BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

19. Eta Joanesek deithurik bere dizipuluetarik bia, Jesusen gana bidali zituen, zioelarik: Zu zare ethortzekoa zarena, ala bertze baten iguri gaude? 20. Gizon hekiek Jesusen gana ethorri zirenean, erran zioten: Joanesek igorri gaitu zure gana, dioelarik: Zu zare ethortzekoa zarena, ala bertze baten iguri gaude? 21. (Bada ordu berean sendatu zituen hainitz beren gaitz, zauri eta izpiritu gaixtoetarik, eta asko itsuri eman zioten argia.) 22. Eta ihardestean erran zaroeten: Goanik errozue Joanesi zer duzuen aditu eta ikhusi: Itsuek ikhusten dutela, mainguak badabiltzala, legentsuak garbitzen direla, gorrek aditzen dutela, hilak bizten direla, beharrei erantzuten zaiotela ebanjelioa; 23. Eta dohatsu nitaz gaizbide harturen ez duena. 24. Eta Joanesen mandatariak gibelerat goan zirenean, Joanesez osteei abiatu zen erraten: Zeren ikhustera goan zarete mortura? haizeak derabilan khanabera baten? 25. Bainan zeren ikhustera goan zarete? soineko guriz jauntzia den gizon baten? Hara, erregeen jauregietan dire ederki jauntziak eta atseginpean bizi direnak. 26. Zeren ikhusten izatu zarete bada? profeta baten? Bai segur, derratzuet, eta profeta baino handiagoaren: 27. Hura da, zeintaz iskribatua baita: Huna non zure begithartearen aitzinean dudan igortzen ene aingerua, zure aitzinean zure bidea aphainduren darotzuna. 28. Ezen nik derratzuet: Emaztekien umeen artean Joanes Baptista baino profeta handiagorik nihor ez da. Bainan Jainkoaren erresumako xumeena, hura baino handiago da. 29. Eta hori aditurik, populu eta zerga biltzaile, Joanesen bathaioaz bathaiatuak izan ziren guziek aithor bihurtzen zioten Jainkoari. 30. Bainan Farisau eta legearen irakhasle, haren eskutik bathaiatuak etzirenek, beren bihotzetan arbuiatu zuten Jainkoaren mezua. 31. Bada, Jaunak erran zuen: Noren iduriko erranen dut direla mende huntako gizonak? eta nor dute iduri? 32. Iduri dute haur batzu, plazan jarriak eta elkharri mintzo direnak, diotelarik: Jo darotzuegu xirola, eta etzarete dantzatu; egin darotzuegu deithore, eta nigarrik egin ez duzue. 33. Ezen ethorri da Joanes Baptista, ez duelarik ez ogirik jaten, ez arnorik edaten, eta diozue: Debrua du. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 34. Ethorri da gizonaren Semea, ogia jaten duena eta arnoa edaten, eta diozue: Huna ezin asezko gizon eta arno edale bat, zerga biltzaileen eta bekhatoreen adiskidea. 35. Bainan zuhurtziak bere ume guzien aithorra badu. 36. Bada Farisauetarik batek othoizten zuen harekin jatera. Eta Farisauaren etxera sarthurik, jarri zen mahainean. 37. Eta hara, hirian zagoen emazteki lilitxo batek jakin zueneko mahainean zela Farisauaren etxean, ekharri zuen albatrazko untzi bat gantzugailuz bethea. 38. Eta gibeletik zagoelarik haren oinetan, hasi zitzaion bere nigarrez oinen bustitzen, eta xukhatzen buruko ileez, eta musu ematen zioten, eta gantzugailuaz gantzutzen zituen. 39. Bada hori ikhustean, Jesus deithu zuen Farisauak bere baithan egiten zuen: Hau profeta balitz, balakike segur nor eta nolakoa den ukitzen hari zaioen emaztekia; emazteki galdu bat baita. 40. Eta Jesusek hitza hartuz, erran zioen: Simon, badut zerbait zuri errateko. Eta harek ihardetsi zuen: Errazu, Nausia. 41. Hartzedun batek bazituen bi zorduru; batek zor ziozkan bortz ehun denario, bertzeak berrogoi eta hamar. 42. Bainan nola ez baitzuten bihurtzekorik, barkhatu zioten biei. Zeinek du beraz maiteenik? 43. Ihardestean Simonek erran zuen: Ene idurira, gehienik barkhatua izan zuenak. Eta Jesusek erran zioen: Ongi mintzatu zare. 44. Eta emaztekiaren alderat itzulirik, Simoni erran zioen: Ikhusten duzu emazteki hau? Sarthu naiz zure etxean; urik ez darotazu oinentzat eman; hunek aldiz nigarrez busti eta bere ileez xukhatu darozkit. 45. Ez darotadazu musu bat eman; hau aldiz, sarthu denetik, ene oinen musukatzetik ez da baratu. 46. Olioz ez darotadazu gantzutu burua; hunek ordean gantzugailuz gantzutu ditu ene oinak. 47. Aria horiez derratzut nik: Hoben hainitz zaizkio barkhatzen, zeren hainitz duen maithatu; aldiz gutiago barkhatzen zaioenak, gutiago du maithatzen. 48. Emaztekiari berriz, erran zioen: Barkhatuak zaizkitzu zure bekhatuak. 49. Eta harekin mahainean zirenak abiatu ziren beren baithan erraten: Nor da hau, bekhatuak ere barkhatzen baititu? 50. Bainan Jesusek erran zioen emaztekiari: Zure sinhesteak salbatu zaitu; zoaz bakearekin. 128 129

