BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

10. Eta mintzo handi bat aditu nuen zeruan, erraten zuena: Orai egin dire salbamendua, eta indarra, eta gure Jainkoaren erresuma; eta haren Kristorena; zeren iraizia izan baita gure anaien iratxikitzailea, eta gau eta egun hekientzat Jainkoaren aitzinean iratxikika hari zena. 11. Eta hura berek garhaitu dute Bildotsaren odolaz, eta hitzari egin dioten lekhukotasunaz; eta beren biziak ez dituzte maite izan heriotzeari ihes egiteraino. 12. Hargatik boz zaitezte, zeruak, eta zuek ere zeruetan zaudeztenak. Zorigaitz lur-itsasoei, zeren debrua zuetara jautsi baita, sepha gaitza bihotzean dakielakoz labur duela ephea. 13. Eta ikhusi zuenean erainsugeak bere burua lurrerat arthikia, seme batez erdi zen andreari oldartu zitzaioen. 14. Eta arrano handi baten bi hegal emanak izan zitzaizkon andreari, hegalda zadientzat mortuko bere tokira, non hazia baita ephe bat, ephetan, eta ephe baten erdia, sugearen ganik urrun. 15. Eta sugeak ahotik ura ibaia bezala arthiki zioen andreari gibeletik, ibaiak eraman zezan nahiz. 16. Bainan lurrak lagundu zuen andrea; eta bere ahoa idekirik, iretsi zuen erainsugeak ahotik igorririkako ibaia. 17. Eta andreari sumindu zitzaioen erainsugea; eta goan zen gudu ematera haren odoletikako bertze umeei, zeinek Jainkoaren manamenduak begiratzen baitituzte, eta Kristori lekhukotasun egiten. 18. Eta baratu zen itsasoko legarraren gainean. XIII. KAP. 1. Eta ikhusi nuen itsasotik igaiten basabere bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta hamar adarretan hamar belharreko, eta zazpi buruetan burhozko izenak. 2. Eta ikhusi nuen basabereak, iduri zuen lehoinabarra; eta haren hatzak hartzarenak bezalakoak ziren, eta haren ahoa lehoinarena bezalakoa. Eta erainsugeak eman zioen bere indarra eta ahal handia. 3. Eta ikhusi nuen haren buruetarik bat joa hiltzekotan bezala; eta haren sakhi hilgarria sendatua izan zen. Eta lur guzia ederretsirik zohan basaberearen ondotik. 4. Eta adoratu zuten erainsugea, zeinak basabereari eman baitzioen ahala; eta adoratu zuten basaberea ere, ziotelarik: Nor da basaberearen iduriko? eta nork eginen ahal dio guduka? 5. Eta emana izan zitzaioen aho bat espantuz eta burhoz bethea; eta berrogoi eta bi hilabethez gaizki egiteko ahala eman zitzaioen. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 6. Eta Jainkoari, eta haren izenari, eta haren tabernakleari, eta zeruan daudezenei burhoka haritzeko ideki zuen ahoa. 7. Eta emana izan zitzaioen sainduei gerla egiteko eta hekien garbaitzeko ahala. Eta leinu, eta populu, eta mintzaia, eta jendaki guzien gainean esku eman zitzaioen; 8. Eta adoratu zuten lurreko egoiliar hainek orok, zeinen izenak ez baitire munduaren hastapenetik iskribatuak izatu hila izan den Bildotsaren bizitzeko liburuan. 9. Nihork beharririk balin badu, adi beza. 10. Gathibu eramaile dena, bera gathibu goanen da; ezpataz hiltzaile dena, bera ezpatatik goan behar da. Hortan datza sainduen jasankortasuna eta fedea. 11. Eta ikhusi nuen lurretik igaiten bertze basabere bat, eta bazituen bi adar Bildotsarenak bezalakoak; bainan erainsugea bezala mintzo zen. 12. Eta lehenbiziko basaberearen eskudantzia bera bazerabilan haren aitzinean; eta lurrari eta lurrean daudezenei adorarazi zioten lehenbiziko basaberea, zeinaren heriozko sakhia sendatua izan baitzen. 13. Eta egin zituen sendagaila handiak, sua gizonen aitzinean zerutik jautsarazterainokoan. 14. Eta basaberearen aitzinean egiteko ahala zuen sendagailen ariaz, liluratu zituen lurreko egoiliarrak, erraten ziotelarik, ezpataren sarraskia izanik bizi zen basaberearen itxura bat egin zezaten. 15. Eta basaberearen itxurari biziaren emateko ahala eman zitzaioen, eta itxura haren mintzaraztekoa, eta itxura adoratuko etzuten guzien hilaraztekoa. 16. Eta eginen du, guziek, ttipi eta handiek, aberats eta beharrek, pelut eta gathibuek izan dezaten esku eskuinean edo belharrean basaberearen hatza; 17. Eta nihork saltzerik edo erosterik ez dezan egin ahal, non ez duen basaberearen hatza, edo izena, edo izenaren zenbatekoa. 18. Huntan da jakin-beharra. Duenak adimendu, berez beza zenbatetara heltzen den basaberearen zenbatekoa. Ezik gizon baten hanbatekoa da; eta haren hanbatekoa, sei ehun eta hirur hogoi eta sei. XIV. KAP. 1. Eta ikhusi nuen; eta hara Siongo mendiaren gainean xutik zagoela Bildotsa, eta harekin zazpitan hogoi eta lau mila, haren izena eta haren Aitaren izena belharrean iskribaturik zakhartenak. 488 489

