduka prestua, eta hura hil nahiz dabila. 33. Bainan Jaunak ez du haren eskuetara utziko prestua, eta ez du kondenaturen, juiatua izan denean. 34. Jaunari zaudezkio iguri eta begira zazu haren bidea, eta aitxaturen zaitu primantzaz har dezazun lurra: bekhatoreak galduko direnean, ikhusiko duzu. 35. Ikhusi dut gaixtagina altxatua eta goratua, Libango zedroak iduri. 36. Iragan naiz, eta hara ordukoz etzen, eta bilhatu dut, eta ez dut aurkhitu haren tokia ere. 37. Begira zazu hobengabetasuna; zuzentasunari zarraizkio; zeren gizon bakezkoak utziko baititu ondoreak. 38. Gaixtaginak berriz, batean galduko dira, eta herioak eramanen ditu ondoreak. 39. Jauna ganik dathor prestuen salbamendua, hesturako orduan hura da hekien geriza. 40. Eta Jaunak lagunduko ditu, eta atherako ditu; iraiziko ditu gaixtaginen aztaparretik eta salbatuko ditu, zeren haren baithan izan duten beren igurikitza. XXXVII. PSAL. 1. Dabiden psalmoa orhoitzapeneko, larunbat-eguneko. 2. Jauna, zure hats gaitzean ez biazadazu jazar, ez benezazu azurria zure hasarrean; 3. Ezen ene baithan sarthuak dira zure geziak, eta ene gainean gogortu duzu zure eskua. 4. Zure hasarrearen aitzinean ene haragiak osasunik ez du; ene hezurrek bakerik ez dute ene bekhatuan aitzinean; BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin 5. Ezen ene tzarkeriak buruaz gorago igan zaizkit, eta haxe dorphe batek bezala naute lehertzen. 6. Zornatu eta usteldu dira ene zauriak ene zorokerien ariaz. 7. Lander egina eta lurreraino makhurtua naiz; egun guzian, gogoa ilhunik daramat urhatsa; 8. Ezen ene geltzurrinak lilurakeriaz bethe dira, eta ene haragian alde sasualik ez da. 9. Guziz atsekabeztatua naiz eta aphaldua; ene bihotzeko auhenak orroaz naduka. 10. Jauna, zure aitzinean dira ene lehia guziak eta ene auhenak etzaizkitzu gordeak. 11. Asalduran da ene bihotza; ene indarrak utzi nau, eta ene begietako argia bere ez da gehiago enekin. 12. Ene adiskideak eta ene ahaideak ene kontra hurbildu eta jarri dira. Eta ene aldean zirenak urrunetik gelditu dira, 13. Eta ene biziaren ondotik zabiltzanak, muthiritasunean lotzen ziren. Niri bidegabe egin beharrez zabiltzanak gezurrez mintzo ziren, eta egun guzian zimarkhu asmatzen hari ziren. 14. Bainan nik, gorrak bezala ez nituen aditzen, eta mutuak bezala ez nuen ahoa idekitzen. 15. Eta bilhakatu naiz aditzen ez duen gizon bat bezala, eta zer ihardets ahoan ez duena bezala. 16. Zeren zure baithan izan dudan ene igurikitza, zuk entzunen nauzu, ene Jainko Jauna. 17. Alabainan erran dut: Ene etsaiak ez beitez bozkaria ene gainean; ene zangoak khordokatu direnean, hekien mihia ene gainean larderia handitan ibili da. 18. Ezen banago azote guzien onhestera, eta ene bihotzmina bethi ene begien aitzinean dago. 19. Ezen goraki eginen dut ene tzarkeriaren aithorra, eta ene bekhatuaz egonen naiz gogoetan. 20. Aldiz, ene etsaiak bizi dira; ene kontra gogortuak dira, eta ni gaixtoki gaitzirizkotan nadukatenak berhatuak dira. 21. Ongiarentzat gaizkia bihurtzen dutenak, nitaz gaizki mintzo ziren, ongiari jarraikitzen nintzelakotz. 22. Ez benezazu basterrerat utz, ene Jainko Jauna; ez bezaite ene ganik gibela. 23. Ene salbamenduko Jainko Jauna, laster egizu ene laguntzera. 208 209

