BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

15. Bada, hekietarik batek ikhusi zuenean bere burua garbitua, gibelerat egin zuen, goraki handietsiz Jainkoa. 16. Eta ahuspez erori zen Jesusen oinetara, eskerrak bihurtzen ziozkielarik eta haina Samariarra zen. 17. Aldiz, Jesusek ihardetsiz erran zioen: Ez dire hamar sendatu? eta non dire bertze bederatziak? 18. Arrotz hau baizen ez da aurkhitu, itzuli eta Jainkoari ospe eman dioenik. 19. Eta erraten dio: Jaiki zaite eta zoaz, zure sinhesteak salbatu baitzaitu. 20. Farisauek galdaturik aldi batez Noiz ethorriren da Jainkoaren erresuma? ihardestean hekiei, erran zuen: Jainkoaren erresuma ez da ohartgarriki ethorriren; 21. Eta ez dute erranen: Huna, hemen da; edo: Hara, hantxe da. Alabainan huna zuen erdian dela Jainkoaren erresuma. 22. Eta erran zioten bere dizipuluei: Ethorriren dire egunak, zeinetan nahiko baituzue ikhusi gizonaren Semearen egun batentzat, eta ez baituzue ikhusiko. 23. Eta erranen darotzuete: Huna hemen, hara hantxe. Ez goan, ez jarraik. 24. Ezik, nola zeru bazter batetarik dirdiratzen duen ximistak, zeruaren azpiko toki guzietan argitzen baitu; hala-ber izanen da gizonaren Semea bere egunean. 25. Lehenik ordean, behar du hainitz egarri eta gizate huntaz arbuiatua izan. 26. Eta nola gerthatu baita Noeren egunetan, hala izanen da gizonaren Semearen egunetan ere. 27. Jaten zuten eta edaten; gizonek emazteak, emazteek senharrak hartzen zituzten, Noe arkhan sarthu zen eguneraino; eta ethorri zen uholdea, eta xahutu zituen guziak. 28. Loten egunetan ere gerthatu zen halaber: Jaten zuten eta edaten, saltzen eta erosten, landatzen eta etxeak egiten; 29. Bainan Lot Sodomatik ilkhi zen egunean, suzko eta sufrezko uria jautsi zen zerutik, eta galdu zituen oro; 30. Hala-hala, gerthaturen da, gizonaren Semea agertuko den egunean. 31. Ordu hartan hegaztegian dena, eta bere tresnak etxe barnean, ez bedi jauts hekien hartzera; eta landan dena, hala-ber ez bedi gibelerat itzul. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 32. Loten emazteaz orhoit bekizue. 33. Nor-ere hariko baita bere biziaren salbatzera, hainak galduko du; eta nork-ere galduko baitu, hainak du aurkhituren. 34. Nik derratzuet: Gau hartan, bi lagun ohe batean balin badire, bat izanen da hartua eta bertzea utzia; 35. Irin ehotzen hari diren bi emaztekietarik, bat izanen da hartua eta bertzea utzia: bi gizon badire landan, bat izanen da hartua eta bertzea utzia. 36. Dizipuluek ihardetsiz erran zioten: Non izanen da hori, Jauna? 37. Jesusek erran zioten: Non-nahi izan dadien hilikia, arranoak ere harat bilduko dire. XVIII. KAP. 1. Bada, bethi othoitz egin behar baita, eta ez unhatu, parabola bat ere atheratu zaroeten, 2. Zioelarik: Bazen hiri batean juie bat, Jainkoaren beldurrik, ez gizonen axolarik etzuena. 3. Zen, berriz, hiri hartan alharguntsa bat, eta goaten zitzaioen erratera: Ene etsaiaren ganik asper nezazu. 4. Eta luzez egotu zen egin nahi gabez. Bainan azkenekoz bere buruari erran zioen: Ez badut ere Jainkoaren beldurrik ez-eta gizonez axolarik, 5. Halarik-ere, khexagarri baitzait alharguntsa hori, emanen diot bere zuzena, beldurrez-eta azkenean ethorririk egin dezadan laido zerbait. 6. Orduan erran zuen Jaunak: Adi zazue juie gaixtoaren solasa: 7. Eta Jainkoak, gau eta egun hari oihuz dagozkion bere hautetsiei ez othe diote asperkunde emanen, eta hekien alde khexatu gabe egonen othe da? 8. Nik derratzuet, asperturen dituela laster. Bainan dathorrenean gizonaren Semea, atzemanen othe du, zuen ustez, sinhesterik lurraren gainean? 9. Gero, saindu balire bezala beren baithako sinhestean bizi, eta bertzeak erdeinatzen zituzten batzuentzat ere atheratu zuen parabola hau: 10. Bi gizon igan ziren tenplora, othoitz egitera, bata Farisaua eta bertzea zerga biltzailea. 11. Farisauak, xutik, bere baithan hunela egiten zuen othoitz: Ene Jainkoa, eskerrak darozkitzut, zeren ez naizen bertze gizonak iduri; harrapari, bidegabe egile, emakoi baitire, hala-nola horrako zerga biltzaile hori ere. 156 157