VIII. KAP. 1. Hau izan zen gero: Jesus hiri-herriak gaindi zabilan erantzunez eta hedatuz Jainkoaren erresumako ebanjelioa; eta harekin ziren hamabiak, 2. Eta emazteki batzu, izpiritu gaixtoetarik eta eritasunetarik sendatuak; Maria, Magdalena deitzen zutena, zeina ganik zazpi debru ilkhi baitziren; 3. Joana, Herodesen etxegizonaren, Kusaren emaztea, Susana eta bertze asko, beren ahaletarik laguntzen zutenak Jesus. 4. Bada nola jendetze handiak bildu eta lehiaka haren gana hirietarik heldu baitziren, erran zaroeten iduripenetan: 5. Erailea ilkhi zen bere haziaren eraitera; eta erraten zuelarik, liphar bat erori zen bide bazterrera; eta ostikatua izan zen, eta zeruko xoriek jan zuten. 6. Eta bertze bat erori zen hartsu batera; eta sorthu ondoan ihartu zen, hezadurarik etzuelakoz. 7. Eta bertze bat erori zen laphardira; eta lapharrak harekin batean handiturik, itho zuten. 8. Eta bertze bat lur onera zen erori; eta sorthurik eman zuen ehunetan bertze hainbertze. Horiek erratean, oihu egiten zuen: Aditzeko beharririk duenak, adi beza. 9. Bada, bere dizipuluek galdatzen zioten zer erran nahi zuen parabola horrek. 10. Jesusek erran zaroeten: Emana zaitzue zuei ezagut dezazuen Jainkoaren erresumako misterioa; bainan bertzeei, iduripenetan; ikhustean ez dezaten ikhus, entzutean ez dezaten adi. 11. Hau da beraz parabola: Hazia, Jainkoaren hitza da. 12. Berriz, bide bazterreko bihiak, dire aditzen dutenak; heldu da gero debrua, eta hekien bihotzetarik khentzen du hitza, sinhetsiz ez ditezen salba. 13. Aldiz, hartsura eroriak, dire, aditu ondoan, hitza gogotik onhesten dutenak; ez dute ordean errorik, aphur bateko baita hekien sinhestea, eta ukho egiten baitute tentazioneko orduan. 14. Berriz, laphardira eroriak, dire entzun dutenak, eta gero ardurek, aberastasunek, bizitzeko atseginkeriek ithotzen dituzte, eta fruiturik ez dakharte. 15. Bada, lur onerat eroriak, hainak dire zeinek bihotz on eta guziz onean hartu eta iduki baitute hitza, eta jasankortasunaren bidez fruitu ekhartzen baitute. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 16. Nihor ez da, berriz, kriselua biztu eta untzi batez estaltzen, edo ohe azpian ezartzen duenak; bainan ganderailuaren gainean ezartzen du, sartzen direnek ikhus dezaten argia. 17. Ezen ez da gauza itsurik argituren ez denik, ez-eta gorderik ezagutuko eta agerira ethorriren ez denik. 18. Ikhusazue beraz nola entzuten duzuen. Ezen duenari emanen zaio; eta gabe denari, bere ustez duena ere khenduko zaio. 19. Bada, haren ama eta anaiak ethorri ziren haren gana, eta ezin hurbil zitzaizkioken jende murruaren ariaz. 20. Eta erran zioten berria: Zure ama eta anaiak, zu ikhusi nahiak daude kanpoan. 21. Jesusek ihardetsi zioten: Ene ama eta anaiak, hainak dire zeinek Jainkoaren hitza entzuten eta bethetzen baitute. 22. Gerthatu zen bada, egun batez bere dizipuluekin igan zela untzitto batera, eta erran zaroeten: Goazen uraz haindira. Eta abiatu ziren. 23. Eta bazihoazelarik, lokhartu zen; eta haize buhunba jautsi zen urmaelara; eta urez bethetzen ziren eta galtzeko zoritan ziren. 24. Orduan hurbildurik, iratzarri zuten, ziotelarik: Nausia, galtzera goaz. Bainan harek, jaikirik larderiatu zituen haizea eta ureko phesia, eta gelditu ziren, eta jabaldura egin zen. 25. Hekiei berriz, erran zioten: Non da zuen sinhestea? Hekiek beren izialduran, harrituak zauden beren artean, ziotelarik: Nor uste duzue dela hau, haizeari eta itsasoari manatzen baitiote, eta horiek entzuten baitute? 26. Eta jo zuten Jerasatarren eremuetara, zeinak Galilearen parrean baitire. 27. Eta leihorrera jautsi zenean Jesus, aitzinera ethorri zitzaioen gizon bat, debruak hartua aspaldi hartan, soinekorik erabiltzen etzuena, eta ez etxetan, bainan hobietan zagoena. 28. Ikhusi zueneko Jesus, haren aitzinean erori zen, eta deihadar eginez, erran zioen: Jesus, Jainko Guziz-Goraren Semea, zer da zure eta ene arteko? othoi-othoi, ez jasanaraz niri. 29. Ezen Jesusek izpiritu lohiari manatzen zioen, ilkhi zadien gizon haren barnetik. Alabainan debruak harrapatua zadukan aspaldi hartan; eta gathez tinkatzen zuten, eta oin burdinez idukia zelarik, burdinak trenkatzen zituen, eta debruak mortua gaindi erabiltzen zuen. 30. Bada, Jesusek galdatu zioen: Zer duk izena? Eta ihardetsi zuen: Andana; zeren hainitz debru baitziren gizon hartan sarthuak. 31. Eta othoizka zagozkion, etzetzan lezera mana. 130 131

