BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

8. Eta khez bethe zen tenploa Jainkoaren handitasunaren gatik, eta haren indarraren ariaz; eta tenploan, zazpi aingeruen zazpi izurriak iragan artean, nihor ezin sar zitekeen. XVI. KAP. 1. Eta tenplotik mintzo hazkar bat aditu nuen zazpi aingeruei erraten: Zoazte, eta Jainkoaren hasarreko zazpi untziak lurraren gainera ixur zatzue. 2. Eta goan zen lehenbizikoa, eta lurraren gainera hustu zuen bere untzia, eta basaberearen hatza zutenei, eta haren itxura adoratu zutenei egin zitzaioten zauri bat gaixtoa eta ahalik gaitzena. 3. Eta bigarren aingeruak itsasora hustu zuen bere untzia, eta itsasoa egin zen hil baten odola bezala; eta itsasoan bizia zuen guzia, hil izan zen. 4. Eta hirugarrenak bere untzia ixuri zuen ibaietara eta ithur-uretara, eta odol egin ziren. 5. Eta aditu nuen uretako aingerua erraten: Zuzena zare, Jauna, saindu zarena eta zinena, huneletan erabaki duzuna; 6. Sainduen eta profeten odola dutelakoz ixuri, zuk ere odola eman diozute edatera; ezik hala zuten merezi. 7. Eta aditu nuen bertze bat, aldaretik erraten: Bai, Jainko Jaun, guziz ahalduna, zinak eta zuzenak dire zure erabakiak. 8. Eta laugarren aingeruak iguzkiaren gainera ixuri zuen bere untzia, eta emana izan zitzaioen gizonak beroaz eta suaz jotzea. 9. Eta beroak xigortzen zituen gizonak; eta izurri horien gainean esku duen Jainkoaren izena burhoztatzen zuten; eta etziren urrikitan sarthu, ospe hari bihurtzeko. 10. Eta bortzgarren aingeruak basaberearen jarlekhura ixuri zuen bere untzia; eta ilhundu zen haren erresuma; eta minaren minez, gizonak jaten zituzten bere mihiak. 11. Eta burhoka haritu zitzaizkon zeruko Jainkoari beren oinhaze eta zaurien gatik; eta beren egitateez etzuten penitentziarik egin. 12. Eta seigarren aingeruak bere untzia hustu zuen, Ufratako ibai handi hartara; eta agortu zuen hango ura, bidearen aphaintzeko iguzkialdetikako erregeei. 13. Eta erainsugearen ahotik, eta basaberearen ahotik, eta profetaizunaren ahotik atheratzen ikhusi nituen hirur izpiritu lohi igelen idurian. 14. Ezen debruen izpirituak dire hekiek, harritzeko sendagailak egiten dituztenak, eta lurreko errege guzien gana badohazi, gudura hekien biltzeko, Jainko guziz ahaldunaren egun handikotzat. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Huna non heldu naizen ohoina bezala. Dohatsu atzarririk dagoena eta bere soinekoak begiratzen dituena, bulusik ibil ez dadien, eta ikhus ez dezaten haren ahalkea. 16. Eta hebrearaz Armagedon deitzen den tokira bilaraziren ditu. 17. Eta zazpigarren aingeruak airera hustu zuen bere untzia, eta tenploko tronutik ilkhi zen mintzo hazkar bat, zioena: Egin da. 18. Eta jauzi ziren ximistak, eta deihadarrak, eta ihurtzuriak, eta egin zen lur ikhara handi bat, halako lur ikhara, non hain handirik ez baitzen egundaino gerthatu gizonak lurraren gainean bizi direnaz geroztik. 19. Eta hirur zathitan egin zen hiri handia, eta lehertu ziren jendaien hiriak. Eta Jainkoaren aitzinean orhoitzapenetara ethorri zen Babilona handia, edatera eman zakioen Jainkoaren sumindurako hasarrearen arnoko untzia. 20. Eta ihes egin zuten irla guziek, eta etziren aurkhitu mendiak. 21. Eta harrite handi bat, pikorra talendua bezalakoa, zerutik erori zen gizonen gainera; eta gizonek Jainkoari burhoka erauntsi zioten, harrizko izurriaren gatik, zeren ikharagarri handia baitzen. XVII. KAP. 1. Eta zazpi untziak zaduzkaten zazpi aingeruetarik bat ethorri zen, eta mintzatu zitzaitan, zielarik: Zato, ur handien gainean jarria dagoen ematzar handiaren kondenamendua erakhutsiko darotzut; 2. Zeinarekin khutsatu baitire lurreko erregeak, eta hor horditu haren linburkeriako arnoz lurrean bizi direnak. 3. Eta gogotan eraiki ninduen mortura. Eta emazteki bat ikhusi nuen jarria, eskarlata kolorezko basabere, burhozko izenez bethea zen baten gainean, zeinak baitzituen zazpi buru eta hamar adar. 4. Eta emaztekia zagoen purpuraz eta eskarlataz inguraturik; eta urhez, eta harri baliosez, eta perlaz aphaindurik, eta eskuan zadukan urhezko ophor bat, dena hasgarrikeriaz eta bere linburkeriako zikhinez bethea; 5. Eta haren belharrean iskribatua zen izen bat: Misterioa: Babilona handia, lurreko linburkerien eta hasgarrikerien ama. 6. Eta ikhusi nuen emaztekia, sainduen odolaz eta Jesusen martiren odolaz hordi. Eta harrigarriki laztu nintzen haren ikhusteaz. 7. Eta erran zarotan aingeruak: Zerk harritzen zaitu? Nik erranen darozkitzut emaztekiaren egia gordea, eta hori dakharkan zazpi burutako eta hamar adarretako abarearena. 492 493

