BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma BIBLE SAINDUA (III) Testament Berria - Armiarma

klasikoak.armiarma.com
from klasikoak.armiarma.com More from this publisher
18.07.2013 Views

21. Eman izan diot penitentzia egiteko astia, eta ez du nahi urrikitara ethorri. 22. Huna bada ohatuko dudala; eta harekin khutsatzen direnak, hesturarik gaitzenean izanen dire, baldin beren tzarkeriez ez badute penitentzia egiten. 23. Eta haren umeak heriotzez hilen ditut, eta jakintsun izanen dire eliza guziak, ni naizela bihotzak eta barneak ondoraino haztatzen ditudana; eta zuetarik batbederari eginen diot bere egitateen arabera. Zuei berriz, erraten darotzuet, 24. Eta Thiatiran zareten gainerakoei: Irakhaspen hau ez dadukaten guziei, eta ezagutu ez dituztenei satanen barnatasunak, berek dioten bezala, bertze kargarik ez darotzuet gainerat emanen. 25. Behintzat hargatik, duzuena idukazue ni ethorri bizkitartean. 26. Eta garai atherako denari eta ene egintzak azkeneraino begiratu ditukeenari, nausitasuna emanen diot jendaien gainean; 27. Eta burdinazko zigorraz erabiliko ditu, eta lurrezko untzi bat bezala izanen dire zathikatuak, 28. Neronek ere ene Aitaren ganik izan dudan ahalaren arabera; eta emanen diot artizarra. 29. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena. III. KAP. 1. Eta Sardeseko elizaren aingeruari iskriba zozu: Hau dio Jainkoaren zazpi Izpirituak eta zazpi izarrak dituenak: Badakizkit zure egitateak, baduzula bizi zarelako izena, eta hila zarela. 2. Zaude atzarri, eta hazkar zatzu hiltzera zihoazen bertzeak. Ez ditut ezen zure egintzak betheak aurkhitzen ene Jainkoaren aitzinean. 3. Gogoan idukazu beraz zer izan eta zer aditu duzun; eta begira zazu, eta penitentzia egin. Ez bazaude ordean atzarria, ethorriko natzaitzu ohoina bezala, eta ez duzu jakinen zein orduz ethorriko natzaitzun. 4. Sardesen hargatik, baditutzu izen bakhar batzu, beren soinekoak zikhindu ez dituztenak, eta hetxek enekin soineko xuritan ibiliko dire, zeren merezdun baitire. 5. Garhaizia eramanen duena, horrela izanen da soineko xuriz jauntzia; eta haren izena ez dut bizitzeko liburutik ezeztatuko, eta aithortuko dut haren izena ene Aitaren aitzinean eta haren aingeruen aitzinean. 6. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin 7. Eta iskriba zozu Philadelphiako elizaren aingeruari: Hau dio Sainduak eta Egiatiak, Dabiden gakhoa dadukanak, zeinak idekitzen baitu, eta nihork ez hersten; zeinak hersten baitu, eta nihork ez idekitzen. 8. Badakizkit zure eginak. Huna non aitzinean zabaldurik ezarri darotzudan nihork ezin herts dezakeen athea; indar guti duzulakoz, eta ene hitza duzulakoz begiratu, eta ez duzulakoz ukhatu ene izena. 9. Huna non Satanen bilkhutik emanen darozkitzudan Juduak direla erraten duten batzu; eta ez dire hala, eta gezurrez mintzo dire: Huna non ethorraraziko ditudan, eta khurtuko dire zure oinen aitzinean, eta jakintsun eginen dire nola zaitudan maite. 10. Zeren begiratu duzun ene jasanpeneko hitza, nik ere begiraturen zaitut frogetako orduan, zeina mundu guzirat ethortzekoa baita, lurrean bizi direnen frogatzera. 11. Huna non heldu naizen berehala: idukazu eskuan duzuna, nihork har ez dezan zure khoroa. 12. Garhaile atheratzen denaz habe bat eginen dut ene Jainkoaren tenploan, eta ez da gehiago kanporat ilkhiren; eta haren gainean iskribatuko dut ene Jainkoaren hiriaren izena, Jerusaleme berriarena, zerutik jausten dena ene Jainkoaren ganik, eta ene izen berria. 13. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena. 14. Eta iskriba zozu Laodizeako elizaren aingeruari: Hau dio Egiak, lekhuko zin eta egiazkoak, zeina baita Jainkoaren kreaturen ethorburua. 15. Badakizkit zure egitateak, etzarela ez hotza, ez beroa: balin ba bazine edo hotz, edo bero! 16. Bainan ephela baitzare, eta etzarelakoz ez hotza, ez beroa, hasiko natzaitzu ene ahotik arthikitzen. 17. Diozu ezen: Aberats naiz eta ontasundun, eta ez naiz nihoren behar; eta ez dakizu zarela erromes, eta urrikaltzeko, eta behar, eta itsu, eta buluz. 18. Sinhets nezazu, eros dizadazut suan garbiturikako urhea, aberats egin zaitezen, eta jauntz detzatzun soineko xuriak, eta alfer ez dadien zure buluztasunaren abalkeria; eta begi-urez busti zatzu zure begiak, ikhus ahal dezazun. 19. Nik, maite ditudanak azurriatzen eta gaztigatzen ditut. Erna zaite beraz, eta egizu penitentzia. 20. Huna athe aitzinean nagoela, eta jotzen dut: nihork aditzen badu ene oihua, eta idekitzen badarot athea, sarthuko naiz haren gana, eta afalduko naiz harekin, eta hura enekin. 476 477