XXXVIII. PSAL. 1. Azkeneraino, Idithuni berari, Dabiden kantika. 2. Erran izan dut: Zainduko ditut ene bideak, ez nadien ene mihiaz egin hobendun. Zain bat ezarri diot ene ahoari, bekhatorea ene kontra jartzen zelarik. 3. Ixilik eta aphalik egotu naiz, eta gauza onetan ere ez naiz mintzatu, eta erreberritu da ene oinhazea. 4. Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu da. 5. Ene mihiz erran izan dut: Jauna, ezaguturaz dizadazu ene azken ordua, Eta zenbat diren oraino ene bizitzeko egunak, jakin dezadan zenbat dudan eskas. 6. Huna non ene egunak ezarri ditutzun khondatzeko errex, eta ene izatea ezdeus bat bezala da zure aitzinean. Egiazki, bizi den gizona ongi gauza ezdeusa da. 7. Egiazki, iduripen bat bezala iragaiten da gizona; eta halere grinatzen da alferretan. Hari da diru metatzen, eta ez daki norentzat biltzen dituen. 8. Eta orai zeri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun guzia zure baithan da. 9. Athera nezazu ene gaizki guzietatik: laidagarritzat eman nauzu zoroari. 10. Ixilik gelditu naiz eta ez dut ahoa ideki, zeren zuk egin baititutzu horiek: 11. Ene ganik aldara zatzu zure zauriak. 12. Erantzun darotazunean, zure besoko indarraren azpian erkhitua erori naiz; bere tzarkeria gatik azurriatu duzu gizona; Eta armiarma bezala iharrarazten duzu haren arima; egiazki alferretan grinatzen da gizona. 13. Jauna, entzun zatzu ene othoitz errekeiak; ikhusuzu ene nigarrak. Ez egon ixilik, zeren zure aitzinean arrotz eta bidaiari bat bainaiz ni, hala-nola ene arbaso guziak. 14. Hats-hartzera utz nezazu, zerbait indar har dezadan, goan nadien baino lehen, eta zendua izanen naiz gero. BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin XXXIX. PSAL. 1. Azkeneraino, Dabidi berari psalmoa. 2. Igurikiz iguriki dut Jauna, eta begiratu du ene gainera. 3. Entzun ditu ene othoitzak, eta atheratu nau erromeseriako putzutik eta lohizko baltsatik. Ene oinak harriaren gainean jarri, eta ene urhatsak bidatu ditu. 4. Ene ahoan ezarri du kantika berri bat, gure Jainkoaren ospagarri. Askok ikhusiren dute, eta beldurrean jarriko dira; eta Jaunaren baithan ezarriren dute beren pheskiza. 5. Dohatsu gizona, zeinaren pheskiza Jaunaren izena baita, eta zeinak begiratu ez baitu gauza huts eta zorokeria gezurrezkoetara! 6. Ene Jainko Jauna, asko sendagaila egin izan duzu, eta parerik ez duzu zure asmuetan. Entzunarazi ditut eta mintzatu naiz; berhatu dira khondu guziez gorago. 7. Sakrifiziorik eta eskaintzarik ez duzu nahi izan; bainan ernatu daroztadatzu beharriak. Bekhatuarentzat ere holokaustarik ez duzu galdatu: 8. Orduan erran dut: Huna non heldu naizen. Nitaz iskribatua da liburuaren buruan, 9. Zure nahia egin behar dudala. Ene Jainkoa, nahi izan dut, eta zure legea ezarri dut ene bihotzaren erdian. 10. Zure zuzentasuna ezagutarazi dut baldarna handian; huna non ez ditudan debekatuko ene ezpainak; Jauna, badakizu, 11. Ez dut ene bihotzean gorde zure zuzentasuna; ezagutarazi ditut zure egia eta zure ganikako salbamendua. Zure urrikalmendua eta zure egia ez ditut gorde bilkhu handiari. 12. Zuk berriz, Jauna, ez ni ganik urrunt zure urrikalpenak; zure urrikalmenduak eta zure egiak lagundu naute bethi. 13. Ezen nihonereko gaitzek inguratu naute; lothu zaizkit ene tzarkeriak, eta ezin jasan dut hekien ikhustea. Ene buruko ileak baino gehiago egin dira, eta utzi nau ene bihotzak. 14. Ene atheratzea zure gogarako izan bedi, Jauna; Jauna, begira dizadazu ene laguntzeko. 15. Ene biziaren ondotik dabiltzanak hura niri khendu beharrez, nahasiak eta ahalkez joak izan beitez oro. Ene gaitza nahi dutenek, gibelerat egin bezate eta ahalkez urthuak izan beitez. 210 211

XXXVIII. PSAL.

1. Azkeneraino, Idithuni berari, Dabiden kantika.

2. Erran izan dut: Zainduko ditut ene bideak, ez nadien ene mihiaz

egin hobendun.

Zain bat ezarri diot ene ahoari, bekhatorea ene kontra jartzen zelarik.