8. Ikhusi duzun basaberea, izatu da, eta ez da; eta lezetik igaitekoa da, eta hiltzerat goanen da; eta harrituko dire lurrean bizi direnak, zeinen izenak ez baitire munduaren hastetik bizitzeko Liburuan iskribatuak, ikhusteaz bazela basaberea, eta gehiago ez dela. 9. Eta huna zer erran nahi duen, zuhurtziaz bethea den gauza horrek: Zazpi buruak dire zazpi mendi, zeinen gainean baitago jarririk emaztekia; eta erregeak ere zazpi dire. 10. Bortz eroriak dire, bat badago, eta bertzea ez da oraino ethorria; eta ethorri daitekeenean, guti egotekoa da. 11. Eta basaberea, zena eta ez dena, huraxe da zortzigarren; eta zazpiekilakoa da, eta hiltzera dihoa. 12. Eta ikhusi ditutzun hamar adarrak, dire hamar errege, erresuma izatu ez dutenak oraino, bainan basaberearen ondotik botherea ordu berean izanen dute errege bezala. 13. Horiek asmu ber-bateko dire guziak; eta basabereari emanen diozkate beren indar-ahalak. 14. Horiek Bildotsari eginen diote gudu; bainan garhaituren ditu Bildotsak; zeren jaunen Jauna baita, eta erregeen Erregea; eta harekilakoak dire deithuak, hautetsiak eta zinak. 15. Eta erran zarotan: Ikhusi ditutzun urak, zeinen gainean jarria baitago ematzarra, dire populuak, eta jendaiak, eta mintzaiak. 16. Eta basabereari ikhusi diozkatzun hamar adarrak, hekiek gaitzetsiren dute linburkoia; bakharrik eta buluzik ezarriren dute; janen diozkate haragiak, eta bera suan erreko dute. 17. Jainkoak ezen berak nahi duena egitea ezarri diote bihotzean, basabereari eman diozoten beren erresuma, bethe ditezen arteo Jainkoaren hitzak. 18. Eta zuk ikhusi emaztekia, da lurreko erregeen gainean erreginatzen den hiri handia. XVIII. KAP. 1. Eta gero zerutik jausten ikhusi nuen bertze aingeru bat, ahal handitakoa; eta haren ospeak argitan ezarri zuen lur guzia. 2. Eta indarrekin oihu egin zuen, erraten zuelarik: Erori da, erori Babilona handia; eta debruen egon-lekhu egin da, eta izpiritu lohi guzien ihes-lekhu, eta hegastin lohi eta higuingarri guzien zilho; 3. Zeren jendaia guziek haren linburkeriaren hasarrezko arnotik edan baitute, eta lurreko erregeak harekin khutsatu baitire, eta lurreko tratulariak haren gozokerietako indarretik baitire aberastu. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 4. Eta zerutik bertze mintzo bat aditu nuen erraten: Ilkhi zaite hortik, ene populua, beldurrez-eta phartedun egin zaiten horren tzarkerietan, eta atzeman dezazun horren gaitzetarik. 5. Ezen horren bekhatuak zeruraino heldu izan dire, eta horren gaixtakeriez orhoitu da Jauna. 6. Bihurrozue, berak ere eman izan darotzueten bezala; bikhun egiozue bere behingo egintzen arabera; eta edatera eman izan darotzueten untzi berean, edanaraz zozue bietan. 7. Zenbat-ere goretsi baita eta gozatu, hanbat emozue oinhaze eta atsekabe; zeren erraten duen bere bihotzean: Erregina jarria nago eta ez naiz alhargun, eta dolurik ikhusiren ez dut. 8. Hargatik egun batean ethorriko dire horren gaitzak, heriotzea, eta nigarrak, eta gosea, eta erreko da suan; zeren indardun baita hori juiatuko duen Jainkoa. 9. Eta horren gatik nigarrez eta deithoretan egonen dire horrekin khutsatu eta atsegin-pean bizi izan diren lurreko erregeak, ikhusiko dutenean horren erretzeko khea; 10. Eta horren oinhazeek lazturik, urrunera xutik erraten hariko dire: Zorigaitz, zorigaitz, Babilona, hiri handi, hiri hazkar horrentzat; oren batik barnean ethorri baita hire kondenamendua. 11. Eta lurreko tratulariek horren gainean nigar eta auhen eginen dute, zeren gehiago nihork ez baititu erosiko hekien saltzekoak; 12. Eta urhezko, eta zilharrezko, eta harri baliosezko, eta perlazko, eta liho mehezkoz, eta purpurazko, eta sedazko, eta eskarlatazko saltzekoak, eta zur usain gozodun guziak, eta bolizko eta, harri baliosezko untzi guziak, eta kobrezkoak, eta burdinazkoak, eta marmolazkoak, 13. Eta zinamoma, eta usain onak eta gantzugailuak, eta isentsua, eta arnoa, eta olioa, eta irin lorea, eta ogi bihia, eta kargako abereak, eta ardiak, eta zamariak, eta orga-lasterrak, eta gathibuak eta gizonen arimak. 14. Eta goan ditun hire ganik hire arimaren irritseko fruituak; eta gauza gori, eder guziak galdu zaizkin, eta hekiek ez dire gehiago aurkhituren. 15. Hekien salerosle aberastu direnak, horren oinhazeek lazturik, auhen eta nigarretan horren ganik urrun egonen dire, 16. Diotelarik: Ai zer zorigaitza hiri handi horrentzat, zeina liho mehez, eta purpuraz, eta eskarlataz jauntzia, eta urhez estalia, eta harri baliosez, eta perlaz aphaindurik baitzagoen; 494 495