21. Garhaile atheratuko denari emanen diot jartzea enekin ene tronuan; hala-nola garhaitu baitut nik ere, eta jarri bainaiz ene Aitarekin haren tronuan. 22. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena. IV. KAP. 1. Gero ikhusi izan nuen: eta hara athe bat zabaldua zeruan; eta turuta bezala niri mintzatzen aditu izan nuen lehenbiziko mintzoak erran zarotan: Igan zaite hunat, eta erakhutsiren darozitzut horien ondotik gerthatu behar direnak. 2. Eta ordu berean gogoz han nintzen; eta hara jartoki bat ezarria zela zeruan, eta jartokian bazela norbait jarririk; 3. Eta jarria zenak begira iduri zuen jaspe eta sardio harria; eta jartokiaren inguruan bazen ortzadar bat esmeraldaren itxurakoa. 4. Eta jartokiaren inguruan baziren bertze hogoi eta lau jarlekhu; eta alkhien gainean hogoi eta lau zahar jarriak, soineko xuritan, eta urhezko khoroak buruan. 5. Eta tronutik ilkhitzen ziren ximistak, heiaz, ora eta ihurtzuriak, eta tronuaren aitzinean baziren zazpi argi biztuak, zeinak baitire Jainkoaren zazpi Izpirituak. 6. Eta bazen tronuaren aitzinean berinazko itsaso bat bezala, kristaila iduri; eta jarlekhuaren erdian eta jarlekhuaren inguruan lau abere, aitzin gibeletan begiz betheak. 7. Eta lehenbiziko abereak iduri zuen lehoina, eta bigarrenak aratxea, eta hirugarren abereak begitharte bat zuen gizonarena bezalakoa, eta laugarren abereak iduri zuen hegaldaka dohan arranoa. 8. Eta lau abereek bazituzten seira hegal, eta inguruan eta barneko aldean betheak ziren begiz; eta ez egunaz ez gabaz, hats hartu gabe erraten zuten: Saindu, Saindu, Saindua Jainko Jaun guziz ahalduna, zeina baitzen, zeina baita, eta zeina ethorriren baita. 9. Eta abere hekiek ospe, ohore eta benedizione ematen haritzen zirenean tronuaren gainean jarria zagoenari, menderen mendetan bizi denari, 10. Ahuspez hogoi eta lau zaharrak erortzen ziren tronuan jarria zagoenaren aitzinean, eta adoratzen zuten menderen mendetan bizi dena, eta beren khoroak tronuaren aitzinera arthikitzen zituzten, ziotelarik: 11. Badagokizu, gure Jainko Jauna, izan dezazun ospe, ohore eta indar; zeren zuk egin izan baititutzu guziak, eta zure nahiz baitziren eta eginak baitire. BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin V. KAP. 1. Eta tronuan jarririk zagoenaren esku eskuinean ikhusi nuen liburu bat, barnetik eta kanpotik iskribatua, eta zazpi zigiluz zigilatua. 2. Eta ikhusi nuen aingeru indardun bat, goraki oihu egiten: Liburuaren idekitzeko eta zigiluen urratzeko bethe denik nor da? 3. Eta nihor etzen ez zeruan, ez lurrean, ez luphean ere liburua zabal, ez-etare hari begira zezakeenik. 4. Eta ni, nigar minetan nindagoen, nihor etzelakoz aurkhitu liburuaren zabaltzeko bethe, ez-etare hari begiratzeko. 5. Eta zaharretarik batek erran zarotan: Ez egin nigarrik: huna non Judaren iraulgiko lehoina, Dabiden gandoa, garaitiar atheratzen dela liburuaren zabaltzeko, eta zazpi zigiluen urratzeko. 6. Eta ikhusi nuen; eta hara tronuaren erdian, eta lau abereen artean, eta zaharren erdian, Bildots bat xutik, imolatua iduri; bazituen zazpi adar, eta zazpi begi, zeinak baitire Jainkoaren zazpi Izpiritu, lurraren hedadurara igorriak direnak. 7. Eta ethorri zen; eta tronuan jarria zagoenaren esku eskuinetik hartu zuen liburua. 8. Eta zabaldu zuenean, lau abereak eta hogoi eta lau zaharrak ahuspez erori ziren Bildotsaren aitzinean, guziek eskuetan zaduzkatelarik gitarrak, eta urhezko untzi batzu betheak usain gogoz, zeinak baitire sainduen othoitzak. 9. Eta kantika berri bat kantatzen zuten ziotelarik: Badagokizu, Jauna, liburuaren zabaltzea eta hortako zigiluen urratzea; zeren izan baitzare heriotzez hila, eta Jainkoarentzat zure odolaz erosi baikaituzu leinu, eta mintzaia, eta populu, eta jendaki guzietarik. 10. Eta egin izan gaituzu gure Jainkoarentzateko errege eta aphez; eta erreginaturen gure lurraren gainean. 11. Eta ikhusi nuen, eta aditu hainitz aingeruren mintzoa, tronuaren, abereen eta zaharren inguruan; eta mila eta milaka zen ostea, 12. Oihuka erraten zutenena: Badagokio hila izan den Bildotsari izan dezan ahal, jainkotasun, zuhurtzia, indar, ohore, ospe eta benedizione. 13. Eta zeruan, eta lurraren gainean eta luphean diren kreatura guziei, eta itsasoan eta haren barnean direnei, orori aditu nioten erraten: Tronuan jarria denari eta Bildotsari, benedizione, ohore, ospe eta bothere menderen mendetan. 14. Eta lau abereek erraten zuten: Halabiz. Eta hogoi eta lau zaharrak ahuspez erori ziren, eta adoratu zuten menderen mendetan bizi dena. 478 479