2. Eta zerutik aditu nuen mintzo bat, ur handien harrabotsa iduri, eta ihurtzuri gaitz baten burrunba bezalakoa; eta nik aditu nuen mintzoa, gitarrarien gitarrak hari direnean bezalakoa zen. 3. Eta tronuaren eta lau abereen eta zaharren aitzinean kantatzen zuten kantika berri bat bezala; eta nihork ezin eman zezakeen kantu hura, zazpitan hogoi eta lau mila lurretik erosiak izan ziren hekiek baizik. 4. Horiek dire emaztekiarekin khutsatugabeak, ezik birjina dire. Horiek dire, Bildotsa, nora-nahi goan dadien, haren ondotik ibiltzen direnak. Horiek gizonetarik erosiak izatu dire, Jainkoari eta Bildotsari pikain bezala; 5. Eta gezurra ez da horien ahoan aurkhitu; alabainan notharik gabe dire Jainkoaren tronuaren aitzinean. 6. Eta bertze aingeru bat ikhusi nuen zeru erdia gaindi hegaldaka zihoala, Ebanjelio bethierekoa zadukalarik, irakhasteko lurrean daudezenei, eta jendaki, eta leinu, eta mintzaia, eta populu guziei; 7. Deihadarka zioelarik: Zaitezten Jaunaren beldur, eta ohore ekharrozue, ezen ethorria da haren erabakietako ordua; eta adora zazue zeru, lur, itsaso eta ithur-uren egilea. 8. Eta ondotik ethorri zen bertze aingeru bat, zioena: Erori da, erori Babilona handia, jendaia guziei edanarazi diotena bere linburkerien arno hasarretik. 9. Eta hirugarren aingeru bat bertzeei jarraiki zen, deihadarka zioelarik: Norkere basaberea eta haren itxura adoratu, eta belharrean edo eskuan hartu baituke haren hatza; 10. Hainak edanen du Jainkoaren hasarrezko arnotik, zeina hutshutsa xuxendua baitago Jainkoaren hasarrezko untzian; eta suz eta sufrez oinhaztatua izanen da aingeru sainduen eta Bildotsaren aitzinean; 11. Eta menderen mendetan iganen da hekien oinhazeetako khea; eta ez egunaz ez gabaz onik izanen ez dute basaberea eta haren itxura adoratu, eta haren izenaren hatza ekharri duketenek. 12. Huntan datza sainduen jasankortasuna, Jainkoaren manamenduak eta Jesusen baithako sinhestea begiratzen dituztenena. 13. Eta zerutik aditu nuen mintzo bat, erraten zarotana: Iskriba zazu: Dohatsu hilak, Jaunaren baithan hiltzen direnak. Oraidanik, dio Izpirituak, hats har dezaten beren nekheetarik, badarraizkiote ezen beren eginkariak. 14. Eta ikhusi nuen, eta hara hedoi zuri bat, eta hedoiaren gainean jarririk norbait, gizonaren Semearen idurikoa, urhezko khoro bat buruan, eta sega zorrotz bat eskuan. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 15. Eta tenplotik atheratu zen bertze aingeru bat, hedoiaren gainean jarria zenari goraki oihu egiten zioena: Jo segaz, eta ebakitzen hari zaite; zeren ethorri baita ephai aroa, zorhitu da ezen lurreko uzta. 16. Eta hedoiaren gainean jarria zenak lurrari arthiki zioen bere sega, eta ebakia izan zen lurra. 17. Eta bertze aingeru bat ilkhi zen zeruan den tenplotik, hura ere sega zorrotz bat eskuan. 18. Eta aldaretik athera zen bertze aingeru bat, suaren gainean esku zuena; eta sega zorrotza zadukanari hazkarki oihu egin zioen, zerralarik: Jo zure sega zorrotzaz, eta motz lurreko aihenetako molkhoak, ezen onthuak dire hango mahatsak. 19. Eta aingeruak lurrera hedatu zuen bere sega zorrotza; eta bildu zituen lurreko mahatsak, eta arthiki zituen Jainkoaren hasarreko thina handira; 20. Eta hiriz kanpoan oinkatua izan zen thina, eta handik odola atheratu zen zaldien kabrestuetaraino hamasei ehun estadioren eremuan. XV. KAP. 1. Eta zeruan ikhusi nuen bertze ezagutkari gaitz eta ederresgarri bat; zazpi aingeru, azkeneko zazpi izurriak zaduzkatenak; hekiek bethetzen baitute Jainkoaren hasarrea. 2. Eta ikhusi nuen berinazko itsaso bat bezala, suarekin nahasia; eta basaberearen, eta haren itxuraren, eta haren izeneko zenbataren garhaitzaileak berinazko itsasoaren gainean xutik, Jainkoaren gitarrak eskuetan; 3. Eta kantatzen zuten Moises Jainkoaren zerbitzariaren kantika, eta Bildotsaren kantika, ziotelarik: Handi eta ederresgarri dire zure egintzak, Jainko Jaun guziz abalduna; zuzenak eta zinak dire zure bideak, oi mendeetako Erregea. 4. Nor ez da zure beldur izanen, Jauna, eta nork ez du goretsiren zure izena? ezen zu zare bakharrik urrikalmendutsu, ethorriko baitire jendaki guziak, eta zure aitzinean adoran jarriko baitire, ageriratu direlakoz zure erabakiak. 5. Eta gero ikhusi nuen, eta hara zeruan ideki zela lekhukotasuneko tabernaklearen tenploa; 6. Eta tenplotik ilkhi ziren, zazpi izurriak daduzkaten zazpi aingeruak, liho xuri eta garbiz jauntziak, eta urhezko gerrikoz bulharretan tinkatuak. 7. Eta lau abereetarik batek zazpi aingeruei eman ziozkaten zazpi untzi, Jainko menderen mendetan bizi denaren hasarreaz betheak. 490 491