12. Barur egiten dut astean bietan, eta ene izan guzien hamarrenak ematen ditut. 13. Aitzitik zergariak, urrundik zagoelarik, etzituen altxatu ere nahi begiak zerurat; bainan bulharrak jotzen zituen, zioelarik: Jainkoa, jabal zakizkit naizen bekhatoreari. 14. Nik derratzuet, hau barkhatua jautsi zela bere etxerat, eta bertzea ez; zeren goratzen diren guziak izanen baitire aphalduak, eta aphaltzen direnak goratuak. 15. Berriz, haurtto batzu ere erakhartzen ziozkaten, uki zetzan. Dizipuluak ohartu zirenean, larderiaka abiatu zitzaizkoten. 16. Bainan Jesusek haurttoak deitzen zituelarik, erran zuen: Utzatzue haurrak ene ganat, eta ez debeka; ezik bulatxekoena da Jainkoaren erresuma. 17. Egiaz derratzuet, nork-ere hartuko ez baitu zeruko erresuma haur batek bezala, ez da hartarako. 18. Orduan aitzindari batek egin zioen galde hau: Nausi ona, zer eginez ardietsiren dut bethiereko bizitzea? 19. Aldiz Jesusek erran zioen: Zen deitzen nauzu ona? Nihor ez da onik, Jainkoa bera baizik. 20. Ezagutzen ditutzu manamenduak: Ez hil; Ez khutsa bertzeen emazteekin; Ohointzarik ez egin; Gezurrezko lekhukotasunik ez athera; Ait-amak ohora. 21. Harek ihardesten dio: Gaztedanik begiratu ditut horiek oro. 22. Hori aditurik, Jesusek erraten dio: Oraino gauza bat eskas duzu: ditutzun guziak sal eta beharrei ematzu, eta zeruan aberastasun handiak izanen dituzu; zato gero, eta jarraik zakizkit. 23. Horiek aditu zituenean, ilhundu zen gizona, aberats handi baitzen. 24. Jesusek berriz, hura ikhusirik ilhundua, erran zuen: Ala nekhez sarthuko baitire Jainkoaren erresuman aberatsak 25. Ezen erraxago da kamelua orratzaren xilotik iragan dadien, ezenez diruduna sar dadien Jainkoaren erresuman. 26. Eta aditzaileek erran zuten: Eta nor da salba daitekeenik? 27. Jesusek ihardetsi zioten: Gizonentzat ezin eginezko gauzak, eginkizun dire Jainkoarentzat. 28. Piarresek erran zuen orduan: Huna guk oro utzi eta jarraiki gatzaizkitzula. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 29. Jesusek erran zaroeten: Egiaz derratzuet, nihor ez da utzi dituenik etxea, edo burhasoak, edo anaiak, edo emaztea, edo haurrak, Jainkoaren erresumaren gatik, 30. Eta hainitz gehiago izaten ez duenik mende huntan berean, eta bethiereko bizitzea ethorkizuneko mendean. 31. Gero Jesusek hartu zituen hamabiak, eta erran zioten: Huna non igaiten garen Jerusalemera, eta gizonaren Semeaz profetek iskribatu guziak bethetzera dihoazela. 32. Ezen jendaien eskuetara arthikia, eta eskarniatua, eta azotatua, eta thuztatua izanen da; 33. Eta azotatu ondoan, hilen dute, eta hirugarren egunean bizturen da. 34. Bainan hekiek etzuten horietarik deusere ardietsi; solas hori hekientzat, solas itsu bat zen; eta etzuten aditzen haren errana. 35. Bada, erthatu zen, Jesus hurbiltzen zelarik Jerikora, itsu bat bide bazterrean eske jarria zagoela. 36. Eta nola aditzen baitzuen ostea iragaiten, galdatu zuen zer zen harramantz hura. 37. Eta ihardetsi zioten: Jesus Nazaretharra zela iragaiten. 38. Eta oihu egin zuen, zioelarik: Jesus, Dabiden semea, urrikal zakizkit. 39. Eta aitzinean zihoazenak, gaizkika hari zitzaizkon, ixilarazi beharrez. Harek orduan hainitz gorago egiten zuen oihu: Dabiden semea, urrikal niri. 40. Gelditurik orduan, Jesusek manatu zuen erakhar ziozoten. Eta hurbildu zenean, erran zioen: 41. Zer nahi duzu egin dezazudan? Eta harek ihardetsi zioen. Ikhus dezadan, Jauna. 42. Eta Jesusek erran zioen: Ikhusazu, zure sinhesteak salbatu zaitu. 43. Eta ordu berean ikhusi izan zuen; eta Jesusen ondotik zihoan, ospe Jainkoari bihurtuz. Eta populu guziak ere ikhusi zuenean hori, esker eman zioen Jainkoari. XIX. KAP. 1. Jerikon sarthurik, Jesus hiria gaindi zihoan. 2. Eta han bazen Zakeo deitzen zen gizon bat; eta hura zergarien aitzindaria zen eta aberatsa. 3. Eta zabilan, Jesus ikhusi beharrez nor othe zen; eta etziron jendetzearen gatik, bere heinean ttipia zelakoz. 158 159

