BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

53. Gosez zaudenak gainditu ditu ontasunez, eta aberatsak igorri biluz. 54. Eskutik hartu du Israel bere zerbitzaria, orhoiturik bere urrikalkortasunaz; 55. Agindu izan zioten bezala gure arbasoei, Abrahami eta haren ondokoei menderen mendetako. 56. Bada, Maria Elizabethekin egotu zen hirur hilabetheren heina, eta gero itzuli zen bere etxerat. 57. Berriz, Elizabethi ethorri zitzaioen haur izateko muga, eta erdi zen seme batez. 58. Eta haren hauzo eta ahaideek aditu zuten nola Jaunak haren gainean erakhutsi zuen bere urrikalmendua, eta harekin bozkario hartu zuten. 59. Eta zortzigarren egunean ethorri ziren haurraren ingurephaitera, eta bere aitaren izenetik deitzen zuten Zakarias. 60. Bainan amak ihardesten zuelarik erran zuen: Ez; bainan Joanes izanen du izena. 61. Eta hekiek erran zioten: Nihor ez da zure ahaidegoan izen hortaz deitzen denik. 62. Aitari berriz, kheinuz galdatu zioten, hean nola nahi zuen deith zadien haurra. 63. Eta oholtto bat galdaturik, iskribuz erran zuen: Joanes da hunen izena. Eta balditu ziren guziak. 64. Bada, ordu berean ideki zen haren ahoa eta deskoropilatu haren mihia, eta Jainkoa benedikatuz mintzo zen. 65. Eta laztura batek hartu zituen hekien hauzo guziak, eta Judeako basaburu guzietan barraiatzen zituzten berri horiek; 66. Eta aditu guziak hartu zituzten bihotzean barna, ziotelarik elkharri: Zer dadukazue izanen dela haur hori? Alabainan harekin zen Jaunaren eskua. 67. Eta Zakarias, haren aita, bethea izan zen Izpiritu sainduaz, eta profetisatu zuen, zioelarik: 68. Eskerrak Israelgo Jainko Jaunari, zeren den ethorri bere populuaren ikhustera eta berrerostera; 69. Eta zeren Salbatzaile indarduna eraiki darokun Dabid bere zerbitzariaren etxean; 70. Hastetik izatu diren profeta sainduen ahoaz agindu zarokun bezala, BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 71. Atheratuko gintuela gure etsaien menetik, eta gaitzirizkotan gaduzkaten guzien eskuetarik, 72. Urrikalmendutan hartuz gure arbasoak, eta orhoituz bere patu sainduaz. 73. Gure aita Abrahami egin zaroen zin emanen zarokula, 74. Gure etsaien eskupetik atheratuak izanik, beldurrik gabe zerbitza dezagun 75. Gure biziko egun oroz saindutasunean eta zuzentasunean haren begien azpian. 76. Eta zu, haurra, deithua izanen zare Guziz-Goraren profeta; ezen Jaunaren begithartearen aitzinean goanen zare haren bideen aphaintzeko; 77. Haren populuari eman dakioen salbamenduko argia, bere bekhatuen barkhamenduko, 78. Gure Jainkoaren errai urrikalmendutsuen bidez, zeinen eraginduraz zeru gainetik ikhustera baitathorkigu iguzki jaiki-berria, 79. Argitzea gatik ilhunbeetan eta heriotzearen itzalean jarriak daudezenak, bakerako bidean bidatzeko gare urhatsak. 80. Bada, handitzen hari zen haurra, eta izpirituz hazkartzen, eta mortuan zagoen Israelen aitzinera agertu beharko zen eguneraino. II. KAP. 1. Bada, egun hekietan gerthatu zen ilkhi zela Zesar Augustoren erabaki bat, lur guziko izenen hartzeko. 2. Lehenbiziko izen hartze hori egina izan zen Zirinoz, Siriako gobernadoreaz. 3. Eta bazihoazen oro, zein bere hirira bere izenaren ematera. 4. Josep ere Galileatik, Nazaretheko hiritik, Judeara igan zen, Dabiden hirira, zeina deitzen baitzen Bethlehem, Dabiden etxetik eta odoletik zelakoz, 5. Izenen ematera bere emazte Mariarekin, zeina izorra baitzen. 6. Bada, han zirelarik gerthatu zen Mariari bethe zitzaizkola erditzeko egunak. 7. Eta erdi zen bere seme lehen-sorthuaz, eta xatharrez inguratu eta etzan zuen hei bateko askan, zeren hekientzat ostatuan lekhurik ez baitzen. 8. Eta baziren aurkhintza berean artzain batzu gauazko mugetan aldizka ardien zain egoten zirenak. 9. Eta hara Jaunaren Aingerua aldean gelditu zitzaiotela, eta Jainkoaren argiak inguratu, eta izialdura handi batek hartu zituen. 112 113