3. Ixilik eta aphalik egotu naiz, eta gauza onetan ere ez naiz mintzatu,

eta erreberritu da ene oinhazea.

4. Ene baithan berotu da ene bihotza, eta ene gogoetetan sua biztu

da.

5. Ene mihiz erran izan dut: Jauna, ezaguturaz dizadazu ene azken

ordua,

Eta zenbat diren oraino ene bizitzeko egunak, jakin dezadan zenbat

dudan eskas.

6. Huna non ene egunak ezarri ditutzun khondatzeko errex, eta ene

izatea ezdeus bat bezala da zure aitzinean.

Egiazki, bizi den gizona ongi gauza ezdeusa da.

7. Egiazki, iduripen bat bezala iragaiten da gizona; eta halere grinatzen

da alferretan.

Hari da diru metatzen, eta ez daki norentzat biltzen dituen.

8. Eta orai zeri nago iguri? Ez othe Jaunari? bai, ene ontasun guzia

zure baithan da.

9. Athera nezazu ene gaizki guzietatik: laidagarritzat eman nauzu

zoroari.

10. Ixilik gelditu naiz eta ez dut ahoa ideki, zeren zuk egin baititutzu

horiek:

11. Ene ganik aldara zatzu zure zauriak.

12. Erantzun darotazunean, zure besoko indarraren azpian erkhitua

erori naiz; bere tzarkeria gatik azurriatu duzu gizona;

Eta armiarma bezala iharrarazten duzu haren arima; egiazki alferretan

grinatzen da gizona.

13. Jauna, entzun zatzu ene othoitz errekeiak; ikhusuzu ene nigarrak.

Ez egon ixilik, zeren zure aitzinean arrotz eta bidaiari bat bainaiz ni,

hala-nola ene arbaso guziak.

14. Hats-hartzera utz nezazu, zerbait indar har dezadan, goan nadien

baino lehen, eta zendua izanen naiz gero.

BIBLE SAINDUA (II) Jean Pierre Duvoisin

XXXIX. PSAL.

1. Azkeneraino, Dabidi berari psalmoa.

2. Igurikiz iguriki dut Jauna, eta begiratu du ene gainera.

3. Entzun ditu ene othoitzak, eta atheratu nau erromeseriako putzutik

eta lohizko baltsatik.

Ene oinak harriaren gainean jarri, eta ene urhatsak bidatu ditu.

4. Ene ahoan ezarri du kantika berri bat, gure Jainkoaren ospagarri.

Askok ikhusiren dute, eta beldurrean jarriko dira; eta Jaunaren baithan

ezarriren dute beren pheskiza.

5. Dohatsu gizona, zeinaren pheskiza Jaunaren izena baita, eta zeinak

begiratu ez baitu gauza huts eta zorokeria gezurrezkoetara!

6. Ene Jainko Jauna, asko sendagaila egin izan duzu, eta parerik ez

duzu zure asmuetan.

Entzunarazi ditut eta mintzatu naiz; berhatu dira khondu guziez

gorago.

7. Sakrifiziorik eta eskaintzarik ez duzu nahi izan; bainan ernatu

daroztadatzu beharriak.

Bekhatuarentzat ere holokaustarik ez duzu galdatu:

8. Orduan erran dut: Huna non heldu naizen.

Nitaz iskribatua da liburuaren buruan,

9. Zure nahia egin behar dudala.

Ene Jainkoa, nahi izan dut, eta zure legea ezarri dut ene bihotzaren

erdian.

10. Zure zuzentasuna ezagutarazi dut baldarna handian; huna non ez

ditudan debekatuko ene ezpainak; Jauna, badakizu,

11. Ez dut ene bihotzean gorde zure zuzentasuna; ezagutarazi ditut

zure egia eta zure ganikako salbamendua.

Zure urrikalmendua eta zure egia ez ditut gorde bilkhu handiari.

12. Zuk berriz, Jauna, ez ni ganik urrunt zure urrikalpenak; zure urrikalmenduak

eta zure egiak lagundu naute bethi.

13. Ezen nihonereko gaitzek inguratu naute; lothu zaizkit ene tzarkeriak,

eta ezin jasan dut hekien ikhustea.

Ene buruko ileak baino gehiago egin dira, eta utzi nau ene bihotzak.

14. Ene atheratzea zure gogarako izan bedi, Jauna; Jauna, begira dizadazu

ene laguntzeko.

15. Ene biziaren ondotik dabiltzanak hura niri khendu beharrez,

nahasiak eta ahalkez joak izan beitez oro.

Ene gaitza nahi dutenek, gibelerat egin bezate eta ahalkez urthuak

izan beitez.

210 211

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!