2. Eta zerutik aditu nuen mintzo bat, ur handien harrabotsa iduri, eta

ihurtzuri gaitz baten burrunba bezalakoa; eta nik aditu nuen mintzoa,

gitarrarien gitarrak hari direnean bezalakoa zen.

3. Eta tronuaren eta lau abereen eta zaharren aitzinean kantatzen

zuten kantika berri bat bezala; eta nihork ezin eman zezakeen kantu hura,

zazpitan hogoi eta lau mila lurretik erosiak izan ziren hekiek baizik.

4. Horiek dire emaztekiarekin khutsatugabeak, ezik birjina dire.

Horiek dire, Bildotsa, nora-nahi goan dadien, haren ondotik ibiltzen direnak.

Horiek gizonetarik erosiak izatu dire, Jainkoari eta Bildotsari pikain

bezala;

5. Eta gezurra ez da horien ahoan aurkhitu; alabainan notharik gabe

dire Jainkoaren tronuaren aitzinean.

6. Eta bertze aingeru bat ikhusi nuen zeru erdia gaindi hegaldaka

zihoala, Ebanjelio bethierekoa zadukalarik, irakhasteko lurrean daudezenei,

eta jendaki, eta leinu, eta mintzaia, eta populu guziei;

7. Deihadarka zioelarik: Zaitezten Jaunaren beldur, eta ohore ekharrozue,

ezen ethorria da haren erabakietako ordua; eta adora zazue zeru,

lur, itsaso eta ithur-uren egilea.

8. Eta ondotik ethorri zen bertze aingeru bat, zioena: Erori da, erori

Babilona handia, jendaia guziei edanarazi diotena bere linburkerien arno

hasarretik.