10. Eta Aingeruak erran zioten: Ez izi, ezen huna non ekhartzen darotzuedan berri bat, populu guziarentzat bozkario handiren bide izanen dena; 11. Gaur, Dabiden hirian sorthu baitzaitzue Salbatzaile bat, zeina baita Kristo Jauna. 12. Eta huntarik ezaguturen duzue: Haurtto bat aurkhituren duzue xatharrez inguratua, eta hei bateko askan ezarria. 13. Eta ordu berean Aingeruarekin jarri ziren zeruko armadako aralde handi batzu, Jainkoa goresten eta erraten zutenak: 14. Ospe Jainkoari zeru gorenetaraino, eta lurrean bake esker oneko gizonei. 15. Eta Aingeruak hekien ganik zerurat itzuli ondoan, artzainek elkharri erran zuten: Goazen Bethlehemeraino, eta dugun ikhus Jaunak gerthatu dela ezagutarazi darokun gauza hori. 16. Eta lehiaz ethorri ziren, eta aurkhitu zituzten Maria eta Josep, eta haurttoa askan etzana. 17. Eta ikhusi zutenean, ezagutu zuten egia zela haur hartaz errana izan zitzaioten solasa. 18. Eta aditu zuten guziak espantatuak zauden hortaz eta artzainek erran zaroeztenez. 19. Bada, Mariak gauza horiek oro zaduzkan, bere bihotzean erabiliz. 20. Eta itzuli ziren artzainak, Jainkoa goresten eta laudatzen zutelarik aditu eta ikhusi zituzten gauza guziez, errana izan zitzaiotenaren arabera. 21. Goan zirenean zortzi egun haurraren ingurephaiteko, eman zioten izena Jesus, zeina baitzen Aingeruak eman zioena, amaren sabelean sorth zadien baino lehen. 22. Eta bethe zirenean Mariaren garbitzapeneko egunak, Moisesen legearen arabera, haurra eraman zuten Jerusalemera, Jaunaren aitzinera haren agertzeko, 23. Jaunaren legean iskribatua den bezala: Muthilki guziak, amaren sabela lehenbizikorik idekiko dutenak, Jaunaren aitzinean izanen direla sainduetsiak; 24. Eta sakrifiziokotzat emateko, Jaunaren legean errana den bezala, bi usoaphal, edo bi etxusokume. 25. Eta Jerusalemen bazen orduan gizon bat, deitzen zena Simeon; eta zen gizon hura zuzena eta Jainkoaren beldurti, Israelen gozakariaren iguriki zagoena, eta Izpiritu saindua haren baithan zen. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 26. Eta Izpiritu sainduak ezagutarazi zioen, etzuela heriotzea ikhusiren, non etzuen lehenik ikhusten Jaunaren Kristo. 27. Eta izpirituak erakharri zuen tenplora. Eta nola bere burhasoek baitzerarkaten Jesus haurra, harentzat egiteko legeak manatzen zuena, 28. Simeonek hartu zuen besoetara, eta benedikatu zuen Jainkoa, eta erran zuen: 29. Orantxe, Jauna, utziko duzu zure zerbitzaria bakean hiltzera, zure hitzaren arabera; 30. Ezen ikhusi dute ene begiek zure ganikako Salbatzailea, 31. Populu guzien begien aitzinera atheratu duzuna, 32. Jendaki guziak argitu behar dituen zuzia, Israelgo zure populuaren leloa. 33. Eta ait-amak espantatuak zauden, haurraz erranak ziren solas horien gainean. 34. Eta benedikatu zituen Simeonek, eta erran zioen haren ama Mariari: Huna ezarria dela haur hau hainitzen galpenetan eta hainitzen salbamendutan Israelen; eta jomen bat bezala, zeinari alde orotarik jazarriko baitzaio; 35. Eta zeroniri ezpatak iraganen darotzu arima, ager ditezen asko bihotzetako asmuak. 36. Eta bazen profetesa bat, Ana, Phanuelen alaba, Aserren leinutikakoa; adin handitan sarthua zen, eta neskatxa zelarik hartu senharrarekin bizi izan zen zazpi urthez. 37. Eta alhargun egotu zen hura laur hogoi eta laur urthetaraino, eta etzen tenplotik aldaratzen, gau eta egun Jauna zerbitzatuz barur eta othoitzetan. 38. Hura ere ordu berean harat gerthaturik, eman zen Jaunari aithorren bihurtzen, eta haurraz mintzatzen Israelen berrerospenaren iguri zauden guziei. 39. Jaunaren legearen arabera egin beharrak akhabatu ondoan, itzuli ziren Galileara, Nazaretheko beren hirira. 40. Bizkitartean haurra hari zen larritzen eta hazkartzen, zuhurtziaz bethea; eta Jaunaren dohaina haren baithan zen. 41. Eta haren burhasoak urthe oroz Jerusalemera goaten ziren Bazko besta-burutako. 42. Eta hamabi urthetan zelarik, nola Jerusalemera igan baitziren, besta eguneko ohitzaren arabera, 43. Besta egunak iragan ondoan gibelerat itzultzen zirenean, Jerusalemen gelditu zen Jesus haurra, eta burhasoak etziren ohartu. 114 115

53. Gosez zaudenak gainditu ditu ontasunez, eta aberatsak igorri

biluz.