8. Ikhusi duzun basaberea, izatu da, eta ez da; eta lezetik igaitekoa da,

eta hiltzerat goanen da; eta harrituko dire lurrean bizi direnak, zeinen izenak

ez baitire munduaren hastetik bizitzeko Liburuan iskribatuak, ikhusteaz

bazela basaberea, eta gehiago ez dela.

9. Eta huna zer erran nahi duen, zuhurtziaz bethea den gauza

horrek: Zazpi buruak dire zazpi mendi, zeinen gainean baitago jarririk

emaztekia; eta erregeak ere zazpi dire.

10. Bortz eroriak dire, bat badago, eta bertzea ez da oraino ethorria;

eta ethorri daitekeenean, guti egotekoa da.

11. Eta basaberea, zena eta ez dena, huraxe da zortzigarren; eta zazpiekilakoa

da, eta hiltzera dihoa.

12. Eta ikhusi ditutzun hamar adarrak, dire hamar errege, erresuma

izatu ez dutenak oraino, bainan basaberearen ondotik botherea ordu

berean izanen dute errege bezala.

13. Horiek asmu ber-bateko dire guziak; eta basabereari emanen

diozkate beren indar-ahalak.

14. Horiek Bildotsari eginen diote gudu; bainan garhaituren ditu

Bildotsak; zeren jaunen Jauna baita, eta erregeen Erregea; eta harekilakoak

dire deithuak, hautetsiak eta zinak.