21. Garhaile atheratuko denari emanen diot jartzea enekin ene tronuan;

hala-nola garhaitu baitut nik ere, eta jarri bainaiz ene Aitarekin

haren tronuan.

22. Beharririk duenak adi beza Izpirituak elizei diotena.

IV. KAP.

1. Gero ikhusi izan nuen: eta hara athe bat zabaldua zeruan; eta turuta

bezala niri mintzatzen aditu izan nuen lehenbiziko mintzoak erran

zarotan: Igan zaite hunat, eta erakhutsiren darozitzut horien ondotik gerthatu

behar direnak.

2. Eta ordu berean gogoz han nintzen; eta hara jartoki bat ezarria

zela zeruan, eta jartokian bazela norbait jarririk;

3. Eta jarria zenak begira iduri zuen jaspe eta sardio harria; eta jartokiaren

inguruan bazen ortzadar bat esmeraldaren itxurakoa.

4. Eta jartokiaren inguruan baziren bertze hogoi eta lau jarlekhu; eta

alkhien gainean hogoi eta lau zahar jarriak, soineko xuritan, eta urhezko

khoroak buruan.

5. Eta tronutik ilkhitzen ziren ximistak, heiaz, ora eta ihurtzuriak, eta

tronuaren aitzinean baziren zazpi argi biztuak, zeinak baitire Jainkoaren

zazpi Izpirituak.

6. Eta bazen tronuaren aitzinean berinazko itsaso bat bezala, kristaila

iduri; eta jarlekhuaren erdian eta jarlekhuaren inguruan lau abere, aitzin

gibeletan begiz betheak.