15. Bada, hekietarik batek ikhusi zuenean bere burua garbitua, gibelerat

egin zuen, goraki handietsiz Jainkoa.

16. Eta ahuspez erori zen Jesusen oinetara, eskerrak bihurtzen ziozkielarik

eta haina Samariarra zen.

17. Aldiz, Jesusek ihardetsiz erran zioen: Ez dire hamar sendatu? eta

non dire bertze bederatziak?

18. Arrotz hau baizen ez da aurkhitu, itzuli eta Jainkoari ospe eman

dioenik.

19. Eta erraten dio: Jaiki zaite eta zoaz, zure sinhesteak salbatu

baitzaitu.

20. Farisauek galdaturik aldi batez Noiz ethorriren da Jainkoaren

erresuma? ihardestean hekiei, erran zuen: Jainkoaren erresuma ez da

ohartgarriki ethorriren;

21. Eta ez dute erranen: Huna, hemen da; edo: Hara, hantxe da.

Alabainan huna zuen erdian dela Jainkoaren erresuma.

22. Eta erran zioten bere dizipuluei: Ethorriren dire egunak, zeinetan

nahiko baituzue ikhusi gizonaren Semearen egun batentzat, eta ez baituzue

ikhusiko.

23. Eta erranen darotzuete: Huna hemen, hara hantxe. Ez goan, ez

jarraik.