54. Eskutik hartu du Israel bere zerbitzaria, orhoiturik bere urrikalkortasunaz;

55. Agindu izan zioten bezala gure arbasoei, Abrahami eta haren

ondokoei menderen mendetako.

56. Bada, Maria Elizabethekin egotu zen hirur hilabetheren heina,

eta gero itzuli zen bere etxerat.

57. Berriz, Elizabethi ethorri zitzaioen haur izateko muga, eta erdi

zen seme batez.

58. Eta haren hauzo eta ahaideek aditu zuten nola Jaunak haren gainean

erakhutsi zuen bere urrikalmendua, eta harekin bozkario hartu

zuten.

59. Eta zortzigarren egunean ethorri ziren haurraren ingurephaitera,

eta bere aitaren izenetik deitzen zuten Zakarias.

60. Bainan amak ihardesten zuelarik erran zuen: Ez; bainan Joanes

izanen du izena.

61. Eta hekiek erran zioten: Nihor ez da zure ahaidegoan izen hortaz

deitzen denik.

62. Aitari berriz, kheinuz galdatu zioten, hean nola nahi zuen deith

zadien haurra.

63. Eta oholtto bat galdaturik, iskribuz erran zuen: Joanes da hunen

izena. Eta balditu ziren guziak.

64. Bada, ordu berean ideki zen haren ahoa eta deskoropilatu haren

mihia, eta Jainkoa benedikatuz mintzo zen.

65. Eta laztura batek hartu zituen hekien hauzo guziak, eta Judeako

basaburu guzietan barraiatzen zituzten berri horiek;

66. Eta aditu guziak hartu zituzten bihotzean barna, ziotelarik elkharri:

Zer dadukazue izanen dela haur hori? Alabainan harekin zen Jaunaren

eskua.

67. Eta Zakarias, haren aita, bethea izan zen Izpiritu sainduaz, eta

profetisatu zuen, zioelarik:

68. Eskerrak Israelgo Jainko Jaunari, zeren den ethorri bere populuaren

ikhustera eta berrerostera;

69. Eta zeren Salbatzaile indarduna eraiki darokun Dabid bere zerbitzariaren

etxean;

70. Hastetik izatu diren profeta sainduen ahoaz agindu zarokun

bezala,

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

71. Atheratuko gintuela gure etsaien menetik, eta gaitzirizkotan

gaduzkaten guzien eskuetarik,

72. Urrikalmendutan hartuz gure arbasoak, eta orhoituz bere patu

sainduaz.

73. Gure aita Abrahami egin zaroen zin emanen zarokula,

74. Gure etsaien eskupetik atheratuak izanik, beldurrik gabe zerbitza

dezagun

75. Gure biziko egun oroz saindutasunean eta zuzentasunean haren

begien azpian.

76. Eta zu, haurra, deithua izanen zare Guziz-Goraren profeta; ezen

Jaunaren begithartearen aitzinean goanen zare haren bideen aphaintzeko;

77. Haren populuari eman dakioen salbamenduko argia, bere bekhatuen

barkhamenduko,

78. Gure Jainkoaren errai urrikalmendutsuen bidez, zeinen eraginduraz

zeru gainetik ikhustera baitathorkigu iguzki jaiki-berria,

79. Argitzea gatik ilhunbeetan eta heriotzearen itzalean jarriak daudezenak,

bakerako bidean bidatzeko gare urhatsak.

80. Bada, handitzen hari zen haurra, eta izpirituz hazkartzen, eta

mortuan zagoen Israelen aitzinera agertu beharko zen eguneraino.

II. KAP.

1. Bada, egun hekietan gerthatu zen ilkhi zela Zesar Augustoren erabaki

bat, lur guziko izenen hartzeko.

2. Lehenbiziko izen hartze hori egina izan zen Zirinoz, Siriako

gobernadoreaz.

3. Eta bazihoazen oro, zein bere hirira bere izenaren ematera.

4. Josep ere Galileatik, Nazaretheko hiritik, Judeara igan zen,

Dabiden hirira, zeina deitzen baitzen Bethlehem, Dabiden etxetik eta

odoletik zelakoz,

5. Izenen ematera bere emazte Mariarekin, zeina izorra baitzen.

6. Bada, han zirelarik gerthatu zen Mariari bethe zitzaizkola erditzeko

egunak.

7. Eta erdi zen bere seme lehen-sorthuaz, eta xatharrez inguratu eta

etzan zuen hei bateko askan, zeren hekientzat ostatuan lekhurik ez baitzen.

8. Eta baziren aurkhintza berean artzain batzu gauazko mugetan

aldizka ardien zain egoten zirenak.

9. Eta hara Jaunaren Aingerua aldean gelditu zitzaiotela, eta

Jainkoaren argiak inguratu, eta izialdura handi batek hartu zituen.

112 113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!