15. Eta erran zarotan: Ikhusi ditutzun urak, zeinen gainean jarria baitago

ematzarra, dire populuak, eta jendaiak, eta mintzaiak.

16. Eta basabereari ikhusi diozkatzun hamar adarrak, hekiek gaitzetsiren

dute linburkoia; bakharrik eta buluzik ezarriren dute; janen diozkate

haragiak, eta bera suan erreko dute.

17. Jainkoak ezen berak nahi duena egitea ezarri diote bihotzean,

basabereari eman diozoten beren erresuma, bethe ditezen arteo

Jainkoaren hitzak.

18. Eta zuk ikhusi emaztekia, da lurreko erregeen gainean erreginatzen

den hiri handia.

XVIII. KAP.

1. Eta gero zerutik jausten ikhusi nuen bertze aingeru bat, ahal handitakoa;

eta haren ospeak argitan ezarri zuen lur guzia.

2. Eta indarrekin oihu egin zuen, erraten zuelarik: Erori da, erori

Babilona handia; eta debruen egon-lekhu egin da, eta izpiritu lohi guzien

ihes-lekhu, eta hegastin lohi eta higuingarri guzien zilho;

3. Zeren jendaia guziek haren linburkeriaren hasarrezko arnotik

edan baitute, eta lurreko erregeak harekin khutsatu baitire, eta lurreko tratulariak

haren gozokerietako indarretik baitire aberastu.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

4. Eta zerutik bertze mintzo bat aditu nuen erraten: Ilkhi zaite hortik,

ene populua, beldurrez-eta phartedun egin zaiten horren tzarkerietan,

eta atzeman dezazun horren gaitzetarik.

5. Ezen horren bekhatuak zeruraino heldu izan dire, eta horren gaixtakeriez

orhoitu da Jauna.

6. Bihurrozue, berak ere eman izan darotzueten bezala; bikhun egiozue

bere behingo egintzen arabera; eta edatera eman izan darotzueten

untzi berean, edanaraz zozue bietan.

7. Zenbat-ere goretsi baita eta gozatu, hanbat emozue oinhaze eta

atsekabe; zeren erraten duen bere bihotzean: Erregina jarria nago eta ez

naiz alhargun, eta dolurik ikhusiren ez dut.

8. Hargatik egun batean ethorriko dire horren gaitzak, heriotzea, eta

nigarrak, eta gosea, eta erreko da suan; zeren indardun baita hori juiatuko

duen Jainkoa.

9. Eta horren gatik nigarrez eta deithoretan egonen dire horrekin

khutsatu eta atsegin-pean bizi izan diren lurreko erregeak, ikhusiko dutenean

horren erretzeko khea;

10. Eta horren oinhazeek lazturik, urrunera xutik erraten hariko dire:

Zorigaitz, zorigaitz, Babilona, hiri handi, hiri hazkar horrentzat; oren

batik barnean ethorri baita hire kondenamendua.

11. Eta lurreko tratulariek horren gainean nigar eta auhen eginen

dute, zeren gehiago nihork ez baititu erosiko hekien saltzekoak;

12. Eta urhezko, eta zilharrezko, eta harri baliosezko, eta perlazko,

eta liho mehezkoz, eta purpurazko, eta sedazko, eta eskarlatazko saltzekoak,

eta zur usain gozodun guziak, eta bolizko eta, harri baliosezko untzi

guziak, eta kobrezkoak, eta burdinazkoak, eta marmolazkoak,

13. Eta zinamoma, eta usain onak eta gantzugailuak, eta isentsua, eta

arnoa, eta olioa, eta irin lorea, eta ogi bihia, eta kargako abereak, eta

ardiak, eta zamariak, eta orga-lasterrak, eta gathibuak eta gizonen arimak.

14. Eta goan ditun hire ganik hire arimaren irritseko fruituak; eta

gauza gori, eder guziak galdu zaizkin, eta hekiek ez dire gehiago aurkhituren.

15. Hekien salerosle aberastu direnak, horren oinhazeek lazturik,

auhen eta nigarretan horren ganik urrun egonen dire,

16. Diotelarik: Ai zer zorigaitza hiri handi horrentzat, zeina liho

mehez, eta purpuraz, eta eskarlataz jauntzia, eta urhez estalia, eta harri

baliosez, eta perlaz aphaindurik baitzagoen;

494 495

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!