24. Ezik, nola zeru bazter batetarik dirdiratzen duen ximistak, zeruaren

azpiko toki guzietan argitzen baitu; hala-ber izanen da gizonaren

Semea bere egunean.

25. Lehenik ordean, behar du hainitz egarri eta gizate huntaz arbuiatua

izan.

26. Eta nola gerthatu baita Noeren egunetan, hala izanen da gizonaren

Semearen egunetan ere.

27. Jaten zuten eta edaten; gizonek emazteak, emazteek senharrak

hartzen zituzten, Noe arkhan sarthu zen eguneraino; eta ethorri zen uholdea,

eta xahutu zituen guziak.

28. Loten egunetan ere gerthatu zen halaber: Jaten zuten eta edaten,

saltzen eta erosten, landatzen eta etxeak egiten;

29. Bainan Lot Sodomatik ilkhi zen egunean, suzko eta sufrezko uria

jautsi zen zerutik, eta galdu zituen oro;

30. Hala-hala, gerthaturen da, gizonaren Semea agertuko den egunean.

31. Ordu hartan hegaztegian dena, eta bere tresnak etxe barnean, ez

bedi jauts hekien hartzera; eta landan dena, hala-ber ez bedi gibelerat

itzul.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

32. Loten emazteaz orhoit bekizue.

33. Nor-ere hariko baita bere biziaren salbatzera, hainak galduko du;

eta nork-ere galduko baitu, hainak du aurkhituren.

34. Nik derratzuet: Gau hartan, bi lagun ohe batean balin badire, bat

izanen da hartua eta bertzea utzia;

35. Irin ehotzen hari diren bi emaztekietarik, bat izanen da hartua eta

bertzea utzia: bi gizon badire landan, bat izanen da hartua eta bertzea

utzia.

36. Dizipuluek ihardetsiz erran zioten: Non izanen da hori, Jauna?

37. Jesusek erran zioten: Non-nahi izan dadien hilikia, arranoak ere

harat bilduko dire.

XVIII. KAP.

1. Bada, bethi othoitz egin behar baita, eta ez unhatu, parabola bat

ere atheratu zaroeten,

2. Zioelarik: Bazen hiri batean juie bat, Jainkoaren beldurrik, ez gizonen

axolarik etzuena.

3. Zen, berriz, hiri hartan alharguntsa bat, eta goaten zitzaioen erratera:

Ene etsaiaren ganik asper nezazu.

4. Eta luzez egotu zen egin nahi gabez. Bainan azkenekoz bere

buruari erran zioen: Ez badut ere Jainkoaren beldurrik ez-eta gizonez

axolarik,

5. Halarik-ere, khexagarri baitzait alharguntsa hori, emanen diot bere

zuzena, beldurrez-eta azkenean ethorririk egin dezadan laido zerbait.

6. Orduan erran zuen Jaunak: Adi zazue juie gaixtoaren solasa:

7. Eta Jainkoak, gau eta egun hari oihuz dagozkion bere hautetsiei ez

othe diote asperkunde emanen, eta hekien alde khexatu gabe egonen othe

da?

8. Nik derratzuet, asperturen dituela laster. Bainan dathorrenean

gizonaren Semea, atzemanen othe du, zuen ustez, sinhesterik lurraren

gainean?

9. Gero, saindu balire bezala beren baithako sinhestean bizi, eta bertzeak

erdeinatzen zituzten batzuentzat ere atheratu zuen parabola hau:

10. Bi gizon igan ziren tenplora, othoitz egitera, bata Farisaua eta

bertzea zerga biltzailea.

11. Farisauak, xutik, bere baithan hunela egiten zuen othoitz: Ene

Jainkoa, eskerrak darozkitzut, zeren ez naizen bertze gizonak iduri; harrapari,

bidegabe egile, emakoi baitire, hala-nola horrako zerga biltzaile hori

ere.

156 157

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!