19. Eta Joanesek deithurik bere dizipuluetarik bia, Jesusen gana bidali

zituen, zioelarik: Zu zare ethortzekoa zarena, ala bertze baten iguri

gaude?

20. Gizon hekiek Jesusen gana ethorri zirenean, erran zioten:

Joanesek igorri gaitu zure gana, dioelarik: Zu zare ethortzekoa zarena, ala

bertze baten iguri gaude?

21. (Bada ordu berean sendatu zituen hainitz beren gaitz, zauri eta

izpiritu gaixtoetarik, eta asko itsuri eman zioten argia.)

22. Eta ihardestean erran zaroeten: Goanik errozue Joanesi zer

duzuen aditu eta ikhusi: Itsuek ikhusten dutela, mainguak badabiltzala,

legentsuak garbitzen direla, gorrek aditzen dutela, hilak bizten direla,

beharrei erantzuten zaiotela ebanjelioa;

23. Eta dohatsu nitaz gaizbide harturen ez duena.

24. Eta Joanesen mandatariak gibelerat goan zirenean, Joanesez

osteei abiatu zen erraten: Zeren ikhustera goan zarete mortura? haizeak

derabilan khanabera baten?

25. Bainan zeren ikhustera goan zarete? soineko guriz jauntzia den

gizon baten? Hara, erregeen jauregietan dire ederki jauntziak eta atseginpean

bizi direnak.