9. Eta hirugarren aingeru bat bertzeei jarraiki zen, deihadarka zioelarik:

Norkere basaberea eta haren itxura adoratu, eta belharrean edo

eskuan hartu baituke haren hatza;

10. Hainak edanen du Jainkoaren hasarrezko arnotik, zeina hutshutsa

xuxendua baitago Jainkoaren hasarrezko untzian; eta suz eta sufrez

oinhaztatua izanen da aingeru sainduen eta Bildotsaren aitzinean;

11. Eta menderen mendetan iganen da hekien oinhazeetako khea; eta

ez egunaz ez gabaz onik izanen ez dute basaberea eta haren itxura adoratu,

eta haren izenaren hatza ekharri duketenek.

12. Huntan datza sainduen jasankortasuna, Jainkoaren manamenduak

eta Jesusen baithako sinhestea begiratzen dituztenena.

13. Eta zerutik aditu nuen mintzo bat, erraten zarotana: Iskriba zazu:

Dohatsu hilak, Jaunaren baithan hiltzen direnak. Oraidanik, dio

Izpirituak, hats har dezaten beren nekheetarik, badarraizkiote ezen beren

eginkariak.

14. Eta ikhusi nuen, eta hara hedoi zuri bat, eta hedoiaren gainean

jarririk norbait, gizonaren Semearen idurikoa, urhezko khoro bat buruan,

eta sega zorrotz bat eskuan.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

15. Eta tenplotik atheratu zen bertze aingeru bat, hedoiaren gainean

jarria zenari goraki oihu egiten zioena: Jo segaz, eta ebakitzen hari zaite;

zeren ethorri baita ephai aroa, zorhitu da ezen lurreko uzta.

16. Eta hedoiaren gainean jarria zenak lurrari arthiki zioen bere sega,

eta ebakia izan zen lurra.

17. Eta bertze aingeru bat ilkhi zen zeruan den tenplotik, hura ere

sega zorrotz bat eskuan.

18. Eta aldaretik athera zen bertze aingeru bat, suaren gainean esku

zuena; eta sega zorrotza zadukanari hazkarki oihu egin zioen, zerralarik:

Jo zure sega zorrotzaz, eta motz lurreko aihenetako molkhoak, ezen onthuak

dire hango mahatsak.

19. Eta aingeruak lurrera hedatu zuen bere sega zorrotza; eta bildu

zituen lurreko mahatsak, eta arthiki zituen Jainkoaren hasarreko thina

handira;

20. Eta hiriz kanpoan oinkatua izan zen thina, eta handik odola atheratu

zen zaldien kabrestuetaraino hamasei ehun estadioren eremuan.

XV. KAP.

1. Eta zeruan ikhusi nuen bertze ezagutkari gaitz eta ederresgarri bat;

zazpi aingeru, azkeneko zazpi izurriak zaduzkatenak; hekiek bethetzen

baitute Jainkoaren hasarrea.

2. Eta ikhusi nuen berinazko itsaso bat bezala, suarekin nahasia; eta

basaberearen, eta haren itxuraren, eta haren izeneko zenbataren garhaitzaileak

berinazko itsasoaren gainean xutik, Jainkoaren gitarrak eskuetan;

3. Eta kantatzen zuten Moises Jainkoaren zerbitzariaren kantika, eta

Bildotsaren kantika, ziotelarik: Handi eta ederresgarri dire zure egintzak,

Jainko Jaun guziz abalduna; zuzenak eta zinak dire zure bideak, oi mendeetako

Erregea.

4. Nor ez da zure beldur izanen, Jauna, eta nork ez du goretsiren

zure izena? ezen zu zare bakharrik urrikalmendutsu, ethorriko baitire jendaki

guziak, eta zure aitzinean adoran jarriko baitire, ageriratu direlakoz

zure erabakiak.

5. Eta gero ikhusi nuen, eta hara zeruan ideki zela lekhukotasuneko

tabernaklearen tenploa;

6. Eta tenplotik ilkhi ziren, zazpi izurriak daduzkaten zazpi aingeruak,

liho xuri eta garbiz jauntziak, eta urhezko gerrikoz bulharretan tinkatuak.

7. Eta lau abereetarik batek zazpi aingeruei eman ziozkaten zazpi

untzi, Jainko menderen mendetan bizi denaren hasarreaz betheak.

490 491

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!