7. Eta lehenbiziko abereak iduri zuen lehoina, eta bigarrenak aratxea,

eta hirugarren abereak begitharte bat zuen gizonarena bezalakoa, eta laugarren

abereak iduri zuen hegaldaka dohan arranoa.

8. Eta lau abereek bazituzten seira hegal, eta inguruan eta barneko

aldean betheak ziren begiz; eta ez egunaz ez gabaz, hats hartu gabe erraten

zuten: Saindu, Saindu, Saindua Jainko Jaun guziz ahalduna, zeina baitzen,

zeina baita, eta zeina ethorriren baita.

9. Eta abere hekiek ospe, ohore eta benedizione ematen haritzen

zirenean tronuaren gainean jarria zagoenari, menderen mendetan bizi

denari,

10. Ahuspez hogoi eta lau zaharrak erortzen ziren tronuan jarria

zagoenaren aitzinean, eta adoratzen zuten menderen mendetan bizi dena,

eta beren khoroak tronuaren aitzinera arthikitzen zituzten, ziotelarik:

11. Badagokizu, gure Jainko Jauna, izan dezazun ospe, ohore eta

indar; zeren zuk egin izan baititutzu guziak, eta zure nahiz baitziren eta

eginak baitire.

BIBLE SAINDUA (III) Jean Pierre Duvoisin

V. KAP.

1. Eta tronuan jarririk zagoenaren esku eskuinean ikhusi nuen liburu

bat, barnetik eta kanpotik iskribatua, eta zazpi zigiluz zigilatua.

2. Eta ikhusi nuen aingeru indardun bat, goraki oihu egiten:

Liburuaren idekitzeko eta zigiluen urratzeko bethe denik nor da?

3. Eta nihor etzen ez zeruan, ez lurrean, ez luphean ere liburua zabal,

ez-etare hari begira zezakeenik.

4. Eta ni, nigar minetan nindagoen, nihor etzelakoz aurkhitu liburuaren

zabaltzeko bethe, ez-etare hari begiratzeko.

5. Eta zaharretarik batek erran zarotan: Ez egin nigarrik: huna non

Judaren iraulgiko lehoina, Dabiden gandoa, garaitiar atheratzen dela liburuaren

zabaltzeko, eta zazpi zigiluen urratzeko.

6. Eta ikhusi nuen; eta hara tronuaren erdian, eta lau abereen artean,

eta zaharren erdian, Bildots bat xutik, imolatua iduri; bazituen zazpi adar,

eta zazpi begi, zeinak baitire Jainkoaren zazpi Izpiritu, lurraren hedadurara

igorriak direnak.

7. Eta ethorri zen; eta tronuan jarria zagoenaren esku eskuinetik

hartu zuen liburua.

8. Eta zabaldu zuenean, lau abereak eta hogoi eta lau zaharrak ahuspez

erori ziren Bildotsaren aitzinean, guziek eskuetan zaduzkatelarik gitarrak,

eta urhezko untzi batzu betheak usain gogoz, zeinak baitire sainduen

othoitzak.

9. Eta kantika berri bat kantatzen zuten ziotelarik: Badagokizu,

Jauna, liburuaren zabaltzea eta hortako zigiluen urratzea; zeren izan baitzare

heriotzez hila, eta Jainkoarentzat zure odolaz erosi baikaituzu leinu,

eta mintzaia, eta populu, eta jendaki guzietarik.

10. Eta egin izan gaituzu gure Jainkoarentzateko errege eta aphez; eta

erreginaturen gure lurraren gainean.

11. Eta ikhusi nuen, eta aditu hainitz aingeruren mintzoa, tronuaren,

abereen eta zaharren inguruan; eta mila eta milaka zen ostea,

12. Oihuka erraten zutenena: Badagokio hila izan den Bildotsari izan

dezan ahal, jainkotasun, zuhurtzia, indar, ohore, ospe eta benedizione.

13. Eta zeruan, eta lurraren gainean eta luphean diren kreatura guziei,

eta itsasoan eta haren barnean direnei, orori aditu nioten erraten: Tronuan

jarria denari eta Bildotsari, benedizione, ohore, ospe eta bothere menderen

mendetan.

14. Eta lau abereek erraten zuten: Halabiz. Eta hogoi eta lau zaharrak

ahuspez erori ziren, eta adoratu zuten menderen mendetan bizi dena.

478 479

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!