26. Zeren ikhusten izatu zarete bada? profeta baten? Bai segur, derratzuet,

eta profeta baino handiagoaren:

27. Hura da, zeintaz iskribatua baita: Huna non zure begithartearen

aitzinean dudan igortzen ene aingerua, zure aitzinean zure bidea aphainduren

darotzuna.

28. Ezen nik derratzuet: Emaztekien umeen artean Joanes Baptista

baino profeta handiagorik nihor ez da. Bainan Jainkoaren erresumako

xumeena, hura baino handiago da.

29. Eta hori aditurik, populu eta zerga biltzaile, Joanesen bathaioaz

bathaiatuak izan ziren guziek aithor bihurtzen zioten Jainkoari.

30. Bainan Farisau eta legearen irakhasle, haren eskutik bathaiatuak

etzirenek, beren bihotzetan arbuiatu zuten Jainkoaren mezua.

31. Bada, Jaunak erran zuen: Noren iduriko erranen dut direla mende

huntako gizonak? eta nor dute iduri?

32. Iduri dute haur batzu, plazan jarriak eta elkharri mintzo direnak,

diotelarik: Jo darotzuegu xirola, eta etzarete dantzatu; egin darotzuegu

deithore, eta nigarrik egin ez duzue.

33. Ezen ethorri da Joanes Baptista, ez duelarik ez ogirik jaten, ez

arnorik edaten, eta diozue: Debrua du.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

34. Ethorri da gizonaren Semea, ogia jaten duena eta arnoa edaten,

eta diozue: Huna ezin asezko gizon eta arno edale bat, zerga biltzaileen

eta bekhatoreen adiskidea.

35. Bainan zuhurtziak bere ume guzien aithorra badu.

36. Bada Farisauetarik batek othoizten zuen harekin jatera. Eta

Farisauaren etxera sarthurik, jarri zen mahainean.

37. Eta hara, hirian zagoen emazteki lilitxo batek jakin zueneko

mahainean zela Farisauaren etxean, ekharri zuen albatrazko untzi bat gantzugailuz

bethea.

38. Eta gibeletik zagoelarik haren oinetan, hasi zitzaion bere nigarrez

oinen bustitzen, eta xukhatzen buruko ileez, eta musu ematen zioten, eta

gantzugailuaz gantzutzen zituen.

39. Bada hori ikhustean, Jesus deithu zuen Farisauak bere baithan

egiten zuen: Hau profeta balitz, balakike segur nor eta nolakoa den ukitzen

hari zaioen emaztekia; emazteki galdu bat baita.

40. Eta Jesusek hitza hartuz, erran zioen: Simon, badut zerbait zuri

errateko. Eta harek ihardetsi zuen: Errazu, Nausia.

41. Hartzedun batek bazituen bi zorduru; batek zor ziozkan bortz

ehun denario, bertzeak berrogoi eta hamar.

42. Bainan nola ez baitzuten bihurtzekorik, barkhatu zioten biei.

Zeinek du beraz maiteenik?

43. Ihardestean Simonek erran zuen: Ene idurira, gehienik barkhatua

izan zuenak. Eta Jesusek erran zioen: Ongi mintzatu zare.

44. Eta emaztekiaren alderat itzulirik, Simoni erran zioen: Ikhusten

duzu emazteki hau? Sarthu naiz zure etxean; urik ez darotazu oinentzat

eman; hunek aldiz nigarrez busti eta bere ileez xukhatu darozkit.

45. Ez darotadazu musu bat eman; hau aldiz, sarthu denetik, ene

oinen musukatzetik ez da baratu.

46. Olioz ez darotadazu gantzutu burua; hunek ordean gantzugailuz

gantzutu ditu ene oinak.

47. Aria horiez derratzut nik: Hoben hainitz zaizkio barkhatzen,

zeren hainitz duen maithatu; aldiz gutiago barkhatzen zaioenak, gutiago

du maithatzen.

48. Emaztekiari berriz, erran zioen: Barkhatuak zaizkitzu zure bekhatuak.

49. Eta harekin mahainean zirenak abiatu ziren beren baithan erraten:

Nor da hau, bekhatuak ere barkhatzen baititu?

50. Bainan Jesusek erran zioen emaztekiari: Zure sinhesteak salbatu

zaitu; zoaz bakearekin.

128 129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!